11,40€ 12,00€
Pedro de Yrizar-ek Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiek guztiak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, eta lan mardul horien laburpena eta aurkibidea da argitalpen hau. Horiek horrela, euskal aditz laguntzailearen morfologiaren bilketa sistematikoa egin duen bakarra da Pedro da Yrizar eta kontsultarako erreferentzia bihurtu da bere lana.