15 emaitza bilaketarentzat
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Gramatika deskriptiboa da, zintzotasunez egin nahi izan da hori, baina aldi berean irakurleari norabide jakin bat markatzen dio. Hori, batetik. Bestetik, hau da bigarren ezaugarria, batzordeak lan irekia aurkeztu nahi du, interesa izan dezaketenen artean eztabaidatua izan dadin. Betiere jendearen ekarpenak eskuratzeko prest dago batzordea, ezingo litzateke beste modu batera izan.
Zuberoako Laminak Gau Eskolako irakasle talde batek zubereraren gramatikaz egin duen azterketa.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
PERPAUS JOKATUGABEAK: denborazkoak, kausazkoak eta helburuzkoak, baldintzazkoak, kontzesiozkoak, moduzkoak, erlatiboak eta osagarriak
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Hitz-ordena dugu gai, beti ere ikuspegi estrategikotik. Hitz-ordena gauzatzen duten zenbait elementu lantzen dira, gramatikaz harago doan ikuspegi zabal batetik.
Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi. Eta estrategia esatean, erabakia diogu. Hain zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi da; erabakiak hartzeko gaitasuna lantzera; hitz batean norbere buruaren jabe izatera euskararen erabileran ere.
Oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu zaio Euskaltzaindiko gramatika batzordea. Menderakuntzari eskainiko dizkion hiru liburuetarik bigarrena da EGLU VI liburuki hau. Aurrekoan eta honako honetan aditz jokatudun perpaus mendekoak aztertuko dira, eta azkenekoan aldiz aditz jokatugabea dutenak.
Sail honetako aurreko gramatiketan perpaus bakunaren egitura, aditza, testu antolaketarako lokailuak eta perpaus juntatuak landu ondoren, oraingo honetan mendeko perpausen azterketari lotu zaio Gramatika batzordea. Menderakuntzari eskaini dizkion hiru liburuetatik lehena da EGLU V. liburukia. Honetan aditz jokatudun zenbait perpaus mendeko aztertu dira: perpaus osagarriak, erlatiboak, konparatiboak eta ondoriozkoak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Gaur egungo euskara mintzatuan diren tratamendu-usarioak deskribatzean datza liburuki honen oinarria, hots, hikako ohiturei buruzko helburu deskribatzaileari begira, liburukiko lekukoek, hika jakin eta egunero bizitzan, noizbait edo norbaitekin, hika ari zirenak izan ditu paratzaileak lekuko.
Liburuki honetan Juntagailuak aztertzen dira, hau da, bi perpausen estekailuak juntagailuak deitzen dira, elkarri juntatu baizik egiten ez dutelako, eta ez bata besteari menderatzen.
Liburuki honek Gramatika batzordeak Euskal Gramatika. Lehen Urratsak liburukietan "perpaus bakunari" buruz esandakoa hemen biltzen du. Bestalde, liburuki honetan badira gauza berri batzuk aurreko liburuetan agertzen ez direnak
Liburuki honetan lokailuak aztertzen dira, hau da, perpausetatik gorago joz, diskurtsu mailan testuari, halako koherentzia emateko erabiltzen ditugun lotura hitzak.
Gai aurkibidea
Lehenbiziko liburukia osatzera dator hau: hitz orderna, -ko atzizkia eta deklinabide taulak ematen dira, banan -banan, ereduzko eta zalantzazko kasu guztiak geratzen dira emanak, Euskaltzaindiak euskera baturako onetsi dituen formetan oinarrituz.
Etorkizunari begira euskararen ereduzko gramatika gorpuzteko Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak 1984ean Iruñean, Arturo Campionen omenez eratu zuen Biltzarrean agertzeko egina da.