(V-gip; VocBN, H);
menta (Dv). Venta, posada."Benta, auberge ou gîte isolé"VocBN.
"Menta. Hôtellerie isolée pour les voyageurs. C'est la venta des espagnols. Ce mot ne se retrouve plus du côté de [la] France que dans des noms de maisons; on s'en sert pourtant en parlant de la partie transpyrénnéene du pays"Dv.
"Benta, id. esp. 'venta'; auberge"H.
"Bideko ostatua. Adinekoak badakite zer den baina ez da apenas erabiltzen. Egon ere ez dago jada bentarik"Elexp Berg. Cf. Etxba Eib: "Con la cosa debió introducirse la voz, pues ostatua, que puede ser préstamo anterior, no es rigurosamente su sinónimo. Olerriako bentia, Matxin-benta, Lapur-benta". Bentako otseiñak saldu nau. Igarriko deust neu nazala, ta dongago dana, zu bere eruango zaitube preso erru baga. MgPAb 190.
Bentara dua; an euko dau naikua zer edan. Ib. 193.
Bi edo iru leguaz urruti, benta Iturriozkoan atsedeten santua gelditu zan. AranSIgn 76.
Gertatu zitzaion, bakarrik otoitz egitera Storta deritzan ostatutxo edo bentaren aldameneko elizatxo batean sartzea. Ib. 95.
Au...-en jaiua da ta / gañera bentan aziya. PE 81.
Nekez emen eldu naz, / benta onetara gaur, / Gabau edola bere bertan egitera, / Errukitu zakidaz zerren galdurik nator / Ostatu onetako ugazaba jauna. ABAmaE 363.
Urkiolako bentan Abenduko gau ekatx andiko baten batu zirean sei bersolariak. Ib. 362.
Funtziorako ardoa nai ta / juan naiz astua artuta, / Uli-ko bentan iru kantaro / jarri ditut pagatuta. Noe 29.
"Santutxo" deritzaion bentan, tragotxo bat ardo edaten gelditu geradenian. MocDamu 16.
Oraindik egun asko eztala, gizon bat gelditu dute bi guardak, Larbetako ostatutik edo bentatik atera eta bidian dijuala. Iraola 39.
Bentatik nator, bentara noa / bentan da nere gogoa; / bentako arrosa krabelinetan / artu det amorioa. (AN-larr). ACPV 77.
Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik, deserturrak Luzaireko bentetan deskantsatzen ari zirelarik oraino. BarbSup 147.
Benta polit batian / serbitzen jarriya. TxB II 161.
Bentako tabernatik / lenengo auzua, / an eztu mutill batek / jeniyo gozua; / [...] / arretxek tira ziyon / neskari basua. Ib. 162.
Lapurtxuloko bentan. MendaroTx 180.
Bein baten, onetariko mutil aldratxo bat, lau edo bost, ei eguan Urkiolako benta zarrian. Illunabarrian elduta, bentako sukaldian egozan apalduten. KkAb II 165.
Egunsentia baño len etxetik irten ta lendabizi Astigarraga, gero Andoain, [...], Asteasuren ondotik Iturriozko bentara. AZavala( inGoñi 10).
Emendik kilometro ta erdi bezela eskubi aldera, Astigarrako bentetara artuta, dago Sagasti baserria. Salav 11.
Elbitxuri, Errenteritik kanposantuko kamiyoan gora Astigarragako benteta-aldera goazela [...] dago. Ib. 10.
Donamariko bentatikan ikatz-garraio ibiltzen ziren Sunbilleko iru itzai.Auspoa 97, 14.
Aizpurutxuko Erdiko-bentan / lenengo plazan kantatu. UztSas 149.
Bederatzü lagün ginen / herrokan jiten Bentatik, / Trastü phezü hanitxekin / bizkarrak kargatürik. 'Nous étions neuf compagnons à revenir / En file indienne de la Vente'.CasveSGrazi 116.
Benta, ikusi zuanetik bertatik, gaztelutzat artu zuan. BerronKijote 45.
Zaldun ibiltariaren ezkutari izanik, bere nagusiarentzat bezelako arrazoi-lege berbera zala beretzat ere, ostatu ta bentaetan ez ordaintzekoa alegia. Ib. 191.
azpisarrera-1
BENTA-ETXE.
Venta. Benta-etxeko atea zabaldu-ta bentariari dei egin zion. BerronKijote 188.
Ixil-ixilik zegon benta-etxe guzia, eta ez zan bertan eskaratzean piztuta zegon krisaillu baten argia besterik. Ib. 176.
azpisarrera-2
BENTTA(Forma con palatalización). Huna behin nola baliatu zitzaion saratar bati eta nola enganatu zituen menttako inguruetan bi ohoin.ZerbArtho 98.
Benttetan arnoketa zabilan Astoko, / Bizkarrean zahagi, lephotik xahako. Ox 118.
Menttan xahakoak betherik [...] draga draga bazoazin beraz etxe-alde. BarbLeg 147.
--Nundik nora, Maider? --Haranederriako benttatik. EtxdeJJ 235.
Bentta ibarretik Athoroat. CasveSGrazi 124 (pie de foto).
Ateraldi batzu gainera, guziz hegoaldearen mugako mentta inguru horietarat.LarreArtzainE 277.