Euskaltzaindiaren arauetako datu onomastikoak kontsultatzeko tresna da Arauen Datutegi Onomastikoa (ADO). Bilaketa-tresna honetan, onomastikari dagozkion arauetan eman diren erregistro guztiak bila daitezke, haietan agertzen diren datuekin.
Adibidez, EODAn Gartzia izena eta Naiara exotoponimoa aurki daitezkeen bezala, ADOren bitartez, erregistro horiei arau-maila ematen dien Gartzia Naiarakoa errege-izena ere kontsulta daiteke. Era berean bila daitezke onomastika-arauetan eman diren leku-izen historikoak, pertsonaia historiko zein mitologikoak, artelanak eta halakoak ere.
Erregistro bakoitzean, arauaren erreferentzia, testuingurua, izaera, kokaera eta halako informazioak ere ikus daitezke. Erakutsitako datu bakoitzetik erabiltzaileak jatorrizko araura eta erlazionatutako EODAko erregistroetara jotzeko aukera ere izango du.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.