Bilatzailea

Adrien Gachiteguy: Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko

Adrien Gachiteguy: Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko (Euskaltzainak 30)

  • Egilea: Prestatzailea: Henri Duhau
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 978-84-120766-4-6
  • Editorea: Euskaltzaindia (Babeslea: Euskararen Erakunde Publikoa)
  • Argitaratze urtea: 2020-09
  • 16 x 24 cm; 296 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

14,25€ 15,00€

Paperean erosi

Sinopsia

1963an Adrian Gachiteguyk Laborantzatik hobeki bizitzeko argitaratu zuen liburua aurkezten digu Henri Duhauk. Horrekin batera, zein testuingurutan argitaratu zen ezagutzeko sarreratxoa eta lekukotasun zenbait erantsi ditu. Garai hartan giro berritzailea bizi baitzen Iparraldean, “kolore” guztietako jendea biltzen zuena. Kristauak gehienak baina zenbait agnostiko ere tartean. Eta, beneditarrak mugimendu horren erdian zebiltzan, sustatzaile, bai euskara mailan, bai ekonomia alorrean, Euskal Herria ahantzi gabe. Hiru ezaugarri horiek biltzen dira Gachiteguyren baitan: beneditarra, laboraria eta euskalduna. Bukaeran, Gachiteguyren euskara hobeki ulertzeko hiztegitxo bat eransten digu Duhauk.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper