14,25€ 15,00€
Liburu honetan Emil Larrek Herria astekarian idatzitako ehun editorial hautatu dira, 1980 eta 1990 bitartekoak. Halaber, mezatarako idatzi zituen hainbat kantu bildu dira. Emil Larre (1926-2015) Baigorrin jaio zen eta labur esanda apaiz, euskaltzale eta bertsozale sutsua izan zen. 1951n apeztu zen eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan erretore jardun zuen. 1969tik 2003ra Herria astekariko zuzendaria izan zen. 1969an euskaltzain urgazle izendatua izan zen eta 1975ean euskaltzain oso. Ibilbide luze hau ezagutzen lagunduko digute sarrera testuak idatzi dituzten lagunek: Mixel Oronos, Jean-Léon Larre, Janbattit Dirassar, Peio Jorajuria, Jean-Mixel Barbier, Andres Urrutia, Jean-Louis Harignordoquy, Joxe Mari Iriondo, Frantxua Juanicotena, Jean-Baptiste Louis Etcharren eta Giovanni Prinelli.