OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
arrastaka.
sense-1
1. (V, G; Lar, , H), arrastraka Ref.: A; ZestErret .
Arrastrando(se). "(Andar) arrastrando, arrastrado, arrastaka ibilli " Lar. "(llevar) arrastrando, arrastaka eraman, eroan " Ib. "Arrastrar [...], arrastaka eroan " . " Lurrean arrastaka, se traînant à terre" H. Tr. Documentado en autores meridionales desde el s. XVIII.
Alde guzietara [Jesus] nola arrastaka zeramaten bere barrenean begiratzen zion. Cb Eg III 327s. Zeren munduko gauzetara Estanislao ezin arrastatu zuen, arrastaka ta golpeka erabiltzen zuen. Cb Just 96. Gaiztoak eramokoituzte Demoniñoak arrastraka kadena batzues loturik. (Valle de Guesálaz, 1777). FLV 1973, 374. Arrastaká ibilikonáiz penitenzian. LE Doc 282. Zelan eroango dozue obeto egur karga bat, edo arrastaka oñetatik, ala besartean edo lepoan jasorik? LoraS 125. Pelietan ez dirianak goituteko etzigiera edo pasinoe txaar, gauza gaistuetara arrastaka legez daruazanak. Mg CO 250. Ni nabill, edo lurrean oñez, edo aidean egaa, nai dedan bezela. Zu berriz beti arrastaka. VMg 34. Zeruko bidean beti arrastaka eta txit nekez gabiltza. Gco II 18. Animaliak berak ere, lurrean arrastaka dabiltzanetik asi ta aidean dabiltzan egaztietarañoko guziak. AA III 281s. Ez dezu belaunikoka ta arrastaka joan bear konfesatzera. Ib. 524. Geure bizitzaak izango dira [...] sugia legez, luurreko gauzeetan tatarraska ta arrastaka beti dabiltzanak. fB Ic I 5. Emonik indar au Jangoikuak, bera ta bere gauzaak maitetu daiguzan, alan ez egiñik, arrastaka eruaten ditu luurreko amodijo argaletara. JJMg BasEsc 77. Zer? Ibilli bear dek / beti arrastaka, / ezin gari-ale bat / karraiaturika, / erori eta altxa, / beti jira-bira, / eramatiagatik / ale bat kabira? It Fab 54. Arritzeko gauza da gaur lurrean arrastaka dabillen arra bigar egan len zan baño ederragoa ikustea. It Dial 8 (Ur arrastaka; Dv e Ip herrestaka). Atzeko zankoak arrastaka erabilliaz. Ib. 12 (Ur arrastaka; Ip herresta erabiltez). Sabelaren gañean arrastaka ibilliko aiz, eta ere bizi guzian lurra jango den. Lard 5. Emakumeak illeetatik arrastaka eta aurrak ostikopean zerabilzkiten. Ib. 543. Emen lurrean arrastaka dabilltzan arraz ere aztutzen etzera. Arr GB 43. Leize-moduko baten beera [...] amildu zan [...]. Ala ere nola-ala geroenean arrastaka, amillka ta erdi-txilipurdika [...] leku obera igaro zan. Aran SIgn 88. An arrastaka erabiltzeko / sententzia eman zuan. Ud 116. Mantilla zerratuba, mangitu luzia, abrigu aundiya, bi kana arrastaka soñokua lurrian. Sor Gabon 34. Maldaz bera zeramaten arrastaka Ines. Bv AsL 95. Ze zanek arrastaka daroaz [odeiok] osarteetan? AB AmaE 431. Esnatzean, arrastaka arbola baten ondora nolabait joan. Urruz Urz 16. Batian arrastaka, / bestian erori, / nolabait etxera da / gizon eder ori. JanEd I 39. Gizonak barriz, lurtarrak izanik lurrean dabilz arrastaka. Ag AL 113. Pekatura arrastaka legez eroaten gaituzan arako itua, gauzea edo personea. Itz Azald 145. Geiso bat legez, [...] geiago dabilela arrastaka eta tatarraz bere oiñakaz baño. Ib. 155s.
( s. XX) Kale bazterretako paper, zotz, zakar, lasto, buruko ule ta maluta galdu guztiak, arrastaka ta bira-biraka ibilli ta gero [aizeak] . Ag Kr 12. Ankak geldirik euki, indarrez luzatu gabe. Gorputzaren atzetik arrastaka dijuazela, gorago ta obe. Anab EEs 1920, 172. Nik bazekiat nola erdi arrastaka eraman zuten. Alz Ram 106. Lotu zuten orduan eta arrastaka ibilli zuten Martiñi-ko karrikak barrena. Inza Azalp 23. Larogei urte pasatu ditu / dirudiyela etsaia, / orain bi ankak arrastaka ta / burua soiltzen asiya. Tx B 184. Ango ibaiera sartu zan, eta an luze luze etzin eta arrastaka joan zan, zume batzuk zeuden tokira. Or SCruz 47. Zezenak arrastaka deraman gizona iñarrosi nai. Or Mi 50. Ondasunak gure biotza beren ondotik arrastaka eramaten dutelako. Ir YKBiz 131n. Basakatua bezela, labainkatuz, arrastaka, etxe-ondora urbildu zan. TAg Uzt 164. Oinak arrastaka ta bere paperak galtzarpean zituala, Zarautzerako bidea artu zun. Ib. 202s. Lai-ren morroi ta artzai zarra, Erregearen bi otseiñen urgaziz arrastaka datorrela ikusirik. Zait Sof 88. Beia ibairaño arrastaka eraman. JAIraz Bizia 47. Olagarroa asi zan zankoagana. [...]. Ez dakigu arrastaka ala igaro ote zetorren. Anab Poli 15. Aita Goñik jateko itxura egin zuan ta joan ziranean arrastaka ta al zuan bezela etorri zan jende-artera. AZavala ( in Goñi 15 ). Zakurrak iges egin zuan arrastaka. And AUzta 45. Automobilla, berak nai zuan tokira; direzioko barra arrastaka baitzetorren. Salav 62. Tomas, oiñak erdi-arrastaka, seme ta erraiñaren ondoren sartu zan. NEtx LBB 55s. Etsaiaren aldetik abiatuta, arrastaka eta lau oñean. Alkain 18. Bere lagunak eldu eta erdi arrastaka ateraten asi ziran. Gerrika 203. Bere sotana aundia arrastaka zuala ibiltzen zan. Albeniz 24. Lotsatzen banau ere, aitortu beharrean naiz ia arrastaka eraman nindutela Ingmar Bergman-en El séptimo sello ikustera. MEIG I 197. Hala behar ere, gogorra baitzen bizitza, batez ere urte hilen pisua arrastaka generamanentzat. MEIG IX 94.

v. tbn. FrantzesB I 61. TP Kattalin 181. Ataño TxanKan 18. JAzpiroz 26. Zendoia 213.
azpiadiera-1.1
(Con reduplicación intens.).
Neroni, arrastaka-arrastaka, beren trintxera-inguraño sartu naiz. Alkain 146. Zearreko sasi-mordoxka baten paretik, arrastaka-arrastaka sartu uan tira-bidera. Ataño TxanKan 193.
azpiadiera-1.2
Penosamente, con dificultad; con mucho trabajo. " Arrastaka ibilli, vivir con penuria" Ort Voc. " Arrastaka bixi, vivir trabajando mucho" Etxabu Ond 108.
Irakurriko dute ala Eleizetan nola etxeetan, eta euskeraz utsik dakitenak, ta gaztelania arrastaka baizikan eztakitenak ere. Lar Carta a Mb 280s. Usteko dezu, geroz arrastaka bizitu zela, ta nekezko egunak besterik ekusi gabe. Mb JBDev 198 (ap. DRA, pero no está en dicha página). Senar on bat Jainkoaren eskutik bere lagun duen andreak, zeruko ditxa andi bat du, eta arrastaka badere, errazki ta pozik serbi dezake. Cb Eg III 375. Mendaroko alerubak / ez dabe ardirik / beti dabiltzalako / tiraka bultzaka / uretan biarrian / guztiz arrastaka. DurPl 86. Ez jan, ez lorik egin / beti arrastaka / gauza onen barririk / nik eztakidala. Ib. 61. Zeinbatek istanda egingo ez leukee, arrastaka arikaturik, neketurik lan bearrari darraioela. MisE 142. Bebil emaztea arrastaka batetik bestera, umeenzat bear danaren billan. AA II 74. Zeinbat gurasok, endamas amaak, eurak Eleisarako jantzi jaso bat ez daukeela, arrastaka ta gosiagaz batuta edo zorrian, apainduten ditubee umiak ezjagokuen moduban? fB Ic I app., 21. Ez ebiltzan etxe onetan serbitzarijak beti arrastaka ta tatarras, esklaba batzuk balira legez. JJMg BasEsc 171. Gastetan dabee euren gurasuen izerdija, eta arrastaka irabazi aldaijena. Astar II 78. Beste alibiyorik / pobriak ez daka, / negarrez jaio eta / bizi arrastaka. Bil 131. Andre gajua goizetik arrats ler egiten lan gogorretan, aurrai're kontu artu biar, ta guztiya arrastaka, jauna. Sor Bar 54. Arrastaka batuten / urre ta kobrea / dabilen gaisoa da / munduan pobrea. Azc PB 325. Erbestean negarrez ta arrastaka bizi dan lander, beartsu, errukarri bati. Ag Serm 413. Gixon koitxadue ibilliko da arrastaka... da zer? Sananderera allegaten dieneko kontue ta errasoie omon biar andrieri. Ort Oroig 60. Gizon askok biziko ba-dira, nai ta ez lan egin bear dabe ta lan egin arren be, arrastaka baño ezin dira bizi. Eguzk GizAuz 107. Nere senar ta aurtxoen onagatik arrastaka ibiliko nintzakela. ABar Goi 28. Arratsalde guzian ementxe ariko itun arrastaka, eta ari bearko, etxea bete aur baizeukaten. Ataño TxanKan 151.
azpiadiera-1.3
(H, que cita a Astar).
Apresuradamente y sin cuidado.
Jaijegunetan Meza bat arrastaka entzun edo ikusi, ta ez Sermoe, ez Konfesinoe ta ez Eleisako gauzarik. JJMg BasEsc 172. Eztozuz begiratuten, kurutze egite orretan dagozan misterijo miragarrijak eta orregaitik siñatuten zara arrastaka. Astar I 10. Enzuten da meza bat jaijegunian arrastaka eta beste denpora gustija darua tratubak edo saldu erosijak. Astar II 99. [Etxia] ainbat lasterren akabadu, edo amaituterren, egiten dau arrastaka, eta txarto. Ib. 162. Egin oi dabe pekatu, zapatari, jostun eta beste ofizijo askoko edozein modutan eta arrastaka edo gei eta material txarragaz euren lanak egiten ditubezanak. Ib. 161. Urtetik urtera baño eztira elduten konfesetara, eta orduban bere arrastaka eta ezin luzatu leijelako. Ib. 222.
sense-2
2. (Sust.).Penalidad.
Nola [...] beren bizi nai ta bizi bearraren kezka, bildurra ta arrastaka baizen ez duten, [...] oriek aisago iltzea dala ikusten da. Cb Eg III 347s. Etzioten neke ta arrastaka geiagorik ezer eman. Aran SIgn 43. Alper alperrik izango ziradela [...] gizonaren onerako zeramazkien neke ta arrastaka izugarriak. EE 1883a, 238. Agaitik lurrian, dabill au lanian, / Arrastaka artian, / Poz oso baten billa bizitza guztian. AB AmaE 348. Eskiñi ezkero Jaungoikoari geure neke, izerdi ta arrastaka guztiak. Egunoro VII. (ap. DRA) Joakiñarentzat asi zan bere bizi guziko arrastaka gorria. NEtx LBB 27. Sos batzuk artuko zitunaren pozez, amaika arrastaka egiña uan nere ama gaxoa. Ataño TxanKan 92. Ordurako arrastaka asko ikusita nengoan [...]. Arrastaka geiena ta zer lan egiten zituan gure ama zanak? Albeniz 27.
azpisarrera-1
ARRASTAKAKO. Reptante, que se arrastra.
Ta ni lurreko ar edo arrastakako abere au onra orretaraño igo nai nazu? Cb Eg II 20. Arrastakakoak / eta gorakoak / ditu [kabriola] alakoak, / non ikustekoak, / aurrerontz, atzerontz / eta bazterrerontz, / ez dek dantzaririk / i bezalakorik. It Fab 204.
azpisarrerakoSense-1.1
Arrastrado, penoso.
Relijio batean kozinari, ontzi garbitzalle humillena izatea, penitenziarik arrigarrienak ta arrastakako bizitza bat egitea, Koroa ori irabazteagatik zer da? Cb Eg II 105.
arrastaka
<< 3 arrasta 0 / 0 arrasti >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper