Dialektologia

Bilatzailea - Argitalpenak

36 emaitza bilaketarentzat

Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa (Iker 48)

23,75€ 25,00€

Paperean erosi

Sinopsia

J. R. Minondori buruzko argitalpenean erabilitako estruktura bertsua jarraitu dute aztertzaileek I. Bergararenean ere. Lehenbiziko liburukian “Edizioa” izenekoan, izkribuetan aurkitu dituzten alderdi guziak izan dituzte aztergai, hala nola I. Bergararen idazteko modua, hizkiak, hitz elkartu eta bereziak, puntuazioa, laburdurak eta abar. Baina egungo irakurlea kontuan hartuz, testu horien transkripzioa, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, egungo grafiara egokitzen saiatu dira, interesatuei inola ere kendu gabe edizioari gehitu dioten USB txartelaren bidez originalak bere horretan irakurtzeko aukera.

Hizkuntza azterketa” izeneko bigarren liburukian, 2021eko aitzineko argitalpenean aplikatutako ordena eta hurrenkera bera jarraitu badute ere, oraingo hau aberatsagoa da gehitu dizkioten zenbait berezitasuni esker. Horietako bat da J. R. Minondoren eta I. Bergararen izkribuen arteko konparaketa, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan, hala nola kasuetan, aditzetan, joskeran, hitz hurrenkeran eta, bereziki, lexikoari dagokion “I.B. eta J.R.M.ren hiztegien alderaketa” izeneko atalean, non modu praktikoan azaltzen dituzten bi olagizon horien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.

  • Egilea: Prestatzaileak: Patxi Salaberri Zaratiegi; Juan Jose Zubiri Luxanbio; Iker Salaberri Izko
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-126313-7-1
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 16 x 23 cm; bi liburuki: Edizioa (456 or. + USB txartela) eta Hizkuntza azterketa (324 or.), azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara – Gaztelania

Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia (Iker 47)

19,00€ 20,00€

Paperean erosi

PDF

Sinopsia

Lana dialektologia historikoaren esparruari dagokio, beraz, eta mendebaleko euskara zaharra du aztergai; zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebalean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak ditu aztergai, Lakarrak (2014 [2011]) Mendebaleko Euskara Zahar deitutako unitate linguistikoaren nondik norakoak.

  • Egilea: Eneko Zuloaga
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-125463-6-1
  • Editorea: Euskal Herriko Unibertsitatea – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2022-12
  • 16 x 23 cm; 358 or.; azal arrunt
  • Hizkuntza: Euskara

Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak. Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra (Iker 41)

Sinopsia

Hiru atal nagusitan banandurik dator liburua: nazioarteko dialektologia egitasmo nagusiak, hizkuntzaren bariazioa eta faktore eragileak, eta hizkuntza atlasen corpusak. Europa barruko ikerketa, metodologia eta esperientziak dira Biltzarrean landu zirenak, berariaz hurreko eremuetakoak: erromantze-hizkuntzak batetik, bereziki gaztelania, katalan eta galiziera, eta euskara barruko hizkera batzuetakoak bestetik

  • Egilea: Prestatzailea: Adolfo Arejita
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-122988-3-3
  • Editorea: Euskaltzaindia (Bilboko Udalaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2021-12
  • 17 x 24 cm; 400 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara – Gaztelania – Frantsesa – Ingelesa

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa XI (Lexikoa)

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Liburuki honetan lexikoa lantzen da: ofizioak eta tresnak; itsasontzia eta eskifaia; itsas arrantza; beste lanbide batzuk; Gizarte-bizitza; pisuak, neurriak, dirua eta koloreak.

  • Egilea: Euskaltzaindia.
    Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-120766-1-5
  • Editorea: Euskaltzaindia (babeslea: Laboral Kutxa)
  • Argitaratze urtea: 2020-12
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa X

57,00€ 60,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki honetan lexikoa lantzen da: jokoak, kirolak, bertuteak eta bizioak, gorputzeko gabeziak, gaixotasunak, heriotza, ezkontza, gizarte-bizitza, erlijioa, sinisteak, lanak eta beharginak.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-948489-6-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (babeslea: Laboral Kutxa)
  • Argitaratze urtea: 2019
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa IX

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Liburuki honetan lexikoa lantzen da: giza gorputza, elikadura, jantziak, apaintzea, oinetakoak, sexualitatea, ugalketa eta haurtzaroa.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-946477-6-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2018
  • 33 x 24 cm; 805 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa VIII

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Liburuki honetan lexikoa lantzen da: laborantza, elikadura, sukaldaritza, etxeko garbitasuna eta abar.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-946477-0-3
  • Editorea: Euskaltzaindia (babeslea: Laboral Kutxa)
  • Argitaratze urtea: 2017
  • 33 x 24 cm; 812 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Amiküze eskualdeko eskuara

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Ez da egungo euskal mintzoa bakarrik liburura dakarguna: ezagutzen ditugun eskualdeko testu zaharrak ere irakurri eta ustiatu ditugu, hizkuntzaren alderdi diakronikoa eta historikoa aztertzeko.

  • Egilea: Iñaki Camino Lertxundi
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: -
  • Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2016
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa VII

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Tomo honetan Lexikoa, Izen morfologia eta Sintaxia lantzen dira. Gaiei dagokienez: sukaldea, uztarria, garraiogintza, goldea eta lur lantzea.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-944512-1-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2016
  • 33 x 24 cm; 848 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa VI

57,00€ 60,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Aditz morfologia aztertzen da zenbaki honetan

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-940717-7-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 33 x 24 cm; 787 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa V

57,00€ 60,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Izen morfologia aztertzen da zenbaki honetan.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-95438-93-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2013
  • 33 x 24 cm; 667 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa IV

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: -
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2012
  • Hizkuntza: Euskara

Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa

Sinopsia

Egileak Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu. Hizkera horiek guztiak Euskal Herriaren erdigunean daude, eta dialektologian oso eremu interesgarriak izan ohi dira erdigunekoak, isoglosa eta hizkuntza-eragin anitzen elkargune izaten baitira.

  • Egilea: Amaia Apalauza Ollo
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: 978-84-235-3330-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2012
  • 24 x 17 cm; 605 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa III

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: -
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa II

57,00€ 60,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Lexikoa: denbora kronologia, topografia, landaretza.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: 978-84-95438-46-1
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • 33 x 24 cm; 728 or.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Elgoibarko ahozko euskara

Sinopsia

Egileak Elgoibarko ahozko euskara aztertzen du. Ezaugarri fonologiko nagusiak, ahozkotasunaren arauak eta izen eta aditzaren morfologia eta sintaxia deskribatzen ditu.

  • Egilea: Jesus Mari Makazaga
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-66-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • 24 x 16 cm; 624 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Sakanako euskara. Burundako hizkera

Sinopsia

Egileak, 1994an Burundako hizkera ezagutu eta ikertu zuen. Harrezkero beti izan du ikerketa haiek berraztertzeko eta gaur eguneratzeko asmoa. Liburu honen argitaratzearekin asmo hori gauzatu da.

  • Egilea: Koldo Zuazo
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: 978-84-235-3204-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • 24 x 17 cm; 228 orr.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa I

57,00€ 60,00€

Paperean erosi

Sinopsia

  • Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
  • Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
  • ISBN: -
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • Hizkuntza: Euskara

Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa

Sinopsia

Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapena egiten da lehendabizi, eta deskribapen horretatik abiatuta, bertako euskeraren azterketa dialektologikoa.

  • Egilea: Edu Zelaieta
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: 978-84-235-3102-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 24 x 17 cm; 254 orr.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Morfología del verbo auxiliar vasco (compendio/índice/index)

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Pedro de Yrizar-ek Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiek guztiak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, eta lan mardul horien laburpena eta aurkibidea da argitalpen hau. Horiek horrela, euskal aditz laguntzailearen morfologiaren bilketa sistematikoa egin duen bakarra da Pedro da Yrizar eta kontsultarako erreferentzia bihurtu da bere lana.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-95438-38-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 28 x 21 cm; 960 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia

Sinopsia

Liburu honetan Nafarroako iparraldeko bi ibarrotako lexikoa biltzen da: Erroibarkoa eta Esteribarkoa. Hiztegi dialektala da hau, euskarazko hitza bere testuinguruan kokaturik ekarri dugu, ahozkoa batzuetan eta besteetan idatzizko iturrietatik jasoa. Liburua osatzen da idatzizko testu batzuekin eta baita ahozko grabaketen bidez jasotakoekin.

  • Egilea: Orreaga Ibarra Murillo
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: 978-84-235-2934-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2007
  • 24 x 17 cm; 280 orr.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Luzaideko Euskararen Hiztegia

Sinopsia

Luzaideko Euskararen Hiztegia Garaziko nafar herri horretako lexikoaren bilketa da funtsean. Egun ibiltzen diren hitzek eta aldaerek izan dute lehentasuna, baina testuetan azaltzen diren eleak ere sartu dituzte egileak, hein batean.

  • Egilea: Peio Kamino Kaminondo - Patxi Salaberri Zaratiegi
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: 978-84-235-2935-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2007
  • 24 x 17 cm; 206 orr.; kartone azala
  • Hizkuntza: Euskara

Baztango Mintzoa

AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.

Sinopsia

Nafarroako Baztan eskualdeko euskara aztertzen du liburu honek. Bertako hiztegia biltzen du eta gramatika aldetik, fonetika, morfologia eta sintaxia aztertzen ditu. Halaber, Baztango euskaraz idatzitako hainbat testu jasotzen dira.

  • Egilea: Pello Salaburu eta Maite Lakar (laguntzailea)
  • Bilduma: Mendaur
  • ISBN: -
  • Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2006
  • Hizkuntza: Euskara

Euskalkia eta Hezkuntza. Dakigunetik ez dakigunera. Euskal diglosia irazian

Sinopsia

Euskalkiaren eta euskara batuaren arteko korapiloa askatzetik abiatzen da tesi hau. U. Weinreich-en Hizkuntzaren Ukimenaren Paradigma harturik, baieztatzen da, euskera batua eta euskalkia ukipenean direla, pertsona berak behin banan darabiltzanez gero. Gertatzen den diglosirako; C. A. Ferguson-en definiziora jotzen da. Euskal Herrian den endoglosia (Txillardegi) Diglosia Irazi legez lantzen da. Irakaskuntzari begira, D. P. Ausubel-ek dakarren ikuspegi aldaketa erabiltzen da Ikasketa Esanguratsua bideratzeko. Teoria eskuan, euskalkiaren araketa egiten da irakaskuntzan eta Curriculuma jorratu, beti ere bereiztuz, atxikitze-eredua eta murgiltze-eredua. Ondorioen artean, baieztatzen da, atxikitze-eredukoekin euskara batua euskalkiaren arartekotasunez ikastea dela egoki.

  • Egilea: Juan Luis Goikoetxea Arrieta
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-10-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2003
  • Azal arrunta (284 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara

Morfología del verbo auxiliar suletino

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Argitalpen honetan L.L. Bonapartek Zuberoako adizki aldakian erabilitako laguntzaileen formak biltzen ditu.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-95438-08-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2002
  • Azal arrunta. Hariz josita (328 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar bajo-navarro oriental (tomo III) Estudio dialectológico

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da hirugarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-95438-91-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2002
  • Azal arrunta. Hariz josita (432 orri., 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar bajo-navarro oriental (tomo II) Estudio dialectológico

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da bigarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-95438-91-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2001
  • Azal arrunta. Hariz josita (504 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania

Morfología del verbo auxiliar bajo navarro oriental (I) (estudio dialectológico)

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau lehena da. Liburuki honetan L.L. Bonapartek euskalki honetan egindako ikerketaren ondorioz, euskalki honi ezarritako aldakian erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak batzen dira, hots, aditz transitiboari dagozkion aldakiak aztertzen ditu. Cizo/Zizo - Mixaro/ Mixao eta Cize/Zizek osatzen duten azpieuskalkiari dagozkionak

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-91-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1999
  • Azal arrunta. (432 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar labortano

11,40€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki honetan L.L. Bonapartek egindako ikerketen eta zenbait lan argitaragabeetan oinarriturik aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, alegia, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibozkoak, lapurterazko euskalkiari dagozkionak. Berauek Sara, Ainhoa, Donibane Lohizune eta Arrangoitzen erabiliak. Eta aldi berean Elizondon ere bai (Baztango azpieuskalkia).

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-84-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1997
  • Azal arrunta (760 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar roncalés. (Estudio dialectológico).

2,85€ 3,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki honetan L.L. Bonapartek egindako ikerketen eta zenbait lan argitaragabeetan oinarriturik Koldo Artolak, Fidela Bernart Araunés andereari egindako bisitetan, azken hau izan baitzen erronkarieraz mintzatzen zen azken euskalduna, 1991an hil zena, erronkariera azaltzen zaigu. Liburukian erronkarierarekiko aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, alegia, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkiona. Beren beregi Ustarrozeko bi azpialdakiak ikertzen ditu prestatzaileak, Ustarrozekoa eta Izabakoa.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-69-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1992
  • Azal arrunta (152 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar alto navarro meridional

8,55€ 9,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki honetan L.L. Bonapartek Goi Nafarroa - Hegoaldeko euskalkiz ezarritako aldakian erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak batzen dira, hots, aditz transitibo eta intrasitiboetako indikatibo erari dagozkionak, Egues, Olaibar, Artzibar, Erroibar, Auritz, Gares, Oltza eta Gulinan erabilitakoak, hain zuzen.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-69-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1992
  • Azal arrunta (684 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional (I), (II) (Estudio dilectológico)

17,10€ 18,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki honetan Lizaso, Bera, Uharte Arakil, Intza eta Irunen erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkionak, berauek L.L. Bonapartek ezarritakoak baitira.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-69-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1992
  • Azal arrunta (1286 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Morfología del verbo auxiliar vizcaíno I-II (Estudio dialectológico)

28,50€ 30,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburuki bi hauetan L.L. Bonaparte Bizkaiko euskalkiz ezarritako sei aldakietan erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkionak.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 078-84-85479-62-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1992
  • Azal arrunta (1.146 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Nazioarteko Dialektologia Biltzarra

Sinopsia

Euskaltzaindiak Bilbon antolaturiko XI. Biltzar Nagusia. Kongresu honen helburua izan da gaurko ikerketen berri izan, ikusiz dialektologiaren aldakuntzak, ahozkotasunaren garrantzia, etnografiak daukan tokia, hizkuntza atlasen metodologia, hizkuntza teoria eta dialektologia, dialektometria, kartografia eta abar

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra. Prestatzaileak: Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Videgain
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-68-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1992
  • Azal arrunta (852 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Frantsesa/Français - Ingelesa/English

Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano I-II (Estudio dialectológico)

28,50€ 30,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Bonaparte Gipuzkoako euskalkiz ezarritako sei aldakietan erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz trantsitibo eta intrantsitiboetako indikatibo erari dagozkionak.

  • Egilea: Pedro de Yrizar
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-85479-61-0
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1991
  • Azal arrunta (1.094 orr.; 28 x 21 cm)
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Erizkizundi Irukoitza

Sinopsia

1924-1925 urteetan R. M.ª Azkueren zuzendaritzapean Euskaltzaindiak dialektologiaz egin zituen inkestak. Lehen liburukia testu eta beronen aurkibideez, eta bigarrena 350 mapez osatua.

  • Egilea: Prestatzailea: Ana María Echaide
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-31-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1984
  • Azal arrunta (388 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Frantsesa/Français

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper