79 emaitza bilaketarentzat
2022ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazioak eta olerkiak.
1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.
Euskara Batuaren Eskuliburuak ez dakar arau berririk. Euskaltzaindiak euskara batuaz gaurdaino emanak dituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak (eta, ifrentzuz, baita esan gabeak ere) era didaktiko eta dibulgaziozkoan birformulatzea du helburu. Asmo horrekin, zazpi alorretako kontuak ageri dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia.
1920n Euskera agerkaria sortu zen eta 100 urtean Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa eta bere lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak argitaratu ditu. 2021tik aurrera, Akademiaren bizitza akademikoaren berri emateko asmoz, Euskaltzaindiaren buletina sortu zen. Aldiz, Euskera ikerketa aldizkarian bestelako eduki zientifikoak argitaratzen jarraitu dira.
2021eko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Gramatika deskriptiboa da, zintzotasunez egin nahi izan da hori, baina aldi berean irakurleari norabide jakin bat markatzen dio. Hori, batetik. Bestetik, hau da bigarren ezaugarria, batzordeak lan irekia aurkeztu nahi du, interesa izan dezaketenen artean eztabaidatua izan dadin. Betiere jendearen ekarpenak eskuratzeko prest dago batzordea, ezingo litzateke beste modu batera izan.
Utergan (Nafarroa) jaiotako Joan Beriainek 1621ean idatzitako klasikoa. Izenburuak argi adierazten duen moduan, duela laurehun urte, Utergako herritarrei meza ongi jarraitzeko idatzitako tratatua da. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzia, garaiko egoera soziolinguistikoaren irudia eman dezake. Patxi Salaberri Zaratiegik lanaren ezaugarri filologikoak bildu ditu euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako hitzaurrean.
2020ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
2019ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Antologiaren bigarren liburuki honetan ere, helburu nagusia garaiko –oraingoan, XVII eta XVIII mendeetako– euskal literatura-testurik onenak hautatzea, egokitzea eta argibidez hornitzea izan da. Lana bost zatitan dago banatua: poesia, prosa, antzerkia, gutunak eta paremiak.
2018ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Euskaltzaindiaren historia ahalik eta modurik atsegin eta entretenigarrienean kontatzen du komikiak
Liburu honek Euskaltzaindiaren lehen ehun urteen nondik norakoak kontatzen ditu,hiru plano txirikordatuz: Euskaltzaindiaren ibilbideari buruzko fikziozko ikastaro bat; Euskaltzaindiarenhistoriako hainbat pasarteren kontaketa zuzena eta Euskaltzaindiaren historiarako hainbat testu garrantzitsu, hitzez hitz jasota. Dena argazki ugariz ilustratuta.
Hiztegi etimologikoa hizkuntzaren barne historia aplikatua baizik ez da, hots, fonologia-, morfologia-, dialektologia-, sintaxi diakronikoan… oinarritu eta hitzen (sarreren) inguruan antolatutako hizkuntzaren historiaren ikerketa eta azalpena.
2017ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
2016ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Guztira, 37.884 sarrera, 6.994 azpisarrera (hitz elkartuak, esapideak, etab.) eta 61.398 adiera bildu dira bi liburuki hauetan.
2015eko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordearen (LIB) egitasmo honek antologiaren esparruan ekarpen berri bat egitea du xede: orain artekoak baino osoagoa, landuagoa eta elkarlan handiagoko antologia eratzea.
2014ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Gabriel Arestiren liburuaren berrargitalpena, lehenbizi argitaratu zela 50 urte betetzen direnean. Horrekin batera, gaur egungo idazleek, Arestiri eta bizi izan zen garaiari buruz idatzitako artikuluen bilduma
2013ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Euskarazko lehen testu inprimatua. Erlijioa, maitasuna eta emazteen gaineko olerkiak, eta azkenik euskarari gorazarre egiten diona. Orain, galizierara, katalanera, errumanierara, kitxuara, arabierara eta txinerara itzulia.
2012ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
2011ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
2010eko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
Hamar poeten (Ángela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Jorge González Aranguren, Blanca Sarasua, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga) lanak biltzen dituen euskal olerkia antologia, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratua, euskara ezagutzen ez duena euskal literaturara hurbiltzeko helburuarekin.
2009ko edizioan Resurreccion Maria Azkue haur eta gazteentzako literatura sarietan sarituak izan diren idazle gazteen narrazio eta olerkiak.
2008. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Liburu hau ez da Euskaltzaindiaren liburu ofiziala, ezpada bi kazetari euskaldunek, Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak, Euskaltzaindiari buruz eskaintzen duten ikuspegia. Erakundeak laurogeita hamar urte betetzen dituenean, zer izan den, zer den eta zer izan daitekeen egoki azaltzeko eta gizarteratzeko ahalegina.
Haren obrarik ezagunena eta garrantzitsuena Iesu Christ gure Iaunaren Testamentu Berria den arren, XVI. mendeko apaiz kalvinista beraskoiztarrak beste lan batzuk ere eman zituen argitara. Horietako bat euskarazko lehenbiziko egutegi ezaguna dugu: 1571ko Kalendrera, Bazco noiz daten, ilhargui berriaren eta letra dominicalaren eçagutzeko manerarequin deritzona, Rochelan 1571an argitara emana, festak eta data bereziak urtero, 1572tik 1623ra arte, zein egunetan gertatzen ziren jakiteko taularekin.
2007. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Liburuak hiru zati nagusi ditu: Lekuona. Gertuko erretratuak; Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005); Lekuona. Literatura ikerle eta poeta.
Pedro de Yrizar-ek Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen eta liburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiek guztiak Euskaltzaindiak argitaratu ditu, eta lan mardul horien laburpena eta aurkibidea da argitalpen hau. Horiek horrela, euskal aditz laguntzailearen morfologiaren bilketa sistematikoa egin duen bakarra da Pedro da Yrizar eta kontsultarako erreferentzia bihurtu da bere lana.
Literaturaren teoria, historia eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea da hiztegi honen xede nagusia.
2006. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
2005. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Jean Etxepare (1877-1935), Aldudeko medikua, bizi zen garaiko arduretan murgildurik azaltzen zaigu liburuki honetan. Izatez, Aldudeko medikuaren bizitza eta obra izan dira lan honen ardatza eta denbora-bidaiarako aitzakia. Izan ere, pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz (eboluzionismoaren pentsamendu korrontea euskararen mundura sartu nahi izan zuen) baliaturik, zientziaren aspektu orokor batzuk eta garaiko Euskal Herriaren berri eskaintzen du.
2004. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
1905ean hil zen Jean Pierre Arbelbide kalonjea eta euskal idazle ezaguna. Nafarroako gobernuak nahiz nafar idazleen izkribuekin liburu sorta berri bat abiatu, Euskaltzaindiaren aholkuari jarraikiz, erabaki du Nafarroa Behereko Zaro Iturbidean jaioa zen idazlearen mendeurrenkari, 1890ean eta 1892an, Desclée de Brouwer baitan, Lilleko hirian, bi argitalpen izan zituen 480 orrialdeko Erlisionea deitu liburua berrargitaratzeko. Pierre Charritton euskaltzainak eman dio aurkezpena liburuari, baina norberak ikusi behar du ea gaurko Euskal Herriari dohazkon egiarik beharrenak direnetz ordukoari horrelako jantzi ederrarekin egileak eskaini zizkionak.
2003 urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena
Esku artean dugun lan honetan, lexikoa biltzea izan da halburu nagusia, Nafarroako mendebaldean, Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, dagoen Sakana haraneko hizketerakoa, hain zuzen ere. Lexikoa biltzeaz gain, jasotako hitzak aztertu dira, sarrera bakoitzari buruzko hainbat datu esanguratsu bertan bildu direlarik, hiztegi itxura emanez, aurrerago, sarrera bakoitzaren egitura azaltzerakoan, ikus daitekeen moduan.
Ohore bat da Euskaltzaindiarentzat, Patxi Galé Garcíaren ardura eta arretapean paraturiko euskal hiztegi hau aurkeztea. Alde batetik gure hizkuntza duela mende bat galdu eta bizirik zegoenean ere, behar bezala aztertu ez zen eskualde bateko idazlearena delako. Okondokoa, Aiara eskualdekoa, berau Bizkaiko Enkarterriri datxekiola.
2002. urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena.
Argitalpen honetan L.L. Bonapartek Zuberoako adizki aldakian erabilitako laguntzaileen formak biltzen ditu.
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da hirugarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.
2001.eko urtean idazle gazteek irabazitako lanen argitalpena
Yehudah ha-Levi (1070-1141) Tuterako semea, penintsulako hebrear poeta handiena; maitasuna, ardoa, adiskideak, bere herriaren poza eta negarra kontatzen jakin zuen. Euskaraz, gaztelaniaz eta hebreeraz argitaratua.
2000. Urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena
Izendegi honetan Onomastika batzordeak onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoko udal eta biztanle entitateen izen ofizial eta euskarazkoak biltzen dira, baita herritar izenak ere. Erabiltzailearen lana errazteko, izenak, udalka eta lurralde historikoka ematen dira.
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau da bigarrena. Euskalki honi ezarritako aldakian erabiltzen den laguntzailea biltzen da.
1999. urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
1998.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Nafarroa Behereko ekialdeko hiru liburukiotatik hau lehena da. Liburuki honetan L.L. Bonapartek euskalki honetan egindako ikerketaren ondorioz, euskalki honi ezarritako aldakian erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak batzen dira, hots, aditz transitiboari dagozkion aldakiak aztertzen ditu. Cizo/Zizo - Mixaro/ Mixao eta Cize/Zizek osatzen duten azpieuskalkiari dagozkionak
1997.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
1996.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Euskal deituratzat, edozein hizkuntza jatorritakoa izanda ere, Euskal Herrian sustraitu dena hartu da kontuan argitalpen honetan. Liburuki honetan euskal jatorrikoak ez diren deitura gehienak ia-ia baztertuak izan dira, hurrengo argitalpen baterako utzirik. Argitalplen honetan iturri amankomuneko aldaera desberdinak zeuden-zeudenean gorde dira, batera bildu gabe, tartean aldaketa grafiko arbitrariorik edo sasi-etimologiarik ez bazen.
Arabako gaztelanian erabiltzen diren euskaratikako hitzen bilduma.
1995.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Liburuki honetan L.L. Bonapartek egindako ikerketen eta zenbait lan argitaragabeetan oinarriturik aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, alegia, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibozkoak, lapurterazko euskalkiari dagozkionak. Berauek Sara, Ainhoa, Donibane Lohizune eta Arrangoitzen erabiliak. Eta aldi berean Elizondon ere bai (Baztango azpieuskalkia).
1994.eko urtean idazle gazteek irabazitako beharren argitalpena.
Liburuki honek Gramatika batzordeak Euskal Gramatika. Lehen Urratsak liburukietan "perpaus bakunari" buruz esandakoa hemen biltzen du. Bestalde, liburuki honetan badira gauza berri batzuk aurreko liburuetan agertzen ez direnak
Liburuki honetan L.L. Bonapartek egindako ikerketen eta zenbait lan argitaragabeetan oinarriturik Koldo Artolak, Fidela Bernart Araunés andereari egindako bisitetan, azken hau izan baitzen erronkarieraz mintzatzen zen azken euskalduna, 1991an hil zena, erronkariera azaltzen zaigu. Liburukian erronkarierarekiko aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, alegia, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkiona. Beren beregi Ustarrozeko bi azpialdakiak ikertzen ditu prestatzaileak, Ustarrozekoa eta Izabakoa.
Liburuki honetan L.L. Bonapartek Goi Nafarroa - Hegoaldeko euskalkiz ezarritako aldakian erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak batzen dira, hots, aditz transitibo eta intrasitiboetako indikatibo erari dagozkionak, Egues, Olaibar, Artzibar, Erroibar, Auritz, Gares, Oltza eta Gulinan erabilitakoak, hain zuzen.
Liburuki honetan Lizaso, Bera, Uharte Arakil, Intza eta Irunen erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkionak, berauek L.L. Bonapartek ezarritakoak baitira.
Liburuki bi hauetan L.L. Bonaparte Bizkaiko euskalkiz ezarritako sei aldakietan erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz transitibo eta intransitiboetako indikatibo erari dagozkionak.
Liburuki honetan M. Larramendiren 3. mendeurrenean toki desberdinetan emandako hitzaldi oro biltzen dira, Antonio Elorzak amaitzerik izan ez duen bigarrena salbu; aldiz, gehitzerik izan da José Ignacio Hualdek prestatu Larramendi eta azentuarekikoa.
Lexikologi Erizpideen Finkapenerako batzordeak 1991. Urtean burututako lanak. Aitzinsolasa : Jean Haritschelhar, euskaltzainburua. Sarrera : LEF batzordeak 1986an hasitako lanaren azterketa. Liburuki hau hiru zatitan banatua duzu, alegia : Lehen zatia : galdeketaren erantzuna eta gomendioak. Hitz elkartuen osaera-idazkerei buruz bidalitako galdeketari nork erantzun dion azaltzen da bertan; gero erantzuleek nola idatzi nahiago lituzketen eta, azkenik, LEF batzordearen ustea zein den. Bigarren zatia : argibideak eta azalpenak. Hitz elkartuei buruzko irizpide nagusiak agertzen dira bertan... Hirugarren zatia : Euskaltzaindiaren Gomendio-Arauak. Euskaltzaindiak onarturiko Arauak eta Gomendioak azaltzen dira azkenik.
Bonaparte Gipuzkoako euskalkiz ezarritako sei aldakietan erabilitako aditz laguntzaileen aditz jokoak biltzen dira, hots, aditz trantsitibo eta intrantsitiboetako indikatibo erari dagozkionak.
Lexikologi Erizpideen Finkapenerako batzordeak 1988. urtean burututako lanak. Hitz-Elkarketa/1 liburuko sailkapenean agertzen diren hamabi hitz-elkartu mota aztertzen dira: Aditz-elkarteak, hitz-elkarte sintetikoak, Jarleku elkartemota, atributu edo koordinaziozko elkarteak, aposizioak, asmo-elkarteak, izaera elkarteak, ezkonberri elkartea; lotsagabe, lo falta elkarteak; erdiase elkarte mota, bahuvrihi elkarteak eta hitz-andana ihartuak aztertzen dira.
Seminarioan ikasketak egiten ari zenetik hasi zen R. M. Azkue herri-kulturari zegozkion ikerketak burutzen. Nahiz eta lehendabiziko iker zaletasuna izan, azken argitaratu zen lan mardula dugu hau, egileak hirurogeita hamar urte zituelarik kaleratzen hasia, euskara eta euskal kulturaren alde egindako erraldoi lanaren bukaera.
Bigarren argitarapena ahitua zenez gero, beharrezkoa zen euskal kulturazaleen argibide eta poztasunerako hirugarren hau kaleratzea. Lau liburukien edukia hau da: I. Ohitura eta sineskeriak. II. Ipuin eta irakurgaiak. III. Atsotitzak etabar. IV. Herri otoitzak, olerkiak...
Euskaltzaindiak, faksimil erara, berrargitaratua, berau 1785.ean Ubillosek egina.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Euskaltzaindiak, faksimil erara, berrargitaratua, berau 1587an Pozak egina.
Faksimilezko berrargitarapena, Fr. Luis Villasanteren hitzaurrez eta Luis Mitxelenaren sarrera hiztegiaren iturrien ikerketa, hiztegitxo bat gehituz.
Gamiz (1696-1773) Sabandoko olerkariaren elebidun obraren edizio kritikoa. Beronen literatura balioari euskal literaturaren lekukotasun bakarra izatearena gaineratu behar zaio.
Liburu honetan aztertzen dira hizkuntzarekiko giza-ikuspegiak, kulturala eta politikoa, euskararen historia eta literatura, sozioekonomia-faktoreak, barne eta kanpoko hizkuntzak, euskararen egoera beste hizkuntza batzuekin gonbaraturik, lege zuzena, elebitasuna eta abar. Edizio bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. Hizkuntzaren arazoak ezagutzeko beharrezko liburua.
1820. urte inguruan Pedro Antonio Añibarrok idatzia eta orainarte argitara gabe zegoen euskal hiztegia "Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan erabiltzen zirenak bereziz, nazio bakoitzekoa argi adieraziz".