14,25€ 15,00€
Aturri, Aragoi, Ebro eta Barbadun ibaiek inguratzen duten barrutian gaurdaino ediren diren Antzinaroko euskal ondareko hizkuntza aztarna gehienak jainko-jainkosen izenak dira. Orotara, bederatzi bat teonimoren berri ematen duten hamazazpi inskripzio plazaratu dira gaurdaino, liburu honetan aurkezten ditudan bi argitaragabeak barne. Pirinio Garaietan eta Garona Garaian dagoen lekukotasun multzoarekin alderatuz gero, sortatxo hori hutsaren hurrengoa da; kontu egin Akitanian badirela gurean idoro den azao guztiak baino erakuskari gehiago dituzten erromatarren garaiko jainko izen indigenak. Alde guztietara, jakinik jende izenen laginak are urriago direla, garbi ageri da teonimoak direla behialako hemengo euskal mintzaira ikertzeko iturri nagusia.
Lan honen helburua da, bertakoak diratekeen jainko-jainkosen izenen tasunak eralkiz, antzinateko euskal hizkuntza ezaugarritzen laguntzea eta, bidenabar, ahal den neurrian, mintzaira hark Euskal Herrian harrapatzen zuen lurraldea finkatzen saiatzea.