OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berina.
sense-1
(AN-gip, Lc, BNc ap. A (berin); SP, Deen I 137, Ht VocGr 438, Lar, Dv, H), beirina (L-ain, BN ap. A (-in) ; VocBN , Hb (-in)), beina (Lh).
Vidrio; cristal de ventana. " Berina, verrine" SP. " Berinia, glerglugge, [Glasfenster, vidriera]" Deen I 137. "Vitre, beriña " Ht VocGr 438. "Vidrio, beriña " Lar Sup (tomado probablemente de Ht). " Berina, vitre" Dv. "Verre, vitre" H. " Beirina, vitre aux croisées" VocBN . "1.º vidrio. 2.º cristal de ventanas" A. " Beirin (L-ain, BN), cristal de ventanas" Ib. v. 1 beira. Tr. Propio de la tradición septentrional; documentado por primera vez en Etcheberri de Ziburu. La forma beirina se encuentra en la trad. de A. Rodríguez y en Chaho. En DFrec hay 5 ejs. de berin(a), 4 de ellos meridionales.
Nola iguzkiak baitu / iragaiten beriña, / ni[h]on ere egin gabe / tarte edo hirriskiña, // Iaun mansoak hala zuen / iragan hillharria. EZ Noel 105. Zeren nola mirail baten berinak ezin geldi bailezake gure bista, estainu edo berun iratxekiten ezpalitzaio gibeletik. SP Phil 91 (He 93 kristaillak). Portale bakhotxa zen egina perla batez eta hiriko plaza zen urre phuruz, berina klar klara zidurienez. He Apoc 21, 21. Beiriña <-inha> zoiñen hauskor den ezagutzen ezpadu. AR 400. Zük, beirina klar baten arteti bezala, ikhusten dütüzü bere mendi thinieki itxasoihalak gordatzen eta estalzen dütian lurraldi berriak oro! Chaho AztiB 6s. Ez badakite seda nola den aphaintzen, / Berinak nola dire leihotako urtzen, / Nihork erakutsiren golde ibiltzea, / Eta arropa sendoz gorphutz estaltzea. Hb Esk 185. Itsuak nahi ditu ukitu gauzak, eman-arazten dauzkitzu eskuak berinaren gainean, eta izartzen diotza gora-beherak [...]. Bainan berinan oro legun dire, ez da gorabehera eta zabaltasun aski handirik. Hb Egia X. Hiria bera zen urhe garbiz, berina arrasoa iduri. Dv Apoc 21, 18 (Lç, He, TB beira, Ip bitre, Ur (G) bidrio, (V) biderijo, Echn bridio). Hiriko gizonik tzarrenak komentuko atheak hautsi nahiz ibili ziren, eta atheak ezin hautsiz, harrika xehatu zituzten berinak. Laph 240. Khurutzefika hura, berinez hetsia dagokate, ohiko tokian, kapera xaharrean. Ib. 230. Baazuza eta harrizko uri bat heldu da etxeko beriñen xeakatzerat eta galernaren hasarredura berratuz dua. Atheka 59. Eta nola argiak beriñaren artetik dirdiratzen baitu igual gorputzaren artetik bere Jainkotasunak dirdiratu zuen. Harispe EE 1884a, 505. Hala nola baitire iguzkitik ilkitzen iguzkiaren arraioak, eta berina garbi bat barna joaiten, berina hura den gutiena goibeldu gabe [...], hala sorthu zen Jesus Maria ganik. Lap 178 (V 78). Teilatuko berinatik argi guti bat emaiten zuen ilhargiak. Arb Igand 77. Bi berina paretan sarthu gintuen leihotzat. Prop 1897, 138. Horra nun, Adorazione egunean, suntsitua nindagolarik Jainkoa baithan, krik!... berina hek oro pizten diren! JE Bur 72s. Leiho hartan, berina gibelean, bi xirio handiren erdian, supelizetan emana zen aphez karsua. Barb Sup 142. Xoane Mitrero heldu zen Garazi-Hergaraitik, egarriak joa, bere mitra edo berinak bizkarrean. Ib. 93. Mikroskopa metalezko ttutta luxe bat dela, barneko aldetik belztua, gunetik gunera barnean berina batzu dauzkana. JE Med 31. Amak ganbarako berinak zabalik ezarriak zituen aire zahar eta usainduaren erreberritzeko. JEtchep 25. Orduan, arrain-huntzi batean zauden arrain gorriekin olgetan hasi giñean. Atz puntarekin berina hunkitu, ta zuzen zuzen ethorten zitzaizkigun arrainak musturrekin berina jo arte. Osk Kurl 85. Orai dena hautsi da, / iduri berina. Mattin 84. [Leiho] harek haatik berina bat hautsia. Larre ArtzainE 44.
azpiadiera-1.1
" Berinak, beirak, vitraux" H.
azpisarrera-1
BEGI-BERINA. Gafa(s).
Jakintzaren seinale zituen bere buru-gain karsoildua, bere begi-berin lodiak eta besapean beti zekarzkien liburu jakintsu haundiak. Mde Pr 135.
azpisarrera-2
BERINA-HARRI. "Belus, beriñ harri preziatua" Urt III 297.
azpisarrera-3
BERINA-BEGI. Gafa(s).
Jaun Gobernadoreari eskaintzeko, sekulako present aldea: erloi, hiru hoditako xizpa, hiru kordetako arrabit, berina-begi, eta nik dakita zer oraino. "Lunettes" . Ardoy SFran 237.
azpisarrera-4
BERINA-ETXE. "Berin-etxe (BN-baig), bastidor de cristal" A.
azpisarrera-5
BERINAPEAN. Bajo un cristal.
Lauzpabortz mende baizik ez dirauke beraz, berinapean ezarririk ere, idazle baten esku-lanak. JE Ber 65.
azpisarrera-6
BERINAZKO (SP, Dv, H, A). De vidrio.
Eta hekin amarrak eztirela berinazko gathe batzu baizen, debozione sainduaren amarra handi haren aldean. SP Phil 295 (He 295 berinazko). Beiriñazko <-inh-> anpola batian. AR 400. Eta bazen tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala, kristaila iduri. Dv Apoc 4, 6 (He berinazko; TB beiraki,beirazko, Ip bitrezko). Eta gainen hegastegia, ernaiak ageri, berinazko tranpa edo idekidura bat teilen artean. Arb Igand 76. Teilatuko tranpa berinezkoa idekitzen. Ib. 79. Aldare aitzin guzian lerro-lerro ezarriak zituzten behinere ikusiak ez nituen halako berinazko punpulatto batzu, barnean ageri zutenak hari beltx mehe bihurdikatu bat. JE Bur 72. Bertzaren zolarat xortaka erortzen baita haren olio ezin gehiago garbi eta sudurrarendako goxoa, berinazko ttutta mehe batek bertzaren azpian dagon untzi batetarat deramana. Ib. 87. Estalgiaren nola atherbeen goratasuna desbardin duelakotz han-hemenka, berinazko beranda bat agertzen ere daukulakotz bidearen gainerat, bitxia kausitzen dugu eta dorpeskoa. JE Ber 55. Infirmiertsa bat parkean iragan zen, berinazko untzi bat eskuan, odolez erdikala. JEtchep 101.
berina
<< BENTA-ETXE 0 / 0 BIDAI-ETXE >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper