OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aztarren.
etimologikoa
Etim. Compuesto de (h)atz 'huella', de final poco claro. Relacionado con aztarna; v. FHV 165.
sense-1
1. azterren (, H), asterren (V ap. A ).
Examen. "Examen" Añ, H. v. azterketa. Tr. Documentado, desde Moguel, en algunos autores vizcaínos (más el navarro Legaz).
--Zer da bada Konzienzijako Esaminia? --Da Kristinaubak egiten daben bere bijotzaren azterren edo billakuntza kontuzko bat. Mg CO 12. Ez dabela esamina onek izan biar munduko gauzeen azterren edo esaminia legezkuak, ezpada fede biziti jaijuak. Ib. 30. Orra emen eskribidu ta erderatuta, zubek irakatsi deustazuzan berba edo izenen azterren edo esplikazinuak. Mg PAb 182. Egizu egun onetako arimako azterren edo examinia. JJMg Egunoro 8. Begira zelako azterren, damu ta ez geijago pekaturik egiteko asmo senduagaz egin dituzun orainarteko konfesinoiak. Ur MarIl 84. Azterren eta esamiñarik kontuzkoen eta arduratsuenak egin ezkero. Ur BulaAl 49. Azterrenik arduratsuena egin ezkero. Ur BulaG 556 (BulaV 31 azterrenik arduratsuena). Zer da konzienziaren examiña edo azterrena? Legaz 39. Zelako zerzeridadeak euki bear dituz arimako azterrenak? Itz Azald 138. Egina izanik azterrena, eukia izanik damua eta esanik Ni pekataria. Ib. 144n.
sense-2
2. (V-gip, G), azterren (V), aztarran (V-gip, G-azp), asterren (V), astarran (V-gip) Ref.: A (aztarren, asterren, azterren); Iz ArOñ (aztarren, astarran); Etxba Eib (aztarren); Elexp Berg (aztarren); ZestErret ( aztarran ) .
Rastro, huella; vestigio; indicio. "Raíz, rastro, vestigio" A. "Rastro, huella, indicio. Lapur arek aztarrenik be ez eban laga " Etxba Eib. "Huella, indicio, vestigio. [...] Ez ei dao lapurra zein dan aztarrenik " Elexp Berg. v. aztarna. Tr. Se documenta, desde finales del s. XIX, en textos vizcaínos y guipuzcoanos. La var. aztarren es la más usual, tbn. en los vizcaínos. En DFrec hay 17 ejs. de aztarren y uno de azterren .
Irten zan elizatik eta ez zan Bakoitzen aztarrenik Ezkion izan urte askotan. Zab Gabon 77. Tximista batek erreko alditu ba danak! Danak gero, kristinauen asterrenik gure mendietan gelditu eztedin. Ag AL 37. Egindako bizitza okerraren aztarren ta orbanak kentzeko. KIkV 101. (KIkG 77 aztarna) Ez den geldituko emengo edertasun galduen aztarrenik. Mok 21. Eta ori yakiteko nai ta naiezkoak diran antxiñako euskeraren aztarrenik ez degu, zoritxarrez. Aztarrenok iñoiz agertuko al dira! ZA RIEV 1928, 595. Ta andik aurrera eztau susmau burukomiñaren azterrenik be. Kk Ab II 19. Pozaren azterrenik txikerrena ezautzen eztan tokiya dago eriyotz-beste aldian, gaiztokiya. Ib. 161. Erri abesti edo kanta oien aztarrena nai izan ezkero ioan zaitezte "Gure Herria" deritzan illerokora, an bai daude iraun erazita. J. Baña oien aztarrenik emanetan ezta agertzen. Ldi IL 119. Eneolitos-aldia ezkero Euskadin errialdaketarik izan dan azterrenik ez da oraindaño azaldu. JMB ELG 95 (ib. 68 asterren). Odol-aldatuz ala galtzen da / Lênengoen aztarrena. Or Eus 408s. Gaxo zala-ta, Auzitegia utzi zuala [...]; eta geroz, ez dala bere aztarrenik. EAEg 10-3-1937, 1241. Aalik gaitzez diran abere guziak erail bitartean, eta gaitz aztarrenik somatu gabe bi illabete igaro bitartean. Ib. 26-12-1936, 649. Bidasoz-ona arrotz-aztarrenik ez da. SMitx Aranz 214. Animako osasunaren aztarrenik seguruena, [...] pake ori da. Or QA 185. Bi aztarren emango ditizut neri gertatu zaidana esateko. Ib. 184. Lotsaren aztarrenik gabeko erantzupen au aditu zunean Piarresek [...]. Etxde JJ 126. Baina aintziñako literatura hortatik aztarrenik ere ez zaigu heldu. Mde Pr 251. Egia da hizkuntza bat ez dela sekula aztarrenik utzi gabe hiltzen. Ib. 256. Ortziko izar eta argizagiak aldien eta egunen eta urteen aztarren dira. Or Aitork 327. Aztarrenik utzi gabe pasako da. Txill Let 46. Jo gora, jo bera; ardien aztarranik ez... NEtx Antz 50. Barruko gorabeera ta auzien barri, ostera, aztarrenik ere igarri eziñekoa. Erkiag Arran 26. Maasti zabal ziranak ezereztuta ta azterrenik ere bage galdurik ikusten ditudan bakoitzean. Ib. 18. Baiña, zelan iges egin? Katamixarrok geure azterrenetatik aurkituko gaituezak. Bilbao IpuiB 243. Gure lenaren azterrenak arakatzea maite dodan aldeti. Mañarikua ( in Akes Ipiñ 4 ). Otoio barreneko maasti zabal ziranak ezereztuta ta azterrenik ere bage galdurik ikusten ditudan bakoitzean. Erkiag Arran 18. Gainera, gure gogoaren azterrenik xeenak aldiaren eta giroaren bearra du burutua izateko. Zait Plat 25. Politeian arkitzen ditugu beregainki alako aztarrenak. Ib. 72. Aztarren eta markak itxi ditue atean, urun zuriaren lorratzak. Erkiag BatB 101. Kaleak kale ikusi ditu, aztarren billa. Ib. 196. Oso neke iduri baitzait gertatu etzaionak Iainko-ukituaz alako aztarren zeatzak emaitea. Or ( in Gazt MusIx 40 ). Bibliagandiko aztarren nabari au, ordea, ezta Fray Luisen egintzan greziar ta latindar aitorrek irarritakoa bezanbat. Gazt MusIx 62. Iarei, ugal gabe bioa ondar gaiñean azterrenik ozta utziaz. Ibiñ Virgil 98. [Arbendolak] zitu-aztarren ugari baldin badakar, ugaria izango da. Ib. 73. A. Baltzolaren aztarranik etzan artean. NEtx LBB 28. Etzuten aren aztarranik udara-aldean. Ib. 93. An etzan aren aztarrenikan / eguna zabaldutzian. Uzt Sas 165. Asi giñan [...] galdezka, eta gure kapitan Roke Lasarte falta zala. Iñork ere etzigun aztarren fulamentuzkorik ematen. Alkain 70. Oni jarritako bertsoak banizkin, baña aztarrenik gabe galduak dituk nunbait. Ataño TxanKan 84. Gaztetan izandako gaixoaldiaren aztarrena nainoz agertuko dausku. Onaind STeresa 51. Alik azkarren begira zuten / etxe inguru danean. / Baiña ezeren aztarrenikan / aurkitu ez zutenean, / baillararaiño dei egin zuten. Zendoia 72. Jakitera eldu ziran Deustun ipiñi nebala bizileku edo egonleku, eta ortik asi ziran azterrenak jakiten. Gerrika 117. Inguruan badagoz orain milla urte asko bizileku izan ziranen azterrenak, orain be arduraz zaintzen dituenak. Ib. 253. Gure berdintsuk nola ziraden / bagenduan aztarrena. Insausti 241. Lehengoan badirau edo haizeak badarama, ezin-urratuzko aztarrena utzi du betiko. MIH 34. Zorigaiztoz, euskara da, hainbestek, aztarrenik ere gabe, galdu duen lehen hizkuntza. Ib. 400. Eta egoera bikoitz honen aztarrenak edozein sailetan nabari dira. MEIG VI 58. Tradizio horren aztarrenek eta ondakinek. MEIG IV 92. [Hirugarren izena] zen traketsena euskal egiturari dagokionez eta ez da miresteko azterrenik gabe gelditu baldin ba da gure artean. MEIG VII 96.
v. tbn. Lek SClar 113.
azpiadiera-2.1
azterren (V ap. A ; Dgs-Lar).
"Ethymología" Dgs-Lar 2. "Fundamento, origen" A.
Ara bada nere ustean arkiturik "Guadalupe" itz erbesteko onen aztarrena. Zab Gabon 92. Gizon asterrenez giza on daila irakurrita daukat, ezdakit baina non. "Etimológicamente". A Gram 68n. Erromatarren itzak diralako aietan, itzaren forma aztarrentzat artzen degun bezela, kopla oietan koplaren beraren muña artzen degu aztarren ta ezaugarritzat. Lek SClar 113.
azpisarrera-1
AZTARRENAK HARTU, AZTARRENA HARTU. Seguir el rastro; escudriñar, investigar. "Azterrenak artu, escudriñar los orígenes, fundamentos de un asunto" A. v. AZTARRENAK ATERA.
Konfesoriak artuten ezpaditu azterrenak nundik sortu ziran [pekatubak] . JJMg BasEsc (ed. 1845) 95. Azterrenak artu ziran ba, ia ezer jakiten gendun nundik-nora igesi ein ete eban. Kk Ab II 100. Bilddur zan oñatzetatik aztarrena artu ez egijoen. Otx 84. Artean, izkutuka ari da Gorritxo, / iztupa ta suaren aztarrena artzeko, / Gerriederrek Mikel ote dun maiteko. Or Eus 114. Bakalduna onela ilda, zer gaitz zenuten oztopo, azterrenak artzeko? Zait Sof 61. Beste mundura egingo ebala uste izango eben, bear bada. Alegin guztiak arren, ez eben Errupiñoren azterren ez gorantzirik be artu izan-da. Bilbao IpuiB 97. Lau mutillen aztarrena laster artuko ebala eta eurek merezi ebena artuko ebela. Erkiag Arran 56. [Azkenean] aho batez aitortzen dute hamabiek gaizkile gogortua zirudiena ez dela hala-beharraren jostailu errugabea baizik izan. Errudun ala errugabe, Jainkoak daki, baina ez genuke inor txigorrarazi behar azterrenak ongi hartu gabe. MEIG I 180.
azpisarrera-2
AZTARRENAK ATERA (V-gip; Mg Nom,), AZTARRENA ATERA. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Averiguar, conseguir alguna pista o indicio (sobre); escudriñar. "Desentrañar, desenvolver" Mg Nom, Añ. "Ez zan aztarrenik atara, zeiñ zan pekatarixa, no se consiguió ningún indicio de quién fuera el pecador" Etxba Eib. "Gerra ondorian ibilli giñan batian da bestian billa, baiña ezkiñuan azterrenik etara. [...] Ia beti partitiboan. Aztarrenik etara gehienetan" Elexp Berg. v. AZTARRENA(K) HARTU.
Ganau gel ederren bat gabetik goizera ondo ezen bategaz ekusten badaube... eta asiten dira, azterrenak etaraten. msOñ 99v. Zu bialdu biar zendukeez basuen azterrenak ateraten. Mg PAb 48. Aingeruak desagertu ziran ez nora ta ez ara. Etzuten iñoiz aien aztarranik atera. Bv AsL 125. Mañasik ezeban iñoiz ikasi gauzen azterren edo sustrairik ataraten, ta ezekian, etzan errez be ta, zelan jausi zan bera maitetasunaren lakio artean. Ag Kr 76. Beste aldera berriz, aztua zeukan eta ez zuan beñere galderarik egingo Ander'en aztarrenik ateratzeko. JAIraz Bizia 90. Gajoak bere semearen berrik jakin nai zituan eta aztarren garbirik ez zuan ateratzen. Ib. 118. Orra or arlo polita gazte aztertzaleentzat: humorearen aztarrenak ateratzea gure bertsolarietan. Lek SClar 142. Gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara. SM Zirik 117. Markiñan etzuen aurkitu Juan Antonioren agiririk eta orduan asi zan bere familia nundik-nora bizi izan zan azterrenak ateratzen. SM Eusk 1960, 27. Batzuek diote euskera dala / izkuntzarikan zarrena, / Ezjakin batek ezin lezake / atera orren aztarrena. Uzt Sas 292. Ezeren aztarrenik ia ateratzen detan alegiñak joko ditut nik. Ataño TxanKan 53. Amezketan, gerra ezkero, galdezka izana naiz; bañan ez det oraindaño aztarrenik atera. Alkain 106. Irrikitzen egoten dira erregezko eta handikien ezkontza eta jaien berri jakiteko, [...]. Eta handizki arteko ixtilu beltzen baten aztarrenik atera ahal balezate, are gehiago. MEIG I 150.
azpisarrera-3
AZTARREN-LAN. Instrucción (de un proceso).
Epaikariak burutu dabe azterren-lana, eta goiz illun samar batean, auzitegira daroe Nikanor. Erkiag BatB 201.
azpisarrera-4
AZTARREN-TOKI. Yacimiento. v. aztarnartoki. Len aipatu ditugun edestiaurreko azterren-tokietan jan-ondakin ugari arkitu izan da. JMB ELG 40.
aztarren
<< aztaparkatu 0 / 0 aztertu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper