OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurrerapen.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional desde principios del s. XIX. Entre los septentrionales se encuentra en J. Etchepare y Xalbador. En DFrec hay 64 ejs., uno de ellos septentrional.
sense-1
1. (Vc, Gc ap. A; Lar, Añ, H) Adelanto, progreso, mejora, desarrollo. "Avanzo, aurrerapena, aurrapena, aitzinanza" Lar. "Adelantamiento [...] lat. promotio, provectio" Ib. "Aurrapena, progrès, avancement. Id. aurrerapena" H s.v. aurre. "Progreso, adelanto" A.
Ura zan anima Jangoikoari guziz emana, [...], egunetik egunera aurrerapenak egiten zituena birtuteko bidean. Mg CC 235. Ezingo du kristauak aurrerapenik egin animako bizitzan, ez azi birtutean. Ib. 219. Eta zeintzuk dira gure egin bidiak irauteko artu dogun bide onian, eta egunoro aurrerapenak egiteko? Mg CO 283. Asieran ez dira gauzak osotuak ekusten. Geldika egiten dira aurrerapenak. VMg 90. Enbidia edo besteren onaz eta aurrerapenaz tristetzea. Gco II 23. Atsegiñez dantzuguz Kristandadiaren asiera ta aurrerapenak. JJMg BasEsc 40. Orbaizeta eta Eugiko ekida erreal munizioetakoen zuzendari ta eraontzalle egon izan zan Erregek izendaturik, non egin izan zituen aurrerapen andiak txit. Izt C 490. Erostura oen bidez Gipuzkoako nekazaritzak egin daben aurrerapena. Ib. 182. Josueren egunoroko aurrerapen miragarriak ikusi zituztenean. Lard 114. Ebanjelioaren aurrerapenak. Ib. 496. Lograu ditubalako bere alegin eta arduriagaz eskolétan ikusten diran aurrerapen ain andi eta ezagunak. "Adelantos" (1862). BBatzarN 197. Zuei dizute zorko uriak / oraingo aunditasuna; / zuei munduban beste erri batek / ez duen edertasuna; / zuei gaur duen aurrerapena, / zuei aberastasuna. Otag in FrantzesB II 133. Eskol artan egiten zituen aurrerapenak txit begiratzekoak ziran. Arr May 191. Sektarioak deituten deutse argitasuna iluntasunari, egia guzurrari eta errakuntzeari, libertadea nasaikeriari, aurrerapena dongakeriari. Itz Azald 208. Ez litzateke aurkituko nok artu dagian, jakiturietan aurrerapenak egiteko nekea. Ib. 21. Urte oietan Azkarragak etzuan batere aurrerapenik izan. Alogerekoen eskuetan dabillen lurrak irabazi gutxi ematen du. Ag G 128. Gaiztakerian eta ezjakiñean berdintasun aundigoa ikusten da ordea, aurrerapenean eta ikasbidean baño. Ayerb EEs 1915, 260. Aberrijak edo naziñuak osasuntsutu ta gogortu, ta edozein aurrerapenetako gertu ipiñi. Kk Ab I 20. Aurrerapenerako komisioaren iritzian. "Comisión de Fomento" . ForuAG 337. Erri batzuetako eskolak egiten dabezan on ta aurrerapenak aundiak dira. Belaus LEItz 111. Atsekabe ematen zitela ango zabaldien eta lurren ondatzeak, eta Bizkaiaren aurrerapena galarazi-bearrak. Or SCruz 33. Aurrerapen oriek guztiak gizabidearen onerako beti baldin badira. Anab Usauri 104. Gazteak futbol, zezenak, boxeo ta antzekotan bai: ostikoka ta mutur joka. Ori dek aurrerapena! Lab EEguna 87. Ez dezakegu uka badela [Iruñan] aurrerapen asko, bainan ez baita arabez merkatu ez besta eguna, nehor guti da ezagun karriketan. JE Ber 20. Gure alegiñakin euskal yakintz aurrerapena gogortu dedin. "El progreso de la cultura euskeldun" . Y 1933, 10. Orren bidez du ainbat gaietan / aurrera gizonak egin; / aurrerapenik aundiena, aldiz, / Zu ezagutzearekin. Or BM 48. Ez al litzake, bada, aurrerapen aundi bat guziok gizadian, izatez naiz izkeraz, batasunera yotzea? Ldi IL 136. Malla oetako batzuek Pirene-mendietan beren sortze eta aurrerapenak, Jesukristo baño lenagoko aroetan, izan zituzten. JMB ELG 10. Gizartekeriaren aurrerapen eta garaitzea galerazoteko. Eguzk GizAuz 34. Aurrerapenaren eragille diran Abenderrien ardatzari bere burua josi naiean. "Progreso" . EAEg 16-12-1936, 558. Birjiña agertu ta bere artan / sortu zan pake-aroa, / pakearekin aurrerapena / ta aragorako gogoa. SMitx Aranz 90. Ez zuen nahi esan-delako aurrerapenak haren etxe zaharra deusetan ere itxuraz alda eta itsus-eraz lezan. Mde HaurB 6. Izan be modia da munduaren aurrerapena. SM Zirik 22. Nagusia, ordea, lengoak aztuta, pozik zegoan Poliren aurrerapenari begira. Anab Poli 103. Neurrigabeko aurrerapenak / kontu kaxkarrak dakazki. Basarri 132. Egin dugun aurrerapenaz konturatzen geranean. Osk Kurl 9. Gizadi osoari Elade-k ekarri dion aurrerapenik aundiena. Zait Plat 115. Mende ortan, metodu esperimentalari eskerrak, aurrerapen ikaragarriak egin ziran Jakintza naturaletan. Vill Jaink 34. Garbiñek aurrerapen aundia egin eban txirringutsean ibilten. Erkiag BatB 86. Egarri degun aurrerapena / ikastetikan badator. Olea 142. Lenago morroi onak bezela / orain makinak azaldu, / da tresna orrek basarrirako / aurrerapenik ez al du? Uzt Sas 246. Lenengo, geienak zaldizko kotxetan asi ziran, eta beneteko aurrerapena zan ori. Ataño MLanak 7. Bai, emaztea, zure onetan jin bedi aurrerapena, / gizartean ez dezazun jasan orai arte hainbat pena. Xa Odol 274. Baserrian baserritarrak egiten zuan aurrerapen guzia nagusiarentzat baizan. Ataño TxanKan 27. Ez bada amor emon nai eta / diferentziak urbildu, / logratu diran aurrerapenak / errez dirade amildu. Ayesta 127. Nonnahi ageri da aurrerapena. Gure gurasoek baino jolas gehiago dugu, lasterrago gabiltza. MIH 327. Hainbeste aurrerapen eta hobekuntza zor dizkiogunez gero [Fermat-en teoremari] . MEIG VI 116.
azpiadiera-1.1
Ganancia.
Ez deutse begiratuten ugazabaren aurrerapenai borondate garbijagaz, ta iges egin albadabe kastiguti, largaten deutsee biarrari. Mg CO 50. Nun dira bada uste oi diran irabazi edo aurrerapenak onelako jenteen batzaarretatik? JJMg BasEsc 114. Utzi dizkat ezagungaiz bost milla duro [...], ikusten detalako gure Enrikerentzat aurrerapen ona ta erraza. ABar Goi 59.
azpiadiera-1.2
Adelanto (concreto), invento.
Aurrerapen ikaragarri bat osakuntzan. Kk Ab I 18. Aurrerapen oriek guztiak gizabidearen onerako beti baldin balira, orretaraxe ongi leudeke. Anab Eusk 1930, 149. Bere lantegian aurrerapenak sartzeko ardurarik euki eztaualako. Eguzk GizAuz 141. Lagunartean kontatzen ziarduan, an [Parisen] ikusitako aurrerapen azkarrak. SM Zirik 22. Gure aurrekoak diru ta aurrerapen gitxiagogaz barre geiago egiten ebelakoan nago. Vill ( in Bilbao IpuiB 8 ). Noiz izan da len orain ainbeste aurrerapen da inbentu? Basarri 131. Kuartelerik teleponoz itzegiten dutena bidean artu ta entzutea erreza dek gaurko aurrerapenekin. Ugalde Iltz 65. Gure Gipuzkoa au, Españi guzian lurrez txikiena da: ez ordea bere ola eta lantegietako aurrerapenetan. FLab ( in Munita 5 ). Aurrerapen eder au [zinea] bataiatzen, kristautzen, zuzentzen alegindu bear degu. MAtx Gazt 59. Aurrerapenen mendean ere gaixtakeriak irauten. Xa Odol 176. Iratitik tronkorik aterako zanik, lengo zarrak ez omen zuten sinisten [...]; baiña an ere aurrerapena sortu. BasoM 79. Oso abots il ta apalekoa uan [...]. Juan Kruz gaur bizi balitz sasoiean, kantatzeko diran aurrerapen oekin, bertsolari aparta izango uke. Ataño TxanKan 80. Gaurko aurrerapenak izan balituzte, laxter bukatuko zizkiteken etxe xar onekikoak. Ataño TxanKan 38. Tolosako klinika batean operatu zuten. Izan ere, gaur aiña aurrerapen etzan da asko sufritu zuan. JAzpiroz 38. Baserri etxe bat gera ez dedin / su-desgraziz maillatua, / aurrerapen bat naiko zuzena / gaur badago billatua: / ormigoi edo masakin egin / barrua ta teillatua. Insausti 34.
sense-2
2. Avance (que se hace), invitación. Cf. AURRERAPENA EMAN.
--Ta norekin dezu asmua [ezkontzeko], edo zertan gera? --Oraindik ez degu aurrerapenik, bañan emen ekarriazi det, bere iritziya jakiteko, [...] Migel-Mariren alaba zarrena. Moc Damu 16.
sense-3
3. Préstamo, crédito. Cf. EEs 1914, 253: "[Aurrerapen] tiene el significado de adelanto, progreso, y a la misma palabra puede aplicarse también el de ahorro. Creo, por consiguiente, que aurrerapen-kutxa reune cuantas condiciones pide el Sr. Arizmendi a la versión euskérica de caja de ahorros".
Aurrerapen onen babes edo garantitzat, Etxabe ta Lagak alkartean ditudan alkar-agiriak edo azioak utzi nezazkizue. NEtx Nola 15.
sense-4
4. Ventaja, adelanto, diferencia que se lleva.
Bukatu du leitzarrak; entzun du deadar; / aurrerapen onekin berriz artu du indar. / Jauzi egin bestera, ta asten da su-ta-gar. Or Eus 150. Eia zenbat denborako aurrerapena zeraman lehenbiziko txirrindulariak galdetu zien. Osk Kurl 146. Botechia zetorren lehenengo, bost minutuko aurrerapenaz. Ib. 146.
sense-5
5. Ventaja, superioridad, lado bueno.
Aurrerapena, ontzi ariñak, / itsasoa bare dela: / legun ta legun, ez legunago / aingirearen sabela. "La embarcación ligera tiene sus ventajas" . Or Eus 390.
sense-6
6. Impulso.
Besoen igidurak anketako aurrerapena geiagotzen du, ta laguntza au naiezkoa da; ez da biarrezkoa, baizik osatzekoa. Anab EEs 1920, 26.
azpisarrera-1
AURRERAPEN-LAN. Progreso.
Iparraldeko jende garratz aiek [barbaroak] aurrerapen-lana egitera zetozten. Vill Jaink 182. Aurrerapen-lan eskerga ori bukatua izango den egunean, orduan aitortuko dugu belauniko ta arriturik, iñortxo ere eztela alperrik edo bidegabez nekatu. Ib. 183.
azpisarrera-2
AURRERAPEN-LEGE. Ley de la evolución; ley del progreso
Jainko-ukatzailleek ez al digute, ba, izadiko langintzaren azpian aurrerapen-lege bat nabari dela? Vill Jaink 49. Aurrerapen-lege bat nabari da gizartean. Ib. 169.
azpisarrera-3
AURRERAPENA EMAN. Dar pie a. "Fomentar" VP 42v. "Nik ez dut ortako motiburik eman (AN-gip-5vill, B), nik ez diot aurrerapenik emango (V-gip, G-azp)" Gte Erd 236. v. AURRERABIDEA EMAN.
Neskame gaztetxuak, aurrerapenik emon gabe jaunari ondo erantzutziakin, kontatzen zetsan dana etxeko-andriari. Etxba Ibilt 474. Señoria, --erantzun zetsan loibiak, beste aurrerapenik emon gabe-- nere edertasunak ez desta ondiok ortarako aukerarik gertau. Ib. 486.
azpisarrera-4
AURRERAPENA JARRI. Dar pie a.
Iñork aurrerapenik / jartzen baldin badu, / Ostolazak zer egin / disponituko du. Ud 162.
azpisarrera-5
AURRERAPEN-BIDE. a) Medio de progresar.
Jakintza izenak batez be beste izkeretatik artzeak, kalterik iñori ez deutso ekarten eta nire ustez onura aundia bai. Yakintza ta aurrerapen-bideak zabaltzen yakoz. Belaus LEItz 118.
b) Camino de la evolución.
Aberea, zer litzake? Landare bat, beste landareak baiño aurrerapen geiago egin duena. Landarea, berriz, zer da? Arri bat edo burni bat, aurrerapen-bidean abiatua. Vill Jaink 64.
aurrerapen
<< aurren 0 / 0 1 aurri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper