52 emaitza bilaketarentzat
Junes Casenave-Harigile (1924-2018) apezak pastoral asko idatzi zituen. Horietatik hamaika taularatu ziren; aldiz, zortzi aurkeztu gabe geratu ziren. Horiek orain argitaratuko ditugu, lehen tomo honetan lau (Agosti Etxekopar, Atarratze, Barkoxe eta Dabid pastoralak) eta gainerako lauak, ordea, bigarren tomorako utzi dira.
Bonifacio Echegarayren figura (Zumaia, 1878-Durango, 1956), Euskal Herrian Don Boni izenez ezagunagoa, ahanzturan zen euskal letren munduan, 2021. urte amaieran, idazle eta intelektual talde batek berreskuratzearen beharra ikusi zuen arte. Liburu honek Bonifacio Echegaray abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jasotzen ditu garai hartako euskal prentsa osatzen zuten egunkari ezberdinetan. Kazetaritzako edozein bildumak bezala, honek momentu historiko bat erakusten du, eta gaur egun eragiten diguten eta Euskal Herrian ildoak eta agenda politikoa markatzen duten hainbat gai ulertzen laguntzen du. Laburbilduz, Echegarayk euskal ekintza batasuna defendatzen du, politika alderdikoirik gabekoa eta, noski, euskararentzat ondorio positiboak izango lituzkeen hizkuntza politika eraginkorra.
Lizardiren olerki guztiak euskara batuan jarri dira, edo, zehatzago esanik, ahalik eta gehien idatzizko euskara batuaren eredura hurbildu. Egokitzapen honen helburu funtsezkoenetariko bat, behinena segur aski, hau da: euskara batuan ohitu eta trebatu den irakurleari Lizardiren olerkiak bertsio gertuagoan, gaurkotuagoan, eskaintzea; ezohiko edo arrotz samar gerta dakiokeen idazkera moldatuz, poemetan murgiltzeko hizkuntzaren aldetiko trabak leuntzea.
Margarita Frantziako Valois leinuaren kideak toki berezia du Nafarroako historian, Nafarroako Henrike II.a erregearekin ezkondu baitzen. Europa mailan Margaritak erreinaldien arteko harremanetan ardura handia zuen, bere anaia Frantzisko I.aren zerbitzuan. Ez zen soilik politikan aritu, literaturarentzat grina berezia zuen, obra nabarmena utzi zuen eta XVI. mendeko literatura sortzaileen artean erreferente dugu gaur egun. Antzerkia izan zen bere gortean eta inguruan bultzatu zuen artea, eta hainbat estilotako antzezlanak idatzi zituen. Eremu oso zabala landu zuen politikan eta letretan, eta, horrez gain, Joana Albretekoa Nafarroako erreginaren ama izan zen.
Hedabideek egunean eguneango eta presa biziko zeregin bati aurre egin behar izaten diote: euskaraz nola aditzera eman, gaztelaniaz, ingelesez edo beste hizkuntzetan garatzen doazen kontzeptu eta adierazte premia berriak. Erantzuna ematea beti dator a posteriori, baina beti ohi dator egoki, kontzeptu horiei egokituko zaizkien euskal ordainak edo euskal ordain aukerak bilatzeko gogoeta egitea. Horixe da hain zuzen Adolfo Arejitak egin duena, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, 2019an hasi eta 2022 urtera arte egin dituen kolaborazioetan.
Argitalpen honen helburu behinena da Henrike Knörren dimentsio zabala eskaintzea, lehen eskutik egina gainera, bitartekorik gabe, berak idatzitako testuen bilduma adierazgarri bat argitara emanez.
Socarros euskaltzalearen ekarpenak azalduko ditugu nagusiki, baina abertzalearen ikusmoldeak eta egintzak ez ahanzteko Allanderi egin zizkioten elkarrizketa batzuk berrargitaratzen ditugu, bai eta ezagutu zuten lankide eta adiskide zenbaiten lekukotasunak ematen ditugu. Horiei esker, egin duenaz gain, Allanderen nortasun konplexu, nekaezin eta hunkigarria deskubrituko dugu.
Blanca I.aren erreinaldiak (1425-1441) eragin handia du gure historian, nahiz erregina umila izan zen, umilegia Juan II senarraren eretzean. Historiako bihurgune nagusi batean gertatu zen, eta bihurgune hori areagotu zuen bere uzkur eta herabeaz, senar aseezinari Nafarroako hazkurrien ateak irekiz. Urrats hori ez zen gure onerako gertatu, gizon bortitz eta maltzur horrek euskal erresuma zaharra galbidean sartu baitzuen bere gerla pribatuez, botere goseaz eta jukutriez. Jean-Louis Davantek Blanca I.aren erreginaldia bere denborako giroan kokatzen laguntzeko sarrera historiko sakona egingo du lehendabizi, eta hau irakurri ondoren irakurleak hobeto ulertuko ditu trajedia bera eta bertan parte hartzen duten pertsonaia historikoak.
Txomin Peillen Pariseko Montmartre auzo bohemioan jaio zen 1932an. Guraso zuberotarrak zituen eta gazterik hasi zen euskal literaturaz arduratzen, batez ere Parisen erbesteraturiko euskaldun abertzaleen ezagutzaren ondorioz. Horien artean Andima Ibinagabeitia elantxobetarra aipatu behar. Berantago, Andimak Hegoamerikara alde egin eta bertan euskal testuak argitaratzeari ekingo dio, Hego Euskal Herrian ez baitago horretarako aukerarik. Garai hartan euskal letra modernoen aitzindariak ezagutuko ditu Peillenek: Jon Mirande, Gabriel Aresti eta Txillardegi. Espainiar literaturarekiko ezagutza ere Parisen izan zuen Txominek. Kasu honetan, Odéon auzoan, espainiar errefuxiatu anarkistak La Española liburu-dendan antolatzen zituzten hitzaldi eta eztabaiden ingurumarian. Hiru dira beraz Txomin Peillenen hurbileko kultura eta mintzairak: euskara, frantsesa eta gaztelania. Hiru hizkuntza horietan idatzi ditu bere olerkiak, liburu honetan aurkezten dizkigunak, denak hiru hizkuntzetan eta horretarako, jakina, itzulpenak egin behar izan ditu.
Jean Elizalde Zerbitzari (1883-1961) Azkainen jaio zen apaiz, euskaltzain eta euskal idazlea izan zen. Liburu honetan Jabier Kaltzakorta euskaltzainak Zerbitzariren bizitzaz pintzelada sakonak eskaintzen dizkigu eta, halaber, eta horretan datza argitalpen honen balio nagusia, bere idatzien hautaketa bat ondu eta aurkezten du. Lanen antologia gai eta garai jakin batzuen arabera egituratu du Kaltzakortak: Gerla Handia (1914-1918), Bidaia-kronikak, Etienne Pellot itsas-pirata, Erlijio lanak (Théophane Vénard, San Frantses Xabier) eta Euskal pilota. Halaber, Zerbitzarik idatzi zituen bost artikulu eta bederatzi ipuin hautatu eta aurkezten dizkigu Kaltzakortak.
Liburu honetan Emil Larrek Herria astekarian idatzitako ehun editorial hautatu dira, 1980 eta 1990 bitartekoak. Halaber, mezatarako idatzi zituen hainbat kantu bildu dira. Emil Larre (1926-2015) Baigorrin jaio zen eta labur esanda apaiz, euskaltzale eta bertsozale sutsua izan zen. 1951n apeztu zen eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan erretore jardun zuen. 1969tik 2003ra Herria astekariko zuzendaria izan zen. 1969an euskaltzain urgazle izendatua izan zen eta 1975ean euskaltzain oso. Ibilbide luze hau ezagutzen lagunduko digute sarrera testuak idatzi dituzten lagunek: Mixel Oronos, Jean-Léon Larre, Janbattit Dirassar, Peio Jorajuria, Jean-Mixel Barbier, Andres Urrutia, Jean-Louis Harignordoquy, Joxe Mari Iriondo, Frantxua Juanicotena, Jean-Baptiste Louis Etcharren eta Giovanni Prinelli.
1963an Adrian Gachiteguyk Laborantzatik hobeki bizitzeko argitaratu zuen liburua aurkezten digu Henri Duhauk. Horrekin batera, zein testuingurutan argitaratu zen ezagutzeko sarreratxoa eta lekukotasun zenbait erantsi ditu. Garai hartan giro berritzailea bizi baitzen Iparraldean, “kolore” guztietako jendea biltzen zuena. Kristauak gehienak baina zenbait agnostiko ere tartean. Eta, beneditarrak mugimendu horren erdian zebiltzan, sustatzaile, bai euskara mailan, bai ekonomia alorrean, Euskal Herria ahantzi gabe. Hiru ezaugarri horiek biltzen dira Gachiteguyren baitan: beneditarra, laboraria eta euskalduna. Bukaeran, Gachiteguyren euskara hobeki ulertzeko hiztegitxo bat eransten digu Duhauk.
Joxemiel Bidadorren alargunak, senarraren paperen artean, honako testu hau aurkitu zuen. Esan dezakegu José Agerrek Arturo Campióni buruz idatzitako gogoetak direla. Campiónen lan literarioa eta jardun politikoaren berri ematen digu eta irakurtzerakoan, irakurleak zalantzan jartzen du Agerrek testu hau argitaratzeko asmorik izan omen zuen.
Sarrailletek, Janpierra Lexardoarteren bizitzea ardatz harturik, ondu duen pastorala.
Bi testu topatuko ditu irakurleak ezker-eskuin: Azkueren 1918ko jatorrizkoa, ezkerraldean, oso-osorik, faksimile moduan, eta edizio gaurkotua eskuinaldean.
Piarres Larzabal euskaltzain oso izan zenaren antzerki-lana aztertzen du. Berea antzerki identitarioa izan zen: herritik sortua, herritarrek egina, herritarren gozamenerako.
Ignazio Omaetxebarria polifazetikoa izan zen. Hizkuntzalaritza eta euskalaritza zituen bere zaletasun barnekoenetarikoak. Euskararen barruko egituren azterketak erakarri zuen bereziki.
Mongongo Dassanzak abereentzako sendabideak idatzi zituen liburu baten. Liburua bera ez da aurkitu, baina bai liburu horretan oinarritutako idazlanak. Paratzaileak bertan idatzitako errezetak bildu eta aztertu ditu.
1870ean Pierre Dourisbourek "Les Sauvages Bahnars" idatzi zuen. 1929an Jean Elissalde "Zerbitzari"k euskaratu zuen "Bahnar deitu Salbaiak" izena emanez. Henri Duhauk edizio berri hau prestatu du.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Jean-Baptiste Coyosek “Gure Herria” aldizkarian, idazle desberdinek, 1924 eta 1939 urteen artean, idatzi zituzten umorezko testuak bildu ditu argitalpen honetan.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Euskaldunak badugu herri bat izateko eskubidea, gure inguruko frantses, español, kaskoin eta mundu zabaleko beste jendealde handi eta tipi guztiek bezala. Ideian nagusi honetan oinarritzen du Xarritonek bere lan filosofikoa.
Ernest Daudetek (1837 - 1921) idatzitako eleberri erromantikoa. Edizio honetan, Xabier Altzibarrek lanaren edizio kritikoa prestatu du. Horretaz gain, lanaren hiztegia egin du eta gaur egungo euskarara moldatu.
Duela urte batzuk Zaldubiren (1828 - 1907) eskuizkribu batzuk aurkitu ziren. Henri Duhauk bertan ageri ziren olerkiak, kantikak, predikuak eta alegiak zazpi liburutan (hau da azkena) sailkatu ditu.
Jean-Louis Davantek, hainbat testuren bidez, Anton Abbadiaren bizitza azalduko du. Aita Zuberoako jaun ttipi bat zen, ama ordea irlandarra. Euskal kultura sustatzeaz gain, zientzilari, astronomo, esploratzaile eta hizkuntzalaria ere izan zen.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Mirande ezohiko figura bat izan da euskal letretan. Bere garaian baztertua izan bazen ere, azken hamarkadetan euskal literatura zaleen arreta bildu du. Txomin Peillenen ustez, Mirandek eman zuen euskal literatura modernismoan sartzeko lehen urratsa.
Lan honek Zuberoako Antzerkia edo Pastorala zer den azalduko digu: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak eta abar.
Oraingo lan honekin hamalau prediku aurkezten zaizkigu. Hauetan orduko eliza katolikoaren irakaspenak, ederki euskaraturik irakurri ahal izango ditugu, denbora bateko lekukotasun bikainak.
Perpetua Saraguetak (1905-1986) arlo ugaritan lan franko egin zuen. Horretaz gain, idazlea ere izan zen. Gerra aurretik bere eskualdeko kronikak euskaraz idatzi zituen, eta bizitzaren azken hamarkadan, bere gogoeta eta esperientziak.
"Zaldubi"ren eskuizkribuak bi zatitan paratu dira: Lehenik, bere-bereak ziren alegiak eta bertsoak, eta bigarrenik, Zaldubik beste bertsogile batzuei hautatuko zenbait.
XV. Mendeko idazlana, Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. 1757an, Martin Maisterrek zubererara itzulia da, Jean-Louis Davantek oraingo euskal grafiara egokitu duena.
"Zaldubi"k 1854-1860 urte bitartean Hazparnen eginiko predikuak. Henri Duhau paratzailearen hitzetan "Orduko eliza katolikoaren ikuspegiak ditugu hor euskaldundurik paperean garbi-garbi idatziak. Denbora bateko lekukotasun bikainak, gisa guziz"
"Zaldubi"k idatzitako 26 eliza kantu biltzen dira 260 bertsorekin. Bereziki hunkigarria da, "Eguberri" kantika, bukatu gabea, hil zenean prestatzen ari baitzen.
Juan Mari Lekuona euskaltzain oso izan zenari eginiko omenaldi-liburua. Erabilitako ikerketa gaiak: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura eta abar.
Liburu hau ez da Euskaltzaindiaren liburu ofiziala, ezpada bi kazetari euskaldunek, Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak, Euskaltzaindiari buruz eskaintzen duten ikuspegia. Erakundeak laurogeita hamar urte betetzen dituenean, zer izan den, zer den eta zer izan daitekeen egoki azaltzeko eta gizarteratzeko ahalegina.
Argitalpen honetan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskaini da. Artikulu asko idatzi zuen eta 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira edizio honetan. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.
Liburu honen egileak ez du eztabaida antzurik sortu nahi. Soilik, euskaldun askoren, ia gehienak idazleak, testigantza eman nahi du. Hauek, euskara eta euskal kulturaren genozidioaren aurka lan egiteagatik, fusilatuak, gartzelaratuak eta erbesteratuak izan ziren.
Egilea, aintzinako euskaldunek zuten biziaren hiztegitik abiatuz, munduaz zeukaten perzepzioa edo irudi berezia berpizten saiatzen da.
Bi izen Antonio Arrue eta Antonio Zavala. Bi-biak liburu honetara bildu eta ekarriak. Biak garrantzi eta pisu handikoak dira Euskaltzaindiaren historian, biak izan baitira egile esanguratsuak Akademiaren bilakaeran. Lehenak bidea egin zion bigarrenari.
Sebastian Gartzia Trujillo paratzailearen hitzetan "gutun hauek garrantzi handikoak direla uste dut. Gutun hauetan aukera dugu Domingo Agirreren lagunenganako afektibitatea ezagutzeko, haren idazkien argitalpenei buruzko arazoak,..."
Bildumaren lehen liburukian, Henri Duhauk Zaldubiren prosa aurkeztu zuen, eta orain berriz, bertso eta koplak ematen ditu ezagutzera.
Liburuak hiru zati nagusi ditu: Lekuona. Gertuko erretratuak; Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005); Lekuona. Literatura ikerle eta poeta.
Jean Haritschelhar Duhalde nafar euskaltzaina, 38 urtez Erret Akademiaren Zuzendaritzan aritu izan dena, alegia, 1966tik 1989 arte euskaltzainburuorde eta jarraian, Luis Villasantek proposaturik 1989tik 2005 urte arte Euskaltzainburu. “Jean Haritschelhar-i omenaldia” deritzan liburukiak Iker Bildumaren 21. zenbakia darama, zeinetan partaide izan diren euskaltzain oso, ohorezko, urgazle eta Literatura Ikerketa Batzordeko kideak -orotara 33-. Jorraturiko gaiak, besteak beste jarraikoak dira: omenduaren bibliografia, Euskaltzaindian izandako denboretako ekintzak, Literatura, Gramatika, Eleberria, Zuzenbidea, Linguistika, Onomastika, Poesia, Historia...
Liburuki honetan Pierre Lhandek idatzirikio "Yolanda" eta beste testu batzuk argitaratzen dira. Jon Casenavek Pierre Lhanderen lana eta bizitza deskribatu eta "Yolanda" eleberriaren azterketa egiten du.
Pierre Charrittonek, Pierre Broussain herrikideak 1895-1920 bitartean euskal ikaskuntzari eginiko aportazioak aztertzen ditu. Liburu hau Charrittonek frantsesez idatzitako tesia da, eta egun Euskaltzaindiak berrargitaratzen du.
"Zaldubi"ren hainbat testu biltzen dira, prosa erlijiosoaren inguruan.
Piarres Lafitte euskaltzain osoaren garaiko kultur ikuspegia, batez ere Iparraldean.
Jose Mari Satrustegi (1930-2003) euskaltzain osoak Principe de Viana aldizkarian (1966-1973) urteetan argitaraturiko artikuluak Andres Iñigoren iruzkinez hornituriko argitalpena.
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" Donostian sortu zen 1929ko irailaren 27an. Bilbon Ingeniaritza ikasi zuen. Idazle, irakasle eta politikaria. Euskaltzain urgazlea. Euskarari eta euskal literaturarekin lotura handia eta beronen ikerketek eragin handia izan dute Euskal Herriko kultura eremuan. Euskara batuaren alorrean ikerketa eta proposamen ausartak eginiko idazlea.
Lan bilduma. Hizkuntza, literatura, gramatika eta toponimiaz ikerketak.
Lan-bilduma. Hizkuntza, literatura, gramatika eta toponimiaz ikerketak.
1897-1920 urteetan R. M.ª Azkuek P. Broussaini bidalitako 85 gutun. Interesgarri dira bereziki Azkueren lanei buruz: hiztegi eta kantutegia, baita ere Euskal Akademiaren sorkuntzari buruz. Bestalde, Broussainek Azkueri idatzitako 80 gutun. Berauetan euskara batuaren hausnarketaz mintzo dira gehienbat. Gero L. Eleizaldek P. Broussaini lau gutun; P. Broussainek P. Lhanderi egindakoa eta azkenik A. Campionek P. Broussaini idatzi gutuna.
Lan-bilduma. Lehen parteko 729 orrialdeak hizkuntza eta literatura ikerketaz, eta bigarren parteko 187 etnografia, historia eta toki izenez.