Argitalpenak - Bilatzailea

18 emaitza bilaketarentzat

Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2018) (Prestatzailea: Andres Iñigo)

Sinopsia

Adierazpen horietako asko Akademiaren Euskera aldizkarian argitaratu izan dira eta beste batzuk Azkue Bibliotekako Artxiboan daude.

Erabat sakabanaturik zeudenez gero, Sustapen batzordeak argitalpen berezi batean biltzea erabaki du. Hala egin zuen 2006. urtean ordura arteko 32 adierazpen biltzen zituen Euskaltzaindiaren adierazpenak izenburuko argitalpenean (Jagon bilduma, 3). Euskaltzaindiak, geroztik ere, zeregin horretan jarraitu du eta jadanik 56 dira eman dituen adierazpenak. Hori dela eta, Sustapen batzordeari egoki iruditu zaio, Euskaltzaindiaren mendeurreneko urte honetan adierazpenen bilduma eguneratua argitaratzea.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN:
    978-84-949787-0-8 (on-line)
    978-84-949787-1-5 (e-pub)
    978-84-948489-3-3 (PDF)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz (Prestatzailea: Gotzon Lobera)

Sinopsia

Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN:
    978-84-949787-2-2 (on-line)
    978-84-949787-3-9 (e-pub)
    978-84-949787-4-6 (PDF)
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Euskararen Historia Soziala lantzeko eredu metodologikoa (Kutxa Fundazioak eta Donostia 2016 Fundazioak babesturiko lana.)

Sinopsia

Metodologia-liburua da; hizkuntza-soziologiaren eta soziolinguistikaren teorietan oinarritzen da, batez ere, metodologia hori. Hizkuntzen gizarte-dimentsioaren historia aztertzeko prestatu da berariaz.

  • Egilea: Mikel Zalbide - Lionel Joly - Nikolas Gardner
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-943211-6-0
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2015
  • 24 x 16 cm; 750 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII

Sinopsia

Aurrera begira, ezinbestean erabiliko beharko dugun materiala utzi digu Juan Madariagak. Kasu askotan, ikerketak egiteko orduan, hemendik abiatu beharko da.

  • Egilea: Juan Madariaga Orbea
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-940717-6-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 16 x 23 cm; 800 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza:

Euskaldun hazi Nafarroan

Sinopsia

Ikerketa honen bitartez, egileak Nafarroan euskarak belaunaldien artean izan duen transmisioa aztertu du, horretarako bi ikerketa-eremu definituz, bata Iruritan eta bestea Iruñean.

  • Egilea: Paula Kasares
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-94071-78-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 24 x 16 cm.; 454 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Euskara eta Hizkuntzak, Gizartean. III. Erlijioak. Eliza kristauak (Euskal Fundazioak babesturiko lana)

Sinopsia

1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.

  • Egilea: Joseba Intxausti
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-940717-5-1
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 24 x 17 cm; 408 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: 2014

Euskara eta Hizkuntzak, Gizartean. II. Jarrerak. Politikak. Pedagogiak (Euskal Fundazioak babesturiko lana)

Sinopsia

1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.

  • Egilea: Joseba Intxausti
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 9768-84-940717-4-4
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 24 x 17 cm; 351 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Euskara eta Hizkuntzak, Gizartean. I. Aitorpenak. Ekinbideak (Euskal Fundazioak babesturiko lana)

Sinopsia

1963tik 2010era bitartean Joseba Intxaustik argitaraturiko artikuluak, batik bat euskararen egoera soziolinguistikoaren gainean.

  • Egilea: Joseba Intxausti
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-940717-3-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 24 x 17 cm; 417 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Les jeunes, les loisirs et la langue basque en Pays Basque Nord

Sinopsia

Ikerketa honen xede nagusia da, aurkeztea gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren.

  • Egilea: Erramun Baxok - Jean Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-84-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 16 cm; 374 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara - Frantsesa/Français

El movimiento de las Ikastolas. Un pueblo en marcha.

Sinopsia

Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera azterten duen argitalpen honen euskarazko bertsioa, duela urte bete eskas kaleratu zen. Orain, gaztelaniara egindako itzulpena argitaratu da.

  • Egilea: Egile nagusia: Iban Iza. Itzultzailea: Jorge Giménez Bech
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-77-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 16 cm; 348 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Euskararen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak

14,25€ 15,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Joanes Etxeberri bildumaren lehen zenbaki honek, Euskararen Histora Soziala egitasmoaren oinarri izango den bibliografia biltzen du. Aurrerago on-line argitaratuko da, beharrezko balitz, osotuago.

  • Egilea: Joseba Intxausti
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-95438-68-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 17 cm; 496 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa

Sinopsia

Eusko Legebiltzarrak Euskararen legea onartu zuela 25 urte betetzen direnean, egileak, aipatu legeak euskal eskolaren alorrean izan duen bilakaera aztertzen du.

  • Egilea: Mikel Zalbide
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-67-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 17 cm; 234 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Ikastolen mugimendua. Dabilen herria

Deskatalogatuta

Sinopsia

Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera aztertzen du liburu honek.

  • Egilea: Iban Iza (egile nagusia)
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-64-5
  • Editorea: Euskal Herriko Ikastolak - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2010
  • Hizkuntza: euskara

Euskera 2009, 2-1.zatia "Ikasteredu elebidunak eta euskararen iker (molde) berriak"

Sinopsia

2009an Euskera Agerkariaren ikerketa zenbakiak bi zati ditu. Honako hau da lehenengo zatiaren oinarri nagusia den lan monografikoa.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Koordinatzaileak: Andoni Barreña eta Itziar Idiazabal
  • Bilduma: Euskera aldizkaria
  • ISBN: ISSN (0210-1564)
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • 23 x 16 cm; 476 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian

Sinopsia

1995 eta 2009 artean, Aek-ko ikasleek betetzen zituzten fitxak ikerketa-iturri hartuz, ikerketa soziolongüisiko bat burutu dute egileek. Ikerketan bi aldagai nagusi daude: euskara ikasten ari diren helduak eta horien artean dauden etorkinak.

  • Egilea: Erramun Baxok - Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-61-4
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • Hizkuntza: Euskara - Frantsesa/Français

El euskera en la Comunidad Autonoma Vasca (2009). Una apuesta por la diversidad lingüística

Sinopsia

Euskal Autonomi Erkidegoan, euskararen berreskuratzean azken bi hamarkadetan eman den bilakaeraren azterketa eskaintzen digu.

  • Egilea: Miquel Gros i Lladós
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-57-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2009
  • 24 x 17 cm; 216 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Recuperación del Euskera en Navarra

Sinopsia

Lan honek, euskarak Nafarroan izan duen bilakaera positiboa erakutsi, eta izan dezakeen bilakaera irudikatzen du. Horretarako azken lau populazio erroldak (1986tik 2001 arte) oinarri gisa hartzen ditu. Eboluzioa hobeto azaltzeko, irizpide geografiko eta historikoak ardatz harturik, Nafarroaren eskualdeen azterketa bat proposatzen du, dauden berrogeita lauen ikerketa zehatza eginez. Lana, azken ondorio batzuekin osatzen da; besteak beste eskualde desberdinetan, euskararen desagerpenaren garaia eta hizkuntzaren berreskuratze maila uztartuz eta berreskuratzea desagerpenaren norabide beretik doala azalduz; alegia, berreskuratzea biztanle gehien dituen guneetan eta gizarteko sektore eskolatuetatik hasi dela. Ondorio nagusi gisa, Nafarroako hizkuntza eremuen sailkapenaren aldaketa proposatzen da, 21. mende hasierako euskararen egoera aintzat hartuko lukeen sailkapen berri bat.

  • Egilea: Miquel Gros i Lladós
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-29-I
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2007
  • 24 x 17 cm; 250 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania /Castellano

El libro blanco del euskara

2,85€ 3,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburu honetan aztertzen dira hizkuntzarekiko giza-ikuspegiak, kulturala eta politikoa, euskararen historia eta literatura, sozioekonomia-faktoreak, barne eta kanpoko hizkuntzak, euskararen egoera beste hizkuntza batzuekin gonbaraturik, lege zuzena, elebitasuna eta abar. Edizio bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. Hizkuntzaren arazoak ezagutzeko beharrezko liburua.

  • Egilea: Euskaltzaindia
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN:
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1977
  • Telazko azala (692 orr.; 24 x 17 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper