(VP 5v). Adornar."Adornatua, aliñado"VP.
v. apaindu. Polsea, barriz, oi berabilke, / oi diruz adornadurik. Lazarraga 1182v.
Dama galantak ara doaza / galanti adornaduak.Ib. (B), 1198vb.
--Zegati da santea? --Zegati dagoan santuen odolaz erregadua eta [...] merezimentuez adornadua. CatAnz 6.
Prokurazázu iduritzea óngi Jangoikoarí adornátus birtútes arima. LEProg 122.
Adornau, edertu eta apaindu.Zuzaeta 147.
Aita San Inaziok / bere konbentuba, / gure Jesus maiteak / du adornatuba.FrantzesB II 62.
Gure dantzara damak / polit onraduak / etorritzen dirade / guztiz apainduak, / adornaturik ondo / gorputz ta buruak. Bil 33.
Adornatutzen gure / dantzetako sala, / dama onradurikan / izango etzala. Ib. 32.
Etxe polita / apainduriyaz jantziya, / buelta guziyan adornatua / dana arbolaz josiya. TxB I 249.
Gorputza adornatzen / animaz aztuta. TxB II 106.
[Koroi ederra] zenbat nai [txingar] txikigaz adornaturikan. Enb 80.
Adornatzen zan plazatxo ori / jaiai antza emotera. FEtxeb 96.
Illea berriz adornatzen du / japonesaren moduan. BBarand 70.