Idazle euskaldunen edizio kritikoak, euskara eta beronen literaturaren historia ikertzen laguntzeko oinarrizko agirien bilketa.
Euskaltzaindiko Iker Sailaren lan bereziak argitaratzeko sortua da eta beronen lehen zenbakian Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak(1980) biltzen ditu.
Euskaltzaindiak liburu-sorta berri bat, "Onomasticon Vasconiae" deritzona, irekitzea komeni zela ikusi zuen. Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Cendea de Cizur liburuarekin hasi zen.
Liburu-sorta honetan leku-izenen lerrokadak eta ikerketak ematen dira argitara.
Euskararen ereduzko gramatika gorpuzteko, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak 1984an, Iruñean, Arturo Campiónen omenez egin zuen Biltzarrean sortu zuen bilduma. Guztira zazpi zenbaki argitaratu ziren, 1987. urtetik 2011. urtera bitartean.
Euskaltzaindiak Mendaur bilduma honetan, Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, kaleratzen ditu jarraiko ikerlanok.
EUSKALTZAINAK izeneko bilduman euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen dira, Akademiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere alboratu gabe.
Euskaltzaindiaren Jagon Saileko JAGON bildumak euskararen inguruko hainbat ikerketa eta saiakera hartzen ditu, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu, eta euskara sustatzeko eta babesteko.
Etxeberri Bilduma (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari eskainitako liburu-sorta da; agiriak eta ikerlanak biltzen ditu,
idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak.
Erbestetik edo beste hizkuntzetatik argigarri izan daitezkeenak ere gogoan izango ditu.
Hizkuntzaren aldaera desberdinak puntuka harturik, mapetan agerian emateko egiten dira bereziki hizkuntza atlasak, eta hau ere, euskara ikergai izanik, xede horrekin burutu zen. Guztira hamaika zenbaki argitaratu ziren, 2008. urtetik 2020. urtera bitartean.
Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak...) bai toponimoena (toponimia nagusia, txikia, exonimia, kale izendegiak, etxe izenak...). Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hori da, hain zuzen ere, IZENAK bilduma honen xedea.
Bernardo Atxagak 2009. eta 2018. urteen artean zuzendu zuen euskarazko literatura aldizkaria . Guztira hamabi zenbaki atera ziren eta euskal idazle zein ilustratzaile esanguratsu ugarik parte hartu zuten. Zenbaki bakoitzak gai edo giro berezi bat landu zuen.
Bilduma honen helburua, Euskaltzaindiak, ikerketa- eta sustapen-arloetatik landa, sortzen dituen literatura- eta saiakera-lanak argitaratzea da. Zabalkunde orokorreko lanez ari gara, irakurleak modu errazean irakurriko dituenak. Lehen eta Orain, bilduma zaharberritua dela esan genezake, Euskaltzaindiak 1950eko hamarkadan sorturiko Len eta Orain bilduma baita berorren aurrekaria. Bildumaren bigarren aldi hau, lehengoari jarraipen ugaria emateko xedez etorria da.
Euskaltzaindia 2023an hasi zen Irailekoak poesia-jaialdia antolatzen. Hortaz, hirugarren aldia izan da aurtengoa, Lekeition antolatu dena.
Euskal Herri osoarentzat eginiko jaialdia da Irailekoak, poesiak bere toki-denborak izan ditzan udazkenaren hasieran gure artean.
Egitasmoarekin batera argitaratzen da Iraileko Paperak aldizkaria, egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, «oroigarri intelektual-poetiko gisa». 2025ean, Sonia Rueda sortzaileak edertu du jaialdian parte hartzen duten poeta eta ikusleen artean banatu den argitalpena.
1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.
Galda sortaren helburua Euskaltzaindiak antolatutako literatur ekintza garaikideen testigantza idatzia uztea da, parte-hartzaileen pentsamenduaren berri emanez eta jendartera zabalduz.