Azpisarrerak (sarrerak) (346)
1 handiki.
1. (V; Lar, , Dv (V), H), haundiki (V, G-azp) Ref.: A (andiki, aundiki); Etxba Eib (aundikixa); Elexp Berg (aundiki); ZestErret .
Persona influyente, principal. "Magnates" Lar, . " Erriko aundiki guztiak batu ziran autua aitzeko " Etxba Eib. . Duvoisin interpreta erróneamente como sust. handiki de Oihenart (Pr 9), y lo traduce: "grand du monde". v. 2 handizki, handikitar. Tr. Documentado desde mediados del s. XVIII (en Larramendi); a partir de principios del s. XIX lo hallamos en autores vizcaínos y en algún guipuzcoano, como Aguirre de Asteasu; en el s. XX su empleo aumenta en textos guipuzcoanos. En DFrec hay 12 ejs. de handiki y 9 de haundiki.
Ez ordea guk, diote beste andiki ergel txoraxka batzuek. Lar Cor 152. Errietako andiki ta agintariak. CrIc 97. Baña zuaz praile, abade ta beste andiki askogana. Mg PAb 197. Errege ta andiki asko. MisE 80. Etxe, soro ta baso asko dauzkan andikirik aberatsenak. VMg 61. Onelako zabarkeriak gertatu oi omen dira lenengo mallako andikien artean ere. AA II 166. Neguban bere jantzita eukiten ditubee andikijak euren bigira edo saraulekubak. fB Olg 119. Ugazabagazkua ez galdutia gaiti, andikijagazkua ez galdutia gaiti, ezkonduten da inos maite izango dabela sinistu ezin daben lagunagaz. fB Ic III 355. Batu zituban bertara kaballero, juez ta bere Erreiñuko andiki modu guztijak. JJMg BasEsc 143. Andik doaz andiki batenera / ordotsagaz eskintza egitera. Zav Fab, RIEV 1909, 31. Begira zenbat Errege, Erregiña, Jaun, andiki, ta aberats. Ur MarIl 45. Munduko andikien / Egarri bagarik. AB AmaE 355. Eta aundiki baten baratza bezin ongi apainduak. Apaol 22. Andiki edo gizon eskubide andiko bategaz berba egiten danean. Itz Berb I 192. Dukea edo olango andikiren bat dala esan deuste. Ag AL 137. Gogor egin bear da; gogor andiki, agintari, legegille ta abadien aurrian. Ag G 355. Peñafloridako konde Munibetar Franzisko Jabier, eta beste zenbait aundiki ospatsubak Azkoitiyan jaioak dirade. IPrad EEs 1915, 104s. Andiki entzutetsu orrek [...] nire txaloak [...] belarri-ondoan leukez. A EEs 1916, 111. Zeure laguntasuna eta [...] bertako andikijena [...] Diputaziñuak eta bere otseñak darabillen alegiñai batu ezkero. "Personalidades del país" . ForuAB 91. Aundikiengana oldez ez sartu. Ol Imit I 8, 1 (Pi aundiki; Dv handi-mandi). Aundikiyak eskatzen digute iñude bat. IArt Itzald II 57. Ni Ziziriko ospetsuba naz, jatorriz andiki ta zalduna. Altuna 83. Erriko andikiyai, abade, alkate, juez, sekertario, mediku, duban erakutsi eutsien basastua. Kk Ab II 151. Batzar-nagosiko zaldunak eta andiki gurenak egitten eben edozer egin al ixateko eskubidia. Otx 45. Andikia, inpernuko lebazkia; pobrea, zeruko lorea. (V-m). A EY III 171. Zalduna dala?... Ezin diteke ori zaldun izatea, ori aundiki izatea... Euskeraz aritzen ezta, ba? Ldi IL 169. Aundiuste egarria ase nairik aundikiren batek sortu eraziko egintza izatea. EAEg 18-11-1936, 326. Alostorreko jauna ta Gipuzkoako beste zaldun eta andiki batzuk. Etxde AlosT 13 (18 aundiki). Poeten laguntzaile eta ongigile ziren handikiak. Mde Pr 235. Lurbira zear egongo dira / uri ederrak jantzirik, / baratz ederrak, lorategiak / aundiki lilluraturik. (Interpr?). BEnb NereA 176. Ogei ta amar andiki iabetu egin ziran agintaritzaz. Zait Plat 8 (77 aundiki). Handikiek oro handi. Aristokles zuen izena, eta Platon izen-goitia bizkar zabala omen zuelakotz. Lf ( in Zait Plat XIII ). Urre-zakuetan eseritako aundikiak, ikaragarrizko lujoz apainduak. Vill Jaink 130. Aundiki arroa, jauntxu madarikatua... Erkiag BatB 128 (155 andiki). Mantxako aundiki baten gertaerak. "Hidalgo" . Berron Kijote 25. Handiki-jauntxoek hain gogoko zuten ispilu garbi hori. MEIG VIII 28.
v. tbn. Eguzk LEItz 20. GMant Goi 33. Or Tormes 95 (Mi 118 aundiki). Aundiki: Etxeg in Muj PAm 17. Munita 50. Bilbao IpuiB 227. Basarri 121. Onaind STeresa 63. Anab Aprika 15.
(Uso adj.).
Etorriko balitxakegu geure etxera persona andiki edo adiskideren bat. CrIc 142. Eta ongi izango zala ara joatea andre andiki guziak. AA II 227. Gizon aberats eta andikiak / etxean dau zaragia. Azc PB 78. Beste gizon andikiren baten eskua. Ag AL 166. Jauregiko zaldun eta andera andikijak. Altuna 32. Bilboko liberal andikiak. Kk Ab II 46. Euskalerriko neskatx aundiki sorta ugari bati. Ldi IL 140. Bidera atera zanean, agertu zitzaion aurrera gizaseme aundiki bat. Ir YKBiz 349. Jakiña, gazte jendeak bi amets ôk ditu: / andre eder aundiki ta kutxa bete diru. Or Eus 49. Udalditar aundikien arteko gertakizun bat. TAg Uzt 273. Zebeko amabost agure zar aundikik osatzen dute [abeslari-taldea] . Zait Sof 61. Zer esango ditek debarrak, gu, erriko nagusienak, Gipuzkoako aundikienak bazterturik ikustean? Etxde AlosT 74. Zuek eta zuen adiskide eta gogaide aberats eta haundikiek pobrearentzat antolaturikako eta apaindurikako infernuan. Arti Tobera 274. Itsumustuan eta oldarka badoa Sokraterenera gazte andiki bat. Zait Plat 111. Begira egokion neskato aundikiari. Erkiag BatB 76. Andere aundiki edo printzesaren antzeko zerbait. Berron Kijote 39. Andra andiki alargun baten etxean bizi da eroso. Onaind STeresa 63 (tbn. andra aundiki en la misma pág.). Ez zen herri hortan jende haundiki, haundikari eta buru haundi hetarik batere. Larre ArtzainE 63.
(Fig.).
Erderea Aitorren izkuntza garbia baño polit eta andikiagotzat dauke. Ag Kr 47. Andikiro ospatua izan ziñan, Zebe aundikian yaurle izaki. Zait Sof 91. Maiteago ditu bada, anima eder eta aundikia inguratzen duten gorputz ederrak. Or ( in Zait Plat 154 ). Fonologia demokrazi-zaleak itzuli digu Fonetika handikiak ukatu zigun hitza. MEIG VI 101.
(Como primer miembro de comp.).
Gau atan andiki ames asko egiñ eizituzan Mañasik, eta esnatu zanean iñoiz baño bekoki illunagoa jarri eijakon. Ag Kr 167. Arrotz izanaz ta bere abizen ta aundiki-odola ta bere jakituria iñori bez agertu ta iñok ezagutu barik. Belaus Andoni 8. Euskera aundiki-soñekoz. Ldi IL 61. Nor izango aurre ta atzesku? ta azpeitiar bat eta elorriotar bat; bi erri oien tartean sortua baitirudi aundiki-dantza ori. Or QA 190. Bere erropa zarpatsu ta guzi aundiki tartean sartu zen [...], baiñan, erretoreak pulpitotik igarririk, bere agindupeko bati zera agindu zion, alegia, aundiki leku artatik Piarres aizatzeko. Etxde JJ 271. Zenbat andiki-gorpu / itxasoraño daramak ondakin! "¡Cuánto cuerpo de nobles!" . Gazt MusIx 101. Agurtu zuten elkar aundiki-legera. Berron Kijote 141.
2. Magnífico.
Jesus jaio zan ezkero: / oroimen atsegiñ aundikiya / Zerubetatik jatxiya. Echag 107.
3. Vanidoso. "Soberano" .
"También se dice calificando al que persigue el trato o la amistad de los grandes. [...]. Beti izan zan aundikixa, zerbait ziran guztien ondoren " Etxba Eib. .
HANDIKI-HANDIKI (Con reduplicación intensiva).
Txanpaña! [...]. Edari txuria, edari garbia, edari fiña, andiki andikien edari garestia. Ag G 174.
HANDIKI-BURU EGIN. Dárselas de gran señor, de persona principal.
Andiki-buru egitteko eztok ezer biar. Otx 170. Bertoldin, andiki-buru egiñez, baebillen batera ta bestera bazterrak arrittu gurarik. Ib. 183.
HANDIKI-ETXE. Casa de gente importante. v. handietxe.
Andiki bat eskonduten danean, zelan egoten dira alberrietako oilloak sanjea edo txandea artuten andiki-etxera sartuteko? A BGuzur 138. Zuenera etortzen naizenean aundiki etxe batean sartzen naizela iduri zait. Etxde JJ 85. Andiki-etxeko baten aitor-seme [¿por andiki-etxeko aitor-seme?] artean oi ez bezalakoa [erabakia] . Zait Plat 20. Edariak, giltzpean dagoz aundiki etxean. Erkiag BatB 156. Ama Arenetara juan ei zan aundiki etxe batera. Gerrika 16.
HANDIKI-JENDE. Gente principal.
Aundiki jendeak ere ots egin oi zioten. Etxde JJ 270.
HANDIKI-SEME. Persona de origen noble.
Orrenbeste bitxi ta adeluren tartian geure burubak andi ikusirik, siñistu be ezin ixango dogu jatorri oneko edo andiki-seme ezkareanik. Otx 118 (habla una mujer).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper