Gordailu hainbat irakaslek osatutako kolektibo bat izan zen, euskararekin eta berrikuntza pedagogikoarekin oso konprometituak. Besteak beste, 1970-1973 bitartean aldizkari bat argitaratu zuten, osorik euskaraz, gai pedagogikoak landuz ikuspuntu moderno eta aurrerakoi batetik.
Gordailu : pedagogi aldizkaria.-- [S.l.] : [s.n.], 1970-1973? [19 zenbaki]
Aldizkari hau Gipuzkoako Ikastoletako Irakasle Elkarteak argitaratu zuen. 1994ean amaitu zuen, baina data horretatik aurrera Hik hasi aldizkariak ordezkatu zuen, gaur egun horrela segitzen duelarik.
Isilik : pedagogi aldizkaria.-- 0 zenb. (1982ko urr.)-19. zenb. (1994ko mar.)-- Donostia : Gipuzkoako Ikastoletako Irakasle Elkartea, 1982-1994. [19 zenbaki]
Aldizkari hau Santo Tomas Lizeoak argitaratu zuen. Bizitza laburra izan zuen, soilik bi zenbaki atera ziren.
Urrats : euskal pedagogia / [egileak, Irakasle talde bat].-- 0 zenb. (1978 eka.)-1. zenb. (1979 eka.)-- Donostia : Sto. Tomas Lizeoa, 1978-1979. [2 zenbaki]
Euskaltzaindiak erabaki du hiru aldizkari hauen kopia digitalak zabaltzea oso interesgarria izan daitekeela mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleentzat. Orobat, beharrezkoa dela urte zail haietan euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana nolabait ohoratzea. Horra aldizkarien kopia digitala bere webgunean jartzeko deliberoa.
Esker on berezia zor zaie lan hau egitea ahalbidetu duten Pako Izagirre eta Agustina Pontesta euskaltzaleei eta Santo Tomas Lizeoari.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.