Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu da datu-base hau, betiere jakite-eremu horretarako (EHS) baliabide argitaratuak bildu eta hedatzeko asmoarekin.
HABE Liburutegiaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzari esker euskararen historia sozialaren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-base hau etengabe eguneratzen eta elikatzen da.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.