OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
amorru.
Onom.: Lope Amurru. (1200). Arzam 29. Toda Amurru. (1300). Ib. 29.
sense-1
1. (V, G ap. A; H (V,G)), amurru (V, G ap. A; Añ, H (V,G)), amorro.
Rabia, cólera, furia. "Rage" H. v. errabia. Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos desde principios del s. XIX (tbn. en Orixe, Tapia Perurena e Inza). Para la distribución de variantes, v. amorratu. Hay un ej. no seguro de amurr[u] en EgiaK (87): Irakasi deust<e...> / Kastillau izaite<n...>. / Onek egin d<...> / amurr<u...> / Franze<s...> / bigarr<en...>. En DFrec hay 21 ejs. de amorru y 6 de amorro.
Datoz [txorijak] eulijak jaten / gelditu bagarik / ito ez gaijezan eulijak / amorruz beterik. DurPl 82. Esango dituzu nai ta ez damu gorrian [pekatu] andi ta txikiak desesperazioko amorruarekin. Mg CC 141. Eta zelango ernegazino ta amorruba ikustian argiro erijotzako kandelan pekatu ondo konfesau bagaak? Mg CO 208. Deabruz janzirik ta amurruz beterik, esetsi eutsuen otso goseak-illen antzera. EL1 198s. Ai, ta ze amorru gogorra eriongo yatan niri ordu itzal atan! EL2 50 (v. tbn. amorru gogorra erijola jarri zan en Otx 137). Esetsi eutseen alkarri gogortasun ta amorrurik andijenagaz. Ur MarIl 51. Bere gaiñ amorru guzia sutu zuten, egitez eta itzez entero gaizki tratatzen zutela. Aran SIgn 42s. Deadartzar eta siñu itsusiaz beren amorru bizia agertu ondoan, eranzun zioten: [...]. Arr May 161. Ta or zelan diran trintxerak bete, / Berealaxe, / Jente gazte armaduaz, / Ekin naian amorruaz. AB AmaE 371. Gaiñean eban Portun [...] aotik amorroaren bitsa ta lerdea eriola. Ag AL 164. Neure amorro guztiak aseko nitualakoan. Ib. 36.
(s. XX) Amak artu eban arnasea, bere amorrua zerbait ausittu eittean. Echta Jos 197. Ik uste eztoanean joangok a Demikura, amorruagaz beste burrukaldi bat igaz egittera. Ib. 55. Dirudi, infernuak [...] bota dituzala bere amorru deabruzkoak euskaldunen gañera bere. Itz Azald 6. Atx tarte orreitara jaurti oi ditu itxasoak, bere amorroan espanetara jatorkon bitsagaz nastauta. Ag Kr 139. Itxasoari bere amorru ta aserreak joan arte guztian. Ib. 32. Amorruba sakonago sartu yakon, errira eldu baño lenago Motrollotzar ikusijaz Marikrusen onduan. Kk Ab I 38. Noiz arte iraungo du infernuko su, min eta amorruak? Inza Azalp 117 (v. tbn. 115). Nork lezake orain ongi edestu, tankera artan bere burua ikusita, gure Mantxako semearen biotzean barreneratu zitzaion amorrua! (Quijote IX). Anab RIEV 1928, 611 (Or RIEV 1929, 9 sortu zen amorrua ). Nabarmen alaena! Olako amorruakin erantzuten dun? TP Kattalin 184. Eta --au amorrua!-- oratu egidazu oratu, osterantzian [...]. Otx 136. Karlista-mutil bizkor aiek amorruak artu zitun beren buruak nagusirik gabe ikustean. Or SCruz 30. Amorru bizia zeriola, azkeneko alegiña egitea erabakitzen du. Ib. 119. Urtaldiz, giro berdotza dala, / lan onek zenbat amorru! / "Gaur eguzkia zabal ager da; / sail bat dezagun larrutu". Or Eus 296. Uñak amorru-abijadiaz / Jo dabenian aurreko aitza, / Lertu dira-ta... Enb 61. Orain daukadan amorruarekin... Ez-egiteko bat egiteko zoriyan nago. Alz Burr 25. Asarria ta amurruba barruban eutsin eziñik. Otx 69. Halako amorru batek bereturik, hasi zitzaion jo eta jo. Mde Pr 160. Amorru beltzak artzen du / ta an doa Mari su ta fu. SMitx Aranz 21. Birau ta lerdea aoan, / amorru-sua kolkoan. Ib. 208. Eukan amorruagaz jan egingo ete eutsan ba buztan ori? Bilbao IpuiB 188. Amorruz itsu zeuden. Or Aitork 113. Sututa jarri zen eta amorruz beterik esan zun: [...]. Etxde JJ 197. Azaldu eziñezko amorruak arrapatu ni, ta lepotik eldu nion bi eskuez. Txill Let 104. Ez zan osoro lasaitu, nai zuana eginarren, amorru guztia ez zitzaiola ustu, alegia. Anab Poli 27. Amorru guztiarekin ekiten zion Juanbeltzek [Bonbollori] . Ib. 27. Aretxeri sartu zitzaion amorrua! Berak utzitakoak Juanbeltzek eraman. Ib. 35. Amurruak jo dau Ninakor. Erkiag BatB 140. Begirakune zital eta amurruz beteak. Ib. 30. Entzuten zuanean amorruz irakiten hasten zan. Osk Kurl 153. Lotsazko bi malko ale begietan, amorru beltza biozpean. MAtx Gazt 45. Amarengana, saskia utsik eta zapoak zerizkiola agertu zanean, aren amorroa. Au ere ikusi bear genduan! NEtx LBB 161. Eta aldendu biar izan eban, ez amorro gutxikin. Etxba Ibilt 476. Eta ezin eban gorde erebixan amorrua zegozer eiñ gabe. Ib. 456. Nork ez nabaitu biak batean / amorrua ta kupira? Olea 205. Ori ikusirik, orduan eta amorru geiago. Alkain 147. Burniaren amorru kixkalduaren ixilune goriak guziak. MEIG IX 124 (en colab. con NEtx ).

v. tbn. Gand Elorri 166. Arti MaldanB 212 (h-). Amorro: Anab Usauri 73.
azpiadiera-1.1
Rabia (hacia, contra).
Aberatsenganako gorrotoa, agintarientzako amorrua [...] erakusten duan azi txarra. Ag G 218. Bere buruan argittu eziebala, zegaittik ete zan bere aittaren amorrua Josetxogana. Echta Jos 65.
azpiadiera-1.2
(Uso pl.).
Ez genuke besterik biar! Baña, zure amorru oiekin edozer gauza esaten dezu. Alz Burr 39. Nork esan gero Anastasiren amorru biziak, otzarea utsik aurkitu ebanean? Bilbao IpuiB 202. Tristura triste txingar bat amorru haien hondakin arima zola zikinduan, deabruari sagaratzeko gordeta. Azurm HitzB 42.
azpiadiera-1.3
(V-gip; Dv (V, G)), amurru (V-ple), amorro (V-gip). Ref.: A (amurru); Iz ArOñ (amórru); Elexp Berg (amorro). "Rage (maladie)" Dv. "Amurru sorra (V-ple), rabia oculta (se dice que la tiene un perro hidrófobo que no muerde)" A."Rabia (del perro)" Iz ArOñ. "La rabia, enfermedad canina. Amorruan kontrako bakunia dago biar" Elexp Berg. v. TXAKUR-AMORRU.
Begietatik urruti, ezta biotza negarti. Zakurra kendu ezkero, amorrurik ez. Ag G 314.
azpiadiera-1.4
" Amorru (Izt). Empeño, deseo ardiente, [...]. Irabasteko amorrua " Aizk.
Esan-al guztien gañekoa zan, bada, Ondarribiako biztanleak Franzesaren kontra peleatzeko zeukaten amurru bizia. Izt C 346. Edan-alak edanarren, beti zakustaz edateko amurruz. A BeinB 40. Alderdikeri gorria ezpada on, ezta ere arako apaizarena: errian lau arrotz zirala --elizarako amorru aundirik gabekoak berak-- ta sermoi guziak erderaz. Ldi IL 65. Irabazi-goseak, diru-amorro orrek, zenbat galera dakarkigun! NEtx Antz 108. Goizeko kafesnea artzeko baiño be, amurru ta gurari ta gutar andiago yon orrek emengoxe izkimizkiak jakiteko. Erkiag Arran 138. Geroago ta geiago jakiteko, amurru ta arreta aundiz liburuai ekiteko. Erkiag BatB 27. Ate aundi aretatik iges egiteko amurruz lez egoten zan. Ib. 50. Zer dalata baña gizonak iretargira juateko ainbeste amorru? SM Zirik 23. --Eztakizu asko, Kati.--Zer eztakit? --Zurekin dantzatzeko dedan amorro bizia. NEtx LBB 198. Etxera iritxi zanean, bereala inguratu zitzaion Endrike apaltzeko amorro biziz. Pillomena, ordea, neska zarra izaki, ta apal aurrekoa ematen asi zitzaion illobari. Ib. 138. Beste bizibiderik zutelarik ere, txolarteetan bederen euskal alorra lantzeko amorru bizia zutelako. MEIG VIII 119.
sense-2
2. amurru (S). Ref.: A; Lh; Lrq.
"1.º dérangement, fait d'importuner, dislocation (membre ou ressort de machine); 2.º disloqué (membre, ressort)" Lrq. Cf. amorratu (1).
azpisarrera-1
AMORRUA HARTU. Sentir rabia, tomar rabia (a alguien).
Artu zuan gorroto eta amorru aiñ andia, non etzan sosegatu Herodesi karzelan sar-erazo zion artean Santua. AA III 507. Antza, bakandereak [...], amurru bizija artu eutsan gure gixonari. Otx 31. Baiña artu eutson amorru bat! Atrapetan baeban atrapeu orraitiño alako baten, berotu bear eutsan ba bizkarra. Bilbao IpuiB 201.
azpisarrera-2
AMORRUA EMAN (a. emon V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg). Dar rabia, enfurecer. "Amorrua emoten zetsan, bestiak zerbaitt izatia, le daba rabia el que fuesen algo los demás" Etxba Eib. "Amorrua emoten dosta Hendaiara juateko pasaportia erakutsi biarrak" Elexp Berg.
Nola iges-erazoko ez dio [deabruari] Jesu-Kristo ber berak? Nolako amorroa emanez? Mg CC 236. Orixe izan da Karlosi amorru geien emon deutsan gauzea zugaz aserratzeko. Echta Jos 46. Amorru bat emoten eutsen, amorru bat etxe-ondoko pozuko igelak! Bilbao IpuiB 245. Amurru geien ta damu geien emoten eutsana Etxabelar-eri [...]. Erkiag BatB 41. Batetik ba, eiñ eban utsak emoten zetsan tristura itzala, eta bestetik, ez amorro gitxiago Zaldunan zuzentasunak. Etxba Ibilt 478.
azpisarrerakoSense-2.1
( Amorru eman ).
Amorru ematen zidan guziz ere ene asmoaren alde batek. Txill Let 57. Bañan amorru ematen zidana au da: atzeraka asten ziran aiek, kale-zuloan berak ibiltzen zirala aurreraka. Alkain 135. Oraindik amorru ematen zidatek urte aiek, eta tristura biotzean. Ataño TxanKan 63.
azpisarrera-3
AMORRUA IZAN (trans. bipersonal). Sentir rabia (hacia alguien).
Azartuba, azartuba ixan biar dau gixonak. Ganera, eztautsu bakandereak amurrurik. Otx 68.
azpisarrera-4
AMORRUAK EMAN. Hartarse.
Egunean ez dakit zenbat aldiz lista pasatzen ziguten, norbaitzuk amorruak eman da itoko ote giñan-edo. AZink 118.
azpisarrera-5
AMORRUAN JARRI. Sentir rabia, furia, enfurecerse.
Alako amorruan jartzen da bere Aita onaren kontra, non laster egiten duan berriro Aita urkatzera. AA I 422s.
azpisarrera-6
AMORRUAREN AMORRUZ. De pura rabia, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN.
Amorruaren amorruz bitsa erion aotik gure sardin-saltzalleari. Bilbao IpuiB 37. Urdea! ekin zuan Mattinek amorruaren amorruz ortzak estututa. Etxde JJ 114. Agiñak estututen ditu, amurruaren amurruz. Erkiag BatB 190.
azpisarrera-7
AMORRU-BELAR. "Amorrubedar (msLond), murages" A. "Amorru belharra, mouron" GH 1930, 226.
azpisarrera-8
AMORRU BIZIAN (Estar, etc.) enfurecido, lleno de rabia.
Betor, erasotzera amorru bizian. AB AmaE 108. Ua emendik tximistak egiten, amorru biziyan niok eta. Alz Burr 30. Arratsalde artan amorro bizian zegoan Poli. Anab Poli 31. Erramua bi eskuakaz jasoaz. didarka ekin eutsen amorru bizian. aretxegaz il egingo zituala ta. Etxabu Kontu 129. Amorru bizian elkarrekin sesioan ari garen bitartean. MIH 226.
v. tbn. NEtx LBB 15.
azpisarrerakoSense-8.1
( Amorru bizitan ).
Eta guenian, amurru bizittan bigurtu zan etxera, añen-urtika. Otx 167.
azpisarrera-9
AMORRU ERAGIN. Hacer rabiar, enfurecer. v. amorrarazi.
Markolbek semia ain amorraturik eta itxura ain gogorretan etorten ikustian, ba-diñotso: --Zer jazo yak, ene Bertoldin, orren asarre etorteko? --Urmaeleko ugarasijuak eragin dauste amorru. Otx 134. Izugarrizko amorrua eragiten zion txalupak. Anab Poli 24.
azpisarrera-10
AMORRU IZAN. "Amurru niz (S), estoy indispuesto" A, construcción figurada, que para Larrasquet es rara.
azpisarrera-11
AMORRUTAN IZAN. Estar rabioso, furioso.
Ona emen zertzutan ardura ixan biar dauan: [...] Amurrutan dalarik iñor ez ebaztian. Bere errijagaz mattekorra ixatian. Otx 100.
azpisarrera-12
AMORRUZ. Con rabia, lleno de rabia, enfurecido. "Amorruz, de rabia, coléricamente" VocCB.
Abiatu zan amorruz esaten: [...]. VMg 6. Amorruz ta erneguz / Dute arrapatzen, / Lokarri sendoakin / Gero gatigatzen. Mg ( in VMg 112 ). Au ezeze, gero, gurasoekandik artzen ebezan onu deungak, amorruz emonak. Kk Ab I 33. Lenbiziko ukaldia euskaldun asarreak irautzi zuen, bai indarrez ta amurruz. Otx 8. Zeren billa oa Verga-mendira --erantzun zun Erraimunek amorruz--. Or Mi 94. (Amorruz) Emonio nabarmena! Lab EEguna 116. Bada piper-potiok / Amurruz ei dabiz / Ni espetxe barruan / Sartzeko gurariz. Enb 172. Otso taldiak or dira; / begira zaitez, begira! / Amurruz agin zorrotzak, / jan nairik ardi, bildotsak. Ib. 146. Txakur zekenakana / eltzen da saltuka, / aiek baña artzen dabe / amorruz orruka. "Con sordos rumores" . Laux BBa 50. Ori aitatzen yakeneneko [ugazabai], buztanean zapalduriko sugea lez, asarre ta amurruz jagiten dira. Eguzk GizAuz 26. Nik, ordea, zalpurdi-zaiari ukaldi bat eman nion amorroz. Zait Sof 79. Ordun, zorigaiztodun arek, amorruz, [...] beraren saietsa alderen-alde sakaildu zun. Ib. 195. Ardoak gizonari eman oi-dion basakeriak eraginda, lepoa amorruz biurritu zion. Etxde AlosT 32. Amorruz begiratzen zion. Anab Poli 22. Esaten dio amorroz: [...]. NEtx LBB 40. Eguzkiak amorroz lurra kixkaltzen du. Ib. 258. [Zakur] onek, amorruz, kozk egiten zion. JAzpiroz 140. Eta urrengo iganderako ondo pentsetako esanaz, buruak berotuta, amorruz etxera. Gerrika 137. Ez ote gabiltza guztiok elkar ezin-ikusirik, lekua kenduko diguten beldurrez batzu, lekurik uzten ez diegulako amorruz besteak? MIH 228.
v. tbn. Ldi UO 21. Bilbao IpuiB 64. Vill Jaink 136. Arti MaldanB 226 (h-). Azurm HitzB 59. Ataño Txankan 38. Amurruz: A BGuzur 111.
azpisarrerakoSense-12.1
Con empeño, con pasión.
Eta gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunei amorruz lotua dagoelako. MEIG VII 93.
azpisarrerakoSense-12.2
(Con determinantes).
Ta ittandu eutsan amorru gogorraz: [...]. Echta Jos 176. Zoratuta zagoz, itxuraz --Ume Ixarrak, amurru bixiz, esan eutson. Altuna 98. Ama, eldu naiz dolorez, eskuak bete odolez, / gizon bat ilik amurru otzez, ai! neure esku zitalez. (B). A EY IV 151. Petri! (Amorru biziz). Lek EunD 49. Peru, zer gertatu yak orren sutsu ta amorruz yokatuteko? Bilbao IpuiB 45 (271 tbn. amorru biziz). [Nahi nuen] bere agin zuri-zuriak hamorru haundiz apurtu. Arti MaldanB 229. Amorro biziz eraso zion Lierni gaixoari. NEtx LBB 160 (Antz 141 tbn. amorro biziz).
azpiadiera-2.1
Bat batean etsaiak gañera etorri zitzaizkiela, ezer ez jakin gabe ta... amorro amorroz bide aurrera jo ta Andoaiñan gertatu ziran. Auspoa 3, 61s.
azpisarrerakoSense-12.3
( Amorruaz ).
Eustakik alde egin eban bere neba Ermoken egoan gelara, ta amorruaz esaeutsan: [...]. Echta Jos 162 (v. tbn. 106).
azpiadiera-3.1
(Precedido de posesivo).
Da Masimak berbaldi bakotxa amaittuten ebanean, kalean egozan guztiak erantzuten eutsen batera:--Aa! Andrazko barregarria Aa! Guztia arrokeria--. Bere amorruaz, esaeutsen kalekoari: --Zuek, [...] zoaze ortik. Echta Jos 72. Matik jakiebanean albista barri au, inpernutik urtena irudian bere amorruaz. Echta Jos 229.
azpisarrera-13
AMORRUZKO. Rabioso, furioso.
Arako ito biar ta ito ezin ta esturasun desesperau, amorruzko, esplikau eziñ dodana. JJMg BasEsc 92. Despita amorruzko oen bidez. Izt C 122. Amorruzko lerdea dariola. Ag G 310. Gizarte-arloko eztabaidak, amurruzko jardunak. Erkiag BatB 134. Naiz-ta agiñai kirrizk eragin / amurruzko indarretan. BEnb NereA 236.
v. tbn. AB AmaE 433.
azpisarrera-14
IZUGARRIZKO AMORRU BATEAN. Enfurecido, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN.
Uberori, izugarrizko amorru batean, da aotik bitza dariola, esaten deutsa: [...]. Ag AL 26.
azpisarrera-15
SEKULAKO AMORRUAN. Enfurecido, lleno de rabia. v. AMORRU BIZIAN.
Zituzten danak urak irentsi / sekulako amorruan, / Berri berriro asi bearra / daukate bizimoduan. Basarri 102.
amorru
<< amorrazio 0 / 0 anaia >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper