19,00€ 20,00€
Euskaltzaindia burutzen ari den lan hau Gasteizko udalerriko toponimia historikoari buruzko ikerketa egitasmoaren emaitza da. Egitasmo honetan, hiriburuaz gain, Gasteizko beste 64 herriak ere sartzen dira. Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz eta Arratzua lanak argitaratu ziren eta jarraian Dibiña deritzanaren aldia iritsi da. Liburu hau, Dibiña I, merindadearen azterketaren lehen zatiari dagokio eta Abetxuku, Andetxa, Arangiz, Foronda, Lopida, Mendiguren eta Ihurre herrietako toponimia biltzen du.
Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera toponimiko ditu. Dibiña I lanerako toponimiaren ikerketa 27.000 sarrera inguruko corpus batean oinarriturik egin da, eta, liburu honetan, gutxi gorabehera 10.200 agiri lekukotasun eta 1.106 sarrera toponimiko aurkezten dira, hurrenkera egokian sailkatuak.