Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3487 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (337)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
solas.
tradizioa
tradizioa
Tr. La forma con aspiración (-lh- ) se documenta en Materre, Axular, Haraneder, Baratciart, MarIl (113), Jauretche, Goyhetche, Laphitz y Joannateguy, y alternando con la no aspirada en mayor o menor proporción, en Pouvreau, Mihura y Larreguy. Hay solaz en Dechepare, en un refrán recogido por Isasti, en la mayoría de los autores suletinos (solas en Etchahun y Const ) y algunos ejs. de Voltoire (tbn., salvo errata, sulas y sulaz ), Etcheberri de Ziburu (Man II 60), Chourio, Mihura, Baratciart, M. Elissamburu y Mirande.
etimologikoa
Etim. De rom. solaz.
sense-1
1. (G-nav, AN-5vill, L, B, BN, S; Ht VocGr 342, Lar, Aq 697 (AN), Lecl, VocBN , Dv, H; -lh- SP, H), solaz (Arch VocGr , H), sulas, sulaz. Ref.: A; Lh (solas); Izeta BHizt2; Gte Erd 81.
Conversación, plática. "Solhas luzeak gaua labur" SP. "Propos, conversation. [...] Hori egungo solasa da, cela est la nouvelle du jour, ou le sujet dont s'entretient le public. Itzul gaiten gure solasera, revenons à notre sujet. [...] Solasak ekharririk erran diot gauza hori, la conversation s'y prêtant, je lui ai dit cela. Solasak ekharri nau zuri erratera gauza hori, c'est la conversation qui m'amené à vous dire cette chose" Dv. "Etzare solasean, vous n'êtes pas dans la question, vous ne comprenez pas. Ez bezaite solasetik athera, ne sortez pas de la question" Ib. "Conversation [...], solasa" Foix (Lhande transcribe erróneamente zolas). "Itz egiten galerazi dio (G-azp-goi, AN-gip), izketan egitea galazten zion (G-azp-goi), solasa galazi didate (AN-5vill, B)" Gte Erd 81. "Solas goxoak maiteut" Izeta BHizt2. . v. jolas (2) .
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVII. Al Sur se encuentra en algunos textos navarros (cf. solas eman ya en Beriain), en un refrán recogido por Isasti y en algunos autores modernos; cf. además solas egin en Lazarraga.

Nola tenpora, ala solaz. "Como el tiempo, así la plática" . RIs 63A . Sulas propio eta nezesario pizu komuneko jendei. Volt 210 (198 sulaz, 188 solaz). Sorthu den haurraz zutela / bere solas guztia. EZ Noel 62. Berak gaitu / hartara gonbidatzen, / berak solas amudioz / bethe hauk idukitzen. EZ Eliç 298 (v. tbn. 170 solas eme hauk idukitzen). Egun batez, konpaiñia on batean [...] ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa [...]. Ax 15 (V 6; v. tbn. SP Phil 336s solhasak dakharkeien bezala, HU Aurp 107 solasak ekarri gitu zenbeit xehetasunetan sartzera, Vill Jaink 17 alako batean solasak ekarri zuan). Alferraren gogoetak eta solhasak ian-edanaz eta sabelaz dira. Ax 380 (V 250). Zuen elkharrekiko solhasetan minzo bazarete iakintasunez, zuen adiskidetasuna [...] laudatzekoa da. SP Phil 293. Utz mundanoen konpañiak eta solas sobraniazkoak. Ch I 10, tít. (17, 3 solaz). Probetxos direla solas spiritualak. Ib. 10, tí. Amodio likhitsa [...] adiskidetasun suerte hautara, sentitu gabe, lerratzen da bisita husuez, solhas luzez, famillertasun sobraniazkoez. He Gudu 110. Galdegin zioten dizipuluei zertaz zuten solas. Lg II 288. Hartaz gaixki mintzo zirenek bere artean zituzten bere solasak. Ib. 199. Elkharrekin bazintuzten solhaz husuak, zuen bihotzak elkarri zabalzen. Mih 67 (65 solas). Oraino bizi bainiz / ez dut solas txarra / gorputzez erbaildu / ta kunkurturik bizkarra. Bordel 101. Atxiki aire idor bat, alda solasa bertze zenbait gauzetarat. Dh 74. Mezak gaizki entzunez, asko gogoeta ta solas gaxtotan egonez. Ib. 135. Ematen du xehatze bat gure solasera dohana. Jaur (ap. Dv, que traduce "une explication qui se rapporte à ce que nous disons"; v. tbn. 187). Aintzineko eguneko zure solasak hainitz dostatu ninduen. "Votre conversation" . Dv Dial 3 (It jolasak, Ur berbaldijak, Ip elhestak). Berantegi da orai solas hortan sartzeko. Dv Lab 221. Khondatzen diotzate haren eta ostalerraren arteko solhasak. Laph 144. Eben solasak egiten tuzte / sala aundiyetan sartu-ta. Auspoa 97, 23.
( s. XX.) Bertze solas bati lotu ziren. StPierre 21. Zer zuten bada solasa? Ib. 13. Sartu bezen laster, handik eskapatzeko solasak abiatu ziren Frantsesen artean. Ib. 29. Amodioaz dugunaz geroz solasa, hartan gauden bertze nehorat zeiharkatu gabe. JE Bur 96. Harriturik hartu ginuen kafea denek, gehiagoko solasik gabe. Ib. 137. Huntarat erori zitzaioten solasa: ea guziek beharko zuten bada goiz edo berant ezkondu. Lf Murtuts 44. Solas luzeetan ez da faltako bekatua. Zerb IxtS 58. Larresoroko elizaren egiteko solasa ateratu zutelarik [...]. Zerb Azk 48. Erran bearrik eztago ango solasak egun artako gertakizunen gañean zirela. Izeta DirG 49. Jendeekilako solasetan. "Dans les conversations avec les gens" . Ardoy SFran 337. Lehenekoan koplari gaztez / hasi ginuen solasa, / aintzinaxago ereman gabe / orai ez naiteke pasa. Xa EzinB 56. Holako gizonarekin elez ele hasi-eta ez dakizu noradino eremanen zaituen solasak. Larre ArtzainE 325. Aita Mokoroaren liburuaz solas atsegin hau izan dugunez gero. MIH 398.

v. tbn. Arg DevB 169. Gç 37. ES 196. EgunO in Arb Igand 186 (-lh-). Elzb PAd 5. Arb Igand 152. HU Aurp 178. Eskual 18-9-1908, 1. Barb Sup 109. TP Kattalin 179. Or Eus 84. SMitx Aranz 219. Etxde JJ 148. Berron Kijote 225.
azpiadiera-1.1
(En la expr. beste solasik ez izan y similares: 'no oírse otra cosa, no hablarse de otra cosa'). "Ez da gauza hortaz baizen solasik, on ne parle que de cela" Dv.
Orotan norbait handiren igurikimena bazen; etzen bertze solasik, bereziki iguzkiko aldean. Hb Egia 80. Biharamunean, bertze solhasik ez da Erruman Agustinen atheraldiaz baizik. Laph 177. Ez zen bazter guzietan bertze solasik. Prop 1876-77 138. Kriolinaz besterik solasik ez da. (In Barb Sup 23). Etzuten beste solasik berri hori entzunezkioz. Zub 85. Ba, altaa, hemen ere berri gutisko, Pettan. Ihizi solasik bezik eztuk orai. Ib. 75. Erretora, ez duzu / zuk bertze solasik, / bortxatua naizela / iduri du kasik. Mattin ( in Xa EzinB 108).
v. tbn. Harb 227.
azpiadiera-1.2
Tema, asunto.
Badute españolek solas huni doakon erran zahar bat: [...]. HU Zez 76. Beti eta beti, eta beti solas berean gaudela erranen dautazue behar-bada. Ib. 103. Bainan ez baita ordean, zer litaken hobe; zer den hobe baita solas. Ib. 82. Mementoan apezen pagaz da solas. Bainan zer derasat? Atzo zen, edo herenegun apezen pagazko solas hori. Ib. 143. Hemengo gure ele guziek baino argi gehiago daukate, solas huni buruz, bi hitz horiek. HU Aurp 113.
azpiadiera-1.2.1
Kopla hetarik ezagutuenak dira: [...] hogoi alegia (fables!). Bertzalde hogoi-ta hamar bat kopla andana, haur eta hura solas. HU Aurp 164.
azpiadiera-1.2.2
Orai Aita Juhañe Casenavek ontu duen antzerkian herri batez izanen da solasa. Hain xuxen, Santa Grazi, Basabürü Ibar-exkerrekoaz. Lf in Casve SGrazi 15.
sense-2
2. (AN, L, BN ap. A; Ht VocGr, Lar, Dv, H; -lh- SP, Urt, H), solats, solaz (H) (Sing.). Palabras, discurso; frase. "Solhasa, discours, entretien" SP. "Ab hoc sermone, solas hunen ondoan" Urt I 8. "Abscissio, solas ebakítzea, solas labúrtzea, solas hérstea, solas laburtásuna" Ib. 42. "Hitza, solasa, mot, parole" Ht VocGr. "Solasa, discours" Ib. "Propos" Ib. 410. "Discurso, el acto de esta facultad" Lar. "Parole" Dv. "Idukazu zure solhasa, (je vous interromps en attendant que je place une observation), gardez votre parole, votre discours (vous poursuivrez)" H.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVII, en un texto baztanés del s. XVIII y en autores meridionales modernos.

Laster egik manamendu saiñduen urriñean, / haukin kontra eztukela solasik ezpaiñean. EZ Man I 16. Lehenik iustuei zaie / arraiki mintzatuko, / eta hunela solasa / hei daroe hasiko: [...]. EZ Noel 128. Errepuesta emeak, eztiak [...] hausten du mendekatzeko desira [...] baiña solhas gogorrak pitzten du kolera. Ax 293 (V 195). Komunzki ahotan dabillan solhasa da: eztugu geroko segurantzarik, bethi gara periletan. Ib. 59 (V 39). Halako solhasa enzuten duten arima gazteek [...] hartuko dute leku bere buruaren largatzeko zerbait halakorik egitera. SP Phil 358. Farisauek gaitzetsi zuten itsu argituaren solasa: etzuten sinhetsterik eman haren erranetan. Lg II 178s (I 266 solhas). Ikusi duzue [...] aren solatsak sekulan ez dutela libertade eta pozoñik. (B, s. XVIII). BOEans 289. Zerbait arrazoin on gabe erraten den solasa, bekhatu benial bat da. Dh 140. Orduan Jaunak hartzen du solasa eta mintzatzen zerait huneletan. Dv LEd 194. Horren gainean erranen darotzut bertze solas bat, eta ez dezazula utz, othoi ahanztera. Dv Lab 253. Haren solas bakhotxa argi bat zen, lausengu bat, amodioaren deihadarra. Hb Egia 53. Lehen solaza bigarrenari josten düen hitza, franzesian que dela. "La première proposition" . Arch Gram 149. Adiskidekin ez du handitasunik, / bainan hargatik, / ez erran Mariari solas arinik. Elzb Po 191. Irri zuria ezpainetan, solhas gaixtoa mihian. Jnn SBi 103. Erran zion solhas hau ohoin hetarik bati: gaur nerekin izanen zare. Ib. 7. Hitz batetik ala bertzetik has dezazun solasa, zure elheak bethi xuxen adosturen dire. Arb Igand 15. Asko aldiz entzun dukezu gizon zoro batzuen ahotik solas hau: Eskual-herrian [...] behar baino gehiago apez badire. HU Zez 29. Luze daramat solasa, bainan ez nauke hemen aipatu gabe [...]. Ib. 77. Ez, jauna, gezurra du, dio emazteak berehala solasaz jabeturik. Ib. 61.
( s. XX.) Errana zuten holetan ixtudiant frantsesek urde batzu zirela Rusoak Alemanekin bakea berex egiteari lotzen balinbaziren. Solas pisua. StPierre 35. Trufazko bertze solas bat, / mihi hori mozten dauiat! Ox 60. Bethi solas hau bera entzuten zioten Jon Doni Petrik: Esker mila: Jainko onak itzul dezautzula. Barb Leg 63. Eskuarazko solas bakotxa, haur denborako lehen mintzaira, haren bihotzean sartzen zen odol berri bat bezala. JEtchep 115. Sokratek ohi zuen bezalakoa: solas jarraikia, bainan galdez eta ihardespenez mailkatua. Lf ( in Zait Plat XV). Bainan beste harriaz hasia ginuen ere solasa. Larre ArtzainE 55. Esan dezakegu frantses izpiritu arin-jakintsuz eta baserritar zentzu zorrotzez oratua dirudiela beti bere solasak. MEIG III 76.

v. tbn. Gç 73. Ch III 15, 1. Mih 66. AstLas 12. Bordel 87. Gy 130. Laph 242. Etcham 155. JE Ber 48. Erkiag Arran 101. Osk Kurl 178.
azpiadiera-2.1
Oiek etorri berriek dire. Solasetik ego aldekoak dirudite. Izeta DirG 72.
(Pl.).
Ago beraz bethi erne haren solasetara, / zerbait ikhasirik itzul adin heure etxera. EZ Man I 34. Badakit ene solas hauk / zaituztela larritzen. EZ Noel 115. Erasi anhitz solas bano, gezurti, arin. Hm 197. Eztezazula utz zure burua xarmatzerat gizonen solas ederrez. Ch III 43, 1 (SP hitz ederrez;
v. tbn. Laph 53, Elzb PAd 34, Jnn SBi 38, HU Zez 99, Or Eus 26, Lf Murtuts 50, JEtchep 119, Ibiñ Virgil 59 solas eder). Hitz eztiak, solhas dostatzekoak, ergelak eta libroak. He Gudu 110. Ukhatzen zituen bere lagunaren erran guziak: gezurtatzen zuen bere solas guzietan. Lg I 327. Laster ezagutu zuten Jesusen solasetarik hura zela egiazko Salbatzaillea. Lg II 132. Oi adiskide madarikatua, hire solas phozoatuez [...] bekhaturat lerra-arazi nauiana. Dh 161. Koraneko solas landuek. Hb Egia 84. Bere laguner aita on baten solhasak atxiki ondoan [...] oinez abiatu zen Heskual herrirat. Laph 140 (160 tbn. solhasak atxiki). Solas hoiek bere nagusiari erratean [...]. Elzb PAd 75. Nola ez baitzen denborarik galtzeko solas alferretan, erraten ziok berehala: Pacheko, nahi duzu, bai ala ez, erregeren alaba sendatu? Ib. 62 (cf. infra ALFER-SOLAS). Eskuararen galtzeko liretezke erdarazko solas soberanioak. Arb Igand 21. San Polikarpek erran zituen solhas horiek guziak eztitasun saindu batekin. Jnn SBi 160. Bazter guzietarik solas berak heldu zauzkigu: ez dela gehiago nehun ostatu behar bezalakorik. HU Zez 26. Frantsesez orduan erran zituen solas bakarrak hunelatsu litazke eskuaraz: [...]. JE Bur 135. Pertsularien solas garbiek bihotza dute arintzen. Echtam 240. Etsaiak entzuten ditut bethi solas beretan: Eliza hiltzerat doa, laster ez da girixtinorik. Zerb IxtS 115. Bere solas eder guziak, diru biltzeko jukutria batzu dituela. Larz Iru 44. Eztira, ez, auek, entzun ez ditezken itzak edo solasak. Vill Jaink 41. Solas ezti kontsolagarriak. Ardoy SFran 154. Obra onak egin, solas goxoak erabiliz. Ib. 339. Sortu eta lehen solasak / Aita! Ama! ditu haurrak. Xa EzinB 59.
v. tbn. Harb 239. SP Phil 56. ES 170. CatLav 132 (V 69). Mih 53. Brtc 55 (-lh-). Dv Imit 10-13 (ap. DRA). Ox 181. Laux AB 136. Zub 38. Mde Pr 204. Erkiag Arran 117. Osk Kurl 17. Izeta DirG 109. JEtchep 67. Solaz: Elsb Fram 60.
Iduritu zait premiatsu zela hitz zenbaiten erraitea haren hastapenez [...]. Irakurleak horrela ez baderitza [...] albeilietzat barka ene bazter-solas horiek. Mde Pr 206. Yaun bat dena solas, dena piko. Hb Egia 29.
azpiadiera-2.2
(En la expr. asko solas izan, aditu '(oír) hablar mucho de')
Asko solhas aditu dut zure gainean. Laph 84 (v. tbn. en contexto similar HU Zez 148). Euskal-Herrian, urthe heietan, bazen asko solas eta kalapita ere, batzu Ameriketarat joaitearen alde, bertze batzu kontra. Larz Iru 9.
azpiadiera-2.3
(En la expr. solas guti izan 'hablar poco')
Nausiari behatzen nakon artetan. Solas guti zuen, irririk batere. JE Bur 131.
azpiadiera-2.3.1
Salduko diot solas gutiena erraiten duenari.Barb Leg 145.
sense-3
3. (V, L; Mg PAbVoc, Añ (V), Izt 39v, VocBN, H (+ -lh-)), solaz (S; Arch VocGr, Gèze, H, Foix ap. Lh). Ref.: A; Lh, Lrq (solaz).
Diversión, entretenimiento, solaz. "Solasa, juegos entretenidos y alegres" Mg PAbVoc. . "Juego, entretenimiento, burla" . "Diversiones, [...] solasak" Ib. "Pasatiempo" , "parleta" Ib. "Amusement, divertissement" VocBN. . "Ez da burlen, farren, solasen denbora au" H, que dice tomarlo de Cb Eg (pero lo que aparece en Cb Eg II 66 es jolasen). "Diversión, recreo" A. "Bal, divertissement" Lh. v. jolas.
tradizioa
Tr. Documentado al Norte en Haramburu, Duvoisin y en autores suletinos (tbn. en Mirande). Al Sur se encuentra en CrIc , Añibarro y Gandiaga.

Zu zinateke ene atsegina, ene solasa, eta ene bizia. O ene amorio eztia! Harb 374. Alageranziak, sobera ian eta edatiak, karataiskeriak, eta beste solazak ützi behar dütügüla. Bp II 39. Ondo dirudie neska mutillen arteko jokuak, jan edanak ta solasak? CrIc 77. Denbora hau, ez da irri, farra, solas, atsegin, ergelkerietako aroa. Dv LEd 125. Txostatziaz baizik arrankürarik etzien bürü arhin hek [...] undoko lehen urthian berriz solaz ezari. SGrat 23. Solaz eta okasione gaizto orotarik hürrün egoitia. Ip Hil 48. [Orit zitie Jinkuak] ikusten dütiela gure ibilbide eta solasak oro. Const 26. Ez ogibide baina solas bezala bakarrik. Mde HaurB 71. Gauza bat eskatzen deust / eskatzen biotzak, / artan bai ditu bere / solas eta pozak. 'En ella goza y se alegra' . Gand Elorri 105.
v. tbn. Añ EL2 46. Etch 178. ChantP 311. CatS 94. Solaz: Astas 17.
sense-4
4. (Tema nudo usado como posposición).Hablando de.
Hasi zitzaidan bazkal'ondoan berettergo-solas, orai hasi beharko nuela. Larre ArtzainE 26. Erran dezadan zertako arizan naizen mahuri eta kañika solas. Ib. 13.
azpiadiera-4.1
Hablando de, a propósito de.
Merkatu eta tratu solas, erran behar da bizkitartean donibandarrak zerbaiti ohartuak direla itxuren arabera. Larre ArtzainE 113. Debozione solas, horra ere non ditugun, Garazin, Orreagako beila. Ib. 323.
azpisarrera-1
ALFER-SOLAS. "Palabras sin fundamento. Oiek alfer solasak dire. Alfer solas ergelak" Izeta BHizt2 (s.v. alfer).
azpisarrera-2
GAU-SOLAS. "(L), veillée" Lh.
azpisarrera-3
IRRI-SOLAS. v. irri.
azpisarrera-4
SOLASA HAUTSI. "Abrumpere oratione, solasa haustéa" Urt I 40. "Couper la parole a quelqu'un ou s'interrompre soi-même pour faire une remarque" H.
Aingeruaren ihardestea. Aingeruak hautsten dio Etsaiari solasa, / eta honela egiten arimari perpausa: [...]. EZ Man I 52.
azpisarrera-5
SOLASA ERABILI, SOLASAK ERABILI, SOLASA IBILI, SOLASAK IBILI. Conversar (sobre), charlar (sobre); tener conversaciones (sobre).
Batzuen artean hartzaz zebilan solhasa, eta erraiten zena zela Dotrina eta Dotrinaren deklarazinoa [...] bi partetan ibeni behar zirela. Mat XXVI. Zer ansia dugu filosofek bere artean gauza jeneralen eta berezien gainean darabiltzaten solhasez? SP Imit I 3, 2. [Nexkatuak ta mutillak] amorante solasa / dabilate merke. Bordel 170. Solas hori erabili ondoan [...]. HU Aurp 69. Ez ote ziren [...]? Holako solasak zabiltzan. StPierre 33. [Emazteak ithurrian] solas gaitzak derabiltzate, hanitz direnean eta gizonetarik urrun. JE Bur 36 (v. tbn. Ber 9). Solas alfer andana bat erabili ondoan [...], badoatzi biak. Ib. 169s. Aise asma ditazke bi emaztekiek erabili zituzketen solasak oraiko gazteen manera trixtez. Lf Murtuts 52. Haur tzarrak izanki ta jende handien solas batzu ibiltzen gintian. JEtchep 67. Anton, heldu haiz gibeleko salaraino! Behar ditiagu bi solas erabili. Larz Iru 112. Ez dugu solas funtsik ibili. Ib. 130. Elgarrekin afalduko diuk! Emanen dauzkiat hitzemanak eta erabiliko ditiagu azken solasak. Ib. 118. Bil-etxe maitea ere / zuk emana da xutik [...]; / ez ginakien non josta, / non erabil solasik. Xa EzinB 33.
v. tbn. Elsb Fram 141.
azpisarrerakoSense-5.1
Nik, lagun gisa, aitortu gabe / zuri ez nindaike pasa / Alduden zutaz jenden artean / erabilki zen solasa.Mattin 81.
azpisarrera-6
SOLAS-AITZIN. "Solas aintzin (L, BN, S), prologue, avant-propos, préface" Lh. v. aitzinsolas.
azpisarrera-7
SOLAS-ALDATZE. Digresión.
Hemen aphur bat ebakitzen dugu gur-erauskidea, [andre] hetaz mintzatzekotzat [...]; solasaldatze hau erabat izanen da atsegingarri. "La digression" . Birjin 139.
azpisarrera-8
SOLASAREN ARTETIK ERRAN. "Hori solasaren artetik erran du, il a dit cela entre parenthèses" Dv.
azpisarrera-9
SOLAS-ARTE. Pausa en el discurso.
Gazte luze bat, doi bat mendrea, izpirituta mintzo onekoa, irrizafla karkailadun bat solasartetik aise zariona. Larre ArtzainE 149.
azpisarrera-10
SOLASEAN (AN-5vill, B; SP (-lh-), Lar, Añ, Dv, H). Ref.: A; Izeta BHizt2; Gte Erd 81. a) Conversando, charlando. "Solhasean dago, il est en discours" SP. "Conversar, solasean, jolasean, izketan egon" Lar. "Platicar, conversar, solasean [...] egon" Añ. "Solasean egotea, rester en conversation" Dv. "Mazteki ori beti ari da solasean (B), esa mujer siempre está hablando" A. Harriet atribuye soalsean a Antia, pero lo que aparece en éste (q.v.) es jolasean.
Maiz meza entzun dut [...] horra huna begiak nerabillizala eta solasean nengoela. EZ Eliç 146. Bada bertze arrazoin bat, emaztetarik apartatzeko [...] eta solhasean ez sobera egoiteko. Ax 402 (V 262). Kanpoan balire bezala Elizetan minzatzen eta solasen egoiten direnak. CatLav 200. (V 102) Eta egon ziren Jesusekin solasean Jerusalemen pairatzeko zituen atsekabez. Lg II 168. Han sartzen solazian, / bai eta galtazen [...]. "[Le loup] entre en propos" . Arch Fab 81. Oren on baten beha zagon Nafartarrekin solhasean sartzeko. Laph 122. Eman ziren solhasean elkharrekin. Jnn SBi 56. Frantses hiztegi bat eskuetan, lotzen zaizkit solasean. StPierre 20. Iduritu zitzaion bere andrea solasean ari zela norbaitekin. Barb Leg 23. Aphur bat solasean egon ondoan, abiatu ziren. Ib. 131. Orok laket zuten Kattinekin solasean egoitea. JE Bur 67. Multzoka jarri ziren batzu bertzeekin solasean beren abereez, laborantzaz [...]. Ib. 24. Solasean ari zirelarik, begitarte alegeraia erakuts orori. "Quand vous conversez" . Ardoy SFran 338. An egoten ziren solasian eben lagunakin. Auspoa 77-78 17. Solasean ari giñan lekutik. Ataño TxanKan 19. Lagun haren atean solasean egoiteko epea ere arrazoinki mugatuz. Larre ArtzainE 198.
v. tbn. Brtc 243 (-lh-). Gy 32 (-lh-). Dv LEd 161. HU Zez 196. Arb Igand 90. StPierre 14. Zub 103. FIr 161. Zerb Azk 94. Txill Let 31. Etxde JJ 276. Izeta DirG 51. JEtchep 47.
Yendea harat-hunataka eta sal-erospen solasian. Zub 70.
b) "Retozar, (c.) zirrika, zirika ibili, solasean, jostatzen ibilli" Añ. "Lenagoko atso-agurak gaurkoak baiño sarriago jarduten ei eben zelaian solasean, tanbolin-otsean (V-m), [...] se recreaban en el prado con más frecuencia" A.
azpisarrera-11
SOLAS-EGILE (L, BN, S ap. Lh; Urt V 227). Conversador. "Cluens lingua, mintzatzaille, mintzalari, solasegille distiatzen duena" Urt V 227. "Causeur" Lh.
Bainan hain zen solas-egile maitagarria. HU Aurp 161.
azpisarrera-12
SOLAS EGIN. a) Entretenerse, recrearse.
Baskoek berzek bezala duten bere lengoajian skribuz zerbait doktrina eta plazer harzeko, solaz egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia. E 7s.
v. tbn. AstLas 13.
Pharte har lioie herritaren artian txostaka batetan, holaz lan bakhotxari emanik den jente küntiak bere solaza egin lio jauregiko jaun anderen aitzinian. J.B. Mazéris GH 1933, 309.
b) (SP (-lh-), Urt I 376, Lecl, Dv, H). Conversar, charlar, hablar. "Solhas egitea, discourir" SP. "Converser, deviser" Dv. "Parler, prononcer des paroles. Haurra solas egiten hasten denean, quand l'enfant commence à parler" H. v. solastatu.
Ene laztana, solas daigun / geurtxeok biok bakarrik. Lazarraga 1172r. Hark ere nahi du egin, solas arimarekin. EZ Man I 50. Egiptoz, Babiloniaz, / hemen solas eginen. Hm 57. Zaude zure baitan eta solhas egizu zure bihotzarekin. SP Phil 325s (v. tbn. 271). Obligatuak bagare hunelakoekiñ solhas egitera, behar dugu ahalik laburzkiena akhabatu. He Gudu 109. Urrun da merezi bai dut halako ohorerik, ez naiz gai ere zurekin solas egiteko. Lg II 151. Egin zuen solhas astiroki fraide saindu heiekin. Jnn SBi 110. Asko jaun argituekin solas egin dut gauza horren ariaz. Arb Igand 35. Nor nahirekin zertaz nahi goxoki solas egitera zagona. HU Aurp 98. Laborariez eta laborantzaz egin du gehienik solas. JE Ber 77. Alkarrekin solas egin dezagun. Etxde JJ 235. Bidean baitzuten solas egiteko denbora, etziren ixilik egon. Ardoy SFran 248. Nere aita etorri zen solas egitera dama oriekin. Auspoa 77-78, 24. Plazer bat zen hor gaindiko jendearekin solas egitea. Larre ArtzainE 54. v. tbn. Elzb PAd 33. Etcham 150.
"Solas egitea norbaitekin, parler avec quelqu'un, connaître quelqu'un, avoir plus ou moins des relations avec lui. --Ezagutzen duzu hulakoa? --Solas egiten dugu, connaissez vous un tel? Nous parlons ensemble" H.
azpisarrerakoSense-12.1
(Con determinantes). "Ab hoc sermone, [...] solas hau egin geroz" Urt I 8. "Ez dute aspaldian solasik egiten, ils ne se parlent pas depuis longtemps" Dv. "Solas motela egiten du (AN-5vill, B), motel motel ari da izketan (AN-gip)" Gte Erd 275.
Hunat beraz mendi gorak Liban eta Kaukasa, / laudorioz Iainkoari egiozue solasa. EZ Man II 18. Bere gogo guztia haragian daduka: [...] bere solhasak, eta ametsak ere, hartzaz egiteintu. Ax 341 (V 227). Benedika ezazue, / aireko xoriekin. / [...] Guztiz bai gizakumeok, / egin solas eztiak. Hm 94. Maiz dabilko barreneko gizonari solhas amolsu egiten. SP Imit II 1, 1. Airearen hartzea, pasajeatzea, solhas arraik eta amudiozkorik egitea. SP Phil 366. Obligatua bazara [...] harekin solasik egitera. Ib. 110s. Bozkario gehiago izanen dugu ixillik egonaz ezen ez solaz luzeak egiñaz. Ch I 24, 6. Guziez gorago solhasa egiten baitugu; eta oraiño pretenitzen baitugu mundu guziaz entzunak izatea. He Gudu 146. Elkarri amodiozko solhasa eta mainak eginen diotzotzue. He Phil 289s. Igandetan gizonek solasak egiten: / nola duen haziak gehien ematen. Hb Esk 188. Hitz hori gabe solazik egin ahal eztaitelakoz ongi. "Converser" . Arch Gram 35. Egin zuen zenbeit solhas bakhar batzuekin eta bertzekin. Jnn SBi 65. Hoteletik athera baino lehen, egiten ditugu bi solas etxekanderearekin. JE Ber 38. Bi solas egin niozkake gogo onez. Barb Leg 139. Lan kontuko solasak eta beste jardunaldi laburtxo batzuk egin zituzten. Etxde JJ 56.
v. tbn. Brtc 114. Solhaz: Mih 65.
azpisarrerakoSense-12.2
(Con egin no expreso)
Guk solas; haurrek jauzi. HU Zez 185. Harat hunat solas eta so doazilarik, bertzeak, [...] jauzi egiten du hemendik hanxetara, oihu batekin. HU Aurp 99. Jolasgure bizia ekarri dezue gaur. --Guk jolas eta zuek solas. NEtx Antz 43. Eta auekin solas eta bertso ari zalarik erriko lagunartea gogora zetorkion. Etxde JJ 183.
azpisarrera-13
SOLASEKO (Adnom.).
Solaseko lagun, ilkhitzetan, zenbait laborari unhatu. Hb Egia 154 (v. tbn. Esk 123).
azpisarrera-14
SOLAS-EMAILE. "(L, BN, S): 1.º qui engage une conversation; 2.º qui l'entretient" Lh.
azpisarrera-15
SOLAS EMAN (L, BN, S ap. Lh). Dar conversación. "1.º engager une conversation; 2.º entretenir une conversation" Lh.
Juntatu zitzaion gizon honratu bat zaldi gañean zioala, solas eman eta erran zion [...]. Ber Trat 113r. Hots! denbora pasa, solhas emadazu. Gy 181. Zonbait denbora huntan nekez emaiten du solhasa, eta lehen zenetik khanbio da. Laph 99. Solas emaiten daie erdaraz , ondorat bilduak dituen bi nexker. JE Ber 29. Elgarri solas emanez, gaude ez othe duen etxe bakar harek egiten Beteluko herri guzia. Ib. 41. --Enekin ez du ahorik ere idekitzen. Zuri emaiten dautzia solas? --Ba, frango polliki. Larz Senper 124.
azpisarrerakoSense-15.1
Hablar sobre.
Emaztekiak etxe barnean baiterama bere bizi gehiena, [errientsek] hango egitekoez deiete gogotikenik emaiten solas. JE Bur 70.
azpisarrerakoSense-15.2
(Con determinantes)
Hasarre, samur egonak dire hilabethe batez, elgarri solasik eman ere gabe. Barb Sup 66. Hamabortz egunez ez zion Gaxinak Larrondori solasik eman. Ib. 8.
azpisarrera-16
SOLASETAN. Conversando, charlando. v. SOLASEAN.
Ni ere minza nakizun, maitea maitearekin solhasetan, eta adiskidea adiskidearekin baraskaritan hari diren bezala. SP Imit IV 13, 1 (Ch mahaiñean mintzo den bezala). An egondu ziren arratsaldian solasetan. Auspoa 77-78 24.
azpisarrerakoSense-16.1
(Con determinantes)
Olako solasetan aritu ziran eguerdi artio. Izeta DirG 67. Oraindik ere irriz aritu ginen alfer solasetan gai orri buruz. Ib. 71. Irri-zafla batekin ihardetsiko zion Urdoz-Bastidako jendeak, berriz elgarren arteko solasetan barbarbar segitu baino lehen. Larre ArtzainE 26.
azpisarrerakoSense-16.2
(Con sartu, izan, abiatu...). "Solasetan sartzea, entrer en pourparler. [...] Etxe baten erosteko solasetan naiz, je suis en pourparler pour acheter un maison" Dv.
Ameriketarat joaiteko zurekin solasetan abiatua dela. Larz Iru 24.
azpisarrera-17
SOLAS ETA SOLAS. Charlando, conversando largamente.
Solas eta solas bagoazi holaxe bide-puska batean. JE Ber 101. Solas eta solas elgarrekin aritu ondoan. Barb Leg 130. Elgarteko mahasti-buruetan gaindi [...], solas eta solas, elgarren berriez eta lagunez mintzo... Larre ArtzainE 150.
azpisarrera-18
SOLAS ETA URRATS, SOLAS ALA URRATS.
Haren gogoa, bihotza, lana, hots, haren izaite guzia, solas eta urrats, Eskual-herriari, eskualduntasunari zatxikizkola. HU Aurp 160. Bere harat-hunat guzietan, solas ala urrats, gibel-gogorik ez. Ib. 107.
azpisarrera-19
SOLAS-ETXE (L, BN, S ap. Lh; Lar). "Casa de conversación, jostategia, solasetxea" Lar. "Lieu de conversation" Lh.
azpisarrera-20
SOLASEZKO. Cf. supra (3).
Berba jokolariz, txantxaz, irri barre solasezkoz edertuten eban. GGero 233.
azpisarrera-21
SOLAS-LEKU. "Solaslekhü (S), lieu de divertissement" Lh. v. SOLAS-TOKI.
azpisarrera-22
SOLAS-MOLDE. Modo de hablar.
Solas-molde arrunta gizakien eta mendetako gora-behereri tainki datxikote eta berenaz emeki-emeki galtzerat doa. Lf GH 1923, 187.
azpisarrera-23
SOLAS-ONDO. "Appendice, postface" T-L.
azpisarrera-24
SOLAS-TOKI (L, BN ap. Lh). Lugar para conversar, para charlar. "Parloir" Lh. v. SOLAS-LEKU.
Ontziak betetzera zijoazen gazteak, an oi-zuten solas-toki aukerakoa. NEtx Antz 152.
solas
<< SOKORRIZKO ETXE 0 / 0 SOLDADU-ETXE >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper