1.
(gral.; Lcc, SP, Lar, Añ, Lcq 169, VocB ; -th- BN-ad-lab, S; Urt IV 386, Ht VocGr 334, VocBN , Gèze, Dv, H, Lrq)
Ref.:
VocPir 643; A; Alth Bot 11; Iz ArOñ , IzG, Ulz; ContR 284; Etxba Eib ; Ibarra Dima ; EAEL 76, 392; Gte Erd 99, 294; Elexp Berg; ZestErret
.
Maíz; (ant.) mijo. "Mijo" Lcc. "Blé d'Inde, gros millet, maïs" SP. "Blé de Turquie, maïs" VocPir. "Arto alferra (AN-5vill), maíz infructuoso", "arto goiztiar (L, BN, Sc), maíz tempranero" A. "Artoa jo: eio" A Apend. "Cuatro variedades de semilla de maíz se siembran: arto-arra, de tallo alto; artotxikixe, de tallo pequeño; arto gorrixe y arto orixe (V-gip)" AEF 1927, 83. "Etxe azpiko soluan, artua eraiñ dogu" Etxba Eib. "Artúa berotan eriñ, berotan asi ta berotan jan" Iz ArOñ. "Bi erroa artokin joan zen errotara (AN-gip), bi anea artokin (G-azp)" Gte Erd 294. "Artua ereitteko makina, máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarilla y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones" Elexp Berg. "Arto ugariyak begiyak bete ta arto bakanak ganbarak bete. Oro har, neurriz gaineko guztiak bere mugak dituela adierazten du" ZestErret. Cf. A: "Antes de que se importara de ultramar este cereal, debió de usarse la palabra arto para designar el mijo, que hoy decimos "maíz pequeño" artatxe, artatxiki, artoxehe. La palabra extraña "maíz" aún existe en algunos derivados, como mailasto, maizatxuriketa".
Itxian ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa.
"En casa el pan no poder comer, y en Aranguren el mijo"
.
RIs
48.
Artho ezpada, lasto.
Saug 128.
Arto eta porru, barazkari gori.
Ib. 205.
Laborariak bere elgian, bere ogia edo artoa urte batian galtzen dianian.
Tt Onsa 69.
Kalte egin bertzeren artoan.
Harb (ed. 1690 ap. H
).
Emaiozube basta ere artuak agiz ona tugula amari eta goroza franko badugula.
CartNav
141.
Bitarte orretan egiten dituen zor-ena da udan biltzen duen gari ta arto piska.
Mb IArg I 81.
Emango digu lurrak / garia ta artoa, / gaztaña, sagardoa / ta ardoa naikoa.
GavS 33s.
Bagilla seigarrena / jorratu soluan / artua atxurragaz / eguzki beruan.
DurPl 69.
Koipe bagako lapikuak eztau aragi mamintsu ta mardorik egingo, ezda simaur bagako lurrak bere gari ta arto ugaririk.
Mg PAb 129.
Artuak zuritu ta linuak apaindu.
Mg CO 130.
Baserritar bati basurdeak / Egiten zizkon bere soroan / Kalte asko, gari ta artoan.
Mg (
in
VMg 97
).
Laster egingo dira nekazarien gari ta artoen jabe.
VMg 76.
Barreatuko due andik eta emendik, Naparroatik, Arabatik eta itsasotik datorrela ugari artoa, garia, baba.
AA II 182.
Epetan gauza emateagatik, ematen dan baño zerbait geiago kentzea, dala dirutan, dala garian, artoan edo ganaduetan.
Ib. 168.
Erein baga, ez dabelako luurrak emoten arto, ez garirik, sasi ta laarrak baño.
JJMg BasEsc 18.
Eskatuten deutsuz beste batek anega bi edo iru gari, nai arto.
Astar II 170.
Emon yeutxâdanean / aldi batez artoa, / arrautz egunekoa / beti yeustak egiten.
Zav Fab,
RIEV 1907, 97.
Ea gurasoai soñerako ta oñerako ta zorakerietarako artoa, garia edo beste gauzarik [ostu] egin badeutsezu.
Añ
EL2
150.
Nekazariak gariaganako baino ere, begiramen andiago dute artoarekiko langinzara.
Izt C 28.
Biltzen du artho, ogi, bai belhar neguko.
Hb Esk 92.
Arthoa sorthu-eta, jorratzen duzu.
Dv Lab 28.
Artho kapetatzen dena, ala artho zohituaren khuzkurra laitezke hobeago?
Ib. 120s.
Nahi badugu arthoz eta ogiz ase.
Ib. 86.
[Ariya] arto-gosiak eztet eruki / juan daneko sei urtian.
EusJok II 89.
Gaitzuru bat arthoren saria.
ChantP 92.
Arthoz asia hun düzü / Libertatia bagünü.
Ib. 204.
Ona da errotaria, emateko artoaren lekuan garia.
Zab Gabon 69.
Soro ontantxe arta-biltzen ari nintzala.
Ib. 69 (cf. ARTA-BILTZE).
Soroan, arta-biltzen zebiltzan aitona-illobak.
Ib. 64.
Erregu bat arto.
HerVal 134.
Arto, baba ta gariz, aberats soruak.
AB AmaE 284.
Zer arto ederrak dauzkazuten!
Sor Bar 47.
Burrioiak? Oiekiñ ez dago gauza zuzenik; pikardi aundiyak egiten dituzte, jauna, garitan ta artotan.
Ib. 29.
San Jorji, artuak eregiteko goizegi; San Markos, ereiñak balegoz.
Ib. 76 (v. tbn. el mismo refrán And AUzta 40).
Artoak ereiteko egunetan gaude.
Apaol 78.
Artorik ez etxian eta / Senarra jokoan.
LuzKant 22.
Etxearen gallur ondoan, ganbara andi bat, mandio bezela, gari, arto, baburrun ta sagar umatuak gordetzeko.
Ag G 17.
Zimaurrak eramatea zala, arto ipintze edo kentzea [...].
Ib. 21.
Bere soroan erne da / erein zuan artoa.
Jaukol Biozk 15.
Zenbat anega arto batu ebala uste dozue?
Kk Ab II 143.
Artho xuritzen ari dira.
Barb Sup 106.
Muskerra ta artoa dagotzu soilki / eguzki gorritan ezin izerdi.
Ldi BB 120.
Intz otzez ase bitez belar, arto, gari.
Or Eus 286.
Arta-zuritzen egin ziguten bikoa.
Ib. 133.
Arta-jalkitzen aria duzu / bazkaltzetik afaltzera.
Ib. 92.
Arta-kordaketan ba da nai ainbat naigabe.
"Trenzando las mazorcas"
.
Ib. 59.
"Elur melur, ez nauk ire bildur; / etxean ba ditiat arto eta egur".
Ib. 45.
Indarrak berrituta itzala baiño lên / arto-ondarra lênengoz jorratua zuten.
"El maíz que restaba"
.
Ib. 284.
Kozkortzen asi diran artoek / agertzen dute bizarra.
Ib. 295.
Uzta ugaria danetan, ez da izaten egun bateko lana artoak zuritzea.
TAg Uzt 292.
Bildu omen zitun iñoiz garitan berreun gaitzeru. Artotan ere bai, beste orrenbeste.
Ib. 16.
--Bai, zalea don errotaria...! --... arto ordez, emoten garia.
Erkiag Arran 144.
Lur asko urtean lau bider artoa ematen dutenak.
JAIraz Bizia 11.
Badaki ba artoak badituala bere lanak, lurra landu, ongarritu, jorratu eta abar.
Munita 69.
Bihotz begiei agertu zitzaien arto erraiñuen artetik ikara.
Mde Pr 141.
Orain atseden apur bat artu bear dozu, ollotxu [...] Geroago etorriko naiatzu arto eta ore bero-beroagaz.
Bilbao IpuiB 257.
Geure ganbaretan / artoak zurituaz.
BEnb NereA 110.
Pentzeak eta artoa ontsa heldu omen dituk lur berri horietan.
JEtchep 66.
Horrenbeste indarrik eztu egin sekula artoak.
Arti MaldanB 207.
Gariak esan zion artuari: A, a, artua, artua, i bai janari bastua!
And AUzta 105.
Udaberrian arto ereiten, jorraketan eta baratza-lanetan zebiltzanean.
Ib. 64s.
Ostiko bat eman, eta kamioitik arto saku bat bezela bota zuan lurreraño, gizona.
Ugalde Iltz 24.
Ordu hetan, ogi xuri guti zen Garazin ikusten, eta artoa aldiz, Eskual-Herriaren itxura eta bizia laster bestelakatu behar zuena, etzen oraino Ameriketatik hunaraino heldua.
Ardoy SFran 33.
Errotazuriko alaba / eiotzen ari da artoa.
NEtx LBB 318.
Zu zera nere arto ta babak / ondatutzen dituzuna.
Xa EzinB 125.
Olluak mantentzeko / ere arto zarra, / aukera dagonian, / ez da oso txarra.
Uzt Sas 85.
Artoa eraman da / iriña ekarri.
Ib. 101.
Uda azkenean laiño otz bat sartzen omen da, eta andik aurrera ez omen du artoak lanik egingo.
Ib. 349.
Jaun errepartitzaile hoieri / huna zer zaien gertatu: / ogi piska bat irina eta / artotik berriz lau zaku / beren sala hetsi hautarikan / zaizkotela faltatu.
Mattin 37.
Neure artoak ereinda dodaz / neke askogaz nitzako.
FEtxeb 78.
Etxetik gertuan bi errota bai artoa egotzeko eta bai garia egotzeko.
Albeniz 20.
v. tbn.
ArtPoAN 85. Xe 263. Azc PB 239. JanEd II 22. Tx B II 156. Etxde JJ 62. Alzola Atalak 81. Ataño TxanKan 44. BBarand 15. Gerrika 123.
2.
(
gral.; Lar, VocS, Añ, VocBN, Dv, H)
Ref.:
A; EAEL 133; Iz ArOñ,
Ulz,
IzG; Etxba Eib;
CEEN 1969, 168; Elexp Berg.
Borona, pan de maíz, (ant.) pan de mijo; torta de maíz sin levadura. "Pain de bled de Turquie, arthua, mestura" VocS. "Arthozko aseak sabela hotz uzten du, un repas de pain de maïs laisse l'estomac froid" Dv. "Artho hotzez bizitzea, vivre de pain sec" Dv (s.v. hotz). "Pain de maïs, méture" H. "El pan de maíz sin levadura" Iz ArOñ y Ulz. "Pan de maíz con levadura" Iz IzG. "Artotarako laiñ be eiñ ez. Se emplea cuando una cosa no compensa el esfuerzo, es decir, que no da ni para borona. Artotarako laiñ be ez da eiten ofizio onetan" Etxba Eib. "Artua-ta-esnia, leche y borona. Elemento principal del régimen dietético del caserío. Domekan goiaz Munikolara artua-ta-esnia jatera" Ib. "Gurian artua jaten dogu, ogixan ordez" Ib. "Arto-iriñekin egindako ogi antzeko bat, orantzerik gabe, gatzakin da udekin eta gero azpin aza-osto bat jarri eta laben erreta. Gero au xerra-xerra eiñ eta esnetan egosita jaten da" (G-goi). "Ze uste dok pa, guri irabaztia? Gu artua ta esnia janda azittako umiak gaittuk, e" Elexp Berg. v. tremes;
artopil, artobero.
Urte gaitzari bihur daite belazki, arto eta urdai etxen duena aski.
"Pain de mil"
.
O Pr 470.
Esan eiozu imini dagijala urdai zati bat erreten burduntzijan, ta arto edo ogi erregutadak koipatsutubaz, eukiko dogu gosari ezin obia.
Mg PAb 69s.
Ezta pekatu izango, biar dan duin urun eralgitia, artua egin ta erretia.
CrIc 156.
Neke-bear gogor latzakaz betetan deuskuez erregaluz gure maiak; eta eurenetan arto gitxi bat bere eztago aldi askotan.
Añ
LoraS
160.
Nekazari basotarraren sabela beteago dago arto, kastaña, sagar ta tupin azadunekin, andiki bat eper, ollagor ta ollanda samurrekin baño.
VMg 14.
Ez ote dira emakume asko senargai billa asitzen, eltzeari gatza ematen, arto ta ogi ona egiten ikasi baño len?
AA I 578.
Oek ezertan ez oi due iduki etxeko ogi ederra, eta kanpoan gogotik jango due arto urdindua ere.
AA II 100.
Egiten dabe pekatu, gari kokuak jana, arto berotu eta galduba [...] onzat salzen dabeenak.
Astar II 166.
Artorik ezpadago / yango dot ogia.
Zav Fab,
RIEV 1909, 37.
Etxeko anderiak ekharri zin artho, / ezpeitzian ogirik apaidü hartarako.
'Pain de maïs'
.
Etch 320.
Zopak nütin arthoz.
'Les soupes étaient de méture'
.
Ib. 320.
Hagitz hobe dela etxean segura den artoa / ezenez ttoina fin nonbait badaitekelakoa.
Gy 29.
Baxera hainitz gabe egiten bazkari, / gasna, artho, esnea, maizenik afari.
Hb Esk 186.
Ona gaurko artoa ta esnea bere, / pozik nere umeak jan egingo dabe.
AB AmaE 297.
Egia da artoak mutill morroskuak / azitzen dituala, ikaratzekuak.
Ib. 400.
Zubek ez dezute artorik egiten?
Sor Bar 29.
Ingurutua urre zarra baño oriagoko arto atalekin.
Apaol 27.
Mahainpetik kokoriko / begira dago Xuriko / artho axaltto bat noizko / othe zaion eroriko.
Zby RIEV
1909, 103.
Hobe lukete arto eta zingar pozi bat.
HU Zez 73.
Artoaren ordañez jan ezazute ogiya.
Moc Damu 7.
Artoa jan, sokilla jo ta iñok eztakian lenguajean itz egin.
Ag Kr 122.
Amaika arto erre zenduan ezkondu orduko.
Echta Jos 72.
Arto lizuna edo ogi legorra jan.
Ag G 123.
Ogi edo artoa erretzeko labea.
Ib. 14.
Ogi, tremes edo artoa idukitzeko otarratxoa.
Ib. 16.
An ere eguzkitan erreriko artorik eztu inork jaten.
A Ardi 12.
Osasuna baukogu / lan eiteko drai-drai, / gosia kenduteko / arto pixkat be bai.
Enb 166.
Lenoko euskaldunak / zabala bizkarra, / talo-artoak jan da / besoan indarra.
JanEd II 115.
Heiek dukete berdin ogitzat arthoa.
Ox 129s.
Lusagar, gaztena, ilar, / esne, arto eta xingar.
Etcham 189.
Trufas deitzen gaituzte / arto mindu jaleak.
Ib. 75.
Amaika arto ostua zaude, / Astiasuko aitona.
Tx B II 219.
Kutxarez, orde, bat gutxiago. / Estubiderik etzuan: / lantegin bertan ikasi baitzun / ogiz ta artoz zurgingoan.
"Aprendió el oficio de cucharero en la borona (pan de maíz) y en el pan de trigo"
.
Or Eus 83.
Herriko etxeko-andere guziek zerbaixka ekartzen zuten aste guziez present, nork ogi, nork artho, nork oilasko, denetarik, hots!
Lf Murtuts 4.
Porru-saldea, gaztañak eta artozko esne-zukua.
Bilbao IpuiB 121.
Orduan baserrian ogia jaten zan oso gutxi, artoa zintzo. Eta baratxuri zopak ere egiten ziran artoakin: ogia pixka-pixka bat bota, seitik bat ogia, bost artoa.
And AUzta 46.
Artua len emen zintzo jaten zan, baiña orain artua jateari itzi xako.
Ib. 106.
Mutillak sartaiñan artoa busti ta jaten zuenean.
Ib. 51.
Arthoa jaten aspertuta, hamasei urthe zitualarik Ameriketara joan zan.
Osk Kurl 96.
Joan ortik zantar guztiok! Artoaren-artoak mozkortuta zagoze zuek!
Echta Jos 66.
Zuek, zuen soñeko zarrokaz, artoak mozkortuta zagoze: zoaze ortik!
Ib. 72.
"
Artua opillakin pagau, norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Pagar con creces. --Baiña ze ein ddozu? (gure mutilak bera lehenago jo zuen mondrauetar bat gogor jipoitu zuen). --Artua opillakin pagau dot. Artua maizaua da, ezta, ba opillakin ba, obiakin pagau
"
Elexp Berg.
"Zafio. Ixildu ari, artó. Kendu ari ortik, artó. Bokatibo gisa bakarrik. Azentua azkenean"
Elexp Berg.
ARTOA EGIN.
Sembrar, cultivar maíz.
Garia egin bear dan lekuan, artoa egin, gero saldu ta onekin ogia erosi.
TxGarm BordaB 28.
Udaberrian lana egin bear gogotik, artoak egiteko lurrak maneatzen.
BAyerbe 25.
Maiatzaren erdia baño len artoak egin bear izaten ziran.
Albeniz 19.
ARTAI (G-to, S ap. A),
ARTO-AHI
(L ap. Lander (ap. DRA)). Gacha, farineta. v. morokil.
ARTO-ALE.
v. artale.
ARTO-ALOR.
v. artalor.
ARTO-ANEGA.
Fanega de maíz.
Neuk emongo deutsudaz arto-anega batzuk!
Bilbao IpuiB 171.
ARTA-ANTZU,
ARTO ANTXU.
"Artáantzu, sin grano, maíz estéril" Iz ArOñ. "Arto burugabea, arto antxua (AN-5vill)" Inza NaEsZarr 1679.
ARTA-HAR.
"Artar (V-arr-oroz-ple), gusano del maíz en tierra. El del maíz recogido es gurguri o artakoko" A. "Artaar (G-nav), cochinilla, insecto que produce tinta roja" Ib.
"
Artuen arra. Gorgojo de maíz (G; Darric)"
DRA.
"
Artun arra. Gorgojo (V; Darric)"
Ib.
ARTA-ARE (V-al-m-gip),
ARTARE (G-to),
ARTARA (V-och).
Ref.: A (arta-are, artare, artara); Iz ArOñ. Rastra de maizales. "Arta-are bat: zulodun ol sendo bikin egindako maia; mazuakiñ artua aletzeko; esia du inguruan" Iz ArOñ.
ARTO-ARNO.
"Pytto" T-L.
ARTA-HARRI (V-gip).
Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg. "Artá-arrixa, la piedra de moler maíz" Iz ArOñ. "Arto-arrixa be sarri pikau biar" Elexp Berg.
ARTA-ASI,
ARTASI.
Trillo.
Aita Petiri saiets batean / arta-asia (estrazia, aultzia) moldatzen.
Or Eus 339.
Petiri, beiak lotuta dator / artasirako asmoan.
Ib. 339.
Artasiaren aurre-ezpaiñetan / multzokatzen da lastoa.
Ib. 340.
Eun lagun boti, agertu bage: / artasipearen ortza.
"Los dientes del trillo que se ocultan"
.
Ib. 341.
ARTO-AZAL,
ARTAXAL.
"Arthaxal, croûtons de méture" Lrq y Lh.
Arto-azala yan eta begiak edertzen dira.
(B)
"Comiendo corteza de borona"
.
A EY I 83.
Berantzakodunari arroz-ura edaten emon bear dako ta gero linazien zaiaz mamukio ta arto-azal batzuk uretan nastu.
"Unas hojas de maíz"
.
A EY IV 232.
ARTO-HAZI (L, BN, Sal ap. A),
ARTA-HAZI (V-gip, G-azp),
ARTAZI
(-th- S). Ref.: A (arthazi); Lrq (arthazi); Iz ArOñ; Gte Erd 99. Semilla de maíz. "Artaazia egitera noa (G-azp), bainak egin (G-goi), arbiazi egiten ari dira (G-azp)" Gte Erd 99.
Errezibitia arto azi.
HerVal 168.
Zuk soroan arto-azia ereiten dezu ta arta-landarea jaiotzen zaizu.
MAtx Gazt 15.
Arta-aziak zabaltzeko lurralde koxkor aietan.
Zubill 41.
Ereindako arto-aziak badatoz gora.
Zendoia 193.
"
Arthazika (S-saug), semailles du maïs"
Lh.
ARTA-BAHE.
"(V-m..., G), cedazo para cerner harina de maíz" A.
ARTA-BATZE.
"Arta-batzia, recogida del maíz. Arta-batzen dira burdixagaz etxeko guztiak soluan" Etxba Eib.
ARTO BELTZ.
Alforfón, trigo sarraceno. "Artho-beltz, sarrasin" Hb. "Sarrazin" GH 1930, 226. v. SUGE-ILAR.
Toki batzuetan, suge-ilharra edo artho beltza, Frantsesek sarrasin deitzen dutena, eraiten dute ogi-ondoan.
Dv Lab 145.
ARTO-BIHI (AN-5vill, L, BN, S),
ARTO-BIGI (B; VocB
).
Ref.: A; Izeta BHizt2 (arto-bigi, artobii). Grano de maíz. "Arto-biiez tut oraño zoko guziek beteak" Izeta BHizt2. "Arto-bigi ederrak" Ib. v. artale.
Lurretik hasi, eta zeruraiño, mundu guztiak eduki ahal dezakeien artho bihi kontu bezenbat urthez.
Ax 604 (V 388).
Nausi deitzen dituzte Senpere egurrez, / Urrina artho bihiz, eta Haspar urrez.
Hb Esk 122.
Jaungoikoak daki nun ahal dabilan mando artho bihi kolorea.
Zerb Ipuinak 287.
ARTO-BIHIKATZE.
"Arthobihikatze (S), égrenage du maïs" Lh.
ARTO-BIHITZEKO.
"Machine à égrener le maïs" Dv.
ARTO-BIKOR.
"(Sal), grano de maíz" A s.v. artobigi. "Arto-pikor, grano de maíz. Arto-pikorra olloendako" Izeta BHizt2.
ARTA-BILTZE,
ARTO-BILTZE.
Acción de recoger el maíz. Cf. supra ejs. de arta-biltzen.
Arto-biltzeko lanetan ari ziran egun arietan nekazariak.
TAg Uzt 290.
Baña ez da amaitu, orrenbestez, arto-biltzearen lana.
Ib. 291.
ARTA-BIRRIN.
"Maíz triturado. Dagon pentsuik onena: artabirriña" Elexp Berg.
ARTO-BOSKA.
"(BN-baig), sopas de borona" A.
Gophor bat esne artho boskaz betherik su ondoan zakola.
Elsb LehE 40.
ARTO-BURDINA.
"Arthobürdün (S), grilloir à galettes de maïs" Lh.
ARTA-BURRUXA (V-arr; Añ (V)),
ARTA-BURRUTXA (V-ple-ger).
"Mazorca de maíz desgranada" Añ. "Cáscara de maíz" A.
ARTO-BURU.
v. artaburu.
ARTO-ERALDI.
"Artho-eraldi, moulande, ce qu'on fait moudre de maïs à la fois" Hb.
ARTA-ERALKI.
"Urún-erálkixa, la madera [para cerner la harina]. Artá-aálkixa, idem." Iz ArOñ.
ARTA-EREIN.
"(Vc), sembrado de maíz" A.
ARTO-EREITE,
ARTEREITE (S ap. Lh).
Siembra del maíz. "Ensemencement du maïs" Lh.
Cf. supra ejs. de arto ereiten, etc.
Basajaunak, irri ta parre artean, lagunai ze berri zen jakinarazi ta esan zien: "Orri-irtete, arto-ereite; / orri-legorte, arbi-ereite; / orri-erorte, gari-ereite". San Martin bitarte artan gordeta zegoen ta gordetik aditu ziten Basajaunaren itz auek.
(G-goi).
A EY II 311.
Osto-irtete, arto-ereite; osto erortze, gari-ereite.
Zait Plat 25.
Arto ereitea bukatzean.
JAzpiroz 75.
ARTO ERRE
(B; VP 1v, Añ, VocB). Ref.: A; Izeta BHizt2. Borona. "Gure etxean arto erre onak iten dire" Izeta BHizt2. Cf. Lar Cor 59: "El maíz es también el pan común de la gente pobre y labradora. Llaman a uno y a otro pan ogui errea, arto errea, y quiere decir pan asado, maíz asado".
ARTO-HERROKA.
"(S-saug), file de plants de maïs" Lh.
ARTO-ESKAS.
"Pénurie de maïs" Dv.
ARTO-ESNE,
ARTA-ESNE (G-azp).
Leche con sopas de borona.
"
Arta-esne, esnea eta artoarekin egindako sopak"
ZestErret.
Baratzuri zukua eta pertzakada bat arto-esne.
Ag G 23.
ARTO-ETXE.
Abisatutzen diot / dam' orren aitari, / arto-etxe on batera / bial zala ori / an gustora egon dedin / eder eta lori.
PE 76.
ARTO-FARASTATU.
"Artho-farastatu, dépouiller le pied de ses longues feuilles" Hb.
ARTO-GAIN ( (V-gip, S)),
ARTAGAIN (G-azp),
ARTAGAN (V).
Ref.: A (artogain, artagan); Lrq; Iz ArOñ; Elexp Berg. "Artogain, punta del tallo del maíz" A. "Artagan, tallo de la flor de maíz" Ib. "Arthogañ, cime de maïs" Lrq. "Artógaiña, lo que está entre la flor y la mazorca" Iz ArOñ. "Trozo de tallo que va desde la mazorca hasta la flor (ya quitada). Bi ostrokin batzen da artaloria, da gero gelditzen da andik eta burura bittartian beste bi ostro ero iru, da ari esate jako artagaiña. Sin. artapunta" Elexp Berg. "Artagaña in, artaburuaren eta artalorearen artean geratzen den zatia kendu, ganaduek jateko izan dezaten" ZestErret. v. ARTA-PUNTA.
ARTA-GALBARA.
Kanpokuakin izketa legun / iji-aja ta algara, / andrekumetan billatu leike / amaika arta-galbara .
And Auspoa
52-53, 170 (cf. ib. nota: "esan nai du: ajolakabiak, txatxuak. Arta-kalbara, erderaz criba
).
ARTO-GANBARA.
v. artaganbara.
ARTA-GANTXILA (det.).
"Cuando florece [el maíz], se le extrae el extremo superior: si todavía está tierno --artagantxilla-- se le arranca" (V-gip) AEF 1927, 83.
ARTO-GARI
(Pl.). Maíz y trigo. v. GARI-ARTO.
Erri txiki sakabanatuetan dauzkaten zamariak dira [...] gazta ta arto gariak azokera eta etxera erabiltzekoak.
Izt C 183.
Onek basaurdak legez / erri guztietan / arto-gariak daukaz / inon soloetan.
Azc PB 112.
Bazekizkian arto-gariak biltzeko, baratz landareak aldatzeko ta sagar-udareak txertatzeko era ta garaiak.
Ag G 132.
Etxian ainbat izardiz artutako arto-gariak.
Gerrika 123.
"Se cita así a veces al hablar de la cosecha de trigo y maíz, principales cereales en nuestra tierra hasta hace poco. Labore-urte ona eta labore-urte txarra, esan izan zuan, eta arto-garixagaittik uste juat [...] Arto-baba ere entzun daiteke horrelako esaldietan: aurten eztou arto-baba asko artuko. Udazken euritsua, izan leikien txarrena arto-babiandako
"
Elexp Berg.
ARTO-GEZUR.
"Artho-gezur, maíz abortado" DRA.
ARTA-GONA
(Aq A). "Caloca, llaman hacia las Encartaciones, la camisa del maíz (G)" Aq 679.
ARTO GORRI.
"Grain de maïs de couleur rouge" Hb. "El maíz (artua, artoa) usado hasta nuestro siglo, era de dos clases: I. rojo (artogorriya) para tierra seca. II. blanco (artoxuriya) para tierra húmeda (AN-5vill)" CEEN 1969, 219.
ARTO-GRITZ.
Grits, maíz triturado que se añade a la cerveza.
Frantzian garagar-arno egile hainitz badira eta, orok dakitena, edari horren egiteko arto-gritza ekhei hoberenetarik da.
Herr 22-12-1960 (ap. DRA
).
ARTO-ILAR.
"Artho ilharra, vesce velue" GH 1930, 226.
ARTO-ILINTI.
"Artho-ilendi, charbon de maïs" Hb.
ARTO-IRIN (G; -th- Hb; a.-urun V-gip),
ARTIRIN (V-gip, S; -th- Lrq; artin G-nav),
ARTA-IRIN,
ARTURUN (V-arr).
Ref.: Lh (artirin); Etxba Eib (arto-urun); Ond Bac (artin); Ibarra Dima (arturune); Elexp Berg (artirin). Harina de maíz. "Farine de maïs" Lh. "Errotara daroyat zorro bat artala, arto-urunan ordez" Etxba Eib. "Errua bat artoiriñakin talo asko egiten ziran (AN-gip)" Gte Erd 23. "Emoixezu oilluei artirin puxkat" Elexp Berg.
Hirur untza <untxa> artho irin eta untza bat triaga.
Mong 589.
Azukrearen lekuan eztia eta artiriña.
AA II 184.
Dago urri garija, eta merkiago urten dagijan nastetan jaka arto uruna.
Astar II 165.
Senarrari arto-iriña mendira biraltzeko zeuzkan anekatxoak.
Izt C 156.
Hiru aste duten umeei ematen zaiote goiz-arrets ura artho irin liphar batez xuriturik.
Dv Lab 284.
Taza bat esnerentzat, bi kullera artho irin eta kullera bat sukre.
ECocin 34.
Botarik ganbela batera ura, gatza eta arto iriña, asi zan zaplaka orea gertatzen taloak egiteko.
Apaol 64.
Iru arroa gari-urunen saritzat emoten dabe berrogeta-amar ogerleko, ta beste ainbeste arto-urungaiti, berrogetabost.
Ezale 1897, 159a.
Jaki eta arto irin piska bat aldizka emanakin, bera moldatzen zan.
Ill Pill 17.
Artiriña, urdaia ta baburruna.
Ag G 237.
Su ondoan artiriñaren zorrotxoa.
Ib. 9.
Artiriña beste jatekorik ez genduen arkitu.
Urruz Zer 52.
Amona du. Gaixoak / eskuan dakar yanari, / artirin-orrea ta / artale gaiñez-ixuri.
Ldi UO 41.
Andre Maia Erregiña / Taloa ta artairiña.
Lab (
in
Onaind MEOE 1016
).
Arta iriñez nasten ari da / gaztearen malkoa.
NEtx LBB 318.
Ekarri egiztazu artho urune, taloak egiteko.
Osk Kurl 95.
Amak ezartzen dauzkit bi gaitzuru arto irin.
Etchebarne 26.
Garai batean, taloak egiteko orrea egiten zan arto iriñarekin.
BBarand 41.
ARTO-JALE.
Zampatortas.
Neure senar tontozko / arto-jale aundizko; / zazpi talo bear ditu / otorduan jateko.
(Canc. pop. in
Or Eus 67
).
ARTA-JOIKI (V-al),
ARTO-JAIKI (V-gip),
ARTA-JAIKI ( (V-gip)).
Ref.: A; Urkia EEs 1930, 27; Elexp Berg (artajaiki). "Majamaíz" A. "Arto-jaik
i. Arta-buruak aletutzeko mai zuloduna" Urkia EEs 1930, 27. "Mazo, makil. A
rta-buruak artojaikian jotzeko makil ala zurezko gabia" Id. ib. 27. "Artajaikixa zuan ola ankadun erredondo bat, azpixan olak eta zuluak eta baztarretan esixakin indda, artua joteko" Elexp Berg.
ARTO-KALAKA.
"Artho-kalaka, battant du moulin qui sert à moudre le grain de maïs" Hb.
ARTO-KALDURRU.
"En la plata de zain de la mazorka (sic) arriba" VocB. "Arthokaldurru [sic] (B), tallo pequeño de mazorca arriba" A.
ARTO-KALE.
"El espacio entre hileras del maíz" Iz ArOñ (s.v. kale).
ARTA-KAPATXA.
"La oja [sic] del maíz" msOch 6.
ARTA-KAPELA.
"(V-och), envoltorio de las mazorcas" A.
ARTO-KAPETA.
"Artho-kapeta, partie supérieure de la plante de maïs, cime" Hb.
ARTA-KASKARA.
"Cáscara que resulta de desgranar el maíz. Arta-kaskariak su ederra eitten dau" Etxba Eib. "Arta-kaskara-batze. Un juego rural. Arta-kaskara-batzia dago datorren domekan, Urkusuko Pasialekuan" Ib. "Artakaskarak eztie txarrak sutarako" Elexp Berg.
ARTO-KAÑA,
ARTO-KANA.
"Arthokhaña (S), tige basse de maïs" Lh. "Artokana, caña de maíz" Satr VocP s.v. kana.
ARTO-KAÑABERA (AN-larr).
"Maíz infructuoso" Asp Leiz.
ARTO-KIRTEN (V-gip),
ARTA-KERTEN (V-gip).
Ref.: Iz ArOñ
; Elexp Berg (artakerten). Tallo del maíz. "Más tarde se le despoja el tallo --arta kirtena-- de todas sus hojas --arta-maluta" AEF 1927, 83. "Artakertenak errekara botatzen jardun dou" Elexp Berg (s.v. kerten).
Larrugorri ta burumotz gelditu dira soroan arto-kertenak.
TAg Uzt 291.
Arto kirten malatsaren gisakoa.
Onaind STeresa 27.
ARTA-KOKO.
"(V-ple-och-ger), gusano amarillento del maíz viejo" A.
ARTA-KORDA.
Ristra de maíz.
Arta-korda, lizar-osto, belar eta agotz-pil.
Or Eus 46.
ARTA-KORDARI
(El) que trenza el maíz.
Artaburuari txurikin geiegi utzita, neke gogorra ematen die arta-kordari gaixoeri.
Or Eus 59n.
ARTO-KOSKO (B; VocB
),
ARTO-KUSKU (BN-baig).
Ref.: A; Satr VocP (kusku); Izeta BHizt2. Caña del maíz. "La planta de maíz de la mazorca para abajo" VocB. "Kusku, caña de maíz. Artokuskia, ídem." Satr VocP. "Arto-koskoak bildu bear dire. Aurten artokosko ederrak" Izeta BHizt2.
ARTA-KOSKOLA.
"(V-gip, G-goi), cáscara de maíz" A s.v. arta-burruxa.
ARTO-KOZKOR (Darric ap. DRA
),
ARTA-KOSKOR (V-m ap. A; Lar, Añ),
ARTO-KUZKUR.
Mazorca de maíz desgranada. "Panoja" Darric (ap. DRA).
Othe xehe, artho khuzkur, belhar, lasto, phorroska guziak on dira.
Dv Lab 162.
Munduan asko lez, zakurra arto-koskorrez.
EZBB II 63.
ARTA-KOTXO.
"(V-arr), gusano del maíz no desgranado" A.
ARTO-KUKULO (Sal ap. A),
ARTO-KUKULA.
Punta del maíz.
Arto kukula mozten ari zelarik alorrian.
Zub 63.
ARTA-KURKUILTZE.
"Las faenas propias de las tardes de invierno, como son las de deshojar las mazorcas de maíz (= artatxuitzia) o las de desgranarlas (= artakurkuiltzia) [AN-gip]" Lek AEF 1924, 21. v. ARTA-URKULTZE.
ARTA-LANDARE,
ARTO-LANDARE
(a.-landara B ap. A; VocB). Planta de maíz.
Arto landare bat lau buru ondo beteakin.
Izt C 29.
Erneriko arto landarak laster igertu ziran.
Kk Ab II 144.
Bost edo sei artalandara zatituaz.
Apaol 47.
Orai bizpairu urte Iruñako baserritar batek ikaragarrizko artalandara bat izan du; bi metro luzean, zazpi artaburukoa ta oso aletsuak gañera.
EgutAr 3-1-1957 (ap. DRA
).
Zuk soroan arto-azia ereiten dezu ta arta-landarea jaiotzen zaizu.
MAtx Gazt 15.
Hala nola arto-landare bat tiran lur onean sortua izanik ere, / behar du artetan jorratu eta landu.
Herr 5-7-1962 (ap. DRA
).
Leixar orriak, arto landarak, gariburuak.
Alzola Atalak 81.
Arto-landareak San Juanetan zozua, ta San Pedruetan ollua estaltzen badauz, artua ixango da.
EZBB I 43.
ARTA-LANGA.
"Madero de donde se cuelgan las rastras de maíz para que se sequen" Asp Leiz.
ARTA-LASTO
(V-gip, G; Aq 361 (G), Aizk), ARTO-LASTO (G-azp-nav). Ref.: A; Garbiz Lezo 180 (arto-lasto); Elexp Berg; ZestErret. Caña de maíz. "Paja de maíz" Aq 361. "Tallo de maíz, sobre todo después de quitársele la mazorca. Artalastuak, atxurrez jo ta errekara botatzen giñuzen" Elexp Berg. "Artolastozko koltxoe" ZestErret. "Arto-lastuakine ite giñuzen armamentuak" Ib.
Arta lastoa agin egizu, / nik al dagidan gauzarik.
Lazarraga A14, 1183r.
Astoak on dik oloa; idiak arto-lastoa.
(1705).
GavonC
10.
Batzuetan egokitzen bazaio [...] arto-lasto andiak egitea, geienean orituko dira edo galduko dira buruak emateko denboran.
Agric 29s.
Zer uste uan gizajo orrek, arta lastoz betea zegoala?
Apaol 40.
Hazirat doa landarearen indarrik hoberena. Horra zertako indar gehiago duen artho bihiak, ezen ez artholastiak [sic]
.
Eskual 12-6-1908 (ap. DRA
).
Abereai azpia egiteko, paregabekoak dira arto-lastoak.
TAg Uzt 292.
Arta-lastoa oso gutxitan ematen zaio ganaduari.
Oñatibia
Baserria
80.
Astoak on dik artoa, idiak arto-lastoa.
EZBB I 47.
Arto-lasto ta guzi / jasotzen zan ordun, / eta iritaiakin / ebakitzen gendun.
Insausti 287.
ARTO-LILI.
"(L, BN), punta del maíz" A. "En L llaman lili la flor del maíz (arta-lili) del castaño (gaztaina-lili)" A (s.v. lili). v. artalore.
ARTO-LITS.
"La flor de las hojas para arriba" VocB. "(B), flor del maíz" A. "Arto-litse iñertu de" Izeta BHizt2.
ARTO-LOKUA .
(det.).
"
Arto-lokua, artoa balu bezalako itxurarekin, artasustarra bai baina artabururik ez duena"
ZestErret
.
ARTA-LOKOTX.
"Artalokotz, mazorca desgranada (G-to)" A Apend. "Arto-lokotxa, panoja" Darric ap. DRA.
Arta-lokotxa geienean surtan aprotxatzen da.
Oñatibia
Baserria
81.
ARTO-LORE.
v. artalore.
ARTO-LUR (G-azp, L-ain).
"(L-ain), tierra preparada para al siembra del maíz" A.
"
Hantxe jardun gendun arto-lurra prepatzen hurrengo eun baten ereiteko
"
ZestErret.
Ez ditake landa bat bethi artho-lur edo arbi-lur izan.
GAlm 1937, 84.
(ap. DRA)
Arantza beltza lorezabal, arto-lurrak are-zabal.
(G-azp).
A EY I 84.
Eguraldi ona edo giroa zanean, patatak erein da arto-lurrak baneatu.
JAzpiroz 74.
v. tbn. TxGarm BordaB 59. Albeniz 19.
ARTO-MAKILA
(B ap. A; artomakil
VocB). Caña de maíz. "Planta de maíz que no tiene mazorca" VocB. "Maíz infructuoso" A.
Arto-makilen erdian, landa bazterretan.
Barb Piar II 190.
ARTA-MAKOLA.
"(G-goi), cáscara de maíz" A s.v. arta-burruxa.
ARTO-MALUTA (G-azp),
ARTA-MALUTA (V-m-gip).
Ref.: A; Etxba Eib; Iz ArOñ (malúta); Elexp Berg; ZestErret. "Envoltorio de la espiga del maíz" A. "Más tarde se le despoja el tallo --arta kirtena-- de todas sus hojas --arta-maluta" (V-gip) AEF 1927, 83. "Las capas coriáceas que cubren la panoja. Arta-malutiagaz bete ondo lastamarraria, eta ez dago a lako oge bigunik. Arta-maluta mietzenak gordetzen ziran, takorrixa batzeko" Etxba Eib. "Artamalutak koltxoia eitteko erabiltze zien" Elexp Berg.
"
Artamalutia, artobero, mokolo (ez du hain esanahi minbera). Bobo, lelo. I aiz artamalutia, i
"
Elexp Berg.
ARTA-MARKA ( (G-to)),
ARTO-MARKA
(AN-larr, B; a.-marko V-m-gip, G...). Ref.: A (artamarka, artomark); Onaind EEs 1931, 54; Asp Leiz (marka); Elexp Berg (artamarko); Izeta BHizt2 (arto-marka). "Rastra de cuatro púas, que sirve para extraer de la tierra las raíces" A. "Cierto instrumento de labranza para marcar la tierra y sembrar luego el maíz" Ib. (s.v. arto-m
arka). "Artomarkoa
. Iru ortz zabalaz soloan lerro luzeak egiteko erabilten dau baserritarrak, gero lerro aretan artoa ta indiarra (baberruna) ereiteko (V-m)" Onaind EEs 1931, 54. "Arto-marka, especie de rastrillo grande de madera para señalar el sitio donde se ha de sembrar el maíz, cuando se hace a mano" Asp Leiz (s.v. marka). "Illarak zuzen eiteko biar biarrezkua da artamarkua" Elexp Berg.
ARTA-MASKAL.
"Máskal, maskála, la paja del maíz en general, artámaskalak" Iz ArOñ.
ARTA-MOKOL,
ARTO-MOKOR.
a)
"Épi de maïs egrané, artho mokorra, moskorra" H (s.v. mokorra). "Arto-mokol (V-oroz), paja de maíz" A. "(V-arrig), panoja; sin. de arta-maluta" A Apend. v. ARTA-MOSKOR.
b)
"Arto-mokol, borona de corteza gruesa y prominente" A (s.v. mokol).
ARTA-MORKOL.
"(V-gip), cáscara de maíz" A s.v. arta-burruxa.
ARTA-MOSKAN.
"En V-gip llaman arta-moskan al tizón, enfermedad del maíz" A (s.v. moskan). v. artaputz, ARTO-USTEL.
ARTA-MOSKOR.
"Mazorca de maíz desgranada (G)" Añ. v. ARTA-MOKOL.
ARTO-MOXKOR.
"Artho-moxkor (Hb), tige du millet" Lh.
ARTO-MUGA.
"Arthomuga (S), limite du champ de maïs" Lh.
ARTO-ORANTZA.
"Levadura de maíz. Darric." DRA.
ARTO-ORE,
ARTORE
(Lar, Hb; arthohe Lrq). Gacha de maíz. "Pastel [...]; hoy llamamos así al pan de maíz" Lar. "Pâte de maïs" Lrq.
Ogi eta garagar egosia on dute, artho orhea ere bai.
Dv Lab 290.
Ez zan, ain zuzen, arto-ore onurakorra, eden zitala baiño.
Etxde JJ 96.
"Pastelería, okoretegia, artoretegia, pasteltegia
"
Lar.
Cf. Lar: "Pastelón, okoretzarra, artoretzarra, pasteloia".
ARTO-ORRI.
Hoja de maíz.
"
Arto-orriya jaso, artoaren orriak kendu eta jaso. Hau ere ganaduentzako bazka izan ohi zen eta, gainera, artoarekin batera erein ohi zen baba hobeto hasteko ere kentzen zitzaion"
ZestErret.
Belar ondu, allorbe, arto-orri, lasto edo onelako legorgarriren batekin.
Agric 72.
ARTO-HOSTO,
ARTOSTO
(-th- S ap. Lh; Lrq). Hoja de maíz. "Feuille du maïs" Lh.
Negualdean belar ondua urri dabillenean, abereentzako janari atsegiña izan oi da arto-ostoena.
TAg Uzt 291.
ARTA-PASA.
"Rastrillaje del maíz. Arta-pasan ari dira" Gketx Loiola.
ARTO-PASATZEKO.
"Arthopasatzeko, utensile aratoire, en bois armé de deux dents de fer" Hb.
ARTO-PILA (
-pil G, AN ap. A; VocB
),
ARTAPIL.
Montón de maíz.
Arta-pil txuri inguruan alkiak illara.
Or Eus 66.
Artapil gorri gorria.
Ib. 401.
Artapillaren gaiñean dagoen saskira / usoak bezala artoak egan ari dira.
Ib. 59.
Arto-pilla galanta / ganbaran onduan, / neguaren bildurrik / etzegon orduan.
Uzt Sas 85.
Arta-pill ederra zuritu zuten.
TxGarm BordaB 26.
Ganbaran genduzkan arto pillak eta beste iru edo lau kutxa gariz beteta.
BBarand 115.
ARTA-PORKA.
"(G-nav), ristra o racimo de maíz" Ond Bac.
ARTO-PORRU.
"Artho phorrua, mimosa. (Holako landare pollitari nola demuntre eman othe diote izen itsusi hori?)" GH 1930, 227.
ARTA-PUNTA
(V-gip ap. Elexp Berg). Punta de la planta del maíz. "Se casca por el tercer nudo encima de la mazorca --arta puntak ausi, ostro bi buru ondotik utzi ta" (V-gip) AEF 1927, 83. "Trozo de tallo que va desde la mazorca hasta la flor (ya quitada). Gustora jaten dau artapuntia gure bei beltzak. Erremolatx jorran erak bezelaxe eitten nun, artapunta batzen da" Elexp Berg. v. ARTA-GAIN, ARTA-TINI.
ARTO-PUSKA.
Trozo de borona.
Zure arpegiko izerdian zure ogi edo arto puska jango dezula.
Ub 341.
Ezin iritsi duela arto puska bat beren eta umeen gosea iltzeko.
AA III 469.
Oian makal zagozan lekura, arto puska bat nekez gogo bagarik jaurtegiten badeutsu.
fB Ic I app., 26.
Sardiñak egon ziran ontzia arta puska batekin inguru guztian igozten (igortzen).
Apaol 32.
Arto puska bat miletan hobe bailukete.
HU Zez 73.
Pakeko artopuska obia dala esaten degu, aserre-arteko ogi zuria baño.
L. Arregi EEs
1924, 83n.
Atxaga orren aita, arto-puska bat beretzat ganaduaren buruetan artu, ta janari arekin ibiltzen zan itzaintzan.
Auspoa 32, 160.
(ap. DRA)
Eta bazkaltzeko ematen zieten arto puska bana.
And AUzta 50.
Arta-puska bat baño gozoagoko gizona.
Ataño
TxanKan
192.
Arta-puska baño otxanagoko baserritarrak.
Ib. 219.
ARTO-SAIL (V-gip; -th- Hb),
ARTA-SAIL.
Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Campo de maíz. "Rangée, série de maïs" Hb. "Arto-saillera juan dira, jorratzen eitteko asmuan" Etxba Eib. "Arto-sailla apurtu dau beixak" Elexp Berg. v. artalanda, artasoro.
Baso maitea, txori-eliz, neu artzeko besoak zabalik det. Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi.
NEtx EG
1951 (9-10), 78.
Arto-saillak galantak / eta luberriak / neguan laiatzeko / an zeuden jarriak.
Uzt Sas 96.
Arto-sail aundiak egiten ziran, eta belar eta zakar-metak ere asko egiten giñun.
Salav 28.
Arto sail bat zeukaten beren zuztar da guzi, barrena sartzeko.
BBarand 138.
v. tbn. Ataño TxanKan 46. JAzpiroz 202. AZink 34.
ARTO-SARALE.
"Artó-saalia, al madurar el maíz, se recogía toda la hoja de maíz y se ponía en haces para darla al ganado [...]. Sendor bat artasaale biada" Iz ArOñ.
ARTO-SELAURU.
"Arthoseilharu, grenier à grains de maïs" Hb. v. artaganbara.
ARTO-SORO.
v. artasoro.
ARTA-TALO.
"Tortica hecha de pan de maíz" Lar s.v. artalete. v. talo.
Arto-talo geiago jan izandu zan.
Albeniz 20.
ARTO-TINI.
"(S), punta del maíz" A. v. ARTA-PUNTA.
ARTO-TINIKA.
"Artho-thinika (S-saug), éhouppage [sic, ¿por decoupage?] du maïs" Lh.
ARTO-TUTXULU.
"Arthotutxulu, [...] petit canal par où l'eau coule et tombe sur la roue à maïs d'un moulin" Hb.
ARTA-TXOKOR.
Espiga desgranada de maíz.
Azeriak orduen artatxokor bat artu ta uzkia zarratu eutsan.
(V).
A EY II 266s.
ARTA-TXOLA.
"(V), extremidad superior del maíz" A.
ARTA-TXOROKIL.
"(V-al), cáscara de maíz" A s.v. arta-burruxa.
ARTA-URKULTZE.
"Arta-urkultzia, operación de desgranar el maíz, en veladas familiares, en que se cuentan las tradiciones. Arta-urkultzia, unamorixuan, ipoñak esanaz..." Etxba Eib. v. ARTA-KURKUILTZE.
ARTA-URTE,
ARTO-URTE.
Año de maíz.
Eta... arta-urte ona dezute aurten?
Zab Gabon 65.
Arta urte ona dezue aurten?
EE 1885a, 435.
Arto urte ona izateko, obillua bear du izan tartean.
Sor Bar 100.
Ezkur-urte da, baita arto-urte.
Or Eus 78.
v. tbn.
EZBB II 197.
ARTO-USTEL.
"Cierto hongo: Ustilago maydis" Arzdi (ap. DRA). v. artaputz.
ARTO-HUTS.
"Artouts (R), espiga del maíz despojada de los granos" A.
ARTO-UZTA.
Cosecha de maíz.
Gutxitan bezelakoa da aurtengo arto-uzta.
TAg Uzt 293.
ARTO-XERRA
(-th- Hb, H; artaxerra A). "Petite tranche de méture" Hb. "Rebanadita de borona" A (s.v. xerra). v. ARTO-ZERRA.
ARTO-XIGOR (Hb).
"Tranche de méture rougie au feu" Hb.
Goportara bat eltzekari emaiten ahal diozu, gibeleratzen delarik, artho xigor onarekin.
Barb Sup 76.
Gopor bat esnerekin artho-xigorrak eta xingar-axalak uzten zituzten, supazter xokoan, zartaineko urin ondarren gainean.
"Des croûtons de maïs grillé"
.
Barb Leg 26.
ARTO-XIGORTZEKO
(-th- Hb). "Ustensile [...] pour faire tenir devant le brasier les tranches de méture" Hb.
ARTO-XURI.
"Artho-xuri, maïs de couleur blanche" Hb. "El maíz (artua, artoa) usado hasta nuestro siglo, era de dos clases: I. rojo (artogorriya) para tierra seca. II blanco (artoxuriya) para tierra húmeda (AN-5vill)" CEEN 1969, 219.
ARTO-XURIKIN.
"Artho-xurikiña, enveloppe d'un épi de blé de turquie" H (s.v. xurikina). "Arto-xurikin, despojo de maíz" A. "Artho-xurikin (S), balle, glume de maïs" Lh. Cf. artazuritze.
ARTO-ZAHI.
Salvado de maíz.
Gosea kendutzeko, aren afaria / izan zan arto-zaiez egindako ogia.
It Fab 257.
ARTO-ZAKIL.
"(L), mazorca de maíz cuyos granos han abortado. Darric" DR
A.
ARTO-ZALE.
Semea, Ama lakoxe arpegi-zabalkote, begi-urdin, buru-andi, arto-zale utsa.
A BGuzur 108.
ARTO-ZANGO
(artho-zankho S ap. Lh; Dv, H). Tallo del maíz. "Artho zango, tige de maïs" Dv (s.v. zango). "Artho [...]
zangoa, pied de [...] maïs" H (s.v. zangoa). "1.º tige de maïs; 2.º barres d'écolier apprenant à écrire" Lh.
Karriketako lohiak, hosto, arlantz, liho ondakin, artho zango, guziak onkhailutzat on dira.
Dv Lab 179.
Bi aldetatik aizeak arto-zango igartuak elkarri jotzen zituan.
Lh Yol 45.
Mendi gainean bi pago, / Zeru polita gorago! / Ene etxola xuri-gorria han ederrik dago! / Zola oro arto-zango, / biper gorriak dilingo!
Errepikan 74 (ap. DRA
).
Arto-zangoak berak, lurperat eman eta, lurreko ustelkia emendatzen du.
Herr 3-1-1963 (ap. DRA
).
ARTO-ZATI.
Trozo de borona.
Daruaken arto zatija edo katillukada saldia.
Mg PAb 105.
Arto zatija kolkotik ostu neuri ta jan gero.
A BGuzur 119.
Esnetan egosten dagozan arto zati lodien antzera.
Ag Kr 139.
Kutxara zabalaren azpiko aldetik arto zati andia jartzea.
Ag G 21.
Gizonak burutsuak dirala? Bai, arto-zati batzuk eztiranean.
A Ardi 27.
Arto zatiya lakua, ona, ixilla.
Kk Ab II 63.
Bai, txotxo, onek edozer iri; eu az, eder ori, arto-zatirik asko-ta.
A BGuzur 119.
ARTO-ZELAI.
"(AN-gip), campo de maíz" Garbiz Lezo 189. v. artalanda, artasoro.
ARTO-ZERRA.
Rebanada de borona. "Artho-zerra, tranche de méture" Hb. "Paratzik bizpairu arto-zerra xigortzen" A s.v. xigortu. v. ARTO-XERRA.
ARTO-ZOPA.
Sopa de borona. v. ARTA-ZUKU.
Arto-sopea izan da an mai txaparroan erdi-erdian ipini dabena.
Erkiag BatB 114.
Meriendatzen, txokolatea zartagi aundi baten eginda, arta-zopakin.
BasoM 37.
ARTO-ZUHAMU.
"Mazorca del maíz. Darric" D
RA.
ARTA-ZUKU (V-oroz ap. A).
Sopa de maíz. v. ARTO-ZOPA.
Eldu nintzan neu Arratian / artazukua zirakian.
(V)
"Farineta"
.
A EY IV 30.
ARTA-ZURITZE.
v. artazuritze.
ARTO-ZURTOIN,
ARTO-ZURTEN,
ARTO-ZIRTOIN.
Tallo del maíz.
Ostro, arta zurten, ollo luma eta gañerakoak, ondo desegin gabe gelditzen dira.
Oñatibia
Baserria
28.
Hona nun zuen auteman loreak zimeldurik zeudela, txut eta mutiri, muxu denak akiturik, arto zirtoinak, eta gau ñabarrak iluntzen hasi zituela munoak.
Mde Pr 144.
ARTO-ZUZTAR (V-gip),
ARTA-ZUZTAR.
"Arto-sustarra, rastrojo que queda del maíz. Goldiakin arto-sustarrak atera biarra" Etxba Eib. "Artozuztarrak, las cañas que quedan después de recoger las mazorcas y las hojas del maíz" Iz To (s.v. zuztarra).
Iratze, iniztor edo garoa, belar txarra, arta-zuztarra eta ondarra erabiltzen dira.
Oñatibia
Baserria
24.