1887. urtetik 1914. urtera almanaka bat zuberera hutsez argitaratu zen. Hemen eskaintzen ditugu ale guztiak digitalizaturik.
Berrogei bat orrialdeko urtekari horretan, holako aipagaiak zituzten artikuluen idazle ziren katoliko horiek: lehenik, erran zahar zenbait; ondotik, urte berriko egutegia, eta jarraian hainbat artikulu, erlisioneaz, politikaz (“xuri”en eta “gorri”en arteko guduken aipamenak), laborantzaz, euskaraz beraz eta abar. Zuberera aberatsa erabiltzen zuten eta oraingoa baino gutiago latinizatua.
Urtekari horren zuzendari nagusia Jean-Félix Larrieu (1863-1941) mauletar euskaltzale suharra izan zen, Paris ondoko herri batean mediku, hautetsi eta auzapez izan zena. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1919an.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.