2 emaitza bilaketarentzat
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia 2018ko ekainaren 1ean egin zen. Bertan hitzaldia eman zuten Adolfo Arejita, Xabier Euzkitze, Joxerra Garzia, Orreaga Ibarra, Inma Muñoa, Asisko Urmeneta eta Mikel Zalbidek. Orain, argitalpen honekin euskalgintzan esperientzia luzea duten gizon eta emakume horiek egindako ekarpena irakurtzeko aukera duzue.
1963 eta 1964 artean, Txillardegiren gidaritzapean, zortzi hilabetez, beste zazpi euskaltzale bildu ziren Cordeliers karrikako 14an, Euskal Idazkaritza elkartearen egoitzan. Euskara batzeko bidean, lana zen ortografiaz, aditzaz eta izenaren deklinabideaz bereziki proposamen batzuk egitea. Taldearen lanaren fruitua ber gunean, 1964ko agorrilaren 29-30etan, etorri ziren Euskal Herri osoko berrogei bat euskaltzaleri aurkeztu zizkieten. Eta lau urte berantago, 1968ko urrian eta Arantzazun, Euskaltzaindiak proposamenak onartu zituen bere biltzarrean; Mitxelenak aurkeztu zituen proposamenok.