Orotariko Euskal Hiztegia

Orotariko Euskal Hiztegia - OEH

6. argitaraldia. 2019

oeh

 

Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean hamaseigarrena eta azkena. Euskaltzaindiak hemen eskaintzen duena hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoaren seigarren argitaraldia da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.

Bertsio hau hiztegiaren argitalpen elektronikoaren beste urrats bat da, 146.134 sarrera eta 56.781 azpisarrera biltzen dituena. Hiztegiaren egitura formala Text Encoding Initiative (TEI) gidalerroen arabera definitu da eta eduki gehienak automatikoki egituratu dira.

Egituratze-lanetan jarraitzen du Euskaltzaindiak, hiztegiaren barne-egitura etengabe zuzenduz eta hobetuz. Lan horiei esker, hiztegiko azpisarrerak eta hainbat aldaera ere topatzeko gai da orain bilatzailea. Horrez gain, jadanik egituratutako 485.168 adibideak (hiztegiak dituenetik % 80 inguru) bildu eta sailkatu dira. Adibidetegi horretan bilaketak egiteko aukera ere badago.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper