Azpisarrerak (sarrerak) (346)
1 baldar.
1. (V, G) Ref.: A; Elexp Berg; ZestErret .
Torpe. "Torpe. Oso ibillera baldarra dauka orrek " Elexp Berg. "Ondo baldarra aiz pelotan" Ib. Cf. VocNav: "Baldarro, -rra, flojo de salud o de fuerzas. Torpe desmañado (Cuenca, Montaña)".
Zarra ta baldarra dago, bañan aberatsa. Sor Gabon 47. Janariak nolabaitekoak, aideak oso ezjakiñak, aitona agure baldarra, amona atso parregarria. Ag G 223. Dantzari-talde, Baco'tiarrak, / nâspil zoroan zuti-baldarrak, / esku goituan ontzia ardo.... "Tambaleándose sobre los pies" . Ldi BB 115. Arian barrena ibiltzeko ere, lakatza ta baldarra degu, noski, mintzoa. Ldi IL 39. Ez zitekela gero ere, idazle-leen-urrats baldarrak eman-bearraren nekeagatik, luma-paperak bertan bera utzi. Markiegi ( in Ldi IL 9 ). Langille baldar, zorrozle makal / indarretan dagoela... / Langille baiño zein astoago / zirudik dema dutela. "Trabajadores desmañados" . Or Eus 305. Or, berriz, Iztar-nagi, beso asto-kako / --ikazkin baldarren bat sortuko orrendako--. "También habrá para ella algún carbonero desmañado" . Ib. 19. Ba-dira ederretsi ditudan neskatxak. Baña eder-iritzitik, aien baietzera, alde aundia dago. Oso baldarra naiz maitasun-gaietan. TAg Uzt 283. Nai dezuna egizazu, Agerre; ezpaitago arloa esku baldarretan... Ib. 288. Galeperrak ego-ukaldi baldarrez eraiki zun egaldia. Ib. 84. Zuaitzaren adiskide ta etsaiai zuzendutako lerro baldar batzuek. Munita 15. Bela-Beltz baldarregi ta kankalluegi zan Otxandaren axarikeriak ikasteko. Etxde AlosT 62. Lan eiteko be ez eizian, gorputza ain baldarra, iarra ta indar gutxikoa zuten [sic] da. (V-gip). Gand Eusk 1956, 220. Lumarik trebeena baldar eta kamots utsa izango litzake, egiazki, erdibitu nauen ikusketa azaltzerakoan. Txill Let 38. Tiratzen asi eta / baldar onek irrixt, / erbia pasa zaio / anka tartetik prixt. Olea 191. Zartzaroaren oinatz baldarrak jo dik etxeko atea. NEtx LBB 265. Baldarrak bagiñan ere, ez genizkion elkarri anka-muturrak zapaltzen. Zendoia 44. Bere lehen liburuaren zai nengoen, bada, harzaz zerbait esateko nik dakidan buztin prosazko hizkuntza baldar bakar honetan. MEIG III 79.
(Uso pred.).
Bi xalanten arteko maitakeriak azken-mugaratzen ari zirala oartu zanean, anka egin zun baldar xamar. Etxde JJ 113.
Irudimena uan giarra, yoria; / bañan, ega-baldar baitabil txoria / lurrera-bearka zauri doanean / orren antzo zian ark oi, maizenean. "Con el torpe volar de ave herida." Ldi BB 80.
2. (V-m-gip) Ref.: A; Etxba Eib. .
Dejado, flojo, descuidado. " Baldarra enoanbaiñoan ibilten da (V-m), el haragán suele andar en 'no voy, si voy'" A. "Desordenado, descuidado, flojo. Gizonak, baldarra urten detsa eta bizimodu argala daroye " Etxba Eib. Cf. VocNav: "Baldarra, desastrado, desgarbado, zafio (Cuenca, V. De Odieta)". v. baldan. . Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales; los primeros ejemplos recogidos son de finales del s. XIX (pero cf. baldartu (uso sust.) en Lardizabal). En DFrec hay 9 ejs.
Euskera ez da baldarren eta beartsuen izkera. LEItz 9. Ze estatura-modua dedan / bialduko'izut tarjeta, / oso aundiyak biarko ditut [prakak] / baldar-baldarra naiz eta. Tx B II 189. Ernegatuta bezala nago / zu bezelako gizonez, / baldarragorik ez det billatu / ni akordatzen naizenez. Tx ( in Imaz Auspoa 24, 152 ). --Baldarra zera, baldarra; nik begiratuko ez banizu, ez dakit nik zer pinta aterako ziñaken. Alz Bern 53. Gure arreba ez dun itxusi baldarra, baño, i, Mirei, zenbat ederragoa! Or Mi 19. --Baña musian eta prantzesez beste bat ez bezelakua dek ordia. --Ezertan ere ez, arraioz jositako ume baldar, kaskall ori. Alz Burr 35. Baiña amaika ez-jakin, amaika ardurabako, baldar, diru-ereintzaille, gangar, ordi eta alper dago bazterretan ain zuzen, arrantzale ez diranak, eta arean bere, arrain-usain bageak! Erkiag Arran 115. Zer onik egingo eutsan Garbiñeri baserritar baldar-ezjakin arek? Bilbao IpuiB 227. Antisteneren ikasle baldarren artean nabarmenago ageri ziran Platonen ikasleok. Zait Plat 21. Ikasle baldar ta piper-zaleak ezi ta mendu nairik. Erkiag BatB 18. Gorrotozko asmoak, odol-eske dagozan begiak eta iskillu zorrotz ala tirogilleak, gogo baldarren agindura... Ib. 134.
(Uso pred.).
Bestea burutzik zijoan ta irugarrena berriz lodi bat da baldar jantzia, zaragi puztua zirudian. Lab EEguna 88. Baten tokatu ziñan / Lazkao-Txikikin, / eta etziñan jardun / baldar eta zikin. Insausti 33.
(V, G ap. A ).
(Referido a cosas).Tosco, basto, vulgar. "Destartalado" A.
Oial barri ederrakaz euren gorputza apaindurik daroenen biotzean legez bizi da txapel zar koipez da ezkata edo eskamaz betetakoaren azpian da soñeko baldar arabakinduakaz estaldurik. Ag Kr 80. Oraindikan mingaña / dauka indarrian, / kantatutzen du guztiz / boza ederrian, / gu orren aurrian / erdi bildurrian / puntu baldarrian / itxura txarrian. AzpPr 105. Pankorbo zeritzaion erri zakar batean egon zan berea lenbizi, gero Santa Olallan. Alderdi artako erriak baldar ta txiroak ziran geienak. Ag G 113. Obi utxija idoro dozu / aran itunean: / sasi zorrotzak eta bedarrak / illobi baldar ixen gabean. Laux BBa 84. Euskal-erriko apaizentzat, urtetan urtetan dotrina zar trakets ta baldar ori erakustea lotsa aundi bat izan dala. Lab EEguna 107. Garai onetako ezurrezko arrankaziak ikusi besterik ez dago. Oso baldarrak dira, eta gañera ez len bezela biribillak, lau-ertzdunak baizik. JMB ELG 56. Astuna zan, agian, Txantxikoren ontzia ta Getarin zanik zarpailenetakoa ta baldarrenetakoa. TAg Uzt 135. Eliza oso itsusi ta baldar zegoela? FLab ( in Munita 7 ). Logela baldar aretan egonik, ez dago beintzat etxe bage. Erkiag BatB 122. Soineko purtzil eta jantzi baldarrak. Ib. 79. Omen daude prolema / demografikuak / [...] Bai esaera baldar / eta sasikuak. Olea 263.
3. (BN-baig).
"Contrahecho" Satr VocP. .
Nere animalia / da berez naparra, / ez dedizkiot dala / oso baldarra; / gorputz egokia du, / ederra bularra. Noe 55. Baldarra zan [mandoa], baiñan indar asko zuana. BBarand 139.
Feo.
Dantzara neska politengana joaten nauk ni beti, kalabaza emanda ere, zenbait baldarrek baietz esatea aiña meritu badik ederrak ezetz esateak eta. Insausti 24.
4. "(G-to), cosa ladeada" A. " Baldar dago (G-to), está a punto de caerse" Ib.
5. Pesado.
Amar gizonak indartsuak baiña / alperrik saiatu ziren, / arri baldarra jaso dutenak / al dakizute nor diren? MendaroTx 331.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper