Azpisarrerak (sarrerak) (346)
sorgin.
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. Escriben zorgin por razones etimológicas (haciéndolo derivar de zori) R.M. Azkue en la ed. de las poesías de E.M. Azcue, en BeinB y BGuzur (salvo un ej. de sorgin (BeinB 79)), Altuna (112) y K. Enbeita (177); hay también zorgin en sendos ejs. de Erkiaga (Arran 144) y D. Aguirre, que por lo demás escriben sorgin.
Etim. Posiblemente derivado de sor.
Onom.: Ad locum qui uocatur Sorguinarizaga. (1256) Arzam 402. Cerca la barroa de Sorguinarizaga. (1288) Ib. 402.
1. (gral.; Volt 117, SP, Mic 5v, Urt II 367, Ht VocGr, Lar, VP 85v, Añ, Lecl, Izt 41r, Arch VocGr , Dv, H, Zam Voc), xurgin (R-uzt), zorgin . Ref.: A (sorgin, xurgin); Iz Als, ArOñ ; Etxba Eib ; EAEL 40; Elexp Berg .
Brujo, bruja, hechicero; adivino. "Brujos que llaman sorginak" IC II 47. "Ezta sorgin handi izan behar korapillo horren urratzeko, [...]. Ez naiz ni sorgina zure gogoan zer daukazun iakiteko, je ne suis pas moi sorcier, devin, [...]" H. "Sorgiña batzuetan andrakume zuri ederra; beste batzuetan atso zar, baltz zatarra" Etxba Eib. Cf. VocNav s.v. sorguiña. Cf. tbn. Iz ArOñ: "Sorgiñerrekia, el río que baja entre Azpilleta y Albitxuri".

Apo sorgina. (Ae, 1544). ReinEusk 35. Sorginak narama et orai bi sorgin goaz. (AN, 1576). ConTAV 5.2.4. Micheto begiraizu zer ari zaren, sorgina zarela esaten badezu erreko zaitue. (AN, 1610). Ib. 5.2.4. Ametsetan, aztietan, sorginetan, ezkuturetan eta berze deabruaren artetan siheste eman dut. EZ Eliç 143. Sorginak dira iende thaillu batzuk zeiñek (diotenez) arnegatzen baitute bere egiazko Iainkoaz. Mat 106. Sorginek eta aztiek bere botherea deabruari emaiten derauela egiten dute milla gaixtakeria suerte. Harb 375. Billatu zuen sorgin enkantari bat. Mb IArg I 277. Sorgin, azti edo asmatzailetan sinheste dutenek. Brtc 55. Emuten deutsai sorgintzat daukaten atsoari. msOñ 98v. Azti eta sorginetan / dutenek fidantzia / enganio galkorretan / deramate bizia. Monho 98. Zuk dongatzat, lapur-usainekotzat, sorgintzat ta guzurtitzat zeunkan luebagin pranzes au, dala gizon zinzo, egijazti, on ta kristinau garbi bat. Mg PAb 168. Aur denboran sorgiñen gañean aditu zituan ipuiakin. AA II 223. Ikusten danian atso argal, kaden edo erkinen bat sinistutia sorgina dala. Astar II 40s. Zer iduritzen zaitzue: sorginak ziren Piarres, Thomas, Andres eta hoikien lagunak? Hb Egia 144. Deitu zien Faraonek jakintsuai eta sorgiñai. Ur Ex 7, 11 (Ol, Ker, Bibl sorgin; Urt llilluratzailleak, Dv sorginkeria egileak, BiblE aztiak ). Jende guzia oihuka hari zen andre gazte hura sorgina zela. Jnn SBi 174. Iñoiz ere lo ez datzan etsaiak [...] judu zar gaizkiñ edo sorgiñ bat aurrean ipiñi zion. Arr May 149s. Eu zorgiña ezpaaz, tximista ori, etxagok emen beste zorgin-antzdunik. A BeinB 54. Bekhatu da azti, sorgin edo bertze holako zonbaiti kontseilu galdatzea? CatJauf 77.
(s. XX) Ezta entzuten be niri ainbeste ames eragiteustien lamiña ta sorgiñen ipuñ itzal bildurgarrizkorik. Ag Kr 131 (68 zorgiñ ). Edo sorgiñak edo San Antonio dabill emen. Urruz Zer 37. Segur, sorginak badirela etxe huntan! Barb Sup 158. Pertza albuan, dantzan, Muruko sorgiña. Laux BBa 6. Gabero sartzen neban giltza agoan eta alan lo egiten neban nire nagosi sorgiña oartuko zan iruditu barik. " El brujo de mi amo" . Or Tormes 57. Bizi diran sorgiñek deia Akelarrera. Or Eus 287. Akelarrera dijoaz sorgiñak aidetan. SMitx Aranz 215. Anbotoko sorgiña erratz gañean bere billa zetorrela iruditzen zitzaion. Etxde AlosT 28. Sorgin ongile batek. Mde HaurB 7. Egunero joaten yakon sorgiña Julitxori lodituten zanentz ikustera. Bilbao IpuiB 214. Sorginak airetan ibiltzen zirela. Zerb Azk 93. Alpesibek, ordea, aztikeriz, sorgiñ izaki, maitaria, Daphni alegia, bereganatzen du. Ibiñ Virgil 54. Sorgiñak dabiltz aidean eta / aurren bat badegu aurten. NEtx LBB 379. Lapurrek eta sorgiñek erre / erre, / artuek eta gariyek gorde / gorde. (Canc. pop.). Alzola Atalak 81. Orduan pentsatu zuala gauezko sorgiña zein izango zan. BBarand 25. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts izkutua --sorgin gaztearena, esaterako-- ezagutu dudanik. MEIG I 198.

v. tbn. ReinEusk2 115 (Azpíroz, 1576). O Po 239. Lg II 268. Egiat 172. Zuzaeta 135. Lard 181. JanEd I 69. Laph 82. Prop 1876-77, 143. Elzb Po 208. Sor Bar 107. AB AmaE 275. Zby RIEV 1908, 772. Apaol 121. HU Aurp 205. Echta Jos 177. Noe 121. Ox 113. Jaukol Biozk 46. Zub 37. Tx B III 41. Otx 33. Ldi BB 62. Lek EunD 27. JMB ELG 79. TAg Uzt 212. EA OlBe 26. Lf Murtuts 5. JAIraz Bizia 87. Akes Ipiñ 28. Erkiag Arran 186. Balad 173. Zait Plat 71. Arti Tobera 285. BEnb NereA 209. Vill Jaink 165. Etxba Ibilt 468. Lasa Poem 117. Uzt Sas 149.
(Como primer miembro de comp.).
Zoaza, sorgin jestua. " cara o gesto de bruja" . (Pamplona, 1632) ReinEusk 138. Sorgin iturri bitako urak egiyaztu milagro au. Bil 164. Begi gorriak, sorgin begiak! Elsb Fram 166. Sorgin kontuba diruri. Sor AuOst 98. Neure ama, atso tximurra, / zorgin-landarea / da apurtuten deustana / biotz-koilarea. Azc PB 175s (la -z- se debe sin duda al editor Azkue). Batzuk iturria goiean eta iturria bean, besteak erregebidea, Anttonek sorginbide ori litekela onena. A Ardi 40. Sorgin ixtorioetan Zafra-Maria-Zafra makila bezala. Barb Sup 184. Orduan sartu zan sorgiñ-atso sendalari bat. Or Tormes 59. Sorgin edo ifernuko erreka beltz eta hits artan doa Irati-ko ibaia edo ur-haundia. Zub 118. Ez bedi biztu sorgin-aker, naiz / katamotz Prantzi mugako. " Chivo brujeril" . Or Eus 256 (344 sorgin-ama ). Gabaz sutonduan / sorgin ipuñak kantatzera. Laux AB 56. Urrengo sorgin-kantatxoa angoxe batzarren gomutagarria da. (V-och). A EY I 390. Su-gurdi aurretik sorgiñ-argiz lurrak itxaso dirudi. Or Poem 531. Belarrian beti / sorgin-soiñua dut. " Una música embrujada" . Ib. 530. Ire sorgin atzaparrak nere Matxintxori jarri ziotenan arpegia. Etxde AlosT 26. Haien sorgin-egintzak artez edo moldez mediumtasuna eratortzeko dira. Mde 342. Tipi tipitik sorgin ixtorioetan hazia. Larz ( in Zerb Azk 93 ). Zer eretxiko ete eutsan, ainbeste ixera, sorgin-ixerak ezpazirean, intxaur-azal baten sartuten ikusi balitu? Akes Ipiñ 28. Sorgin-baso au itxita, goazen ainbat ariñen gure aitatxoren etxera! Bilbao IpuiB 215. Udaberria eztaietan dek, / sorgin lana norbaitek / egiña dik zugaitzetan. NEtx LBB 263. Jaiki intzan arrigarri, / begietan sorgin-arg. Ib. 230. Sorgin-jaia. Ib. 64. Lerro-mataza ugari horien sorgin-izkutua ez dago nornahiren mendean, eskribauenean baizik. MIH 152.
2. (Empleado como insulto, ref. a mujeres). "Bruja, tramposa, mandona. Sorgiñ galanta eindda zare zu " Elexp Berg .
Seme edo alaba gaistuak bidao bat egiten badeutsu, isilik egon ta padezidu; sorgina edo barritsuba esaten badeutsu, isilik egon ta padezidu . fB Ic I app., 26. Bere proximuari dei egiten deutsanak aserre eta garratztasunagaz lapurra, sorgina, ordija, dongaro jaijua edo beste onelako izen dongaren bat. Astar II 103. Enaz iñozentetu atso me sorgiña, / zuk aña zentzun badot, aiñ txarra ez miña. AB AmaE 239. Atso sorgiñ, ortz ustel, gezurtie. Alz Bern 77. Bai eta sorgina hihaur, atso tzarra! Barb Sup 78. Gure auzuan bizi dan atso / sorgin bat dala meriyo. Tx B II 22. Bai, amatxo, Usoa sorgin petral ori izan da. Etxde AlosT 26. Muster-musturretan joko zaituedaze ba danok, sorgin-petral-erriok. Bilbao IpuiB 274. Atso sorgiñak! Obe litzake beren etxea gobernatuko balute. TxGarm BordaB 91.
Sorgiñ-sorgiña alakoa, atrapetan ba eban atrapeu! Bilbao IpuiB 154.
3. "Semilla blanca redonda que brota de algunas plantas (parece que cardos) y es transportada por el viento; algunos (G-to, AN-larr), la llaman sorgin 'bruja'" A (s.v. zeruko tanbor).
4. "(V-ger-ple-arr), pan subcinericio o cocido en el rescoldo" A.
5. "(L; Gim[énés] 142), crabe poltron (crust.)" Lh.
6. Embrujado, mágico.
Naro ebillan lora sorgiña urlo garbijan. Laux BBa 74. Erbeste-miñ sorgin batek, gure gaztedia badaramakigu. Goen Y 1934, 186. Neska sorgiña, gau baltzenean / bildurrik bere eztaukozu. "¡O, joven embrujada!" . Laux BBa 48. IItxaso bare, zelai urdiña, / muga-biribil, belar-berdiña: / goizaldea duk sorgiña! Ldi BB 138. zan ere, ariek ziran begi sorgiñak Matxinen bigarren alabarenak! TAg Uzt 214. Mendi-tontorrak / aldakai sorgin batez bezela / ba-dirudite len baño urrego. EA OlBe 27. Errupiñok, ostera, ezagutu ete eban iñoiz kolko barruan alako poz sorgiñik? Bilbao IpuiB 95. Loreillak dirala, ortxe berotsu, / arrats sorgin batez, jaioa nozu. Onaind MEOE 726. Zaldunorrek sentidu eban gañeko estalkixa kentzen zetsala bateron baten esku sorgiña bitarte. Etxba Ibilt 467. Gau sorgiñagorik! NEtx LBB 228.
Gela sorgin antzekoetan kokatzen [oi ditu] eta arrigarriro gogoratuz ateratzen. " Miris tanquam cellis" . Or Aitork 256.
Ikuskizunaren zoragarria [...]! Legor, itsaso ta zeruak egiten eben batasun-batzarraren sorgiña! Erkiag Arran 8.
7. Listo, espabilado. "La que es despabilada. Aur ttikién bat edo, despabiletúe, ola balin bada bizíe, orduen: au sorgíñe! erran izendu dé, erraten dá, beño gutiten" Iz Ulz. .
Guziak baino sorginagoa izan zen Oxalde. Dirua harek hatzeman eta jabeari harek itzuli. Ox 200. Haren gain joanen ziren bat eta bertzea... eta bertze gerta zitazken makur guziak! Ez, hainitzen burutik etzen aise kenduko Gaxuxa etzela zuek eta ni baino sorginago. Zerb Azk 95.
8. Falso, fraudulento.
Laborari sorginik ez eta dentista sorgina izanki; zurgin ala harotz sorginik ez, eta hezur-xuxentzale sorginak nun nahi; dendari sorginik ez eta emagin sorginak ihaurri; [...] xoxo ala gezurtien erresuman bizi othe gira? JE Bur 194.
9. "Encantadora. Dícese comunmente de los niños. Ara au ume sorgiña! Lastanka jango neuke! " Etxba Eib. .
10. Difícil, complicado. "Elektrizitateaz honakoa entzun izan dut, entxufe, kable, kontaktu eta abarrekin burutu ezinik ibiltzean. Elektrizidadia sorgiña da gero! " Elexp Berg. .
Estuasun gogorrak dirala txapelketan opizio sorgin ontan pasatzen diranak. Insausti 24.
11. "Se dice de las vacas aficionadas a escapar de los cercados" Elexp Berg. . " Bei sorgiñ orrekin ezin ddou burutu " Ib. v. sorokari .
11. "Saguzar. Etse batean leio bat edekrik ikusten badie, kara faten dra guziak, sorginak " ZarHizt. v. sorgintxori.
MILA SORGIN, MILA SORGINA.
a) (Interj.). ¡Demonios!, ¡mil demonios!
Mila sorgina! / Errege baldin banitz zer erregina! Elzb Po 191. Zer mila sorgin; ez irabaziko? Nork daki hori? HU Aurp 60. Balinba ohartuko ahal zen, zer mila sorgin! Barb Sup 103. Zer mila sorgin! JE Ber 41.
Bi mila sorgin! Ox 22.
b) (Adj.).
Gizon zoro milasorgin horiek zer ari othe zauzkigu? GAlm 1932, 58 (ap. DRA ). Eskua luzatzea aski kasik eihera mila sorginaren hartzeko. Zerb Gerlan 33.
SORGIN-AFARI.
a) (V, G-to, AN-ulz, B; H; s.-apari G, AN; xurgin-aigari R-uzt). Ref.: A (sorgin-apari, xurgin-aigari); A EY I 382; Arin AEF 1960, 82; Iz LinOñ 180, IzG; JMB At; Izeta BHizt2.
Cena de media noche. "Réveillon" H. "Cena ligera a media noche que se hace al construir calero; litm., cena de brujas" A. "Oillar-mezatik landa etxean egitan dan apario ño bat da xurgin-aigaria" Ib. "Sorgin apari, así se llamaban ciertas cenas en común o entre varias viviendas de una misma casa [...] o entre las personas que frecuentaban alguna reunión o tertulia, como las suasleek, o también entre jóvenes que habían postulado por Carnaval o Santa Agueda (G-goi)" Arin AEF1960, 82. "Sorgiñ-afarie, la cena que se hacía a media noche al terminar los trabajos del lino (Etxalekun)" Iz IzG. "Goizeko iruetan sorgin-afari ederra in ginuen" Izeta BHizt2. "La noche del nacimiento de Nuestro señor Jesucristo, acudió a la misa del gallo y [...] pasó a casa de Joaquín de Unzué [...] a tomar un bocadillo que llaman sorguinafari, como es costumbre en aquella noche" (Valdizarbe, 1802) LexHNav II 143.

Iraulixe gau-erdia lana bukatzeko; / --izena 'sorgin-afari' orregatik edo...-- / ian zuten, edan zuten. Or Eus 60 (v. tbn. 144). Jan-edana amaituta, gogozko sorgin-apariari azkena emonda, guztiak alkarri agur egiñaz kalera ziran. Erkiag Arran 47.
v. tbn. Gazte 1957 (Enero) (ap. DRA).
b) "Sorgin-afari (V-arr), cena que hacen las mujeres al celebrar la última tertulia de la invernada" A.
SORGIN-HAIZE (V-m-gip, G-to-nav, AN). Ref.: A; A EY I 382; Iz Als; Satr VocP (tiruitia); Ond Bac; Satr CEEN 1969, 72; Iz Als, ArOñ; Elexp Berg. "Remolino de viento" A. "Sorginaizí, el viento arremolinado" Iz Als. "Sorgin aizia es el viento arremolinado, que levanta en espiral polvo y, en general, cuerpos de poco peso (G-nav)" Satr CEEN 1969, 72. "Remolino de viento. Sorgin aizia... oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak ta zurrumilluak ta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten" Elexp Berg.
Sorgin-aizeak norbait eraman eztezan kurutze bat egin bear da, erpurua beste biren artetik ageri dela. (V-arr). A EY I 380. Agostu illen euri gozoak / baba zimelak loratu, / lekatutzera nekez iritxi, / alerik etzuten artu, / agor illeko sorgin-aizeak / danak erabat igartu. And Egun 121.
SORGINAK EDUKI. Estar embrujado.
Zer esango zeunkie egin ostela ni erritik kanpora bialduteko? Zorginek neukezala edo zorgine nintzela asmau ostien. A BGuzur 138.
SORGIN-ALDRA. Grupo de brujas.
Akelarreko zorgin-aldra zorigaiztokoa. A La Abeja 1890 (1), 56. Zorgin-aldra luze luze luze bat. A BeinB 57. Sorgin-aldra zorabiatuen antzera zetorzkion leengo gertakizunak ijiji ta oiualdi zoroetan. TAg Uzt 248.
SORGIN-AMETS.
Gogopen larri, edo sorgin-amesik / oraindiño ez dozu begi aurrean. Onaind (ap. DRA , que lo interpreta como "fantasma, ensueño quimérico").
SORGIN-ARGI. Espejismo.
Ikusgarriena ango [Bolibiko] sorgiñ-argia. Goazela, goazela, trenetik urruti xamarrera, aurretik, aintzira edo itxaso bezela ikusten diñagu lurra, ta atzera utzi-ala, lur biurtzen din. Or QA 50.
SORGIN-HARI. "Sorgin-ari, hilo elaborado la mañana de Navidad; litm., hilo de brujas (V-m)" A EY III 300.
SORGIN-ASKARI (Sal ap. A EY I 383). Refrigerio de madrugada (litm. 'almuerzo de brujas'). v. SORGIN-GOSARI.
SORGIN-ATXIKI. "Gorputzean ubelune bat badago, sorginak jo dutela esan oi da. Olako ubeluneak sorgin-atxikia du Baztanen izena; Garazin sorgin-zimikoa" A EY I 380.
SORGIN-AZTIAK. Brujas y adivinos.
[Innocentius VIIIgarrenak] "Summis desiderantes" bulaz, sorginaztiak urkamendira edo sutara igortzen ditu... Mde Pr 309 (en EG 1951 (11-12), 22 aparece escrito sorgin-aztiak).
SORGIN-BARATXURI (AN; Lcq 160), SORGIN-BERAKATZ (V-arr). Ref.: A; A EY I 382. "Ajo silvestre" A.
Sorgin-baratxuria maizenik mahastietan eta lur haretsuetan heldu da. Zerb GH 1934, 327. Ez dire Azkainekoak hitz hauk: sorgin-oiloa, sorgin-baratxuria, sorgin-orratza eta bertze batzu! Zerb Azk 96.
SORGIN-BATZAR. Reunión de brujas.
Gau artan Akelarren bildu zitekean / Mari Muirokorekin sorgin-batzarrean. Or Eus 275. Zubipeko sorgin-batzar-garai zan orduko. Ib. 60.
SORGIN-BELAR (-lh- L ap. Lh; Hb; -bedar V-gip). Ref.: Lh; Etxba Eib (sorgiñ-bedarra). "Stramoine vulgaire" Hb. "Frantsesez pissenlit deitzen duten belharrak hirur izen segurik baditu eskuaraz: ahuntz-kornoa, mando-belharra, sorgin-belharra" GAlm 1955, 32. "Belladona. Sorgiñ-bedarra begiko miñandako" Etxba Eib.
[Ixurkai likits bat] amorde gaiztoek maiz aztiketarako biltzen dutena sorgin-belar eta mintzoekin naasteko. "Herbas" . Ibiñ Virgil 100.
SORGIN-BELDUR. Temor a las brujas.
Betetzen zaienian / aurreko barrika, / arratsean eztute / sorgin-bildurrika. JanEd I 54. Astiartian sorgiñ-bildurrik / gabe sartu zan etxera. JanEd II 89.
v. tbn. MendaroTx 111.
SORGIN BELTZ.
Ba ahal dakizue nor diren laminak: / iguzkiaren etsai, debruxka higuinak, / dena gaixtakeria, sorgin beltz, ohoinak. Ox 26. Mari Txindoki ta aren neskame / zaraten sorgin beltzeri, / sasi-azpira bil zaiteztela, / diozuet guzieri. Or Eus 345. Ez da galduko ontatik sorgin beltzen azi. Ib. 287. Oiek aztuta, sines dukete / sorgin beltzaren gezurra. Ib. 331.
SORGIN-BILGU. Reunión de brujas.
Zer ai zen galde ein zako eta andre zarrak mutilari, sorgin-bilgiora fan gogo zuela erranes arekin fan nai zuen galde ein zako. A Aezk 196.
SORGIN-BURUZAGI. Jefe de las brujas.
Hitz larri eta beltz batzuetan izkribatuko diotegu, MAHUMAREN eta INGUMAREN (Izpiritu Gaixtoak, Sorgin-buruzagiak) izenean. Barb Sup 114.
SORGIN-DANTZA. "Consiste esta danza de brujas en que unas cuantas niñas montan cada cual en una escoba, mientras ellas y todas las de la cuadrilla cantan repetidas veces esta quisicosa: Sarian zunzun, sarian zunzun, sarian zunzun zena; laun kirinkun, laun kirinkun, laun kirinkun lena" A EY IV 364.
Olio-biltzailleak, zugatzeko igalien pean sorgin-dantzan ari dire. 'En farandole' . Or Mi 82. Sorgindantza zirudin jaialdiak. TAg Uzt 182.
Tomas, orroit ote zira / su-garren sorgin dantzari / nola ginauden begira, / lotuz kantu xaharreri? Iratz 80. Goazen suko sorgin dantzen luzaz ikustera. Ib. 59. Aizeak sorgin-dantza nastua arrotu zuan basoetan. NEtx LBB 75.
SORGIN-EGUN.
"Observamos que alguno nos dice: 'no parece bonito elegir ese día para el lanzamiento del barco; es día de brujas'. Llegada la noche se extiende la prevención de que no parece bien botar un barco nuevo en viernes. Sorgin eguna! ¿De qué rincón del subconsciente bermeano pudo surgir aquel reparo ancestral?" Irigoy GacetaN 24-11-1957 (ap. DRA ).
Toki batzuetan asteartea daukate sorgin-eguntzat. (V-arr-arrig, G-azp). A EY I 374. Sorgin-eguna eldu orduan / lan asko neuke eiñ gura: / baiña bat bere egin bagarik / igaroten iat eguna. Zam Ezale 1898, 237a.
SORGIN-EGUR (V-ger, AN). Ref.: A EY I 383; A Apend. "Arbusto de bayas negras" A EY I 383.
Apo elderra nahasiz sorgin egurra derizan zuhaitz madarikatu baten azalarekin. Apesteguy GH 1924, 159.
SORGIN-EHIZA. Caza de brujas.
[Aurkitu dut] su ta gar dabilen sorgin-ihiziaren oihartzunen bat. MEIG VIII 23.
SORGIN-EHIZTARI. Cazador de brujas.
Oroit bitez, mesedez, gure artean agertu zaizkigun sorgin-ehiztari bipilak McCarthy zenaren gorputza aspaldi usteldu zela. MIH 375.
SORGIN-ERDARA. "Lekarotzen sorgin-erderaz izketan ari zirenean, neskato-mutikoak, batetik amabirarte, kopurugaiak onela ebaki oi zituzten: baga, biga, iga [...]" A EY IV 290.
SORGIN-ERROTA. "(V-gip), Altubek zionez, bere aurtzaroan kartoizko biribil batekin, ari pittin batekin eta intxaur azal batekin egiten zan, eta ariari tiraka egiñez... Beraz, errota itxura, baiña probetxurik bagea" Zt (comunicación personal).
SORGIN-ETXE. Casa de brujas.
Sorgiñ-etxea irudian. "Parescía casa encantada" . Or Tormes 67. Baiña basetxe a sorgin-etxea izan. Bilbao IpuiB 213.
SORGIN-GARO (V-gip). "Sorgingarua, la especie de helecho que sale en lugares húmedos en forma de mata" Iz UrrAnz . "(Athyrium filix-femina), helecho hembra" Elexp Berg.
SORGIN-GOSARI (L-ain ap. A; H). "Réveillon, repas du milieu de la nuit" H. "Refrigerio que se toma poco después de media noche; litm., almuerzo de brujas" A.
SORGIN-GURAIZE (s.-goaiziak AN-gip ap. Lek AEF 1922, 26). "Sorginguraiza (tijera de brujas), que se utiliza todavía en el P.V. en determinados festejos populares" JMB El hombre prehistórico 100s.
SORGIN-INGUMA. Mariposa.
Sorgiñ-inguma xuri-gorrixta / muskil gaiñetan ernea. Or Poem 553.
SORGIN-IRA. "(Vc), variedad de helecho que en su tallo tiene cierta pelusa" A. "Sorgiñ-iraak, los helechos especiales con hojas desde la raíz que salen en árboles y lugares húmedos" Iz ArOñ.
SORGIN-IRAKIN. "(V), efervescencia o hervor falso porducido por algunas sustancias calientes depositadas en el fondo de un caldero puesto al fuego" A.
SORGIN-ISUSKI (s.-itxuski V-gip). Ref.: Iz UrrAnz, ArOñ; Elexp Berg. "Sorgíñ-itxuskixa, el brusco (planta)" Iz UrrAnz. "(Ruscus aculeatus), rusco. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena" Elexp Berg. v. SORGIN-KILARRA.
SORGIN-HITZ. Palabra mágica.
Makur ikasiak edo sobera ithoka erranak, makur bethi errepikatuak ziren sorgin-hitzak. "Paroles cabalistiques" . Barb Leg 141. Amorde gaiztoren batek edaria pozoitzen baldin badu azti-belar eta sorgin-itzak naasirik. Ibiñ Virgil 85.
SORGIN-HIZKETA, SORGIN-HIZKUNTZA. Lenguaje de brujas.
Eza ta baia: sorgin-izketa au, len aitaturiko Barandiaranen idazlanean. SMitx Aranz 21n (la nota se refiere al verso Baietzak eza garaituko du ). Irudi hizkuntza irudimenaren irudipena da, ba, eta sorgin hizkuntza dirudi. Zarate ELit 32.
SORGIN-KILARRA. "Sorgin-killarra bat, un brusco (planta) (V-gip)" Iz IzG. v. SORGIN-ISUSKI.
SORGIN-KILO (-kh- L ap. A; -kh- Dv). "Junco; litm., rueca de brujas, planta que tiene un penacho, brota en las orillas de los ríos; sus hojas sirven para hacer esteras" A. "Ziadi-ondora elduta sorginak ezin ibilten omen ziran. Ortik etorri zitzaion zia deritzaion landare orri sorgin-kilo izena (AN-larr)" A EY I 386.
SORGIN-KONTRA. "(Carlina acaulis), ajonjera (G-to)" Arzdi Plant1 279.
SORGIN-KONTU.
a) "Cuentos o historias de brujas. Gure amandria zanak makiña bat sorgin-kontu kontatzen zoskun" Elexp Berg.
Batak galde eta besteak galde, batari erantzun eta besteari erantzun, guziak zeuden barrez. Zer esaten zuten eztakit garbiro, baña bai sorgiñ-kontuak zerabiltzkitela. Urruz EEs 1917, 58. Sorgin-kontuetan, berriz, mundua sortu zanetik onuzkoak bazekizkiteken noski. Ataño TxanKan 86. Gaur lengo istori edo sorgin-kontu ta olako asko kontatzen da. JAzpiroz 95. Gure aurrekoak sorgin kontu asko kontatu oi ziguten. BBarand 15.
b) Cosa de brujas.
--Zer gertatzen dan? Gauz aundia. Arriturik utzi ninduben atzo Mikolaxek. --Zerekin? --Neronek ere bai al dakit? Sorgin-kontua diruri ta... Sor Bar 107.
SORGIN-LORE. Nombre que se da a la flor del diente de león ya con semilla madura. v. SORGIN-OILO.
Sorgin-lore bat artzera makurtzen da, ta bere beatzakin oratzen du ta: --Ezkonduko naun?--galde egiñik, aize ematen dio. Eston Iz 41.
SORGIN-LUMA. "(V-arr), la primera plumilla que a modo de pelusa nace en los pajarillos; litm., pluma de brujas" A.
SORGIN-MAHATS. "Sorgin matsak, frutos del sauco (G)" Arzdi Plant1 279.
SORGIN-MANDATARI ( (V, AN)). Ref.: A; A EY I 382. "Mariposa; litm., mensajero de brujas" A. "En Leiza y Baztán, llaman así a una semilla blanca y redonda transportada por el viento" A EY I 382.
v. tbn. Muj EEs 1915, 264.
SORGIN-MARAMA. Muñeca encantada (?).
Txomin erriari iñon diran xamurkeriak esaten asi zitzaion: Kantauriko pitxia, Hirurzun zaarra, Easo ederra, Irutxulo maitagarria, [...] sorgin-marama, ezti-tantoa. Anab Don 29.
SORGIN-MARRA. "Naiz iskilinbaz naiz diruz egiten da sorgin-marrako yolasa. Lauk yokatzen dute bakotxak berea (iskilinba naiz dirua) deramala (B)" A EY IV 364.
SORGIN-NAGUSI. Jefe de las brujas.
Hedoietan barna igan zen Sorgin-Nausia. Barb Leg 134. Bere manuen emaiten ari, hasten da beraz Sorgin-Nausia. Ib. 134.
SORGIN-OBO. Círculo de brujas.
Lehenago Frantzian uste zuten sorginek akelarre han egiten zutela, eta sorgin-obo (ronds de sorcières) deitzen zituzten toki horiek. Mde Pr 267. Azken onen bitartez sartu bide zan Platon itz zoragarriak ereiten zituen aztiaren sorgin-oboan (zirkulu). Zait Plat 10.
SORGIN-OILO.
a) (B, BN-baig ap. A). "Simiente de la planta llamada mandabelar, el viento la impulsa a largas distancias" A. v. SORGIN-LORE.
Ez dire Azkainekoak hitz hauk: sorgin-oiloa, sorgin-baratxuria, sorgin-orratza eta bertze batzu! Zerb Azk 96. Mandabelarraren sorgin-oiloa urrun darama aizeak: orobat urrun io zuten Pitagorak irakatsiek, sorgin-oiloak iduri. Zait Plat 61.
b) B, BN-baig ap. A). "Mariposa" A. v. tbn. A EY I 382. Muj EEs 1915, 264.
SORGIN-OPIL. "(V-arr-arrig), torta de estas cenas de medianoche" A EY I 383.
SORGIN-ORRATZ.
a) (V-oroz ap. A; sorgiñ- Zam Voc). "Libélula, insecto verdoso notable por la rapidez de su vuelo, la fuerza de sus alas y su hermoso color azul; vulg, caballito del diablo; litm., alfiler de brujas" A.
Eguzkitan zakusdan / sorgin-orratz urdin! / aizek eta basoak / ez aunate muxin. Zait Gold 111. Sorgin-orratz botz, lerdenek / miresten zuten sarraskia. (Interpr?). Mde Po 57.
b) "Rayos solares que a manera de dedos atraviesan las celosías de las nubes" Gketx Loiola.
SORGIN-ORRAXEXE. "Niño mimoso (G-azp)" Inza EsZarr 177.
SORGIN-ORRAZI, SORGIN-ORRAZE.
a) (V-gip; s-orratzi V-gip). Ref.: Etxba Eib (sorgin-orratzixa); Elexp Berg. "Cardère sauvage, sorgin-orrazea" Zerb GH 1932, 523. "[Las lamias] usaban como peine el espigón del cardo silvestre cuyos pinchos quedan rígidos al secarse. El esp. provisto de tales pinchos se llama sorginorrazi" EF 36 (1956) 3 s.n. 7, 635. "Sorgin-orratzixa, cardo borriquero. Sorgin-orratzixa baño latzagua zan a andrakumia" Etxba Eib. "(Dipsacus fullonum), cardencha, dipsaco" Elexp Berg.
b) SORGIN-ORRAZE
Eztena argi-izpi biur baledi, / sorgin-orraze ederrena. " Espectro solar" . Or Eus 393.
SORGIN-OTE (-ota V-gip). "El brusco" Iz ArOñ (s.v. sorgin-itxuskixa). v. SORGIN-ISUSKI.
SORGIN-PIKU (AN-larr; s.-piko G-to). Ref.: A (sorgin-piko); Asp ANaf (sorgin). "Higos silvestres; litm., higos de brujas" A. "Higo silvestre" Asp ANaf.
Mendian ere izaten da pikoa, sorgin-pikoa deitzen dioguna. Ostolaiz 93. Sorgin-pikoa txertatu leiteke. Ib. 93.
SORGIN-SALDA. "Caldo de brujas. Zugarramurdin sorgin-salda artu ginuen" Izeta BHizt2.
SORGIN-SARDINA (V-m ap. A Apend, sin trad.).
SORGIN-SEME. Hijo de brujo.
Sorgin, sorgin semea. " "Hijo de brujo" . (Larraun, 1614) ReinEusk 129.
SORGIN-SOLAS (BN-ciz, B ap. A EY 387). "Jerigonza. Caro Los Vascos 499 y 500" Garate Cont BAP 1957, 52. "Sorgin-solasa du izena olako izketak: Eperrapan zapadapan, zeper dupun opor? (erran zadan, zer dun or?)" A EY I 387.
SORGIN-TALDE. Grupo de brujas. v. SORGIN-ALDRA.
Akelarreko arpeetan zoro-dantza duten sorgin-taldeak iduriko lukee. TAg Uzt 59.
SORGINTZAKO. Persona tenida por bruja.
Sorgintzako bat il-orduan eskua ertsitzen ai bada, bere sorgin-indarrak edo sorgingoa bertze bati eman nai dako. "Una tenida por bruja" . A Aezk 212.
SORGIN-UKUILUTAR.
Zer duk ik neskarekin, aker-buru-jale? / maiztar alderdi-gutxi, etxean eltze-mê, / sorgin ukullutarra, ate-aize-jabe. "Raza de conventículo de brujas" . Or Eus 38.
SORGIN-UME. "Kajatik ekarritako umea, niña de la inclusa" Zubk Ond.
SORGIN-ZIMIKO. v. SORGIN-ATXIKI.
SORGIN-ZULO.
a) "Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati" Elexp Berg (s.v. sorgiñ). Cf. VocNav: "Llamábase sorguiñuzulos a ciertos agujeros o grietas, existentes en algunas casas, por los que según creencia popular, salían las brujas hacia los aquelarres (Zubieta)".
Sorgin-zilotik laguntza galdez ari, ikusten du atxoa. " Trou à sorciers" . Barb Leg 136. Bigarren anaia, lore politekin doa... / sorgin-zulo ber-berean ikusten atsoa... Or Eus 50. Bestela, aizeak eramango luke sorgin-txulora. Insausti 225.
b) Agujero misterioso (?).
Ba-ditu, bai, talaburdin eta burduntzirik, baita [...] gaztaiñatarako tanboliña, barriz, sorgin-zuloz beterik... Agur 21-4-1973, 7.
XORGIN.
a) "Bruxa" Lcc.
b) (Uso adj.).
--Geiago badire? --Ba ditun Yainkoaren Ama! Ire eskua xorgiñ ote den negok. " Tu as la main fée" . Or Mi 22. Inguma xorgiñez, gogakizun xuriz, bete zait burua. " Mágicas mariposas" . Or Poem 522.
c) (Ref. a niñas). Cf. Echaide Orio: "Shorgiña, apelativo cariñoso para niñas".
--Ederra sorgiña? --Gazte dala, bai; zartu ezkero biurtzen dun deabru itsusi. Aur politeri "xorgin" esaten zienagu. Or QA 75.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper