Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3460 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (331)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
atalas.
atalas (B), atalasa (B; VocB), atalase (L-sar; -th- SP), atalaze , atelas (-th- Hb, Dv, A), atalatz (BN-baig; athalatz H; athalhatz H), athe-al(h)ase , ateas (B). Ref:: A (atalas, ateasa); Satr CEEN 1969, 209; Izeta BHizt2 (atalasa).
sense-2
(B), atalasa (B; VocB ), atalase (L-sar; -th- SP), atalaze, atelas (-th- Hb, Dv, A), atalatz (BN-baig; athalatz H, athalhatz H), athe-al(h)ase, ateas (B) Umbral. "Seuil de la porte" SP. "Atalasa, piedra debajo de la puerta" VocB. "Pas de la porte. Seuil de la porte" H. "Umbral" A. "Atalatz, atalotz, atalartze, tope o escalón de la entrada, para sujetar la hoja de la puerta. Puede ser de piedra o de madera y va fijo en el suelo" (BN-baig) Satr CEEN 1969, 209. "Piedra de debajo de la puerta" Izeta BHizt2. v. alartze, ATE-ALARTZE.
Etsaiari garaitzen zaio nihor errazkienik utzten ezpadu nihola ere bihotzeko athetik sartzera, bainan athalasetik kanpora ilkitzen bazaio. "Limen" . SP Imit I, 13, 5 (Mst, Ip alhar(t)zetik, Echve atetik, Leon athean berean). Aria hortaz etxe-gizonaren gana athelasera hurbildurik, mintzatu zitzaizkon. "In ipsis foribus" . Dv Gen 43, 19s (Urt, Ol, Ker etxeko at(h)ean, Ur ate atetan). Haren tenploan sartzen diren guziek ez dute egungo eguna arteo oinaz ukitzen Dagonen athelasa. Dv 1 Sam 5, 5. Athe-alhasearen gainean, san Benoatek eman ziozkan Maoreri Erregela sainduaren liburua. Jnn SBi 107. Kausitu nuen hekien ama, athe-alasearen gainean. Prop 1904, 211. Urzelhai bazterretik ethorria athalaze gainean ustegabeka zagoen. Prop 1906, 139. Gizon deboxaren haurrak / maiz gose edo egarri / atalatzian jarri eta / haize hotza janari. Canc. pop. Athalatzean jarri eta iguzkia janari / eta bera zorrez itoa. Ox 193. Azaldu zen oi bezala ardo-banatzailea, ta atalasean zutik, "egun on" esan zien. Or Mi 107. Atalasean-barrena sartuta, atearen gibeleko maratillari eragin bitartean, alegin gorriak egin bear izan zitun. TAg Uzt 191. Alkar-izketa au zerabilkien bitartean, atalasean azaldu zan Josebe etxekoandrea. Ib. 119. Eskuak alkar zartakatuz, atalasean gelditu ziranengana itzuli zan. Ib. 87. Ate ta atalasen ostean / zure gaza ipiñi zenun. Ol Is 57, 8. Oaidea zitzaion emakumea atondoan etzana, eskuak atalasean ezarrita. 'In limine' . Ol Iud 19, 27. Atalas lagun gabean, txori bat kantuz ari zan. Amez Plat 61 (ap. DRA). Atalazean gorpua / agure eder zimurtua, / haren begien urdin betea zeruak zeken hartua. Erkiag in Onaind MEOE 710.
azpiadiera-1.1
atalaxe. Alféizar de la ventana.
Bañan kolaiua zintzilik jarri bear den, leioko atalaxian, texa texa! Inzag RIEV 1923, 504. Kolaiua bezela, leio-atalaxian, zintzillik jarri bear niñala. Ib. 506.
atalas
<< ataka 0 / 0 1 atalburu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper