9,50€ 10,00€
Haren obrarik ezagunena eta garrantzitsuena Iesu Christ gure Iaunaren Testamentu Berria den arren, XVI. mendeko apaiz kalvinista beraskoiztarrak beste lan batzuk ere eman zituen argitara. Horietako bat euskarazko lehenbiziko egutegi ezaguna dugu: 1571ko Kalendrera, Bazco noiz daten, ilhargui berriaren eta letra dominicalaren eçagutzeko manerarequin deritzona, Rochelan 1571an argitara emana, festak eta data bereziak urtero, 1572tik 1623ra arte, zein egunetan gertatzen ziren jakiteko taularekin.