433 emaitza bilaketarentzat
Gaurko zenbait ikertzaileren iritziz, dagoen inform azioa urria eta behin baino gehiagotan zalantzazkoa izan arren, ezagutzen den apurra aski da Antzinaroan Gipuzkoan latinaren aurreko hizkuntza indoeuropar (zelta) bat gailentzen zelako hipotesia proposatzeko. Lan honetan erromatar garaiko epigrafiatik zein geografo eta historialarien liburuetatik atera daitekeen informazioa modu bateratuan aztertzen dut, eta hura Erdi Aroko nahiz Aro Modernoko euskal onomastikarekin erkatzen, Gipuzkoako Antzinaroko hizkuntz egoeraren ezagutzan argi egiten laguntzeko asmoarekin beti ere, bai geografiaren aldetik, bai historiaren aldetik. Orobat, hizkuntza eta arkeologia arloko datuek norabide bera markatzen duten ikusten saiatzen naiz, kultur eremu bakarra edota bat baino gehiago zeuden antzematen saiatzeko.
Bi dira liburu hau plazaratzeko arrazoi nagusiak. Batetik, euskal onomastika aplikatuaren egungo egoera eta etorkizuneko egitekoak aurkeztea; bestetik, Euskal Herriaz haragoko zenbait esperientzia lehen eskutik ezagutaraztea.
2019ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Liburuki honetan lexikoa lantzen da: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza; beste lanbide batzuk; Gizarte-bizitza; pisuak, neurriak, dirua eta koloreak.
Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren zenbaki honek Akademiaren jakintza-esparruko ikerketak argitaratzen ditu: literatura, soziolinguistika, onomastika eta exonomastika, gramatika, lexikografia, dialektologia, bidegileen biografiak eta abar. Zenbaki honetan egile hauek idazten dute: Jean-Baptiste Coyos, Andres Iñigo eta Paskual Rekalde, Josu Larrañaga, Gotzon Lobera, Iñaki Iurrebaso eta Mikel Navascués, Irantzu Oyarzabal, Iker Salaberri, Patxi Salaberri Muñoa, Ekaitz Santazilia eta Mikel Taberna, eta Lontzo Zugazaga.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du.
Liburu honetan Emil Larrek Herria astekarian idatzitako ehun editorial hautatu dira, 1980 eta 1990 bitartekoak. Halaber, mezatarako idatzi zituen hainbat kantu bildu dira. Emil Larre (1926-2015) Baigorrin jaio zen eta labur esanda apaiz, euskaltzale eta bertsozale sutsua izan zen. 1951n apeztu zen eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan erretore jardun zuen. 1969tik 2003ra Herria astekariko zuzendaria izan zen. 1969an euskaltzain urgazle izendatua izan zen eta 1975ean euskaltzain oso. Ibilbide luze hau ezagutzen lagunduko digute sarrera testuak idatzi dituzten lagunek: Mixel Oronos, Jean-Léon Larre, Janbattit Dirassar, Peio Jorajuria, Jean-Mixel Barbier, Andres Urrutia, Jean-Louis Harignordoquy, Joxe Mari Iriondo, Frantxua Juanicotena, Jean-Baptiste Louis Etcharren eta Giovanni Prinelli.
Antologiaren bigarren liburuki honetan ere, helburu nagusia garaiko –oraingoan, XVII eta XVIII mendeetako– euskal literatura-testurik onenak hautatzea, egokitzea eta argibidez hornitzea izan da. Lana bost zatitan dago banatua: poesia, prosa, antzerkia, gutunak eta paremiak.
Etxamendiren narratiba gutxi ez bada gaizki ezagutua da gaurko Euskal Herrian. Hutsune hau, ahal den neurrian emendatzeko, Etxamendiren narratibaren nolakotasunak lehenik eta Etxamendiren euskal literaturaren baitako ibilbidea azkenik, aztertzen dira.
1963an Adrian Gachiteguyk Laborantzatik hobeki bizitzeko argitaratu zuen liburua aurkezten digu Henri Duhauk. Horrekin batera, zein testuingurutan argitaratu zen ezagutzeko sarreratxoa eta lekukotasun zenbait erantsi ditu. Garai hartan giro berritzailea bizi baitzen Iparraldean, “kolore” guztietako jendea biltzen zuena. Kristauak gehienak baina zenbait agnostiko ere tartean. Eta, beneditarrak mugimendu horren erdian zebiltzan, sustatzaile, bai euskara mailan, bai ekonomia alorrean, Euskal Herria ahantzi gabe. Hiru ezaugarri horiek biltzen dira Gachiteguyren baitan: beneditarra, laboraria eta euskalduna. Bukaeran, Gachiteguyren euskara hobeki ulertzeko hiztegitxo bat eransten digu Duhauk.
Joxemiel Bidadorren alargunak, senarraren paperen artean, honako testu hau aurkitu zuen. Esan dezakegu José Agerrek Arturo Campióni buruz idatzitako gogoetak direla. Campiónen lan literarioa eta jardun politikoaren berri ematen digu eta irakurtzerakoan, irakurleak zalantzan jartzen du Agerrek testu hau argitaratzeko asmorik izan omen zuen.
«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia 2018ko ekainaren 1ean egin zen. Bertan hitzaldia eman zuten Adolfo Arejita, Xabier Euzkitze, Joxerra Garzia, Orreaga Ibarra, Inma Muñoa, Asisko Urmeneta eta Mikel Zalbidek. Orain, argitalpen honekin euskalgintzan esperientzia luzea duten gizon eta emakume horiek egindako ekarpena irakurtzeko aukera duzue.
Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako, kontu handiz ibiltzea eskatzen duena, irrist egin nahi ez bada behintzat. Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara.
Gipuzkoako herrien izenak ez ezik, auzo askorenak ere jasotzen dira, populazio sakabanatua duen gurearen moduko herrialde batean «auzo» zer den eta zer ez den zehaztea batzuetan erraza izan ez arren. Horrekin batean, probintziaren deizioa ere –hots, Probintziarena– ahotan darabilgu, eta halaber hiriburuarena.
Adierazpen horietako asko Akademiaren Euskera aldizkarian argitaratu izan dira eta beste batzuk Azkue Bibliotekako Artxiboan daude.
Erabat sakabanaturik zeudenez gero, Sustapen batzordeak argitalpen berezi batean biltzea erabaki du. Hala egin zuen 2006. urtean ordura arteko 32 adierazpen biltzen zituen Euskaltzaindiaren adierazpenak izenburuko argitalpenean (Jagon bilduma, 3). Euskaltzaindiak, geroztik ere, zeregin horretan jarraitu du eta jadanik 57 dira eman dituen adierazpenak. Hori dela eta, Sustapen batzordeari egoki iruditu zaio, Euskaltzaindiaren mendeurreneko urte honetan adierazpenen bilduma eguneratua argitaratzea.
Nola lortu zuen Euskaltzaindiak 1941ean berriz batzarrak egiteko baimena eskuratzea, Eusko Ikaskuntzak, esaterako, izoztuta jarraitzen zuen bitartean? Frankismoak bere politika linguistikoa zuritzeko erabili zuen tresna izan zen? Edo barne erbesteko erresistentzia kulturalean aritu zen Akademia izan zen? Horrelako galderei erantzun ahal izateko informazio berria agertuz joan den arren, 2019an ehun urte bete dituen Euskaltzaindiaren eta euskal kulturaren garai iluna izaten jarraitzen du 1936-1954 arteko horrek.
2018ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Euskara Batuaren Eskuliburuak ez dakar arau berririk. Euskaltzaindiak euskara batuaz gaurdaino emanak dituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak (eta, ifrentzuz, baita esan gabeak ere) era didaktiko eta dibulgaziozkoan birformulatzea du helburu. Asmo horrekin, zazpi alorretako kontuak ageri dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia.
Hirugarren argitaraldi honen zuzenketa oso gutxi dauzka eta denak azalekoak dira.
Zenbaki honen sorburua Euskal Herriko Unibertsitateko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertalde kontsolidatuak 2018ko ekainaren 21ean eta 22an Donostiako Miramar jauregian antolatu zuen «Literatura eta Zentsura. Memoria eztabaidatuak» nazioarteko biltzarrean dago. Bertan, zentsurari buruzko hausnarketa teoriko nahiz historikoa sustatu nahi izan zen, batetik, eta eremu iberiarreko literaturetan izandako eragina aztertu, bestetik. Alabaina, biltzarrak bazuenhasieratik hirugarren helburu garrantzitsu bat: Joan Mari Torrealdai soziologo eta euskaltzainak euskal ikasketetan zentsuraz egindako ikerketa eskerga aitortu eta omentzea.
Euskaltzaindiaren historia ahalik eta modurik atsegin eta entretenigarrienean kontatzen du komikiak
Liburu honek Euskaltzaindiaren lehen ehun urteen nondik norakoak kontatzen ditu,hiru plano txirikordatuz: Euskaltzaindiaren ibilbideari buruzko fikziozko ikastaro bat; Euskaltzaindiarenhistoriako hainbat pasarteren kontaketa zuzena eta Euskaltzaindiaren historiarako hainbat testu garrantzitsu, hitzez hitz jasota. Dena argazki ugariz ilustratuta.
Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren zenbaki honek Akademiaren jakintza-esparruko ikerketak argitaratzen ditu: literatura, soziolinguistika, gramatika, lexikografia, dialektologia, bidegileen biografiak eta abar. Zenbaki honetan idazten dute: K. Josu Bijuesca, Jean Baptiste Coyos, Isabelle Duguine, Bernhard Hurch, Amaia Jauregizar, Patxi Juaristi, Julian Maia, Aitor Ortiz de Pinedo, Gotzon Pérez, Ekaitz Santazilia, Gorka Aulestia eta Mordechay Mishor.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du.
Hiztegi etimologikoa hizkuntzaren barne historia aplikatua baizik ez da, hots, fonologia-, morfologia-, dialektologia-, sintaxi diakronikoan… oinarritu eta hitzen (sarreren) inguruan antolatutako hizkuntzaren historiaren ikerketa eta azalpena.
Batasuna, nolanahi ere, era askotakoa izan daiteke, eta ez du behar, nahitaez, molde hertsia eta zurruna. Horrela ulertu du Euskaltzaindiak bere zeregin aholku-emaile ofiziala kale izendegiari dagokionez. Urteetan zehar Osoko bilkuran zein Onomastika batzordean emaniko arau, gomendio, irizpenak eta abar daude hona bildurik etaestekaturik, modu erabilerrazean, eta tokian tokiko euskal gizarteari zerbitzu duina eman nahian.
Euskarak, Araban, azken mendeetan atzeraka joan ondoren, azken hamarkadetan nabarmen egin du hobera. Jardunaldi horretan aldaketa horren dimentsio eta ezaugarriak izan ziren hizpide, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal baten eskutik.
1963 eta 1964 artean, Txillardegiren gidaritzapean, zortzi hilabetez, beste zazpi euskaltzale bildu ziren Cordeliers karrikako 14an, Euskal Idazkaritza elkartearen egoitzan. Euskara batzeko bidean, lana zen ortografiaz, aditzaz eta izenaren deklinabideaz bereziki proposamen batzuk egitea. Taldearen lanaren fruitua ber gunean, 1964ko agorrilaren 29-30etan, etorri ziren Euskal Herri osoko berrogei bat euskaltzaleri aurkeztu zizkieten. Eta lau urte berantago, 1968ko urrian eta Arantzazun, Euskaltzaindiak proposamenak onartu zituen bere biltzarrean; Mitxelenak aurkeztu zituen proposamenok.
Elosegik Le Dauphin itsasontziko gutunaz egin duen lana oso interesgarria da. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, 1757ko gutunak aberasten ditu molde oso ongi antolatu baten; gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko. Ipar Euskal Herriko gizartean euskaraz idazten zen? Alfabetatuak ziren XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko euskaldunak? Bide batez, galdera horiei erantzuna ematen zaie liburu honetan.
Sarrailletek, Janpierra Lexardoarteren bizitzea ardatz harturik, ondu duen pastorala.
Lan honen helburua Baskonia penintsularreko historiari buruz, 711 urtetik 929 urtera bitartean, aurkitu diren testu arabiar guztien bilduma egitea da. Alegia, Al-Andaluzeko konkistatik Kordobako Kalifatzaren aldarrikapenera doan garai historikoa.
Liburuki honetan lexikoa lantzen da: jokoak, kirolak, bertuteak eta bizioak, gorputzeko gabeziak, gaixotasunak, heriotza, ezkontza, gizarte-bizitza, erlijioa, sinisteak, lanak eta beharginak.
Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.
Deskatalogatuta
Frantses Iraultzatik landako hizkuntza politika guztietan nolako idei eta kontzeptu indartsuak atxikarazi dituen erakusten du Urrutikoetxeak.
Bi testu topatuko ditu irakurleak ezker-eskuin: Azkueren 1918ko jatorrizkoa, ezkerraldean, oso-osorik, faksimile moduan, eta edizio gaurkotua eskuinaldean.
10 ikerketa-artikuluk osatzen dute zenbakia. Soziolinguistika, toponimia, literatura eta gramatika arlokoak.
2017ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Erlea aldizkari literarioaren hamabigarren zenbaki honek Euskaltzaindiaren mendeurrena du gai nagusia. Euskal akademiaren ehun urteko historian, oso garrantzitsuak izan diren gertaerak kontatzen dira, aldizkariaren ohiko atalekin batera.
Liburuki honetan lexikoa lantzen da: giza gorputza, elikadura, jantziak, apaintzea, oinetakoak, sexualitatea, ugalketa eta haurtzaroa.
Deskatalogatuta
Liburuki honetan lexikoa lantzen da: laborantza, elikadura, sukaldaritza, etxeko garbitasuna eta abar.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du.
Hizkuntza politika publikoa 2006an hasi zen egituratzen Euskararen Erakunde Publikoarekin. Halarik ere, geroztik, euskal hiztunen ehunekoa eta euskararen erabilera ttipituz doa. Egoera hori iraulezina ez bada ere, baitezpadakoa da instituzio maila guziak hizkuntza politika berri ausartean engaia daitezen. Euskal Elkargoaren sortzea hizkuntza politika berri hori garatzeko parada izan daiteke.
1617ko eta 1623ko edizioak irizpide kritikoz finkatu eta eman nahi izan dira. Horrekin batera, Materraren euskararen hainbat alderdi biltzen dituen hizkuntza azterketa egin da.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua II izeneko lan honek Aberasturi, Andollu, Argandoña, Askartza, Billafranka, Bolibar eta Uribarri Nagusia / Ullíbarri de los Olleros herrietako toponimia biltzen du.
Hamaikagarren zenbaki honek soinujoleak ditu gogoan. Betikoak, gaurkoak eta beste kultura batzuetatik etorri zaizkigunak.
Ikerketa zenbakia: soziolinguistika, literatura, exonomastika, lexikografia eta hizkuntzen teknologiari buruzko lanak.
Arabako Errioxa Arabako Mendialdearekin lotzen duen mendilerroak zer izen duen argitzeko lan sakona. Egileak hainbat iturri arakatu eta, halaber, datu berriak eskaini ditu.
2016ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Deskatalogatuta
Egileak udalerriko toponimoak (auzoak, ibaiak, lekuak, elizak, etxeak, baserriak, moilak eta abar) aurkezten dizkigu lan interesgarri honetan. Erregistro bakoitzaren azterketak testuinguru historikoa eta metalinguistikoa gorpuzten ditu eta, horrenbestez, ezagumen bide anitz libratzen ditu, nahi beste proiekzio ahalbidetuz.
Deskatalogatuta
Ez da egungo euskal mintzoa bakarrik liburura dakarguna: ezagutzen ditugun eskualdeko testu zaharrak ere irakurri eta ustiatu ditugu, hizkuntzaren alderdi diakronikoa eta historikoa aztertzeko.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, euskararen ahoskera eta fonetikari buruzko jardunaldien berri ematen da.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, Etxeitaren heriotzaren eta Piarres Larzabalen jaiotzaren mendeurrenaren karietara izan ziren jardunaldien berri ematen da.
Piarres Larzabal euskaltzain oso izan zenaren antzerki-lana aztertzen du. Berea antzerki identitarioa izan zen: herritik sortua, herritarrek egina, herritarren gozamenerako.
Egileak Gorbeia inguruko herritarren ahotik ehundaka ipuin eta esaunda jaso, aztertu, sailkatu eta argitara eman ditu. Hauen bertsio fonetikoa eta etimologikoa eskaintzen digu.
Guztira, 37.884 sarrera, 6.994 azpisarrera (hitz elkartuak, esapideak, etab.) eta 61.398 adiera bildu dira bi liburuki hauetan.
2015eko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Ignazio Omaetxebarria polifazetikoa izan zen. Hizkuntzalaritza eta euskalaritza zituen bere zaletasun barnekoenetarikoak. Euskararen barruko egituren azterketak erakarri zuen bereziki.
Deskatalogatuta
Tomo honetan Lexikoa, Izen morfologia eta Sintaxia lantzen dira. Gaiei dagokienez: sukaldea, uztarria, garraiogintza, goldea eta lur lantzea.
Deskatalogatuta
Batetik, gogora ekartzen dizkigu Arabako izenak, modu adierazgarriak ikertuak eta azalduak; bestetik, tresna baliotsua ematen dio Akademiari euskararen normalizazioan lanean jarraitzeko, Arabako toponimiaren aldetik oinarri funtsezkoak antolatuz.
Deskatalogatuta
Edizio hau irakurketarako egina da. Alabaina, testua arretaz aztertzetik eta haren izaera edo egoerari buruzko hipotesi emankorrak erabiltzetik datozen hainbat berrikuntza eta hobekuntza ditu.
Deskatalogatuta
XVII. mendeko aszetika liburu honen XVIII. mende bukaerako euskal itzulpenaren edizio zaindua, aurkezpen zabalez eta ohar argigarriz osatua.
Zuberoako Laminak Gau Eskolako irakasle talde batek zubereraren gramatikaz egin duen azterketa.
Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordearen (LIB) egitasmo honek antologiaren esparruan ekarpen berri bat egitea du xede: orain artekoak baino osoagoa, landuagoa eta elkarlan handiagoko antologia eratzea.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua I izeneko lan honek Arkaia, Arkauti, Betoñu, Elorriaga, Gamiz eta Otazu herrietako toponimia biltzen du.
Metodologia-liburua da; hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikaren teorietan oinarritzen da, batez ere, metodologia hori. Hizkuntzen gizarte-dimentsioaren historia aztertzeko prestatu da berariaz.
Ikerketa zenbakia, XIX. Jagon jardunaldiko, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan", ikerketa artikuluak jaso dira
Urteko jarduera akademikoa, aipagarria Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera ekitaldia
2014ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Aurrera begira, ezinbestean erabiliko beharko dugun materiala utzi digu Juan Madariagak. Kasu askotan, ikerketak egiteko orduan, hemendik abiatu beharko da.
Mongongo Dassanzak abereentzako sendabideak idatzi zituen liburu baten. Liburua bera ez da aurkitu, baina bai liburu horretan oinarritutako idazlanak. Paratzaileak bertan idatzitako errezetak bildu eta aztertu ditu.
1870ean Pierre Dourisbourek "Les Sauvages Bahnars" idatzi zuen. 1929an Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratu zuen "Bahnar deitu Salbaiak" izena emanez. Henri Duhauk edizio berri hau prestatu du.
Egileak R.M. Azkue, J. Barbier, J.F. Cerquand eta W. Webster ipuin biltzaileek 1873 eta 1942 bitartean jasotako ipuinen azterketa textulogikoa eta konparatiboa egiten du.
Aditz morfologia aztertzen da zenbaki honetan
Eusebio Maria Azkueren jaiotze-urtearen bigarren mendeurrena (jardunaldia); Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. Jardunaldia; Beste ikerketa artikulu batzuk.
Deskatalogatuta
Gabriel Arestiren liburuaren berrargitalpena, lehenbizi argitaratu zela 50 urte betetzen direnean. Horrekin batera, gaur egungo idazleek, Arestiri eta bizi izan zen garaiari buruz idatzitako artikuluen bilduma
Ikerketa honen bitartez, egileak Nafarroan euskarak belaunaldien artean izan duen transmisioa aztertu du, horretarako bi ikerketa-eremu definituz, bata Iruritan eta bestea Iruñean.
Euskal Herriko ibai guztien zerrenda, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Eta horrekin batera ibaien arroa marrazten duten mapa argigarriak. Euskaltzaindiaren 166. araua.
Euskarazko lehen testu inprimatua. Erlijioa, maitasuna eta emazteen gaineko olerkiak, eta azkenik euskarari gorazarre egiten diona. Orain, galizierara, katalanera, errumanierara, kitxuara, arabierara eta txinerara itzulia.
1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.
1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.
1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.
2013ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Deskatalogatuta
Lan honen helburu nagusia Aiara udalerriko toponimian gorderik dagoen ondare kulturala agerian jartzea izan da, hala aiararrek nola gainerako interesatu guztiek ezagutzeko aukera izan dezaten. Izen horiek dira, hain zuzen ere, mendeetan zehar ibar honetan bizi izan diren herritarrek sortu era erabili izan dituztenak bertako herriak, auzoak, etxeak, mendiak... izendatzeko.
Deskatalogatuta
Jean-Baptiste Coyosek “Gure Herria” aldizkarian, idazle desberdinek, 1924 eta 1939 urteen artean, idatzi zituzten umorezko testuak bildu ditu argitalpen honetan.
Deskatalogatuta
Euskaldunak badugu herri bat izateko eskubidea, gure inguruko frantses, español, kaskoin eta mundu zabaleko beste jendealde handi eta tipi guztiek bezala. Ideian nagusi honetan oinarritzen du Xarritonek bere lan filosofikoa.
Ernest Daudetek (1837 - 1921) idatzitako eleberri erromantikoa. Edizio honetan, Xabier Altzibarrek lanaren edizio kritikoa prestatu du. Horretaz gain, lanaren hiztegia egin du eta gaur egungo euskarara moldatu.
2014an I Mundu Gerra hasi zela ehun urte betetzen dira. Eneko Bidegainek, Eskualduna astekariak gertaera hau nola jaso zuen ikertu du, eta nola Ipar Euskal Herriko euskaldunak "frantsesteko" baliagarri izan zen.
Ikerketa zenbakia. Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" eta Eusebio Erkiaga euskaltzain eta idazlearen mendeurrena ospatzeko egin zena. Horretaz gain, beste hainbat ikerketa artikulu.
Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa
Izen morfologia aztertzen da zenbaki honetan.
Langraiz antzinako merindadeko herrien toponimo historikoak eta gaur egungoak bildu dira: Ariz, Aztegieta, Krispiña, Estarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
2012ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Deskatalogatuta
Leioako onomastikaren erakuslehioa, bertako artxibategi historikoetatik eta herritarren memoriatik jaso ahal izan diren lekukotasunei esker errekuperatu diren izenen altxorra.
Deskatalogatuta
1969an Eugène Goyenechek, XI eta XV. mende arteko Ipar Euskal Herriko lurraldeetako leku-izenei buruzko tesia irakurri zuen. Argitalpen honetan ordea, Xarles Videgainek lan hura gaurkotua aurkezten digu.
Deskatalogatuta
Egileak Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu. Hizkera horiek guztiak Euskal Herriaren erdigunean daude, eta dialektologian oso eremu interesgarriak izan ohi dira erdigunekoak, isoglosa eta hizkuntza-eragin anitzen elkargune izaten baitira.
Duela urte batzuk Zaldubiren (1828 - 1907) eskuizkribu batzuk aurkitu ziren. Henri Duhauk bertan ageri ziren olerkiak, kantikak, predikuak eta alegiak zazpi liburutan (hau da azkena) sailkatu ditu.
Jean-Louis Davantek, hainbat testuren bidez, Anton Abbadiaren bizitza azalduko du. Aita Zuberoako jaun ttipi bat zen, ama ordea irlandarra. Euskal kultura sustatzeaz gain, zientzilari, astronomo, esploratzaile eta hizkuntzalaria ere izan zen.
Koldo Mitxelenak euskara batuari prosa egiteko estilo berri bat eman zion. Agurtzane Azpeitiak, bere doktore-tesiaren bitartez, Koldo Mitxelenak enuntziatu parentetikoak (etenak), bere zinema- eta liburu-kritiketan estrategikoki nola erabili zituen azaltzen digu. Estrategikoki, perpausaren sintaxia behartu gabe, esaldiei informazio gehigarria eransten dielako.
Mirande ezohiko figura bat izan da euskal letretan. Bere garaian baztertua izan bazen ere, azken hamarkadetan euskal literatura zaleen arreta bildu du. Txomin Peillenen ustez, Mirandek eman zuen euskal literatura modernismoan sartzeko lehen urratsa.
Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea, eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutaraztea da tesi honen helburua.
Ikerketa zenbakia. Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: Jagon jardunaldietan, euskararen egoera Araban izan zen aztergai. Literatura Ikerketa jardunaldietan ordea, Agosti Chahoren eragina aztertu zen. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren ikerketa esparruko lau artikulu argitaratu dira.
Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa. Zenbaki honetan, Jean-Baptiste Battitu Coyosen sarrera ekitaldiko hitzaldiak biltzen dira.
Zenbaki honek, ohiko atalez gain, harria, kirol eta kultura erreferentzi gisa aztertzen du.
2011ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
PERPAUS JOKATUGABEAK: denborazkoak, kausazkoak eta helburuzkoak, baldintzazkoak, kontzesiozkoak, moduzkoak, erlatiboak eta osagarriak
Deskatalogatuta
Hitz-ordena dugu gai, beti ere ikuspegi estrategikotik. Hitz-ordena gauzatzen duten zenbait elementu lantzen dira, gramatikaz harago doan ikuspegi zabal batetik.
Besteak beste, Xarles Videgain euskaltzain osoaren sarrera ekitaldiaren, eta Jean Martin Hiribarrenen omenezko jardunaldien berri ematen da zenbaki honetan.
Lan honek Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azalduko digu: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar.
Oraingo lan honekin hamalau prediku aurkezten zaizkigu. Hauetan orduko eliza katolikoaren irakaspenak, ederki euskaraturik irakurri ahal izango ditugu, denbora bateko lekukotasun bikainak.
Ikerketa honen xede nagusia da, aurkeztea gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren.
Zenbaki honek bi gai nagusi ditu: Euskal Herria eta komikiak, batetik, eta autoak, bestetik.
2010eko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera azterten duen argitalpen honen euskarazko bertsioa, duela urte bete eskas kaleratu zen. Orain, gaztelaniara egindako itzulpena argitaratu da.
Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra. Euskara, Okzitaniera, Aragoiera eta Katalanaren egoera aztertzen da lau arlo nagusitan: historia eta dialektologia, literatura, teknologia berriak eta toponimia.
Ikerketa-artikulu originalak, oharrak eta liburu-aipamenak. Bi gai nagusi: Euskaltzaindiaren XV. Jagon jardunaldiak (gazteen aisialdia eta euskara), eta Literaturaren Historiografia jardunaldiak.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
Perpetua Saraguetak (1905-1986) arlo ugaritan lan franko egin zuen. Horretaz gain, idazlea ere izan zen. Gerra aurretik bere eskualdeko kronikak euskaraz idatzi zituen, eta bizitzaren azken hamarkadan, bere gogoeta eta esperientziak.
Euskal Herriko udalen euskal izenak, herritarrenak eta izen ofizialak ere biltzen ditu. Izendegi hau, 1998tik hona Arau gisa emana du Euskaltzaindiak. Berari dagokio izena proposatzea, ofizializatzea Herri Aginteei dagokien bezalaxe.
Deskatalogatuta
Egileak 2008an Estigmatizados por la Guerra argitaratu zuen. Bertan Gerra Zibilean eta frankismoan jazarpena jaso zuten 43 euskal idazleren lana aztertzen zuen. Orain, jazarpen hori jasan ez zuten beste 23 egileren lana aztertzen du.
Laugarren zenbaki honek Afrika Beltzera garamatza. Ohi bezala, olerkiak, ipuinak, elkarrizketak, erreportaiak, literatura foroa... aurkituko dituzu, ilustrazio ederrez horniturik. Hainbat idazle afrikarren artikulu eta testigantzak ere bildu dira.
XVIII. Mendeko itzulpen anonimoa. Hazparneko euskararen lehen testigantza. Litekeena da erlijiosoren batek idatzi izana, baina katetxima edo debozio-liburu bat izatetik urrun dago. Larramendiren hiztegiaren eragina nabarmena da.
Duela urte batzuk aurkitu ziren Jüsef Egiategi zuberotarraren eskuizkribuari falta zitzaizkion orriak. Horiekin Txomin Peillenek argitalpen hau prestatu du.
Joanes Etxeberri bildumaren lehen zenbaki honek, Euskararen Histora Soziala egitasmoaren oinarri izango den bibliografia biltzen du. Aurrerago on-line argitaratuko da, beharrezko balitz, osotuago.
Eusko Legebiltzarrak Euskararen legea onartu zuela 25 urte betetzen direnean, egileak, aipatu legeak euskal eskolaren alorrean izan duen bilakaera aztertzen du.
Deskatalogatuta
Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera aztertzen du liburu honek.
Deskatalogatuta
Lexikoa: denbora kronologia, topografia, landaretza.
"Zaldubi"ren eskuizkribuak bi zatitan paratu dira: Lehenik, bere-bereak ziren alegiak eta bertsoak, eta bigarrenik, Zaldubik beste bertsogile batzuei hautatuko zenbait.
Egileak Elgoibarko ahozko euskara aztertzen du. Ezaugarri fonologiko nagusiak, ahozkotasunaren arauak eta izen eta aditzaren morfologia eta sintaxia deskribatzen ditu.
Liburu honetan Gasteizko Ubarrundia osatzen duten sei herrietako (Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia) toponimoak sailkatu eta era arautuan biltzen dira.
Arantza Ozaetak Eracusaldiac ikermolde berri batetik aztertzen du: ikuspegi sozio-diskurtsiboa. Metodo honek, lana atxikia dagoen kontestu sozio-historikoan jartzen du ikerketaren oinarria.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
2009ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Bernardo Atxagak zuzentzen duen euskarazko aldizkari literario honetako hirugarren zenbakiak Magreb aldera, batik bat Aljeria eta Marokora garamatza. Ipar Euskal Herriko eta lurralde hauetako harremananak ere lantzen ditu.
2009an Euskera Agerkariaren ikerketa zenbakiak bi zati izango ditu. Honako hau da bigarren zatiaren oinarri nagusia den lan monografikoa.
2009an Euskera Agerkariaren ikerketa zenbakiak bi zati ditu. Honako hau da lehenengo zatiaren oinarri nagusia den lan monografikoa.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
1995 eta 2009 artean, Aek-ko ikasleek betetzen zituzten fitxak ikerketa-iturri hartuz, ikerketa soziolongüisiko bat burutu dute egileek. Ikerketan bi aldagai nagusi daude: euskara ikasten ari diren helduak eta horien artean dauden etorkinak.
Egileak, 1994an Burundako hizkera ezagutu eta ikertu zuen. Harrezkero beti izan du ikerketa haiek berraztertzeko eta gaur eguneratzeko asmoa. Liburu honen argitaratzearekin asmo hori gauzatu da.
Ange Marin fraide frantsesak, izenburu luzeagoarekin idatzitako lanaren euskarazko itzulpena, XVIII. mende bukaeran aurkitu zen lapurtarrez idatzia. Jose Antonio Mujikak egile ezezaguna eta lexiko bitxia duen itzulpen honen transkripizioa eskaintzen du.
Bernardo Atxagak zuzentzen duen euskarazko aldizkari literario honetan, hainbat euskal idazle eta ilustratzaile esanguratsuk parte hartzen dute. Irlanda eta Irlandako literatura oparoa dira bigarren zenbaki honetako gai bereziak.
XV. Mendeko idazlana, Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. 1757an, Martin Maisterrek zubererara itzulia da, Jean-Louis Davantek oraingo euskal grafiara egokitu duena.
"Zaldubi"k 1854-1860 urte bitartean Hazparnen eginiko predikuak. Henri Duhau paratzailearen hitzetan "Orduko eliza katolikoaren ikuspegiak ditugu hor euskaldundurik paperean garbi-garbi idatziak. Denbora bateko lekukotasun bikainak, gisa guziz"
"Zaldubi"k idatzitako 26 eliza kantu biltzen dira 260 bertsorekin. Bereziki hunkigarria da, "Eguberri" kantika, bukatu gabea, hil zenean prestatzen ari baitzen.
Juan Mari Lekuona euskaltzain oso izan zenari eginiko omenaldi-liburua. Erabilitako ikerketa gaiak: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura eta abar.
Euskal Autonomi Erkidegoan, euskararen berreskuratzean azken bi hamarkadetan eman den bilakaeraren azterketa eskaintzen digu.
2008. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920tik hona argitaratzen da. Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa artikulu originalak, liburu aipamenak eta abar argitaratzen ditu.
Liburu hau ez da Euskaltzaindiaren liburu ofiziala, ezpada bi kazetari euskaldunek, Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak, Euskaltzaindiari buruz eskaintzen duten ikuspegia. Erakundeak laurogeita hamar urte betetzen dituenean, zer izan den, zer den eta zer izan daitekeen egoki azaltzeko eta gizarteratzeko ahalegina.
Haren obrarik ezagunena eta garrantzitsuena Iesu Christ gure Iaunaren Testamentu Berria den arren, XVI. mendeko apaiz kalvinista beraskoiztarrak beste lan batzuk ere eman zituen argitara. Horietako bat euskarazko lehenbiziko egutegi ezaguna dugu: 1571ko Kalendrera, Bazco noiz daten, ilhargui berriaren eta letra dominicalaren eçagutzeko manerarequin deritzona, Rochelan 1571an argitara emana, festak eta data bereziak urtero, 1572tik 1623ra arte, zein egunetan gertatzen ziren jakiteko taularekin.
Argitalpen honetan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskaini da. Artikulu asko idatzi zuen eta 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira edizio honetan. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.
2008. urtean ikerketari eskainitako zenbakia. Gai berezia: Testu-antolatzaileak, erabilera estrategikoa.
Besteak beste Sagrario Aleman eta Aurelia Arkotxa euskaltzainen sarrera ekitaldien berri ematen da.
Liburu honen egileak ez du eztabaida antzurik sortu nahi. Soilik, euskaldun askoren, ia gehienak idazleak, testigantza eman nahi du. Hauek, euskara eta euskal kulturaren genozidioaren aurka lan egiteagatik, fusilatuak, gartzelaratuak eta erbesteratuak izan ziren.
Egileak hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du. Egilearen esanetan oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako.
Lehenengo liburua Gasteiz hiriari badagokio, bigarren honetan Malizaeza merindadeko beste herriak biltzen dira: Ali/Ehari, Aretxabaleta, Armentia, Arriaga, Berroztegieta, Castillo/Gaztelu, Gardelegi, Lasarte, Monastioguren eta Mendiola.
Liburu hau bi zatitan banatzen da. Lehenengoan hiriko toponimoak biltzen dira: mendi, bide, ibai, iturri, eguterak adierazten dira, baina baita ere, erietxeak, komentuak... Bigarren zatian hiriko kale, plaza eta abarren izenak biltzen dira.
Jean-Louis Davant euskaltzain osoak Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen du, hasi XV. Mendean eta gaur arte. Lan oso baliotsua, besteak beste, Zuberoako literaturaren azterketan, XVIII eta XIX. Mendeetan zegoen hutsunea betetzen duelako.
Egilea, aintzinako euskaldunek zuten biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten perzepzioa edo irudi berezia berpizten saiatzen da.
Bi izen Antonio Arrue eta Antonio Zavala. Bi-biak liburu honetara bildu eta ekarriak. Biak garrantzi eta pisu handikoak dira Euskaltzaindiaren historian, biak izan baitira egile esanguratsuak Akademiaren bilakaeran. Lehenak bidea egin zion bigarrenari.
Deskatalogatuta
Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapena egiten da lehendabizi, eta deskribapen horretatik abiatuta, bertako euskeraren azterketa dialektologikoa.
Liburu honetan Jurgi Kintanaren doktorego tesiaren zati nagusia biltzen da. Zehazki Resurrección María Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona.
Liburuan Erronkari eta Anso ibarretako toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste.
Sebastian Gartzia Trujillo paratzailearen hitzetan "gutun hauek garrantzi handikoak direla uste dut. Gutun hauetan aukera dugu Domingo Agirreren lagunenganako afektibitatea ezagutzeko, haren idazkien argitalpenei buruzko arazoak,..."
Bildumaren lehen liburukian, Henri Duhauk Zaldubiren prosa aurkeztu zuen, eta orain berriz, bertso eta koplak ematen ditu ezagutzera.
Besteak beste ondoko gaiak agertzen dira: Andoni Sagarna euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia, Euskaltzaindiaren XI. Jagon Jardunaldiak (Euskararen legea: 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan), Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia,...
2007. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Liburuak hiru zati nagusi ditu: Lekuona. Gertuko erretratuak; Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005); Lekuona. Literatura ikerle eta poeta.
Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi. Eta estrategia esatean, erabakia diogu. Hain zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi da; erabakiak hartzeko gaitasuna lantzera; hitz batean norbere buruaren jabe izatera euskararen erabileran ere.
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau. Honen bidez argi izpi bat egin nahi da hezkuntza munduan hizkuntza aldaera eta erregistroei buruz plazaratu diren gomendio, jarraibide eta orientabideen gainean. Ahal dela hezkuntzan, bai gela barruan, bai gelaz kanpo, berauek lantzeko orientabide batzuk ematen dira bertan. Euskaltzaindiak gai honetan egin dituen adierazpenak ere orrialdeotara ekarri dira, aurrekoaren lagungarri.
1990eko irailean, Lizarraren fundazioaren IX. mendeurreneko ekitaldiekin bat eginik, Euskaltzaindiak bere III. Onomastika Jardunaldiak antolatu zituen. Bertan Europa osoko ikerlari eta adituek beraien azken lan eta ikerketen berri eman zuten. Hauek erromaniko eta euskal onomastikaren auzira hurbildu gintuzten.
Pedro de Yrizar-ek Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiek guztiak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, eta lan mardul horien laburpena eta aurkibidea da argitalpen hau. Horiek horrela, euskal aditz laguntzailearen morfologiaren bilketa sistematikoa egin duen bakarra da Pedro da Yrizar eta kontsultarako erreferentzia bihurtu da bere lana.
Literaturaren teoria, historia eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da hiztegi honen xede nagusia.
Leturiaren egunkari ezkutua eleberriari buruzko txostenez gain, zenbait libururen erreseinak ere eskaintzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak, hemendik aurrera, urtero-urtero ikerketa zenbaki bat aterako du Euskera-n. Hau da 2007. urteari dagokiona.
XXI. mende atariko ikuspegitik, Hizkuntza ereduak, Hiztegigintza eta Hizkuntzaren historia aztertzen dira.
Jean Haritschelhar Duhalde nafar euskaltzaina, 38 urtez Erret Akademiaren Zuzendaritzan aritu izan dena, alegia, 1966tik 1989 arte euskaltzainburuorde eta jarraian, Luis Villasantek proposaturik 1989tik 2005 urte arte Euskaltzainburu. “Jean Haritschelhar-i omenaldia” deritzan liburukiak Iker Bildumaren 21. zenbakia darama, zeinetan partaide izan diren euskaltzain oso, ohorezko, urgazle eta Literatura Ikerketa Batzordeko kideak -orotara 33-. Jorraturiko gaiak, besteak beste jarraikoak dira: omenduaren bibliografia, Euskaltzaindian izandako denboretako ekintzak, Literatura, Gramatika, Eleberria, Zuzenbidea, Linguistika, Onomastika, Poesia, Historia...
Liburuki honetan Pierre Lhandek idatzirikio "Yolanda" eta beste testu batzuk argitaratzen dira. Jon Casenavek Pierre Lhanderen lana eta bizitza deskribatu eta "Yolanda" eleberriaren azterketa egiten du.
Pierre Charrittonek, Pierre Broussain herrikideak 1895-1920 bitartean euskal ikaskuntzari eginiko aportazioak aztertzen ditu. Liburu hau Charrittonek frantsesez idatzitako tesia da, eta egun Euskaltzaindiak berrargitaratzen du.
"Zaldubi"ren hainbat testu biltzen dira, prosa erlijiosoaren inguruan.
Piarres Lafitte euskaltzain osoaren garaiko kultur ikuspegia, batez ere Iparraldean.
2006. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Lan honek, euskarak Nafarroan izan duen bilakaera positiboa erakutsi, eta izan dezakeen bilakaera irudikatzen du. Horretarako azken lau populazio erroldak (1986tik 2001 arte) oinarri gisa hartzen ditu. Eboluzioa hobeto azaltzeko, irizpide geografiko eta historikoak ardatz harturik, Nafarroaren eskualdeen azterketa bat proposatzen du, dauden berrogeita lauen ikerketa zehatza eginez. Lana, azken ondorio batzuekin osatzen da; besteak beste eskualde desberdinetan, euskararen desagerpenaren garaia eta hizkuntzaren berreskuratze maila uztartuz eta berreskuratzea desagerpenaren norabide beretik doala azalduz; alegia, berreskuratzea biztanle gehien dituen guneetan eta gizarteko sektore eskolatuetatik hasi dela. Ondorio nagusi gisa, Nafarroako hizkuntza eremuen sailkapenaren aldaketa proposatzen da, 21. mende hasierako euskararen egoera aintzat hartuko lukeen sailkapen berri bat.
Liburu honetan Nafarroako iparraldeko bi ibarrotako lexikoa biltzen da: Erroibarkoa eta Esteribarkoa. Hiztegi dialektala da hau, euskarazko hitza bere testuinguruan kokaturik ekarri dugu, ahozkoa batzuetan eta besteetan idatzizko iturrietatik jasoa. Liburua osatzen da idatzizko testu batzuekin eta baita ahozko grabaketen bidez jasotakoekin.
Luzaideko Euskararen Hiztegia Garaziko nafar herri horretako lexikoaren bilketa da funtsean. Egun ibiltzen diren hitzek eta aldaerek izan dute lehentasuna, baina testuetan azaltzen diren eleak ere sartu dituzte egileak, hein batean.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Nafarroako Baztan eskualdeko euskara aztertzen du liburu honek. Bertako hiztegia biltzen du eta gramatika aldetik, fonetika, morfologia eta sintaxia aztertzen ditu. Halaber, Baztango euskaraz idatzitako hainbat testu jasotzen dira.
2005. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Jean Etxepare (1877-1935), Aldudeko medikua, bizi zen garaiko arduretan murgildurik azaltzen zaigu liburuki honetan. Izatez, Aldudeko medikuaren bizitza eta obra izan dira lan honen ardatza eta denbora-bidaiarako aitzakia. Izan ere, pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz (eboluzionismoaren pentsamendu korrontea euskararen mundura sartu nahi izan zuen) baliaturik, zientziaren aspektu orokor batzuk eta garaiko Euskal Herriaren berri eskaintzen du.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Jose Mari Satrustegi (1930-2003) euskaltzain osoak Principe de Viana aldizkarian (1966-1973) urteetan argitaraturiko artikuluak Andres Iñigoren iruzkinez hornituriko argitalpena.
Antzuola herriko toponimia aztertzen du egileak, bertakoen lekukoak adierazi eta ohar historiko administratiboak kontuan izanik.
Sabino Arana Goiri jaunaren obran azaltzen diren neologismoekiko tesi-ikerketa. Liburukiari sarrera Ibon Sarasola euskaltzain osoak egiten dio.
2004. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" Donostian sortu zen 1929ko irailaren 27an. Bilbon Ingeniaritza ikasi zuen. Idazle, irakasle eta politikaria. Euskaltzain urgazlea. Euskarari eta euskal literaturarekin lotura handia eta beronen ikerketek eragin handia izan dute Euskal Herriko kultura eremuan. Euskara batuaren alorrean ikerketa eta proposamen ausartak eginiko idazlea.
Oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu zaio Euskaltzaindiko gramatika batzordea. Menderakuntzari eskainiko dizkion hiru liburuetarik bigarrena da EGLU VI liburuki hau. Aurrekoan eta honako honetan aditz jokatudun perpaus mendekoak aztertuko dira, eta azkenekoan aldiz aditz jokatugabea dutenak.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Gipuzkoarekin muga egiten duen Durangaldeko elizate honen leku-izenetan murgildu zaigu egilea, bertakoen istoriak ere txertatu dituelarik.
1905ean hil zen Jean Pierre Arbelbide kalonjea eta euskal idazle ezaguna. Nafarroako gobernuak nahiz nafar idazleen izkribuekin liburu sorta berri bat abiatu, Euskaltzaindiaren aholkuari jarraikiz, erabaki du Nafarroa Behereko Zaro Iturbidean jaioa zen idazlearen mendeurrenkari, 1890ean eta 1892an, Desclée de Brouwer baitan, Lilleko hirian, bi argitalpen izan zituen 480 orrialdeko Erlisionea deitu liburua berrargitaratzeko. Pierre Charritton euskaltzainak eman dio aurkezpena liburuari, baina norberak ikusi behar du ea gaurko Euskal Herriari dohazkon egiarik beharrenak direnetz ordukoari horrelako jantzi ederrarekin egileak eskaini zizkionak.
2003 urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena
Esku artean dugun lan honetan, lexikoa biltzea izan da halburu nagusia, Nafarroako mendebaldean, Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, dagoen Sakana haraneko hizketerakoa, hain zuzen ere. Lexikoa biltzeaz gain, jasotako hitzak aztertu dira, sarrera bakoitzari buruzko hainbat datu esanguratsu bertan bildu direlarik, hiztegi itxura emanez, aurrerago, sarrera bakoitzaren egitura azaltzerakoan, ikus daitekeen moduan.
Liburu hau egilearen doktorego tesiaren bertsio bat da eta, funtsean, honako galdera honi erantzun nahi lioke: zertaz ari garen espainiar nazionalismoaz ari garenean.
Euskararen apologia egiten du eta beronen zenbait xehetasun eskaini.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Ohore bat da Euskaltzaindiarentzat, Patxi Galé Garcíaren ardura eta arretapean paraturiko euskal hiztegi hau aurkeztea. Alde batetik gure hizkuntza duela mende bat galdu eta bizirik zegoenean ere, behar bezala aztertu ez zen eskualde bateko idazlearena delako. Okondokoa, Aiara eskualdekoa, berau Bizkaiko Enkarterriri datxekiola.
2002. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Oihenart zuberotar idazlea (1592 - 1667) herri-gizona, historialaria, olerkaria, paremiologoa eta hizkuntzalaria izan zen.
2001ean Euskaltzaindiak burutu zuen kongresua. 41 ikerlarik parte hartu zuten, gramatika eta literaturari buruzko txostenak aurkeztuz.
Euskalkiaren eta euskara batuaren arteko korapiloa askatzetik abiatzen da tesi hau. U. Weinreich-en Hizkuntzaren Ukimenaren Paradigma harturik, baieztatzen da, euskera batua eta euskalkia ukipenean direla, pertsona berak behin banan darabiltzanez gero. Gertatzen den diglosirako; C. A. Ferguson-en definiziora jotzen da. Euskal Herrian den endoglosia (Txillardegi) Diglosia Irazi legez lantzen da. Irakaskuntzari begira, D. P. Ausubel-ek dakarren ikuspegi aldaketa erabiltzen da Ikasketa Esanguratsua bideratzeko. Teoria eskuan, euskalkiaren araketa egiten da irakaskuntzan eta Curriculuma jorratu, beti ere bereiztuz, atxikitze-eredua eta murgiltze-eredua. Ondorioen artean, baieztatzen da, atxikitze-eredukoekin euskara batua euskalkiaren arartekotasunez ikastea dela egoki.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Eibarko landa guneetako eta Elgetako leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
Deskatalogatuta
Hondarrabiko leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
Argitalpen honetan L.L. Bonapartek Zuberoako adizki aldakian erabilitako laguntzaileen formak biltzen ditu.
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da hirugarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.
2001.eko urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena
Yehudah ha-Levi (1070-1141) Tuterako semea, penintsulako hebrear poeta handiena; maitasuna, ardoa, adiskideak, bere herriaren poza eta negarra kontatzen jakin zuen. Euskaraz, gaztelaniaz eta hebreeraz argitaratua.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
2000. Urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena
Izendegi honetan Onomastika batzordeak onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoko udal eta biztanle entitateen izen ofizial eta euskarazkoak biltzen dira, baita herritar izenak ere. Erabiltzailearen lana errazteko, izenak, udalka eta lurralde historikoka ematen dira.
Ermua-Eitzagako leku-izenak jasotzen dira argitalpen honetan. Egileak toponimo bakoitzaren kokapenari buruzko datuak azaltzen ditu.
Pedro Axularrek idatziriko Guero liburukia, bizkaiera bertsioan argitaratua
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da bigarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
1999. urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Fray Bartolome bizkaitar idazlearen obra guztien edizio kritikoa. Idazlearekiko sarrera orokorra, haren bizitza eta beste zenbait xehetasunez hornitua. Ondoren euskarazko idazlanak-sermoigintza. Gero erdarazko idazlanak. Eta, azkenik, idazlearen euskeraren azterketa fonetiko-morfologiko-sintaktikoa. Azkenik aurkibidea idazlearen liburuetan aipatzen diren erreferentziena, izenen aurkibidea : pertsonena eta herri izenena.
Liburuki honetan gaur euskaldun ez diren eskualdeetako euskal toponimia edo Onomastika ikertzen dituzten txostenak azaltzen dira eta baita Euskal Herritik aparte nazioarteko hizkuntzalaria den Eugenio Cosseriuk "Andres de Poza, linguísta del Renacimiento" deritzan txosten mamitsua azaltzen da.
Liburuki honetan J.I. Arana (1838-1896) idazle jesuitaren Egunaria eskaintzen zaigu. Nolako gaztaroa izan zuen; Frantziako erbeste-aldian zein euskal idazle ezagutu zituen; zein liburu eta zein olerki idatzi zituen...
Bizkaieraz berba egiten zen herrietan mixioak emateko erabilitako sermoiak dira liburuki honetan argitaratzen direnak.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
1998.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau lehena da. Liburuki honetan L.L. Bonapartek euskalki honetan egindako ikerketaren ondorioz, euskalki honi ezarritako aldakian erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak batzen dira, hots, aditz transitiboari dagozkion aldakiak aztertzen ditu. Cizo/Zizo - Mixaro/ Mixao eta Cize/Zizek osatzen duten azpieuskalkiari dagozkionak
Sail honetako aurreko gramatiketan perpaus bakunaren egitura, aditza, testu antolaketarako lokailuak eta perpaus juntatuak landu ondoren, oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu zaio Gramatika batzordea. Menderakuntzari eskaini dizkion hiru liburuetatik lehena da EGLU V. liburukia. Honetan aditz jokatudun zenbait perpaus mendeko aztertu dira: perpaus osagarriak, erlatiboak, konparatiboak eta ondoriozkoak.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "P-Z" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "H-O" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
Euskal Herriak XX. mendean euskararen alorrean hizkuntzalari handi bi ezagutu ditu, biok euskaltzainak eta biok unibertsitateko katedradunak : Koldo Mitxelena eta René Lafon. Azken honek ez zuen aditza bakarrik landu. Izena, izenondoa, deklinabidea, fonologia, azentua, dialektologia, joskera eta abar diziplina aztertu izan zituen. Europako hainbat aldizkaritan parte hartu zuen , baina oraingo honetan, euskarari buruz idatzi dituen artikulu sakonenak argitartu ditu Euskaltzaindiak, konparaketa idazlanak albo batera utziaz.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
1997.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
1996.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Euskal deituratzat, edozein hizkuntza jatorritakoa izanda ere, Euskal Herrian sustraitu dena hartu da kontuan argitalpen honetan. Liburuki honetan euskal jatorrikoak ez diren deitura gehienak ia-ia baztertuak izan dira, hurrengo argitalpen baterako utzirik. Argitalplen honetan iturri amankomuneko aldaera desberdinak zeuden-zeudenean gorde dira, batera bildu gabe, tartean aldaketa grafiko arbitrariorik edo sasi-etimologiarik ez bazen.
Arabako gaztelanian erabiltzen diren euskaratikako hitzen bilduma.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
1995.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Liburuki honetan L.L. Bonapartek egindako ikerketen eta zenbait lan argitaragabeetan oinarriturik aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, alegia, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibozkoak, lapurterazko euskalkiari dagozkionak. Berauek Sara, Ainhoa, Donibane Lohizune eta Arrangoitzen erabiliak. Eta aldi berean Elizondon ere bai (Baztango azpieuskalkia).
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "B-G" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
Lan bilduma. Hizkuntza, literatura, gramatika eta toponimiaz ikerketak.
Euskeraren historiarentzako textu bilduma garrantzitsu eta problematikoenetarikoa suposatzen du, batez ere bere morfologi sistemaren aintzinatasunari erreparatzen badiogu. Mendeetan zehar erabilitako errefrau bilduma.
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
Deskatalogatuta
1994.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.