19,00€ 20,00€
Nola lortu zuen Euskaltzaindiak 1941ean berriz batzarrak egiteko baimena eskuratzea, Eusko Ikaskuntzak, esaterako, izoztuta jarraitzen zuen bitartean? Frankismoak bere politika linguistikoa zuritzeko erabili zuen tresna izan zen? Edo barne erbesteko erresistentzia kulturalean aritu zen Akademia izan zen? Horrelako galderei erantzun ahal izateko informazio berria agertuz joan den arren, 2019an ehun urte bete dituen Euskaltzaindiaren eta euskal kulturaren garai iluna izaten jarraitzen du 1936-1954 arteko horrek.