Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3539 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (343)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bidaia.
Tr. Las formas en -ai(a) son propias de la tradición septentrional, donde biaia es la forma predominante en textos antiguos y piai(a) en los modernos; el s. XX se encuentra en algunos autores meridionales (en la var. bidai). Las formas en -ida- son más modernas: bidaia en una carta bajo-navarra de 1841 (LuzKant 128) y en Goyhetche (junto con biaia) y pidaia en una canc. pop. del s. XIX son los ejs. más antiguos de éstas, frente a biaia ya en Etcheberri de Ziburu y piaia en Haramburu. Formas terminadas en -ai se encuentran, además de en los autores meridionales, en algunos septentrionales del s. XX.
Bidaje (además de en una ocasión en Leiçarraga) se encuentra en textos suletinos desde mediados del s. XVIII (tbn. en el roncalés Mendigacha), y en guipuzcoanos desde la segunda mitad del XIX --en éstos tal vez por influencia de Larramendi--. Biaje aparece ya en Dechepare, Leiçarraga y Lazarraga; en el s. XVII se encuentra en Materre y Voltoire, y a partir del XVIII sólo en autores meridionales. Su uso decae notablemente durante el s. XX. Hay además beaje en autores populares guipuzcoanos modernos, y biraje en B. Ayerbe (43).
Mantenemos la grafía <-j-> de las variantes bidaje y biaje, que entre los meridionales representa un sonido velar, entre los suletinos una palatal sonora y en el resto de los septentrionales seguramente una semivocal o la africada [d'].
En DFrec hay 15 ejs., todos ellos meridionales, de bidaia; 6, septentrionales, de piaia, y 2, tbn. septentrionales, de pidaia; tbn. 5 de biaje y uno de bidaje, todos ellos meridionales.
sense-2
1. (Dv, H, A (-ai)), biaia (Hb, H), biaie (Hb), biaje (V, G-azp, AN-gip-5vill; Lar, Añ, H), bidaje (AN-gip, S; Lar, Arch VocGr , Gèze, H), bideje (AN-ulz), biraje, piaia (BN-arb; SP, Ht VocGr, Lecl, Dv, H), piaie (Ht VocGr), pidaia (Arch VocGr ). Ref.: A Apend (bideje); Lh (bidaje); Lrq /bidaže/; BU Arano (bidaje); Iz Ulz (bidejia); Gte Erd 232; ZestErret .
Viaje. "Viage" Lar, . "Viajar, bidajea, biajea, bidagoa egin" Lar. v. bidaldi.
Arima gaixoa dabilela norat ahal dagien; / Hain biaje bortitzian konpainia faltatzen. E 27. Eta gu biajea akabaturik arriba gentezen Tiretik Ptolemaidara. Act 21, 7 (He biyaia, TB piaiea, Dv itsasoko aldia, Ol itxasbidea, IBk ibilaldia). Eta ez solament laudatu, baina elejitu ere izan da Elizéz gure bidajeko lagun. 2 Cor 8, 19. Biaramunean joango zireala euren biajera, zeña zan Italiako ziudade batera. Lazarraga 1145r. Doristeok eta Sirenak egin eben euren biajea, arean da Silvero egoan lekuan el zitezkeano. Ib. 1152r. Gero hunelatan hasi dugun biaje haur kontentamenduarekin akhabaturik, eta geure etxetara osasunarekin bihurturik. Mat 336. Iainkoak dizula biajia una egiteko eta bihorzeko grazia. Volt 209. Itsasoko jende guztiaren othoitzak. Biaia ona egiteko. EZ Man II 130. Fiñean biaia ona egiteko grazia, / Egiguzu, uhiñaren manatzaille handia. Ib. 130. Biaia gaixtoa egitean. Ib. 130. Hauken Betleengo piaia, hauken trabailluak eta nekeak. Harb 49. Fabora nazazu piaia perilos hunetan, fabora ezazu beharrean dagoen presuna guzia. Ib. 102. Hunen aparaillu nobleaz / Harriturik iguzkia, / Huni agur egiñ beharrez / Utzten du bere biaia. 138. Bizitzea akhabatzean, / Akhaba beza biaia. Ib. 155. Hañitz aldiz egiñagatik / Hañitz biaia handizki. Ib. 204.
( s. XVIII.) Iakiteko ea Eternalak dohatsu egin zukeen haren bijaja, edo ez. Urt Gen 24, 21 (Ur, Ol, Ker bidea). Bihoaz Indietara [...]: eta baldin biaja edo iornada hori luze bazaie entzun eta sinhets bezate, Aita Agustin Davilak dioena. ES 169s. Gure itsasoko biyaia akhabatzeko. He Act 21, 7 (Lç biajea). Eta laguntzeaz bere biyaiean. He 3 Io 6. Bidaje hanitxetan dabiltzanak. Mst I 23, 4 (SP errumerian, Ch erromeriek, Echve borondatezko biajeetan, Ol or-andik sarri dabiltzenak, Leon beilan). Eternidadeko biaje onetan ondo prestatu ta ibiltzeko. Cb Eg III 232. Eta biaje ta neke guztien kostuan bazan ere, Konpañian sartuko zala. Cb Just 102. Desertuen erditik egin behar duen biaia luzean. Mih 104. Uste uken banu bidajia / hola niala eginen. AstLas 40.

( s. XIX.) Jakob sainduak / Biaia batean / Lehen pausuak / Ein zituenean. Monho 92. Badakik ene aita zenak / zer bidaje zian egin, / nula Errumako hiria / harek pillatü ükhen zin. Xarlem 1228. Behar bagünü ere / Bigaje [seguramente errata por bidaje] huntan galdü bizia. Ib. 900. Biáje, ta peregrinazio-gisabát geuren sortu errirá, zein baita Zerúko paraisoa. LE Ong 75v. Etzuen biaje au / agitz egokia. FrantzesB II 48. Dauka norbaitek preminazko ibilera edo biajeren bat. Astar II 238. Piaiako denbora guzia eraman nuen bekhaturik ahalkegarrienetan hondatua. MarIl 71. Flakatürik zirela plañitzen ziradin, / Ezi bidaje handin izan beitziradin. Etch 374. Zuen biajea / egin dezala Jaunak / guk nai beziñ ona. It Fab 239. Nagusiari zaio / Eleazar asten / biajean gertatu / zaiona kontatzen. Ib. 239s (cf. infra BIDAIAN). Jarraitu zion Enperadoreari Tuneza egin zeban bidajean. Izt C 461. Eta lurrezko bidaia guziz plazerezkoa. Gy 65. Zoin gehiagoka hek hola zituzten / Bere bidaiako gastuak ariñtzen. Ib. 146. Ehun biaia behar, galdetzeko guti. Hb Esk 205. Lukas bere aidea ere, askok diotenez, bidaje onetan batu zitzaion. Lard 512. Jakin nahiz hea Jaunak bidaia on egin othe zioen, ala ez. Dv Gen 24, 21. Goseak egin nuen / ango biajia. Bil 124. Eta betiko bidaje luzerako indartzeko Jaun Sakramentatua ekar degikedan Apaiz bat ez daukat! Arr GB 78. Ni hiltzen naizenean, / ez egin nigarrikan, / ez ekar dolurikan! / Emazu flaskua burdian, / edateko pidaia hartan. JanEd I 132. Ai zer biaje polita! Xe 237. Gure Arantzazuko bidaje ederrari / bertso berri batzuek / nai nizkake jarri. PE 118. Oraindik iru orduko bidajea genduan aur onen aitonen etxera. Zab Gabon 37. Auldua bidaje aiñ nekatsu batekin. Otag EE 1882c 534. Errotara bear dot biaje bat egiñ. AB AmaE 244. Ongi duk; ni ere Olhetara nohak; nahi baduk, eginen diguk bidaia elgarrekin. Elzb PAd 10. Piaia horren ixtorioaren ongi irakurtzeko. Elsb Fram 90. Lagun ona dut nerekin, / Piaia dezaket egin. Arb Igand 44. Eztie ezagützen biderik, eztie bidaje lüze hortako hazkürririk. Ip Hil 126. Ethorria Cuenca-ko hirirat Gualakizan barna egin dudan piaiaren ondotik. Prop 1894, 212. Goiz berean piaia luze bati lotzera zoan. HU Aurp 68.

( s. XX.) Albanintza txori baten gisa bidajiak egin. Mdg 133. Biharamunean hasi zen Victoria-Nyanzako ur-zelhai bazterrari harat, fededungaiaren heriotzearekin akhabatuko zen bidaia auhendagarria. Prop 1906, 141. Pidaiako puska batzuen biltzen ari dela. Barb Sup 151. Segur ene pidaia ez dela biziki luzea izan! Ib. 155. Bena ez ditiat orano botak urintatürik bidaje handialako. Const 43. Biaje onek pamilia ez du utziko goituta! Muj PAm 78. Bainan ondikoz, hor da, / ai, negu dorpea! / Bidaiaren eiteko / labur da epea... Etcham 174. Egin dezagun, irakurleak, zuekin, gure yar alkitik higitu gabe, alegiazko pidaia bat Nafarroako xoko batetarat. Zub 117. Ximixt karrasken arteko haur-piai lazgarrian. Iratz 153. Jesusen piaia Ejiptoalat. Zerb IxtS 93. Alo! Aldi huntan bederen ez dut galdu ene Pauerako bidaia! Lf Murtuts 34. Bidai samiña eta luzea. Alt LB 54. Esaten dute biaje ori / laister egin ditekela, / Gaur Oriotik Donostiraño / joango bagiña bezela. Basarri 190. Gau luze bateko bidaje latzgarriak. Arti MaldanB 201. Nik uste, beste asko ere izango zirala bidai artarako guztiok alkarrekin joatekoak. Anab Aprika 13. Biaje orietatik ekarri izan ditut oroipen oso onak, onak eta ez ain onak. Ib. 104. Zonbat traba, nekaldi, ezinbertze eztu pairatu piaia bakotxean. Etcheb MGaric 60. Ta goiz aretan, bidaia eldu ostean, an gelditu zan "Bakarrekoa"-ren pardela jabe bage, lurrean etzunda. Erkiag BatB 93. Eta deliberatzen bazirezte, ez kexa piai eta gaineratekoaz. Larz Iru 18. Konpainiak piaia pagatzen dauk hemendik eta hoteleraino. Ib. 40s. Burgos aldera eizera juanda / ein du biaje laburra. Uzt LEG II 132. Eta segitu dut / bidajea, / pelegrinajea. Azurm HitzB 35. Gure bidaje lüzian / etxe bat diagü ikhusten. Casve SGrazi 32. Nik eskolara, egunean bi beaje egiten nituan noski. JAzpiroz 51. Horra nundik atera zen pidaiaren saria. Larre ArtzainE 287. Eskerrak gauez nola egiten nuan biajea, trenez aprobetxatzen nuan lo pixka bat egiteko. Albeniz 130. Detxeparek, lehenengo euskal autoreak, plazara atera nahi zuen euskara etxe zokotik. Lizardik, oraintsuago, ezkon-bidai luzea eginarazi zion herriz herri. MIH 164.

v. tbn. Zendoia 146. Larre ArtzainE 326. Gerrika 239. Etchebarne 117. Bidai: Insausti 254. Pidaia: LuzKant 98 (1929). Biaje: Ud 148. Apaol 87. Ag Serm 119. MendaroTx 355. SM Zirik 106. Auspoa 77-78, 62. TxGarm BordaB 92. Bidaje: UskLiB 75. ChantP 204. Arzac EE 1884a, 136. Beaje: TxGarm BordaB 152. Insausti 189.
sense-3
2. bidaje. Vez. v. aldi.
Ez al da oroitzen lengo bidajian zer kontatu niyon erbiyarena? Sor AuOst 93.
azpisarrera-1
ALFER-BIDAIA. v. alfer.
azpisarrera-2
BIDAIA HARTU. Emprender el viaje.
Asi zan bere biajea arzaen, ponienteko aldeetara. Lazarraga 1146v. Egun oro nago orkitan orren karta erranez noiz arten dion bidajia. Mdg 152.
azpisarrera-3
BIDAIA GAITZ EGIN (Usado en fórmulas de maldición; cf. bejon).
Neure haserrean erran dut biaia gaitz dagitela haizeak, uriak, egunak eta berze kreaturek. EZ Eliç 149.
azpisarrera-4
BIDAIA GALDU. Viaje en vano. v. ALFER-BIDAIA.
Ez dezu biaje galdurik! Ez orixe! Baso-erdi batzuk edateko etzaizu gaizki etorri! Ataño TxanKan 227.
azpisarrera-5
BIDAIAN (Con verbos como joan, ibili, etc.). De viaje.
Erri santuetarako biajean jarri ta ontzi batean sartu zan. Cb Eg III 324. Protestant bat huna jina zabilana piaian / Belle Marie hunek sartu laster bere sarian. Prot 66. Maipolis zarpetan urre badabila, / Iduri du makhilak haren garda dela; / Biaian du arropa dilindan ibiltzen, / Hitz batez, Eskalduna makhilak beztitzen. Hb Esk 218. --Euskeria nundik dator? --Nundik datorren? Nik ez naekian biajian zanik. SM Zirik 112. Begira, jauna, San Benitoren fraileak dirala aiek, eta karroxa berriz, bidajean dijoan jenderen batena noski. Berron Kijote 101.
azpisarrera-6
BIDAIA ON. Buen viaje (fórmula de cortesía). "Bidaia on! (S), ongi ibilli! (V-arr, G-azp-nav, B), [...] piai on! (BN-arb) [...] bidaia hun! (S)" Gte Erd 62.
Ikus arte, Andrea, eta pidaia on! Barb Sup 155.
azpisarrerakoSense-6.1
"Biaje on bat egin dagizula (V-ger), que tenga buen viaje" Holmer ApuntV (cf. bejon).
Alo, alo ba; in zan pidaia hun bat, eta hea senargai galant bat kausitzen dunan. Zub 105.
azpisarrera-7
BIDAIAZ. "Bidaiaz da, il est en voyage. Cette dernière façon de dire signifie une absence de peu de durée" Dv (cf. BIDAIETAN).
Akher zahar bat eta / axeria behin, / Elgar lagun harturik / bidaiaz zoazin. Zby RIEV 1908, 760. Loria da holako lagunekin pidaiaz ibiltzea. Barb Sup 25. Beilaz edo pidaiaz ibili dena. Larre ArtzainE 303.
azpisarrera-8
BIDAI-BERIBIL. Autocar de línea.
Goiz-erdian errira zan, egunero oi eban lez, bidai-beribilla, korreua ekarren tarranta, zaldi-burdien lenengo jarraitzaille ta ordeazkoa. Erkiag BatB 28. Txirringutsen olabera joan zanaz batera urten eban erritik bidai-beribillak. Ib. 89.
azpisarrera-9
BIDAIETAN (Dv; bijaietan Urt). "Admigrat, [...] bijaietara goaten da, bijaietan ibiltzen da" Urt I 191. "Bidaietan da, il est en cours de voyage" Dv.
Barurzetik superioak dispensa ditzake, dela eritasuna gatik, flakotasuna gatik, nekea gatik, piaietan ibilzea gatik, edo berze nezesitate gatik. Harb 427. Axeri bat egun batez zioan biaietan. Gy 41. Alferra bidaietan abiatu, miseriak laster gibeletik arrapatu. Dv Proverb 10 (ap. DRA ). Etxeetan, bidaietan, Eskualdunak Eskualdunekin ezin mintza eskuaraz. HU Aurp 203.
azpisarrera-10
BIDAIETARA (Ir, etc.) de viaje. "Admigrare, [...] bijaietara goatea" Urt I 199.
azpisarrera-11
BIDAI-ETXE. Agencia de viajes.
Bidai-Etxe batengandik artu nituan billetiak eta ibillaldiaren zertzelada guztiak jakiñan gañean jarri zizkidaten. Ib. 13.
azpisarrera-12
BIDAI-JAZKERA. Ropa de viaje.
Bi aundiki zaldizko zetozen aiekin batera, oso bidaje-jazkera dotorean. Berron Kijote 141.
azpisarrera-13
BIDAI-LIBURU. Libro de viajes.
Nere ustez, auxe da lenbiziko biaje-liburua euskeraz idatzia. Anab Aprika 105.
azpisarrera-14
BIDAI-ORDAIN. Giro postal.
Jiroz (bidai-ordañez) edo txekez (jaso-orriz) Banco Guipuzcoano-ren bitartez ordaintzeko ori bialdu zenezake, nai dezunean. NEtx Nola 14.
azpisarrera-15
BIDAI-TXARTEL. Salvoconducto.
Bai, baiña, bidaia-txartelik eztet, eta bi egun tardatzen dituzte ematen. Alt LB 68.
azpisarrera-16
BIDAI-ZALPURDI. Coche de cabalos (de línea).
Etziran artean sortu gaur Zumaiatik Zumarragara ibiltzen diran bultzi apañak eta eguneroko bidai-zalpurdian joaten zan Azpeitira. TAg Uzt 17.
bidaia
<< BERINA-ETXE 0 / 0 bidari-etxe >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper