48 emaitza bilaketarentzat
J. R. Minondori buruzko argitalpenean erabilitako estruktura bertsua jarraitu dute aztertzaileek I. Bergararenean ere. Lehenbiziko liburukian “Edizioa” izenekoan, izkribuetan aurkitu dituzten alderdi guziak izan dituzte aztergai, hala nola I. Bergararen idazteko modua, hizkiak, hitz elkartu eta bereziak, puntuazioa, laburdurak eta abar. Baina egungo irakurlea kontuan hartuz, testu horien transkripzioa, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, egungo grafiara egokitzen saiatu dira, interesatuei inola ere kendu gabe edizioari gehitu dioten USB txartelaren bidez originalak bere horretan irakurtzeko aukera.
Hizkuntza azterketa” izeneko bigarren liburukian, 2021eko aitzineko argitalpenean aplikatutako ordena eta hurrenkera bera jarraitu badute ere, oraingo hau aberatsagoa da gehitu dizkioten zenbait berezitasuni esker. Horietako bat da J. R. Minondoren eta I. Bergararen izkribuen arteko konparaketa, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan, hala nola kasuetan, aditzetan, joskeran, hitz hurrenkeran eta, bereziki, lexikoari dagokion “I.B. eta J.R.M.ren hiztegien alderaketa” izeneko atalean, non modu praktikoan azaltzen dituzten bi olagizon horien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.
Lan kolektibo honetan idazketari eta (auto)itzulpenari buruzko hausnarketak bildu dira; hausnarketok nazioarte-mailan entzute handikoak diren zenbait espezialistek eginak dira eta ikuspegi guztiz berritzailea erakutsi dute. Gai honetako ikerketak bereziki gaztelaniaren testuinguruan garrantzitsuak dira, idazle asko elebidunak direlako horretan —ospetsuenak ere tartean direla, liburuan ere esku hartu duen Bernardo Atxaga, kasurako— eta euren lanen itzulpenak ere maiz idazleok eurok egiten dituztelako. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, aitzindariak diren gaztelaniazko azterlan hauek sormen-prozesua azal-azalera ekarri dute, argitaratzen diren lanetan nekez atzematen dena, baina jatorrizko eskuizkribuei esker, ordea, ager daitekeena.
XXI. mendean aurrera goaz eta ingurune digitala gure bizitzaren parte da, hori ez du inork zalantzan jartzen. Adimen artifizialak eta, bereziki, hizkuntza-teknologiak gure egunerokoan sartuak ditugu, eta euskara ez da salbuespena. Nola lagun dezake ingurune digitalak euskararen estandarizazioa bizkortzen? Horretarako, beste hizkuntzetako esperientziak, Euskaltzaindiarenak berarenak eta euskal erakundeenak ezagutu nahi izan ditugu, guztiok elkarrekin euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkundean aurrera egiteko eta xxi. mendeko euskal gizarteak dituen euskarari buruzko premiei erantzun egokia emateko.
Lana dialektologia historikoaren esparruari dagokio, beraz, eta mendebaleko euskara zaharra du aztergai; zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebalean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak ditu aztergai, Lakarrak (2014 [2011]) Mendebaleko Euskara Zahar deitutako unitate linguistikoaren nondik norakoak.
Hedadura txikiko hizkuntzen XIV. mendetik XXI. mendea arte doan epean eskuz idatzi edo inprimatu diren testuak espazioarekin, denborarekin, geografiarekin eta, zabalago harturik, beren transmisioarekin eta kultura menperatzaileekin ukan duten harremanari buruzko galderak egitea da liburu honen helburua. Azterketa andana honen helburua ez da exhaustibotasuna, baizik literatura- eta hizkuntza-eremu ezberdinak markatzea, estatuen historia formatuetan konbentzio harroetarik haratago bidaiatzea posible izan dadin. Testu horiek mugikorrak eta itzulgarriak direlarik, inguruko geografietara migratuz doaz, eta baita haratago diren hizkuntza-eremuetara ere. Jatorriz beste hizkuntzatan idatzi testuak hedadura txikikoak eta, anitzetan, ikusiezinak diren hizkuntzetara itzultzen direlarik, itxuraz aldaturik jiten dira bueltan, espeziaz kargaturik balira bezala, beren iraunkortasun hauskorra segurtatu duen promesaz beterik.
Euskararen normatibizazioak, XXI. mende honetako lehen laurdena bukatzear dagoela, berebiziko osagaiak ditu, aldiak aldi. Hartara, Euskaltzaindiak, bere inguruan bildu ditu euskal hizkuntzaren partaide diren hainbat aditu esanguratsu, helburu zehatz batekin: zer egin den eta zer dagoen eginkizun, bi horien artean gogoetatzeko, jakinik, hori bai, hizkuntza egunero moldatzen dela gizartean, hiztunek euren hartu-emanetan erabiltzen dutenean.
Bertsolaritzak prentsa historikoan, irratian, zineman, telebistan nahiz Interneten izandako presentziaren bilketa eta azterketa hartu da abiapuntutzat. Bertso-munduko eragiletzaren zortzi belaunaldiren biografiak eta ekarpenak ere harilkatu dira kontakizunean. Eta hau guztia Europan kultura popularrak izandako bilakaeraren testuinguruan kokatu da. Kultur bilakaera erabat singularraren errepaso zabala da azken emaitza, ahots subalternoaren bizi indarraren testigantza eder bat.
Hiru atal nagusitan banandurik dator liburua: nazioarteko dialektologia egitasmo nagusiak, hizkuntzaren bariazioa eta faktore eragileak, eta hizkuntza atlasen corpusak. Europa barruko ikerketa, metodologia eta esperientziak dira Biltzarrean landu zirenak, berariaz hurreko eremuetakoak: erromantze-hizkuntzak batetik, bereziki gaztelania, katalan eta galiziera, eta euskara barruko hizkera batzuetakoak bestetik
Liburuaren izenburuak argi erraten digu kausitutakoa gutunak direla, XVIII. mendearen akabailaren eta XIX. mendearen hasmentaren inguruan eskribituak, nork eta goizuetar batek, Jose Ramon Minondok. Eskuz eskribitu liburu eta paper horiek bezalakoak ez dira egunero agertzen gurean. Ez, alafede. Are gutiago erlijioaren eta literaturaren inguruko gaien gainekoak ez direnak. Hala, Minondorenek merkataritzarekin eta kontuekin dute zerikusia; salerosketa dute xede. Zer saldu edo erosiko ote zen garai horretan Goizueta inguruan? Norekin egiten ote zituzten tratuak? Zer langintza erakusten ote dute?
2018-2019 ikasturteko doktoregoko sari berezia eman zitzaion Humanitateen arloan, 2018ko edizioko Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena VI. Saria irabazi zuen. Liburu honen abiapuntua tesi hura da, bina liburu honetarako moldatua eta berregituratua. Lan luzeago hartako gakoak hautatu dira, eta orduan gaika eta bereiz emandako kapituluetan aztertutakoa denboraren ardatzean kokatuta eta harilkatuta dakargu oraingoan, euskal literatura itzuliaren bilakaeraren historiaren bertsio baten kronika bat eskaintzeko.
Bi dira liburu hau plazaratzeko arrazoi nagusiak. Batetik, euskal onomastika aplikatuaren egungo egoera eta etorkizuneko egitekoak aurkeztea; bestetik, Euskal Herriaz haragoko zenbait esperientzia lehen eskutik ezagutaraztea.
Etxamendiren narratiba gutxi ez bada gaizki ezagutua da gaurko Euskal Herrian. Hutsune hau, ahal den neurrian emendatzeko, Etxamendiren narratibaren nolakotasunak lehenik eta Etxamendiren euskal literaturaren baitako ibilbidea azkenik, aztertzen dira.
Nola lortu zuen Euskaltzaindiak 1941ean berriz batzarrak egiteko baimena eskuratzea, Eusko Ikaskuntzak, esaterako, izoztuta jarraitzen zuen bitartean? Frankismoak bere politika linguistikoa zuritzeko erabili zuen tresna izan zen? Edo barne erbesteko erresistentzia kulturalean aritu zen Akademia izan zen? Horrelako galderei erantzun ahal izateko informazio berria agertuz joan den arren, 2019an ehun urte bete dituen Euskaltzaindiaren eta euskal kulturaren garai iluna izaten jarraitzen du 1936-1954 arteko horrek.
Elosegik Le Dauphin itsasontziko gutunaz egin duen lana oso interesgarria da. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, 1757ko gutunak aberasten ditu molde oso ongi antolatu baten; gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko. Ipar Euskal Herriko gizartean euskaraz idazten zen? Alfabetatuak ziren XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko euskaldunak? Bide batez, galdera horiei erantzuna ematen zaie liburu honetan.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
Frantses Iraultzatik landako hizkuntza politika guztietan nolako idei eta kontzeptu indartsuak atxikarazi dituen erakusten du Urrutikoetxeak.
Piarres Larzabal euskaltzain oso izan zenaren antzerki-lana aztertzen du. Berea antzerki identitarioa izan zen: herritik sortua, herritarrek egina, herritarren gozamenerako.
Egileak Gorbeia inguruko herritarren ahotik ehundaka ipuin eta esaunda jaso, aztertu, sailkatu eta argitara eman ditu. Hauen bertsio fonetikoa eta etimologikoa eskaintzen digu.
Egileak R.M. Azkue, J. Barbier, J.F. Cerquand eta W. Webster ipuin biltzaileek 1873 eta 1942 bitartean jasotako ipuinen azterketa textulogikoa eta konparatiboa egiten du.
2014an I Mundu Gerra hasi zela ehun urte betetzen dira. Eneko Bidegainek, Eskualduna astekariak gertaera hau nola jaso zuen ikertu du, eta nola Ipar Euskal Herriko euskaldunak "frantsesteko" baliagarri izan zen.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
1969an Eugène Goyenechek, XI eta XV. mende arteko Ipar Euskal Herriko lurraldeetako leku-izenei buruzko tesia irakurri zuen. Argitalpen honetan ordea, Xarles Videgainek lan hura gaurkotua aurkezten digu.
Koldo Mitxelenak euskara batuari prosa egiteko estilo berri bat eman zion. Agurtzane Azpeitiak, bere doktore-tesiaren bitartez, Koldo Mitxelenak enuntziatu parentetikoak (etenak), bere zinema- eta liburu-kritiketan estrategikoki nola erabili zituen azaltzen digu. Estrategikoki, perpausaren sintaxia behartu gabe, esaldiei informazio gehigarria eransten dielako.
Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea, eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutaraztea da tesi honen helburua.
Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra. Euskara, Okzitaniera, Aragoiera eta Katalanaren egoera aztertzen da lau arlo nagusitan: historia eta dialektologia, literatura, teknologia berriak eta toponimia.
Egileak Elgoibarko ahozko euskara aztertzen du. Ezaugarri fonologiko nagusiak, ahozkotasunaren arauak eta izen eta aditzaren morfologia eta sintaxia deskribatzen ditu.
Arantza Ozaetak Eracusaldiac ikermolde berri batetik aztertzen du: ikuspegi sozio-diskurtsiboa. Metodo honek, lana atxikia dagoen kontestu sozio-historikoan jartzen du ikerketaren oinarria.
Juan Mari Lekuona euskaltzain oso izan zenari eginiko omenaldi-liburua. Erabilitako ikerketa gaiak: herri kantak, herri prosa, metrika, liturgia, literatura eta abar.
Liburu honetan Jurgi Kintanaren doktorego tesiaren zati nagusia biltzen da. Zehazki Resurrección María Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona.
XXI. mende atariko ikuspegitik, Hizkuntza ereduak, Hiztegigintza eta Hizkuntzaren historia aztertzen dira.
Jean Haritschelhar Duhalde nafar euskaltzaina, 38 urtez Erret Akademiaren Zuzendaritzan aritu izan dena, alegia, 1966tik 1989 arte euskaltzainburuorde eta jarraian, Luis Villasantek proposaturik 1989tik 2005 urte arte Euskaltzainburu. “Jean Haritschelhar-i omenaldia” deritzan liburukiak Iker Bildumaren 21. zenbakia darama, zeinetan partaide izan diren euskaltzain oso, ohorezko, urgazle eta Literatura Ikerketa Batzordeko kideak -orotara 33-. Jorraturiko gaiak, besteak beste jarraikoak dira: omenduaren bibliografia, Euskaltzaindian izandako denboretako ekintzak, Literatura, Gramatika, Eleberria, Zuzenbidea, Linguistika, Onomastika, Poesia, Historia...
Piarres Lafitte euskaltzain osoaren garaiko kultur ikuspegia, batez ere Iparraldean.
Sabino Arana Goiri jaunaren obran azaltzen diren neologismoekiko tesi-ikerketa. Liburukiari sarrera Ibon Sarasola euskaltzain osoak egiten dio.
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" Donostian sortu zen 1929ko irailaren 27an. Bilbon Ingeniaritza ikasi zuen. Idazle, irakasle eta politikaria. Euskaltzain urgazlea. Euskarari eta euskal literaturarekin lotura handia eta beronen ikerketek eragin handia izan dute Euskal Herriko kultura eremuan. Euskara batuaren alorrean ikerketa eta proposamen ausartak eginiko idazlea.
Liburu hau egilearen doktorego tesiaren bertsio bat da eta, funtsean, honako galdera honi erantzun nahi lioke: zertaz ari garen espainiar nazionalismoaz ari garenean.
Oihenart zuberotar idazlea (1592 - 1667) herri-gizona, historialaria, olerkaria, paremiologoa eta hizkuntzalaria izan zen.
2001ean Euskaltzaindiak burutu zuen kongresua. 41 ikerlarik parte hartu zuten, gramatika eta literaturari buruzko txostenak aurkeztuz.
Euskalkiaren eta euskara batuaren arteko korapiloa askatzetik abiatzen da tesi hau. U. Weinreich-en Hizkuntzaren Ukimenaren Paradigma harturik, baieztatzen da, euskera batua eta euskalkia ukipenean direla, pertsona berak behin banan darabiltzanez gero. Gertatzen den diglosirako; C. A. Ferguson-en definiziora jotzen da. Euskal Herrian den endoglosia (Txillardegi) Diglosia Irazi legez lantzen da. Irakaskuntzari begira, D. P. Ausubel-ek dakarren ikuspegi aldaketa erabiltzen da Ikasketa Esanguratsua bideratzeko. Teoria eskuan, euskalkiaren araketa egiten da irakaskuntzan eta Curriculuma jorratu, beti ere bereiztuz, atxikitze-eredua eta murgiltze-eredua. Ondorioen artean, baieztatzen da, atxikitze-eredukoekin euskara batua euskalkiaren arartekotasunez ikastea dela egoki.
Liburuki honetan J.I. Arana (1838-1896) idazle jesuitaren Egunaria eskaintzen zaigu. Nolako gaztaroa izan zuen; Frantziako erbeste-aldian zein euskal idazle ezagutu zituen; zein liburu eta zein olerki idatzi zituen...
Euskal Herriak XX. mendean euskararen alorrean hizkuntzalari handi bi ezagutu ditu, biok euskaltzainak eta biok unibertsitateko katedradunak : Koldo Mitxelena eta René Lafon. Azken honek ez zuen aditza bakarrik landu. Izena, izenondoa, deklinabidea, fonologia, azentua, dialektologia, joskera eta abar diziplina aztertu izan zituen. Europako hainbat aldizkaritan parte hartu zuen , baina oraingo honetan, euskarari buruz idatzi dituen artikulu sakonenak argitartu ditu Euskaltzaindiak, konparaketa idazlanak albo batera utziaz.
Lan bilduma. Hizkuntza, literatura, gramatika eta toponimiaz ikerketak.
Gaur egungo euskara mintzatuan diren tratamendu-usarioak deskribatzean datza liburuki honen oinarria, hots, hikako ohiturei buruzko helburu deskribatzaileari begira, liburukiko lekukoek, hika jakin eta egunero bizitzan, noizbait edo norbaitekin, hika ari zirenak izan ditu paratzaileak lekuko.
Euskaltzaindiaren XII. Biltzarreko Agiriak eta txostenak, alegia, Arnaud Oihenart ziberotarren laugarren mendeurrenean. Oihenart legegizon, historialari, atsotitz biltzaile eta olerkaria izan zenaren inguruan egindako mintzaldi eta txostenak azaltzen dira.
Euskaltzaindiak Bilbon antolaturiko XI. Biltzar Nagusia. Kongresu honen helburua izan da gaurko ikerketen berri izan, ikusiz dialektologiaren aldakuntzak, ahozkotasunaren garrantzia, etnografiak daukan tokia, hizkuntza atlasen metodologia, hizkuntza teoria eta dialektologia, dialektometria, kartografia eta abar
Lan-bilduma. Hizkuntza, literatura, gramatika eta toponimiaz ikerketak.
AHITUA PAPEREAN
Euskarri digitalean eskuragarri dago.
XVI. mendetik hona batasunaren inguruan izan diren gorabeherak aztertzen dira.
Batasuna eragotzi eta atzerarazi dituzten indarrak, batasunera iristeko plazaraturiko proposamen ugariak eta bide horretan egindako urratsak dira ikergai.
1897-1920 urteetan R. M.ª Azkuek P. Broussaini bidalitako 85 gutun. Interesgarri dira bereziki Azkueren lanei buruz: hiztegi eta kantutegia, baita ere Euskal Akademiaren sorkuntzari buruz. Bestalde, Broussainek Azkueri idatzitako 80 gutun. Berauetan euskara batuaren hausnarketaz mintzo dira gehienbat. Gero L. Eleizaldek P. Broussaini lau gutun; P. Broussainek P. Lhanderi egindakoa eta azkenik A. Campionek P. Broussaini idatzi gutuna.
1924-1925 urteetan R. M.ª Azkueren zuzendaritzapean Euskaltzaindiak dialektologiaz egin zituen inkestak. Lehen liburukia testu eta beronen aurkibideez, eta bigarrena 350 mapez osatua.
Lan-bilduma. Lehen parteko 729 orrialdeak hizkuntza eta literatura ikerketaz, eta bigarren parteko 187 etnografia, historia eta toki izenez.
Txosten eta aurkezpen lan-bilduma, ikerlanen aurrerakuntzaz eta egungo egoeraz: fonologiaz, fonetikaz, hiztegiaz, tipologiaz, sintaxiaz, dialektologiaz, aditzaren morfologiaz eta abarrez, euskarari buruzko Jardunaldietan aurkeztuak.