Gogo osoz ezartzen ditu Euskaltzaindiak bere webgunean Azkue lehen euskaltzainburuaren lan argitaratu guztiak. Hartara, bi helburu nagusi betetzen ditu: lehena, Azkueri behar zaion omenaldia egitea, eta, bigarrena, haren lana euskal gizartearen eskura jartzea, egungo baliabide teknikoen arabera.
Eskerrak Bizkaiko Foru Aldundiari emandako laguntzagatik, eta, orobat, Jakin Fundazioari, digitalizazio lanagatik.
Andres M. Urrutia
euskaltzainburua