1.
(Lar, Añ, Dv, H, ZamVoc; -rsuHtVocGr, Lecl);
biartsu (V-gip ap. EtxbaEib). (Sust. y adj.).Necesitado, pobre, indigente.
"Indigent, beharsua"HtVocGr 386.
"Misérable"Ib. 386.
"Indigente"Lar,
Añ.
"Besogneux"Dv.
"Beartsu, syn. de l'adjectif beharra, pauvre, indigent"Ib."Nécessiteux, qui est dans le besoin. Syn. gabea"H.
"Menesteroso"ZamVoc.
v. behar (II, 2), behardun, behartsun, pobre, txiro. Tr. Propio de la tradición meridional; bien documentado desde mediados del s. XVIII. Entre los autores septentrionales sólo se encuentra en Goyhetche, Zerbitzari y Xalbador. En DFrec hay 44 ejs., meridionales.
Atozte nigana, behartsu-naigabetu, nekatu edo eritasun-pe gogorrean arkitzen zarazten guziok. MbIArg I 187.
Egun oro arkitzen da langille ta merkatari alferren eran behartsuago ta gabeago. Ib. 82.
Lan onetan gastatu zuen bere ondasun guzia, galdu zuen ekuste bera ta gelditu zen itsutu, beharsu ta irabaz-biderik ere bage. Ib. 107.
Agitz eroa da munduko itxerik onen, aberatsenen ta estimatuenean sar ditekela, txar-en, beharsuenen ta zikingarrienean sarzen dena. Ib. 237.
Artu zuen soldadu behartsuak bere bidea. MbIArg II 269.
Eriari osasuna ta behartsuari ondasuna emateko. Ib. 330.
Gizon ezer-ezenak eta eririk behartsuenak. Ib. 343.
Onen gurasoak lurreko gauzetan beartsuak ziran. CbJosefa 2.
Jende onék ematenzitioténak errepartiaraztenzitue beartsuéi, bera naiz beartsuéna izaník. LEJMSB 165.
Pobre behartsuak bezala bizi ziran, ur ta ogi barau zirala. Ub 118.
Gizon guziak, ala aberatsak nola behartsuak. Ib. 161.
Jesus ain pobre, beharsu, manso ta humil ekusi ta. Ib. 84.
Biartsu edo pobretxu bati kentzen bajako [...] asko ebana egun bat ondo igaroteko, izango da pekatu mortala. CrIc 87.
Aberastu egizu nire arime beartsua zeruzko ondasunez. AñEL1 165 (EL2 177 arima on-bearra).
Nekatzalle edo ofiziodun beartsu batek, ze neke-bear latz-garratzak eztitu igaro bear izaten, mantenduteko bere etxea?AñLoraS 124.
Uste dot iru erako pobre beartsuz beterik dagoala mundu au: [...] deboziñorik eztaukeenak, bolsarik ez dabenak ta denporaren premiñadunak. Ib. 146.
Eman bear zaie egiazko pobre bearsuai, eta batez ere lotsatiai. Gco II 37.
Zori onekoak gogoz edo espirituz beartsu diranak. Zeñ ote dira zori oneko beartsu oek? Ote dira atez ate eskean dabiltzanak?AA I 618.
Gerta diteke erri batean izatea premia estuan dauden bearsuak. Ib. 507.
Apaindura au emango dio Jaunak doatsu bakoitzari, munduan dan beartsuena eta aztuena baliz ere. AA III 583.
Beste aldetik berriz / jende beartsua, / ardit batengatika / oi da urkatua. ItFab 53.
Bi dote eun ta berrogei ta amarna dukatekoak donzella beartsuentzat. IztC 501.
Janen bat eman nai dezunean ots-egin zaiezu beartsu edo pobreai, argal edo ezinduai, errenai eta itsuai. Lard 416.
Zorionekoak gogozko beartsuak, bada zeruko erreinua oiena da. Ib. 379.
Oien emakume alargun beartsuak etzirala ain ondo begiratuak eta lagunduak nola Hebreakoenak. Ib. 488.
Onekin artutako dirua Apostoluai eraman zien, beartsuetan zabaldu zezaten. Ib. 485.
Aberatsai eta beartsuai. UrApoc( (G)) 13, 16 ((Ur( (V))ezeuki,)(Ipbehar)).
Heldu zaizkitzun behartsu eta penatuen othoitz eta galdeak. 'Les prières et les demandes des personnes pauvres et affligées qui viennent à vous'.GyVisites 8 (ap. Dv).
Jainkoak danik aberatsena guziz beartsu, eta beartsuena txit aberats beñgoan egin litzake. ArrGB 136.
Aitak ematen ziozkan urrezko apaindurak beartsuen artean zabaldu oi zituen. Ib. 6s.
Nere erriko neskame eta serbitzaririk beartsuenak ere nik baño aisago daramate denbora. Ib. 67.
Urrengoan, beartsu bati bere janzi eta apainduriya ederrak eman ziozkan. AranSIgn 19.
Pobretegietan pobrerik beartsuenaren eran, baztertuta, purrustatua ta utziya. 'Como pobre entre los pobres'.Ib. 111.
Emaztea det osoro prestua, / erremediatzeko beti beartsua. ABAmaE 408.
Zeruko Errege azaldu zan lurrian (pobre) biartsu, eta au gure amorioz. BvAsL 82.
Diru guziya eman zien eskale ta biartsuai. Ib. 60.
Amoriuaren indarrak gidatuko zituala [...] jenderik biartsuenak arkitzen ziran tokitara. Ib. 163.
Zuazi, saldu zazu dezun guziya eta emaiezu beartsuai. Ib. 60.
Etxola batean jaio, beartsuen artean beartsu. AntJesBi 93.
Guzi hura zurgiñ edo arotz beartsu baten semetzat iduki zezaten. ArrMay 117.
Daukazan ondasun guztiak euskaldun beartsu edo txiroentzat geldituko dira. AgAL 138.
Beartsu guztientzat zabal-zabalik eukazan beti iauregiko ateak eta zenbat eta beartsuago izan etorrena, ainbat eta biguntasun geiagogaz artu oi eroan. Ib. 143.
( s. XX)Aberastasun guztien iturburuak beartsu ta urriak izan dira beti. AgKr 162.
Asko da famili beartsuko neskame pobre batek nire aberastasunari ez begiratutea. Ib. 121.
Gizon beartsua, biño ona eta zuzena animako gauzetan. Goñi 49.
Guztiok gera emen beartsuak, txirorik ezta emen; eskalerik, zarrak gera baina, eztegu inoiz ezagutu. AArdi 72.
Beartsu ero-ustekoak Santa Agedan sartzeko. ForuAG 319.
Zorionekoak biotzez beartsu diranak; berena dute ta zeruetako erreinua <o->. KIkG 79
(KIkV 105 biotzez txiroak)Ixil, beartsu ta lanean bizi izan zan Jesukristo. KIkV 28.
Gaxo nengoen eta Zuk indartu nazu; beartsu arkitzen nintzan eta zure ondasunez bete nazu. ArgiDL 47s.
Beartsu ta naigabetua bizitu zalako egongo zan noski, orren zar itxurakoa. A. Pagoaga Itzald II 14. Gurago neuke aren otsein izan, beartsu ta guzti bere, beste areena baiño. OrTormes 83.
Bere buruarentzat / olako grandeza, / beartsua danikan / aditu nai eza. Gaztelu(inTxB 117).
Aldi atan jente biartsuak oñez egiten zituezan euren ibilketak. KkAb II 167.
Emakumia txirua zan, beartsua <bera->, erropa-garbitzen bere bizimodua ataraten ebana. Ib. 71.
Ordun, naski, mutil bat gogo ba nu, beartsu izanik ere, maita nezake. OrMi 97s.
Beti ixan zala txiro ta biartsuba. Makiña bat bidar aparittarako ogirik be ixan ez. Otx 57.
Langille deritzanak baño beartsuago oi-baitira, askotan, otseñak. LdiIL 106.
Gaurdaño bildu-mordotxoan, geiena beartsuen alez egiña da. Ib. 105.
Azkenaldean oso jausi eta beartsu bizi izan ziran luzaro. JMBELG 63.
Gutxienez eneolitos-garaitik aberatsak eta beartsuak nabarmentzen asi ziran Euskalerrian. Ib. 67.
Yainkoak beste munduan emango dizu yende beartsu oiei egin diezun ongiaren ordaña. IrYKBiz 295.
Apezak mun eskeiñi, / atxoak olata: / erriko beartsuak / ez du deusik palta. OrEus 349.
Langille txiro ta beartsuei eleiz-gizonak egoarri ta eroapena irakatsi bear ei-eutsezan. EguzkGizAuz 26.
Aen artean lander edo beartsurik ez egoan. Ib. 13.
Lege gaitasuna eta legezko beartsu izaera aitor dizkio Jaurlaritzak."Beneficio legal de pobreza".EAEg 8-4-1937, 1456.
Ez da behartsua guti duena, bainan hainitz nahi duena. ZerbProv 342.
Zeñen beartsu ikusi zuan esan gabe. JAIrazBizia 91.
Euskera, beartsu, oso beartsu iritxi zaigu euskal-pizkunde egunetara. EtxdeAlosT 8.
Alostorrean ezin azaldu zezakean beartsuenganako eskuzabaltasuna Bidanin erakutsi zun. Ib. 58.
Beartsuentzat oso esku-zabala agertu omen da. Munita 104.
Lagundu omen diote gizakume behartsu bati baino gehiagori. MdePr 266.
Batu ta batu dirua, beti beartsu bizitzeko?NEtxAntz 104.
Beartsuen etxetara poz apur bat zabaltzea. Ib. 78.
Andik abiatu giñan mahomatar aberatsen ildegia ikusteko. [...] Goazen orain beartsuen ildegira. AnabAprika 15.
Jatorriz ere beartsua ta / eskola gutxi ikasia, / bertsolaria ez egokia, / itz neurtzaille itxusia. AndAUzta 111.
Ongi ornitutako etxe zenbaitzutan Eguberri ederrak pasatuko zituzten, ez ordea bertze zenbait beartsuk. IzetaDirG 95.
Ez dauke beartsu ta emutsak geiago dirutsuen apetapean zetan egon orain artean lez. ErkiagBatB 128.
Andra beartsua edozein esanguratan. Buruz ariña, zentzun aundibakoa; gogoa ta kemena, guztia bearrekoak; ondasunetan, ez eukia. Ib. 23.
Etxebazter beartsuak, eskillara baltzak, gela usaintsuak, oe zikiñak. Ib. 135.
Moldatu bearko zuten al zan bezela, beste beartsu-jendearen lagunartean. NEtxLBB 33.
Gizon beartsu deabruzko au / beti ari da tentatzen, / ta iseka bat asmatutzen du / nik ez dudala gastatzen. Azpillaga(inMattin 127).
Bizirik ere nola egoiten zira zu? Eskaleak ez dira zu bezain behartsu. XaOdol 148.
Bada hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu, / zure eskua izan dadila denen alderat indartsu. Ib. 218.
Bear bezela joan aal nadiñ munduko lau parte osotan barrena, beartsuen alde ekintza-billa; alaxen bait da zaldungoaren eginkizuna. BerronKijote 49.
Etxe beartsu baterako ez dek nolanaiko zama.AtañoTxanKan 169.
Segurantzi geiago gabe, basarritarra izango dek gizonik beartsuena. TxGarmBordaB 65.
Aberatsek galera handirik gabe egin dezaketena, ordea, ez zaie behartsuei egoki. Eta nor gu baino behartsuago gai honetan?MIH 163.
Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. MEIG VII 55.
v. tbn. Legaz 52. Zab Gabon 78. Moc Damu 36. EEs 1918, 156. Lh Yol 17. Inza Azalp 126. Jaukol Biozk 33. Lek EunD 41. Enb 89. ABar Goi 20. TAg Uzt 305. BEnb NereA 249. MAtx Gazt 59. Alzola Atalak 67. BAyerbe 15.
sense-2
2.Necesario.v. behar (II), beharrezko. Ez arren, Jauna, ukatu nire arimeari doktrina argi ta janari beartsu au. AñEL1 101 (EL2 109 bear bear).
Ara adibide beartsu bat. AñLoraS 26.
Esanik au edo beste okasiño edo adiskidetasuna beartsua, premiñazkoa edo ontsua dala zuentzat. Ib. 22.
Entero beartsua da, ta agaitik gura neunke josirik geratu zedin zuen biotzetan. Ib. 66.
Baña konbeni bajatzuez prestaera oneek Komuniño aurretik, eztira beartsu-ezagoak emotera noatzuezan adibideak Komuniño osterako. 'Menos necesarios'.Ib. 60.
Eskerrak eman ondorean Ama Birjiñari, zerren ain euri gozo eta beartsua egin zien, biurtu ziran etxera. ZabGabon 101.
Oso biotz onekoa, Jaungoikoaren serbitzari leiala, beartsua zuen guzia etzutenai ematen zielako. Goñi 37.
sense-3
3."Trabajoso. Saill aldatzu au erebiltzia, oso biartsua, cultivar esta era en desnivel, es cosa trabajosa"EtxbaEib.
azpisarrera-1
BEHARTSU-ETXE. Asilo, casa de beneficencia.
v. behartsutegi. Biyetako bat ukatuko balitz, ukatzen ez danarentzat izango dira ontasun guziyak. --Eta biyak ukatzen badira? --Beartsu-etxetarako. AlzTxib 87.
azpisarrera-2
BEHARTSURIK. En estado de necesidad.
Bazaut, guztiz ezaindurik, loiturik, beartsurik ta gaisorik nagoala. AñEL1 159 (Cf. tbn. ib. 127: Euki badozu gorrotoa Jangoikoagan, gaisorik, beartsu edo arikaturik zaukezalako (EL2 134 gaixopean edo artutxu ta nekatu).).