Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, oinarrian 1991n hasi eta 2015ean burutu zen Hiztegi Batua duena, eta adieraz, adibidez, azpisarreraz eta sarrera berriz hornitzen duena (eguneratze honetan, guztira, 39.188 sarrera, 7.388 azpisarrera eta 64.210 adiera jaso dira). Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokira zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper