74 emaitza bilaketarentzat
Ikerketa zenbakia: soziolinguistika, literatura, exonomastika, lexikografia eta hizkuntzen teknologiari buruzko lanak.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, euskararen ahoskera eta fonetikari buruzko jardunaldien berri ematen da.
Euskaltzaindiaren lanaren eta bizitza akademikoaren berri ematen du. Besteak beste, Etxeitaren heriotzaren eta Piarres Larzabalen jaiotzaren mendeurrenaren karietara izan ziren jardunaldien berri ematen da.
Ikerketa zenbakia, XIX. Jagon jardunaldiko, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan", ikerketa artikuluak jaso dira
Urteko jarduera akademikoa, aipagarria Jabier Kaltzakorta euskaltzainaren sarrera ekitaldia
Eusebio Maria Azkueren jaiotze-urtearen bigarren mendeurrena (jardunaldia); Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. Jardunaldia; Beste ikerketa artikulu batzuk.
2014an I Mundu Gerra hasi zela ehun urte betetzen dira. Eneko Bidegainek, Eskualduna astekariak gertaera hau nola jaso zuen ikertu du, eta nola Ipar Euskal Herriko euskaldunak "frantsesteko" baliagarri izan zen.
Ikerketa zenbakia. Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" eta Eusebio Erkiaga euskaltzain eta idazlearen mendeurrena ospatzeko egin zena. Horretaz gain, beste hainbat ikerketa artikulu.
Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa
Deskatalogatuta
1969an Eugène Goyenechek, XI eta XV. mende arteko Ipar Euskal Herriko lurraldeetako leku-izenei buruzko tesia irakurri zuen. Argitalpen honetan ordea, Xarles Videgainek lan hura gaurkotua aurkezten digu.
Ikerketa zenbakia. Bi jardunaldietan aurkeztutako artikuluak bildu dira: Jagon jardunaldietan, euskararen egoera Araban izan zen aztergai. Literatura Ikerketa jardunaldietan ordea, Agosti Chahoren eragina aztertu zen. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren ikerketa esparruko lau artikulu argitaratu dira.
Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa. Zenbaki honetan, Jean-Baptiste Battitu Coyosen sarrera ekitaldiko hitzaldiak biltzen dira.
Besteak beste, Xarles Videgain euskaltzain osoaren sarrera ekitaldiaren, eta Jean Martin Hiribarrenen omenezko jardunaldien berri ematen da zenbaki honetan.
Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra. Euskara, Okzitaniera, Aragoiera eta Katalanaren egoera aztertzen da lau arlo nagusitan: historia eta dialektologia, literatura, teknologia berriak eta toponimia.
Ikerketa-artikulu originalak, oharrak eta liburu-aipamenak. Bi gai nagusi: Euskaltzaindiaren XV. Jagon jardunaldiak (gazteen aisialdia eta euskara), eta Literaturaren Historiografia jardunaldiak.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
Arantza Ozaetak Eracusaldiac ikermolde berri batetik aztertzen du: ikuspegi sozio-diskurtsiboa. Metodo honek, lana atxikia dagoen kontestu sozio-historikoan jartzen du ikerketaren oinarria.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da, 1920tik aurrera argitaratzen dena. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak ere argitaratzen ditu.
Euskera agerkaria Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920tik hona argitaratzen da. Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzeaz gain, ikerketa artikulu originalak, liburu aipamenak eta abar argitaratzen ditu.
2008. urtean ikerketari eskainitako zenbakia. Gai berezia: Testu-antolatzaileak, erabilera estrategikoa.
Besteak beste Sagrario Aleman eta Aurelia Arkotxa euskaltzainen sarrera ekitaldien berri ematen da.
Besteak beste ondoko gaiak agertzen dira: Andoni Sagarna euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia, Euskaltzaindiaren XI. Jagon Jardunaldiak (Euskararen legea: 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan), Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia,...
Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi. Eta estrategia esatean, erabakia diogu. Hain zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi da; erabakiak hartzeko gaitasuna lantzera; hitz batean norbere buruaren jabe izatera euskararen erabileran ere.
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau. Honen bidez argi izpi bat egin nahi da hezkuntza munduan hizkuntza aldaera eta erregistroei buruz plazaratu diren gomendio, jarraibide eta orientabideen gainean. Ahal dela hezkuntzan, bai gela barruan, bai gelaz kanpo, berauek lantzeko orientabide batzuk ematen dira bertan. Euskaltzaindiak gai honetan egin dituen adierazpenak ere orrialdeotara ekarri dira, aurrekoaren lagungarri.
XXI. mende atariko ikuspegitik, Hizkuntza ereduak, Hiztegigintza eta Hizkuntzaren historia aztertzen dira.
Jean Etxepare (1877-1935), Aldudeko medikua, bizi zen garaiko arduretan murgildurik azaltzen zaigu liburuki honetan. Izatez, Aldudeko medikuaren bizitza eta obra izan dira lan honen ardatza eta denbora-bidaiarako aitzakia. Izan ere, pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz (eboluzionismoaren pentsamendu korrontea euskararen mundura sartu nahi izan zuen) baliaturik, zientziaren aspektu orokor batzuk eta garaiko Euskal Herriaren berri eskaintzen du.
2001ean Euskaltzaindiak burutu zuen kongresua. 41 ikerlarik parte hartu zuten, gramatika eta literaturari buruzko txostenak aurkeztuz.
Euskaltzaindiaren XII. Biltzarreko Agiriak eta txostenak, alegia, Arnaud Oihenart ziberotarren laugarren mendeurrenean. Oihenart legegizon, historialari, atsotitz biltzaile eta olerkaria izan zenaren inguruan egindako mintzaldi eta txostenak azaltzen dira.
Deskatalogatuta
XVI. mendetik hona batasunaren inguruan izan diren gorabeherak aztertzen dira.
Batasuna eragotzi eta atzerarazi dituzten indarrak, batasunera iristeko plazaraturiko proposamen ugariak eta bide horretan egindako urratsak dira ikergai.
Deskatalogatuta
Mendiburu oiartzuarraren lan argitaragabeak biltzen dira bi liburukitan.
Deskatalogatuta
1627an Joannes Etxeberri lapurtar idazleak argitaratutako liburuaren edizio kritikoa.
Txosten eta aurkezpen lan-bilduma, ikerlanen aurrerakuntzaz eta egungo egoeraz: fonologiaz, fonetikaz, hiztegiaz, tipologiaz, sintaxiaz, dialektologiaz, aditzaren morfologiaz eta abarrez, euskarari buruzko Jardunaldietan aurkeztuak.
Deskatalogatuta
Euskaraz inprimaturiko lehen liburuaren (1545) edizio kritikoa.
Deskatalogatuta
Lizarraga (1748-1835) nafar idazlearen obretariko baten edizio kritikoa, gaztelaniazko itzulpena eta hiztegia erantsiz.
Deskatalogatuta