33 emaitza bilaketarentzat
Euskaltzaindia burutzen ari den lan hau Gasteizko udalerriko toponimia historikoari buruzko ikerketa egitasmoaren emaitza da. Egitasmo honetan, hiriburuaz gain, Gasteizko beste 64 herriak ere sartzen dira. Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz eta Arratzua lanak argitaratu ziren eta jarraian Dibiña deritzanaren aldia iritsi da. Liburu hau, Dibiña I, merindadearen azterketaren lehen zatiari dagokio eta Abetxuku, Andetxa, Arangiz, Foronda, Lopida, Mendiguren eta Ihurre herrietako toponimia biltzen du.
Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera toponimiko ditu. Dibiña I lanerako toponimiaren ikerketa 27.000 sarrera inguruko corpus batean oinarriturik egin da, eta, liburu honetan, gutxi gorabehera 10.200 agiri lekukotasun eta 1.106 sarrera toponimiko aurkezten dira, hurrenkera egokian sailkatuak.
Arratzua merindadeko azterketaren emaitza hiru liburukitan banatu da. Lehenbizikoa eta bigarrena Arratzua I eta Arratzua II jada argitaratu ziren. Orain, hirugarrena, eta azkena, aurkezten dugu, Arratzua III, zeinek Ilarratza, Jungitu, Lubinau, Matauku, Oreitia, Uribarri Arratzua eta Zerio herrietako toponimia biltzen duen.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua II izeneko lan honek Aberasturi, Andollu, Argandoña, Askartza, Billafranka, Bolibar eta Uribarri Nagusia / Ullíbarri de los Olleros herrietako toponimia biltzen du.
Arratzua, 21 herrik osatzen duten udalerriaren ekialdeko eremua. Arratzua I izeneko lan honek Arkaia, Arkauti, Betoñu, Elorriaga, Gamiz eta Otazu herrietako toponimia biltzen du.
Langraiz antzinako merindadeko herrien toponimo historikoak eta gaur egungoak bildu dira: Ariz, Aztegieta, Krispiña, Estarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
Liburu honetan Gasteizko Ubarrundia osatzen duten sei herrietako (Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia) toponimoak sailkatu eta era arautuan biltzen dira.
Egileak hipokoristiko edo izen ttipien azterketa egiten du. Egilearen esanetan oso garrantzitsuak dira, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen berri ematen digutelako.
Lehenengo liburua Gasteiz hiriari badagokio, bigarren honetan Malizaeza merindadeko beste herriak biltzen dira: Ali/Ehari, Aretxabaleta, Armentia, Arriaga, Berroztegieta, Castillo/Gaztelu, Gardelegi, Lasarte, Monastioguren eta Mendiola.
Liburu hau bi zatitan banatzen da. Lehenengoan hiriko toponimoak biltzen dira: mendi, bide, ibai, iturri, eguterak adierazten dira, baina baita ere, erietxeak, komentuak... Bigarren zatian hiriko kale, plaza eta abarren izenak biltzen dira.
1990eko irailean, Lizarraren fundazioaren IX. mendeurreneko ekitaldiekin bat eginik, Euskaltzaindiak bere III. Onomastika Jardunaldiak antolatu zituen. Bertan Europa osoko ikerlari eta adituek beraien azken lan eta ikerketen berri eman zuten. Hauek erromaniko eta euskal onomastikaren auzira hurbildu gintuzten.
Antzuola herriko toponimia aztertzen du egileak, bertakoen lekukoak adierazi eta ohar historiko administratiboak kontuan izanik.
Gipuzkoarekin muga egiten duen Durangaldeko elizate honen leku-izenetan murgildu zaigu egilea, bertakoen istoriak ere txertatu dituelarik.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Eibarko landa guneetako eta Elgetako leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Hondarrabiko leku-izenak biltzen dira liburu honetan, garai batekoak eta egungoak.
Ermua-Eitzagako leku-izenak jasotzen dira argitalpen honetan. Egileak toponimo bakoitzaren kokapenari buruzko datuak azaltzen ditu.
Liburuki honetan gaur euskaldun ez diren eskualdeetako euskal toponimia edo Onomastika ikertzen dituzten txostenak azaltzen dira eta baita Euskal Herritik aparte nazioarteko hizkuntzalaria den Eugenio Cosseriuk "Andres de Poza, linguísta del Renacimiento" deritzan txosten mamitsua azaltzen da.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "P-Z" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "H-O" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Liburuki honetan Angeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "B-G" letrei dagozkionak agertzen dira eta XIII. mende artekoak. Eranskin erara "Alderantzizko Aurkibidea" darama.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Liburuki honetan Ángeles Líbano Zumalacárreguik bere zenbait laguntzailerekin batera Euskal Herriko toponimia nagusi eta txikia dela eta Erdi Aroko kartularioetan azaltzen diren leku-izenak argitaratzen dizkigu. Liburuki honetan "A" letrari dagozkionak aztertzen dira.
Liburuki honetan Iruñerriko leku-izenak, bai lehengoak eta bai oraingoak, bildurik ditugu, J.M. Jimeno Jurío eta Patxi Salaberri Zaratiegi ikerlariaren eskuetatik. Azken partean Iruñerriko karta edo mapak dakartza.
Egileak toponimoak duen kokapenari buruzko datuak azaltzen ditu. Zenbait kasutan, lortutakoak ez dira kokapena zihurtatzeko edo zehazteko nahikoak, eta horrelakoetan ikurrak ezarri ditu Amaia Usabiaga andreak.
Liburuki honetan Antsoaingo lekuizenak, bai lehengoak eta bai oraingoak, bilduak daude, J.M. Jimeno Jurio euskaltzain ohorezko eta langile nekaezin artatsuaren eskutik.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Irunerriko hiru herri izenen leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo Toponimian ageri direnak.
1986.eko apirilean Gasteizen egindako Nazioarteko Biltzarraren agiriak. Hamazazpi berezilarien hitzaldiak eta gainera, elkarrizketen laburpena eta izen-aurkibidea. Onomastika ikasketetarako behar-beharrezko kontsulta-liburua.
Liburu honetan Gerardo López de Gereñuk Arabako toponimiaz argitaratutako hiru lan nagusi daude bilduak, herrialde horretakoa ez ezik, Euskal Herri osoko onomastikaren ezagutzarako nahitaezkoa.
Hiru liburu hauek Iruñerriko leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo toponimia. Inguru hartako euskara ezagutzeko guztiz baliagarri diren obra hauetan mapa batzuk eskaintzen dira, leku-izen bakoitza kokatzeko.
lrunerriko hiru herri izenen leku-izenak biltzen dituzte, bai agiri zaharretan daudenak, bai oraingo Toponimian ageri direnak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.