OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aldatze.
sense-1
1. (Lar, , H), aldatute.
Cambio. "Muda" Lar. "Mudanza" Lar, . " Aldatzea edo biurtza, changement, transformation (Mg)" H. v. aldaketa, aldatza.
Eztugu guztiarekin ere utzten eta ez hausten, zeren aldatze hura, hautsteko eta utzteko berritasun hura gaitzi baitzaiku. Ax 92 (V 62). Ogi guzia aldatzen da bereala une artan bertan Jesu-Kristoren gorputz izatera, eta ardo guzia haren odolera, aldatze hau begiz ekusten ezbada ere. Ub 201. Nolako aldatze ta trukada animakoa bear ez da Jangoikoaren amorio egiazkora? Mg CC 214. Biurrera edo aldatze oni deitzen dio Trentoko Konzilio Santuak Transustanziazioa. Ib. 196. Nolako biurtza edo aldatzea egiten duen arrautzaren izateak olloak ematen dien berotasunarekin. Ib. 199. Konbersino edo bijotzeko aldatute osua. Mg CO 96. Mudanza edo aldatzeren bat dakusanian ugazabagan. Ib. 275. Galgalatik Silora kutxa santaren aldatzea. Lard 118. Aitaren ganik jausten dire, haren baithan ez baita ez aldatze, ez aldarte itzalik. Dv Iac 1, 17 (Ker aldatze; Lç, TB kanbiamendu, He mudantza, IBe aldaketa). Aldundijak oraingo lur-zerga-ordaikija aldatuko baleu, eta aldatze ori oraingo ordaikija gitxituteko balitz. ForuAB 109. Aldatze naia Udalen arteko referendum bidez [...] azalduko duanean. EAEg 13-10-1936, 35. Bere bizigiroaren aldatzearekin. Etxde JJ 212. Baina, aldatze orrek badu bere betikotasuna, ta lege batek badarabiltza aldakuntza guziak. Zait Plat 34. Eten bako aldatze onetan, etxeko-andriak artu eban beiñ neskame gaztetxo bat. Etxba Ibilt 474. Aitak, zerbaitek eldu balio bezela, ezpain estutze ta kolore aldatze bat izan zuan. TxGarm BordaB 79. Lehengo misionetik berriago baterako aldatze bat. Larre ArtzainE 264. Gerra aurrekoen isla eta errainu zirudiena txoil bestelakatua ikusi dugu azkenean, giza-ohiturak alda daitezkeen arabera. Berezkoa da noski aldatze hori. MEIG IV 128. En DFrec hay 14 ejs.
azpiadiera-1.1
(Como segundo miembro de comp.). " Datorren domekan eiñgo dogu etxe aldatzia " Etxba Eib. . v. antzaldatze, BIZIGIRO-ALDATZE, GIRO-ALDATZE, itxuraldatze, lekualdatze, tokialdatze.
Zorijoneko soñoko aldatutia izan dot. Mg PAb 192. Horra nondik heldu diren etxetiar aldatzeak, lur hozteak eta bertze hainitz gauza tzar. Dv Lab 88. Eta zer diozu hazi aldatzeaz? Ib. 46. Bada ez aienetxo bat esaterik, ez kolore aldatzerik zuen. 'Pues ni daba un quejido ni se demudaba' . Aran SIgn 10. Etorri zaitte biar Buenos-Airesera etxaguntako eskubide ta argimen (aclaración) guztiakaz, jaube aldatzea egin daigun. Echta Jos 337. Aberri-eguna ordez, Euzkadi-Eguna! / Ixen-aldatze ori gutzat ezaguna. / Naiz deitu Euzko-Erri, naiz Euzkal-Errija, / Bardin ulertzen dira... Ama ta sendija. Enb 69. Buru-Batzar iraste ta Bazkintze-aldatze oietarako. Ldi IL 143. Aginte aldatzeak "ipso facto" egingo dira. EAEg 18-10-1936, 77. Aren jantzi-aldatzea ez zala beste ezergatik izan, Martzela artzaiaren ondoren ibiltzeagatik bakarrik basamortuotan. Berron Kijote 137. Bide-aldatze horrek ez liguke hainbesteko bildurrik emango. MEIG I 91. Behar litezkeen letra-aldatzeak. MEIG V 33. Ohitura-aldatzeak berekin dakartzan bereiztasunez kanpo. MEIG IV 129.
azpiadiera-1.2
(Con compl. verbales).
Ura arnotarat aldatze hark orhoit-arazi behar gaitu egun oroz gure aldaretan egiten den mirakuillu handiaz. Lg II 134. Lotsatu ote da bigarren tokiz aldatze hori aipatu diotenean? HU Aurp 69. Uriak ustu bearrak eraginda aurkeztu ditezken erkiz-aldatze eskeei buruz. EAEg 3-6-1937, 1758. Ezkondu zanian, bizi modua aldatze orrek bere izate guztia aldatu eban. SM Zirik 107. Batekoz-beste aldatze ori, ori bezelatsu egin lezake nere etsai jakintsu lapurrak. Berron Kijote 201. Neuk ajentzian beti esaten neutsen juate ori abiorik aldatze barik izan dedilla. Gerrika 205.
sense-2
2. Traslado, movimiento.
Kopetatik sabelera eskua emaiteak dio, Birjinaren sabel sakratuan Iainkoa haragiz beztitu zela, eta berze esku aldatzeak, gurutezan hil zela. Harb 2.
sense-3
3. Arreglo, acción de arreglarse, vestirse.
Halarik ere igande goizean, alabek, egin bere aldatze pixka, eta etxetik atheratzera zohazin. Prop 1893, 13.
sense-4
4. Plantación, acción de plantar.
Baña ez dezaiola utzi zuaitz-aldatzeari. Munita 14.
aldatze
<< aldatza 0 / 0 aldauri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper