49 emaitza bilaketarentzat
Duela bi mila urte pasatxo, erromatartzea hasi zenean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntza arrotza zelako ustekizuna ez da atzo goizekoa. Ideia horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko pertsona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta harekin muga egiten duen Nafarroako sartaldeko zerrendan da. Galdera da Arabako eta Nafarroako hilarrietan eta aldareetan dauden jende izen hispaniar-zelten aztarnak aski ote diren aro aldaketaren garaian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal mintzaira ezezaguna zelako aierua funtsatzeko.
Argitalpen honek Gasteizko Udalerriko, 64 herriak barne, toponimia historikoaren ikerketari bukaera ematen dio. Lan guzi hau Euskaltzaindiaren eta Gasteizko Udalaren elkarkidetza-hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Orain arte Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz, Arratzua eta Dibiñako lehena argitaratu dira. Oraingoan, egitasmoari bukaera emanez, Dibiñako bigarren eta azken zatia aurkezten da eta Artatza, Gereña, Legarda, Mandoia, Martioda, Orobarren, Ortogoien eta Uribarri Dibiña herrietako toponimia biltzen du.
Aturri, Aragoi, Ebro eta Barbadun ibaiek inguratzen duten barrutian gaurdaino ediren diren Antzinaroko euskal ondareko hizkuntza aztarna gehienak jainko-jainkosen izenak dira. Orotara, bederatzi bat teonimoren berri ematen duten hamazazpi inskripzio plazaratu dira gaurdaino, liburu honetan aurkezten ditudan bi argitaragabeak barne. Pirinio Garaietan eta Garona Garaian dagoen lekukotasun multzoarekin alderatuz gero, sortatxo hori hutsaren hurrengoa da; kontu egin Akitanian badirela gurean idoro den azao guztiak baino erakuskari gehiago dituzten erromatarren garaiko jainko izen indigenak. Alde guztietara, jakinik jende izenen laginak are urriago direla, garbi ageri da teonimoak direla behialako hemengo euskal mintzaira ikertzeko iturri nagusia.
Lan honen helburua da, bertakoak diratekeen jainko-jainkosen izenen tasunak eralkiz, antzinateko euskal hizkuntza ezaugarritzen laguntzea eta, bidenabar, ahal den neurrian, mintzaira hark Euskal Herrian harrapatzen zuen lurraldea finkatzen saiatzea.
Euskaltzaindia burutzen ari den lan hau Gasteizko udalerriko toponimia historikoari buruzko ikerketa egitasmoaren emaitza da. Egitasmo honetan, hiriburuaz gain, Gasteizko beste 64 herriak ere sartzen dira. Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz eta Arratzua lanak argitaratu ziren eta jarraian Dibiña deritzanaren aldia iritsi da. Liburu hau, Dibiña I, merindadearen azterketaren lehen zatiari dagokio eta Abetxuku, Andetxa, Arangiz, Foronda, Lopida, Mendiguren eta Ihurre herrietako toponimia biltzen du.
Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera toponimiko ditu. Dibiña I lanerako toponimiaren ikerketa 27.000 sarrera inguruko corpus batean oinarriturik egin da, eta, liburu honetan, gutxi gorabehera 10.200 agiri lekukotasun eta 1.106 sarrera toponimiko aurkezten dira, hurrenkera egokian sailkatuak.
Gaurko zenbait ikertzaileren iritziz, dagoen inform azioa urria eta behin baino gehiagotan zalantzazkoa izan arren, ezagutzen den apurra aski da Antzinaroan Gipuzkoan latinaren aurreko hizkuntza indoeuropar (zelta) bat gailentzen zelako hipotesia proposatzeko. Lan honetan erromatar garaiko epigrafiatik zein geografo eta historialarien liburuetatik atera daitekeen informazioa modu bateratuan aztertzen dut, eta hura Erdi Aroko nahiz Aro Modernoko euskal onomastikarekin erkatzen, Gipuzkoako Antzinaroko hizkuntz egoeraren ezagutzan argi egiten laguntzeko asmoarekin beti ere, bai geografiaren aldetik, bai historiaren aldetik. Orobat, hizkuntza eta arkeologia arloko datuek norabide bera markatzen duten ikusten saiatzen naiz, kultur eremu bakarra edota bat baino gehiago zeuden antzematen saiatzeko.
Bi dira liburu hau plazaratzeko arrazoi nagusiak. Batetik, euskal onomastika aplikatuaren egungo egoera eta etorkizuneko egitekoak aurkeztea; bestetik, Euskal Herriaz haragoko zenbait esperientzia lehen eskutik ezagutaraztea.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako, kontu handiz ibiltzea eskatzen duena, irrist egin nahi ez bada behintzat. Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara.
Gipuzkoako herrien izenak ez ezik, auzo askorenak ere jasotzen dira, populazio sakabanatua duen gurearen moduko herrialde batean «auzo» zer den eta zer ez den zehaztea batzuetan erraza izan ez arren. Horrekin batean, probintziaren deizioa ere –hots, Probintziarena– ahotan darabilgu, eta halaber hiriburuarena.
Arratzua merindadeko azterketaren emaitza hiru liburukitan banatu da. Lehenbizikoa eta bigarrena Arratzua I eta Arratzua II jada argitaratu ziren. Orain, hirugarrena, eta azkena, aurkezten dugu, Arratzua III, zeinek Ilarratza, Jungitu, Lubinau, Matauku, Oreitia, Uribarri Arratzua eta Zerio herrietako toponimia biltzen duen.
Batasuna, nolanahi ere, era askotakoa izan daiteke, eta ez du behar, nahitaez, molde hertsia eta zurruna. Horrela ulertu du Euskaltzaindiak bere zeregin aholku-emaile ofiziala kale izendegiari dagokionez. Urteetan zehar Osoko bilkuran zein Onomastika batzordean emaniko arau, gomendio, irizpenak eta abar daude hona bildurik etaestekaturik, modu erabilerrazean, eta tokian tokiko euskal gizarteari zerbitzu duina eman nahian.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua II izeneko lan honek Aberasturi, Andollu, Argandoña, Askartza, Billafranka, Bolibar eta Uribarri Nagusia / Ullíbarri de los Olleros herrietako toponimia biltzen du.
Arabako Errioxa Arabako Mendialdearekin lotzen duen mendilerroak zer izen duen argitzeko lan sakona. Egileak hainbat iturri arakatu eta, halaber, datu berriak eskaini ditu.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Egileak udalerriko toponimoak (auzoak, ibaiak, lekuak, elizak, etxeak, baserriak, moilak eta abar) aurkezten dizkigu lan interesgarri honetan. Erregistro bakoitzaren azterketak testuinguru historikoa eta metalinguistikoa gorpuzten ditu eta, horrenbestez, ezagumen bide anitz libratzen ditu, nahi beste proiekzio ahalbidetuz.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Batetik, gogora ekartzen dizkigu Arabako izenak, modu adierazgarriak ikertuak eta azalduak; bestetik, tresna baliotsua ematen dio Akademiari euskararen normalizazioan lanean jarraitzeko, Arabako toponimiaren aldetik oinarri funtsezkoak antolatuz.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua I izeneko lan honek Arkaia, Arkauti, Betoñu, Elorriaga, Gamiz eta Otazu herrietako toponimia biltzen du.
Euskal Herriko ibai guztien zerrenda, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Eta horrekin batera ibaien arroa marrazten duten mapa argigarriak. Euskaltzaindiaren 166. araua.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Lan honen helburu nagusia Aiara udalerriko toponimian gorderik dagoen ondare kulturala agerian jartzea izan da, hala aiararrek nola gainerako interesatu guztiek ezagutzeko aukera izan dezaten. Izen horiek dira, hain zuzen ere, mendeetan zehar ibar honetan bizi izan diren herritarrek sortu era erabili izan dituztenak bertako herriak, auzoak, etxeak, mendiak... izendatzeko.
Langraiz antzinako merindadeko herrien toponimo historikoak eta gaur egungoak bildu dira: Ariz, Aztegieta, Krispiña, Estarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Leioako onomastikaren erakuslehioa, bertako artxibategi historikoetatik eta herritarren memoriatik jaso ahal izan diren lekukotasunei esker errekuperatu diren izenen altxorra.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
1969an Eugène Goyenechek, XI eta XV. mende arteko Ipar Euskal Herriko lurraldeetako leku-izenei buruzko tesia irakurri zuen. Argitalpen honetan ordea, Xarles Videgainek lan hura gaurkotua aurkezten digu.
Euskal Herriko udalen euskal izenak, herritarrenak eta izen ofizialak ere biltzen ditu. Izendegi hau, 1998tik hona Arau gisa emana du Euskaltzaindiak. Berari dagokio izena proposatzea, ofizializatzea Herri Aginteei dagokien bezalaxe.
Liburu honetan Gasteizko Ubarrundia osatzen duten sei herrietako (Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia) toponimoak sailkatu eta era arautuan biltzen dira.
Egileak hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du. Egilearen esanetan oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako.
Lehenengo liburua Gasteiz hiriari badagokio, bigarren honetan Malizaeza merindadeko beste herriak biltzen dira: Ali/Ehari, Aretxabaleta, Armentia, Arriaga, Berroztegieta, Castillo/Gaztelu, Gardelegi, Lasarte, Monastioguren eta Mendiola.
Liburu hau bi zatitan banatzen da. Lehenengoan hiriko toponimoak biltzen dira: mendi, bide, ibai, iturri, eguterak adierazten dira, baina baita ere, erietxeak, komentuak... Bigarren zatian hiriko kale, plaza eta abarren izenak biltzen dira.
Liburuan Erronkari eta Anso ibarretako toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste.
1990eko irailean, Lizarraren fundazioaren IX. mendeurreneko ekitaldiekin bat eginik, Euskaltzaindiak bere III. Onomastika Jardunaldiak antolatu zituen. Bertan Europa osoko ikerlari eta adituek beraien azken lan eta ikerketen berri eman zuten. Hauek erromaniko eta euskal onomastikaren auzira hurbildu gintuzten.
Antzuola herriko toponimia aztertzen du egileak, bertakoen lekukoak adierazi eta ohar historiko administratiboak kontuan izanik.
Gipuzkoarekin muga egiten duen Durangaldeko elizate honen leku-izenetan murgildu zaigu egilea, bertakoen istoriak ere txertatu dituelarik.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Eibarko landa guneetako eta Elgetako leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Hondarrabiko leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
Ermua-Eitzagako leku-izenak jasotzen dira argitalpen honetan. Egileak toponimo bakoitzaren kokapenari buruzko datuak azaltzen ditu.
Liburuki honetan gaur euskaldun ez diren eskualdeetako euskal toponimia edo Onomastika ikertzen dituzten txostenak azaltzen dira eta baita Euskal Herritik aparte nazioarteko hizkuntzalaria den Eugenio Cosseriuk "Andres de Poza, linguísta del Renacimiento" deritzan txosten mamitsua azaltzen da.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "P-Z" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "H-O" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "B-G" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Liburuki honetan Ángeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "A" letrari dagozkionak aztertzen dira.
Liburuki honetan Iruñerriko leku-izenak, bai lehengoak eta bai oraingoak, bildurik ditugu, J.M. Jimeno Jurío eta Patxi Salaberri Zaratiegi ikerlariaren eskuetatik. Azken partean Iruñerriko karta edo mapak dakartza.
Egileak toponimoak duen kokapenari buruzko datuak azaltzen ditu. Zenbait kasutan, lortutakoak ez dira kokapena zihurtatzeko edo zehazteko nahikoak, eta horrelakoetan ikurrak ezarri ditu Amaia Usabiaga andreak.
Liburuki honetan Antsoaingo lekuizenak, bai lehengoak eta bai oraingoak, bilduak daude, J.M. Jimeno Jurio euskaltzain ohorezko eta langile nekaezin artatsuaren eskutik.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Irunerriko hiru herri izenen leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo Toponimian ageri direnak.
1986.eko apirilean Gasteizen egindako Nazioarteko Biltzarraren agiriak. Hamazazpi berezilarien hitzaldiak eta gainera, elkarrizketen laburpena eta izen-aurkibidea. Onomastika ikasketetarako behar-beharrezko kontsulta-liburua.
Liburu honetan Gerardo López de Gereñuk Arabako toponimiaz argitaratutako hiru lan nagusi daude bilduak, herrialde horretakoa ez ezik, Euskal Herri osoko onomastikaren ezagutzarako nahitaezkoa.
Hiru liburu hauek Iruñerriko leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo toponimia. Inguru hartako euskara ezagutzeko guztiz baliagarri diren obra hauetan mapa batzuk eskaintzen dira, leku-izen bakoitza kokatzeko.
lrunerriko hiru herri izenen leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo Toponimian ageri direnak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.