OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurkeztu.
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde principios del s. XIX. Al Norte sólo lo encontramos en Mirande y Lafitte. En DFrec hay 197 ejs., todos excepto uno meridionales.
sense-1
1. (V, G ap. A ; Lar, Dv (V, G), H).
Presentar. "Presentar, poner en presencia de otro" Lar.
Aurkeztu armak. (Orden en los ejercicios militares; c. 1800). Egan 1957 (1-2), 10. Osekitzen dituztela zeremonia eta kortesia anitz, emakumeak aurkeztutzen diezaten artean. Izt D 29. Hueskan eta gorputz bietako Irakasleari aurkeztu zioten Errege Fededunak Santa Mariako Abadia. Izt C 484. Heliri aurra aurkeztu zioten. Lard 149. Oiei, arretaratu nai baziraden, milla arrazoi eta erakai eder aurkeztu ziezten A. Larramendik. Aran SIgn 205. Bere asmo ta eresia aren Santutasunari Contarini kardenalaren bitartez aurkeztu ta agertu zion. Ib. 106. Pilatusen etxe ta atartia daurkezkuz (aurkezten yakuz) otoi-gai onetan. Eleiz GDBidea 5. [Kontubak] batzorde onek onetsi dagixantzat aurkezteko. ForuAB 71. Urrengo auxe daurketzu Zeuri. Ib. 109. Jan-edateko, azpilla ta pitxarra utsik aurkeztu eutsozan. Altuna 107. Sariketaz ate, oien lanak aurkeztu ditezke, ta are epai-maiaren aipakunde oberena yaso. Ldi IL 98. Catalunya arloa goibelki, illeta-eresiz, aurkeztu digu. Ib. 24. Maria ta Yosek eraman zuten aurra Yerusalemera, Yaunari aurkezteko. Ir YKBiz 26. Jaurlaritzak ere barkapen iritzia aurkeztu dezake. EAEg 22-11-1936, 358. Iduritu zait [Geley-ren teoria] aski ernegarri zela irakurleari aurkezteko. Mde Pr 350. Errazki ikasiko ote zuen Theresak bere haur-aragi freskoaren tesoroak hari aurkezten eta eskeintzen? Mde HaurB 49s. Naiz ur-zingotik ateratako arraiñ aurkeztua lur aintzoak iatean. "Qua ille pisce exhibetur" . Or Aitork 406. Batzuen ustez, igartzen diogu, oraingo seta aunditu besterik ez du egingo Leturiaren Egunkari onek; au da, gizon barnekoi ta etsita aurkeztutzekoa. Txill Let 76. Sokrate ikaslea uriko zarata ta ardaila eraginetik alde egiten aurkezten digu Platonek. Zait Plat 20. Ordezkari oek erriko Batzarreari aurkeztuak izan ziran, beren eskaeren alde itz egin zezaten. Ib. 122. Titulu gehienak frantsesez ezarri dituzte eta asko "moralité" edo "mystère" bezala aurkeztu. Lf ( in Casve SGrazi 8 ). Guztiak ziran eskubide bardiñez erriaren aurrian euren opil ori aurkezteko. Gerrika 276. Euskaltzaindiari hemen aurkezten zaizkion eskabideak honela mugatuko ditugu, errazenetik zailenera. MIH 97. Istudioak bukatu nituenean, 36 urte nituen, eta alaba; tesis delakoa zortzi urtez geroago aurkeztu nuen. Ib. 368. Hor aurkezten dizkigu, beste askoren artean, bertsolari ezjakinak eta Joanes Etxeberri ziburutar jakintsua. MEIG III 55.
v. tbn. Lh Yol 43. Zendoia 145. Insausti 240.
azpiadiera-1.1
Presentar (para un cargo).
Milla bosteun lauroei ta emezortzigarrenean aurkeztua izan zan Avilako Obispo. Izt C 486.
azpiadiera-1.2
Presentar, hacer la presentación (de una persona).
Gero bereala Jakobek aurkeztu ziozkan bere seme guziak. Lard 47. Lenen beraren seme beretergaia ta lengusu bereterra aurkeztu zizkidan. A Ardi 58. Asipena Larreta jaunak eman zion Urreta jauna aurkeztuaz. EEs 1918, 84. Yaunak eta andreak: itz labur batzuek, gaurko yaialdi onen izaerak, eta nere ondotik itz-egitekoak diran andereñoa ta zalduna zuei aurkezteko. Ldi IL 154. Utzi zaidazu nere burua aurkezten... Nere deitura Eisenring da! Lab SuEm 184. Galesez aurkeztu naute galestar bati. MIH 185. Ez dago noski Oteiza aurkeztu beharrik gure artean. MEIG I 107.
2. (Lar, Dv (V, G), H). "Presentarse" Lar.
Erri au [Errenteria] ezkerrerontz, eta Lezo eskuitara utzirik aurkeztutzen da Pasaia bien erdian. Izt C 119. Igarotzen dituzten toki ta erriak ondo ureztatu eta guriro ongarrituaz, aurkeztutzen zaiozka itsaso ikaragarriari bere atarira. Ib. 110. Apostoluak etzuen galdu nai izan aurkeztutzen zitzaion ain era ona, bere ikasbidea edo dotriña agertzeko. Lard 527. Senarra bereala Aingeruari aurkeztu, eta galdetu zion, ea aurrarekin zer egitea nai zuen. Ib. 139. Jesus ur-ondoko erriberan aurkeztu zan, baña ezagutu etzuten. Ib. 474. Aurkezten zaio umill aitari. Bv AsL 47. Biurtu zan bere errira eta aurkeztu zan jaioterrian. Ib. 33. Estados-Unidosetan laster aurkeztu zan, / Barriak jakin arte jentia estu an. AB AmaE 100. Amasei ontzigaz an jako aurkeztuten. Ib. 97. Irurogei urte-inguruko gizon gordin andi bat aurkeztu iaken. A BeinB 78. Aurkeztu zan Josetxo bere ugazaba nagosiagana. Echta Jos 275. Izugarrizko ekatx ta galbide askori, bilddur baga aurkeztuten ekanduta egoan gizasemeak, eukan ikaragarrizko bilddurra. Ib. 207s. Ondartzatik begiratu ezkero [...] ikusten da, begien aurrean aurkeztu leitteken laurkarik ederrena. Ib. 27. Orain ukulluan sartu, orain sukaldean aurkeztu, beti ere Santa Maria ezpañetan zula atarira erten. Ag G 203. Jose aitonagana aurkeztu zan larrañera. Ib. 275. Diru ori bananduko yakela Atxurin, etxe bateko atarijan, bertan aurkeztuko ziran erren bilbotarrai. Kk Ab I 119. Igaropidean aurkeztu zaizkion janzki-bakanak, etxe erageak, dantzaketa zakarrak arduratsu bilduko ditu. "Que se le hayan ofrecido al paso". Zink Crit 63. Poztu ba zu be, kistar maitea, / cizadi danaz batera, / ludi gustiko izakiakaz / aurkeztu Aman aurrera. GMant Goi 67. Mezatara aurkeztuaz eta gauza onen bati adi egonaz. KIkV 74. Gotzon antzeko jaupari gazte / Gurgarri bat an aurkezten yake. Enb 203. Astuaren belarriak kolkuan zittuzala aurkeztu zan bakaldun aurrian. Otx 176. Gizonaren bearrizanak joan eta etorri egiten dira ta gaur ase dauzanak, biar edo etzi barriro agertu ta aurkezten yakoz. Eguzk GizAuz 93. Ontziak kaia uzten badu, [zaña] aurkeztu bedi bereala Idazkolara, txartela uztera. EAEg 29-4-1937, 1584s. Yaubek, Abrami aurkezturik esan zion. Ol Gen 12, 7 (Urt, Dv, Bibl agertu). Aurkeztu zaigu Oreste. Zait Sof 34. O, nai bezela, santu ba-giña aurkezteko or aldarera. SMitx Aranz 156. Bere eriotza urbil nabaiturik etxekoekin onezkoak eginda aurkeztu nai ote zun Jaungoikoaren aurrean? Etxde AlosT 90. Bi egun geroago, ordea, bi emakume gazte aurkeztu ziran gure gizonengana. Vill Jaink 17. Au aurkeztu omen zen Erroman, Tarkin Zarraren garaian. Ibiñ Virgil 44. Bere aurrian aurkeztutzen naiz / eta jarriko naiz umil. Uzt Auspoa 67, 115. Toboso aldera joango dala agindu bear dit, eta paregabeko Dulzinearengana aurkeztuko dala. Berron Kijote 113. Obe genduala geuron gogoz gudari aurkeztea. AZink 64. Guztiak Udaletxera aurkezten ziran gañeko egunen baten. Gerrika 116. Japondarrek ere badute zinema eta, harritzekoa, Ortega y Gasset-en perspektibismuaren argibide polit batekin aurkeztu zaizkigu. MEIG I 130.
Etxeratu zan Josetxo, [...], Capitan edo ontziburu izateko azterpenetara aurkeztuteko usteaz. Echta Jos 237.
sense-3
3. Poner(se) cara a cara. "Encarar" Lar, . "Afrontarse" Lar.
sense-4
4. Representar (una obra de teatro).
Iztunde ikastolako antzezlariak lenengo aldiz aurkeztua izan zan. Alz Ram 19.
aurkeztu
<< aurka 0 / 0 2 aurki >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper