Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3487 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (337)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aldeko.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G; Dv, H), alteko. Ref.: A; Elexp Berg.
(Precedido de gen.). Partidario (de), del bando (de). "Hauzaphezaren aldeko direnek burua gora dabilkate" Dv. "Aldekoa, partisan. Esauren aldekoak (Echve)" H. "Favorito" A. "Francon aldekuak ixillik dare aspaldian" Elexp Berg. Cf. ALDEKO (A, b). .
Hire etsaiak dituk biak nola biak. / Tontoa! derro arratoiak: / Hi bai nere aldekoa! Ez nauk eiki haiñ astoa. "Moi ton libérateur? Je ne suis pas si sot" . Gy 246. Carlosen aldeko zen, handizki aitua, / Gora behera denek ezin mudatua. Hb Esk 156. Amasa Absalon-en aldekoa izan bazan ere, hura il ezkero David leialkiro serbitzen zuen. Lard 202. Eta Juduak larritu ziran, Diana-ren aldekoak aien kontra aztoratuko ziralakoan. Ib. 518. Joaten da bere aldekoakin bildutzera. "Con sus aliados" . Otag EE 1882c 581. Xahu naiz ohartzen bada (mera) ez naizela haren aldekoetarik. Isoard. (ap. DRA) Huna bertze gerthakari bat zointan ageri baita Jainkoak bere aldekoez hartzen duen artha berezia. Prop 1888, 139. Lege haren aldekoeri azpitik esku emanez. HU Zez 42. Behinere ez dituela harek ahanzten bere aldekoak, ez eta bere etsaiak. HU Aurp 62. Lege horiek egin dituzten. gorrien aldekoa zela. Ib. 55. Gobernüko gizunak berak eta haien althekoak. ArmUs 1896, 106. Nik? aurrean neukanari ukabilkada bategaz agiñak atera. Baiña asko ziran da... [...]. --Ta ire aldekorik etzan? --Iñor bere ez. Ag AL 81.
( s. XX.) Peruren aldeko guztiai zorrotz ekiteko. Ag Kr 173. Erlisionearen aldeko batzu irakasle, ez baitezpada erlisionearen mutilak. JE Bur 56. Luteroren eta Kalbinoren aldekoak. Inza Azalp 90s. [Amadeo erregea] etzan noski Carlosen aldekoa. Or SCruz 41. Oso gizon zuzenaren aldekoa ta liberalen etsai zorrotza. Ib. 10. Poloniko erri xeea edo beekoa etzala abertzale, etzala aundiki ta apaiz polonizaleen aldekoa. Ldi IL 165. Yainkoaren ume edo aldekoak. Ir YKBiz 154n. Kristo ere lotsatuko da gutaz, ez gaitu bere aldekotzat, kristautzat artuko. Ib. 201n. Bost joku egin ark lagunekin; / Aldatzen aldekoek bi. Or Eus 423. I Piarresen aldekoa aizela. Etxde JJ 30. Urtubiaren aldekoak Sabelxuriak deitzen zituztela. Zerb Azk 61. Erreboluzioaren aldekoak garenok. Arti Tobera 275. Bruto ta Kasiren aldeko zan Keremona. Ibiñ Virgil 61. Biek [Ogetak eta Haranek] badituzte beren aldekoak. Ikusiko dugu... zoinek zuten arrazoin. Herr 4-2-1960 (ap. DRA ). Adimen-zalerik zorrotzenek eta itxuenek, eta onura-aburuaren aldeko argienek eta gogorrenek Platon gurasozat, edo, arbasotzat dute. Zait Plat 7. Bizartegian batzen ziranak bere, Dorregarairen aldekoak ziran, geienik. Erkiag BatB 80. Loiolatiarrak etzirela Nafarraren aldekoak. Ardoy SFran 97. Ez nintzake, haatik, egiaren aldeko zuzen agertuko guztiok dakigun zerbait ixilduko baldin banu. MIH 292. Ez dugula, hots, etimologiaren zaintzaile izan behar horrelakoetan, baizik eta mendeen joanak errotu dituen hots legeen aldeko. Ib. 99.

v. tbn. EusJok 117. JMB ELG 85. NEtx Antz 58.
azpiadiera-1.1.1
(No precedido de gen.)
Frantses eta Angeles aldeko zituen. Hb Esk 162. Erritarren artean ez ezik Markes-andrearen inguruan zebiltzan aietatik ere, ba zitun Santa Cruzek . <Cruzen> aldekoak. Ib. 108. Geurok ere, etsai nahiz aldeko, haren ume eta iloba baikara. MIH 61. Joko bakoitzak izango ditu aldeko eta kontrakoak. Ib. 245. Euskal Herrian ez zuen [Regoyos-ek] aldekorik izan. Ib. 130.
azpiadiera-1.1.2
(Precedido de tema nominal nudo)
Herriek emaitean herriei partida, / Bakhotxaren esteka herri aldeko da; / Españolak badire kontra Fransesaren, / Bihotz guzietan da su erresumaren. Hb Esk 216. Baña jakin ez arren euren abixenak, / Jel aldekuak dira ortan dabixenak. Enb 147.
azpiadiera-1.2
2. (V-gip, G-nav). Ref.: A Apend; Garbiz Lezo 159; Iz ArOñ (álde, aldéko).
Vecino. "Vecino" A Apend. "Aldékua, el vecino" Iz ArOñ. "Aldéko, aldékua, el de la casa vecina" Ib. v. ALDAMENEKO.
Ura ekusten an omen dek / Paskoal gure aldekoa. GavonC (1705) Egan 1956, 27. Eta ala aldekoék, ta lén ikusi-zutenek errumés éskean zebilála, zióte: Agián eztá au, zegóna eskean? LE Io 9, 8 (Dv hauzoek). Norberen izkuntza aaztu ta aldekuen izkuntza ikastera dijoan erria, erri atzeratua da, ta laister, zoritxarrez, galdua. EgutAr 21-2-1962 (ap. DRA).
azpiadiera-1.3
3. Allegado, pariente próximo. "Aldekoenak, los allegados" A, que cita el ej. de Uriarte; en realidad, el suf. -en es de gen. , no de superlativo.
Ez bedi loia biurtu apaiza bere erritarren eriotzan, / Baizik bakarrik aideen eta aldekoenean, au da aita, ta ama, ta seme, ta alabarenean, anaiarenean ere. 'In consanguineis ac propinquis' . Ur Lev 21, 1s (Dv ahaideenetan eta hurbilekoenetan).
azpiadiera-1.4
4. (V-gip ap. Iz ArOñ; Bera).
Prójimo. "Jaungoikoagatik gure aldekua mattatu biar degu, debemos amar al prójimo por Dios" Bera. "Jaungoikuarekiko, aldekuarekiko ta nerekiko utsarrak" Ib. "Aldékua, el [...] prójimo" Iz ArOñ. v. hurko. .
azpiadiera-1.5
5. "Aldékuak, las limoneras" Iz Ulz. .
azpiadiera-1.6
6. "El caserío muy próximo, siempre que quede muy cerca. Juan zaittez aldekora ta emon daizuela gatz puxka bat" Elexp Berg. .
azpiadiera-1.7
7. "Aldeko, barrio o auzo para Bonifacio Echegaray (98)" Garate Cont Eusk 1972, 56.
sense-2
II (Adj.). Próximo. "Okasio aldekoa, occasion prochaine" H.
azpisarrera-1
ALDEKO HANDIKO. "Aldeko baserrian, bi bizitzetatik urrunen dagoena, handikaldeko partekoa. Aldeko andiko txakurra da" Elexp Berg.
azpisarrera-2
ALDEKO HEMENDIKO. "Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxe bizitza. Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe" Elexp Berg.
azpisarrera-3
ALDEKOXEGI. Algo parcial, un poco demasiado partidario.
Zorretan natzaio orobat nere itzulkizunekiko bere iritzia --nere ustez aldekoxegi zaidana-- emen agertu nai izan duelako. Gazt MusIx 8.
aldeko
<< alde eragin 0 / 0 alderatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper