9,50€ 10,00€
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau. Honen bidez argi izpi bat egin nahi da hezkuntza munduan hizkuntza aldaera eta erregistroei buruz plazaratu diren gomendio, jarraibide eta orientabideen gainean. Ahal dela hezkuntzan, bai gela barruan, bai gelaz kanpo, berauek lantzeko orientabide batzuk ematen dira bertan. Euskaltzaindiak gai honetan egin dituen adierazpenak ere orrialdeotara ekarri dira, aurrekoaren lagungarri.