14,25€ 15,00€
Hedabideek egunean eguneango eta presa biziko zeregin bati aurre egin behar izaten diote: euskaraz nola aditzera eman, gaztelaniaz, ingelesez edo beste hizkuntzetan garatzen doazen kontzeptu eta adierazte premia berriak. Erantzuna ematea beti dator a posteriori, baina beti ohi dator egoki, kontzeptu horiei egokituko zaizkien euskal ordainak edo euskal ordain aukerak bilatzeko gogoeta egitea. Horixe da hain zuzen Adolfo Arejitak egin duena, Euskadi Irratiko Faktoria saioan, 2019an hasi eta 2022 urtera arte egin dituen kolaborazioetan.