Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3460 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (331)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
2 ari.
sense-1
1. (Aria-, forma det. de part. con izan elidido).Cf. ejs. de ari izana-, arizana- s.v. ari izan.
Zeruko guziak atseginzak edaten ta edaten hariagatik, beti-beti atseginz berriz beterik arkituko da orien animako onzi guzia. Mb IArg I 240. Pello errotariya / onroso ariya. AzpPr 62. Ardo-dantzetan ariak dira / gizaki gazte eta zâr. "Jóvenes y viejos han competido en danzas carnavalescas" . Or Eus 169. Arta-jalkitzen aria duzu / bazkaltzetik afaltzera. Ib. 92. Soñekoak eman ote zion gero, ala erderaz ariak, iduritu txar ura? Ldi IL 66. Ezagun da bai [...] burrukaizunekiko ortan ari gabea zerana. "No estás cursado" . Berron Kijote 93. Onek, ordea, gutxi ajola dio gure ariari; aski bait-da arian-ariagatik [= 'a pesar de ocuparse de la narración'] egiazko bidetik bat ere ez irtetzea. Ib. 31.
sense-2
2. (V-gip ap. Etxba Eib ).
(Sust.).Ocupación, actividad.
(Es posible que en alguno de los ejs. se trate de hari 'hilo', etc.).
"Ocupación, asunto. Ari onetan daroiat egun guztia " Etxba Eib. . Cf. ari izan.
Bigarren pelea onetan gaizki irten bazan ere etsaia, etzuan utzi bere aria. AA III 566. Entzutekoa zan, ta parrez lerregin-bearrekoa, ango aria. Ldi IL 49. Ala, joera makur ta esan eziñekoaren menpe jarriko dau, gazteak, bere bizitzako aria, jarduna. Erkiag BatB 153. Zenbait nobelista gailen berez jaio omen dira nobelista. Badaiteke. Gehienak horratik etengabeko ariak eta ikasiak egin ditu. MEIG II 50.
sense-3
3.
(Uso adj.).
"(BN; Lf), actif. Zer gizon aria! quel homme travailleur!" Lh.
Morton-Nance-ren lankide arienetatik bat Caradar izan zen. Mde Pr 260. Hor zeuden, irrifar gozo bana ezpainetan, aitzineko egun lanpetuetarik landa atseden hartuz ondoko egun lanpetuetarako; gizeraile ariak ziren. Ib. 134. [Autonomia] hori eskatzen dutenen artean, ezagutuena eta ariena Miss Helena Charles da. Ib. 264.
azpisarrera-1
ARIAN. Trabajando, ocupándose. Cf. ezarian.
Gu bezela saiatu / bitez arian. MendaroTx 176. Lanean lagunak gogaldi txarra kentzen dik; bakarrik arian bai nekagarri! 'Seule, il vous vient un nonchaloir' . Or Mi 18. Sagasti berri, sagasti zuri, / inguma-atsegintokia iduri, / elurte arian geldia! Ldi BB 112. Etengabe arian ari dan ekaitz-erauntsia. Zait Plat 41. Nolabait ere sartu / bear zan arian. Olea 161.
azpisarrera-2
ARIAN-ARIAN ( (G ap. A)). A fuerza de ocuparse, afanándose; poco a poco. "Arian-arian: a) (G-to), a fuerza de ocuparse, [...]; b) (Gc), poco a poco" A. Cf. ezarian. v. infra ARIZ-ARIZ.
Arririk gogorrena zulatzen du arijan arijan ur tantoak. EE 1882a, 7 (ap. DRA, que dice, por error, tomarlo de EEs). Arian-arian urak arria zulatu oi du. EEs 1917, 73. Urre-sagarra, yatekoan eztitsu dena, arian arian beazun biurtuko. Or Mi 125. Arian-arian, zugatz, arri koskor ta sasi tarteetatik, mendia menderatu ta gaña azpiratu zuten. Anab Usauri 121. Ostoen urrungak arian arian lo-arma sartzen dit. "Me produce somnolencia poco a poco" . Or Poem 529. Arian arian zeatzen da burnia. Lab Egan 1956 (1), 32. Arian-arian, euren biotzetatik jalkitako otoitzak lortu baitzuten txarkerian murgildutako pekataria Jaungoikoaren graziz onbideratzea. Etxde JJ 255s. Lengo soineko ederra ilbiztu ta ariztatu egin zan nonbait, eta arian-arian ariok artu, arildu ta soineko ederragorik egin zuen. Zait Plat 26. Batasuna, eskierki, berez eta arian-arian etorri bear da, geron gardiz. Herr 27-9-1962, 4. Palmera-tartean, noiz-peinka, etxe kaxkarrak eta loi ta egurrezko etxolak lurra jota. Arian-arian, . mezkita polit bat. Anab Aprika 28. Burutik / kendu dezadan arian-arian. "Poco a poco" . Gazt MusIx 119. Bearrizanak, ekiñaren ekiñez eta arian-arian, lanbideak sortu zitzan. Ibiñ Virgil 72. Badira beste [zuaitz] batzu arian-arian gizonek arkitu ditutenak. Ib. 83. Arian arian zetzen da burnia. EZBB I 40. Polliki-polliki, arian-arian, tokirik erosoenak jan zituztenean. Ataño TxanKan 26. Hiztegiaren formatua bera arian arian sortua izan da. MEIG VII 80. Arian-arian ulertu nuen, argi baino argiago, ez nuela nik nengoen egoeraren kulparik. MEIG IX 93.
azpisarrera-3
ARIAN-ARIAZ. A fuerza de ocuparse.
Inoren esaneko diarduten gudari, ikasle eta padarrek berebiziko iazkera oi darabilte, ta arian ariaz (askesis), iantziari dagokionez, iardun omen oi dute. Zait Plat 61.
azpisarrera-4
ARIAREN ARIAZ. A fuerza de practicar, de ocuparse.
Gutariko zenbait baino gehiago arduratzen da euskararen biziaz eta lantzeaz, eta are esango nuke trebeago mintzatzen ikasi duela, ariaren ariaz, jaiotzez euskaldun garen askok baino. MEIG III 114.
azpisarrera-5
ARI-ARIAN. v. supra ARIAN-ARIAN.
Urtaro-lanak ari arian / laburtu du luzapena... "Con el afanar constante" . Or Eus 347.
azpisarrera-6
ARI IZAN. v. ari izan.
azpisarrera-7
ARITA. Ocupándose.
Sasoi orretan besteren mende / ez noski norberak naita, / utsegiteko beldurra daukat / egik esaten arita. MMant 145.
azpisarrera-8
ARIZ. Ocupándose en.
Saria hitzemanez, tzarkerian hariz. AstLas 74. Bere hortz xehe-xorrotxez hariz emeki-emeki, maill bat azkenean dio urratzen sareari. Gy 53. Urtheak ikhasten hariz. Hb Esk 19. Bizkitartean han ere lanean hariz bizi da yendea. Dv Dial 41. Jainkoarentzat lanean ariz. Laph 247. Batzuek eta bertzeak bizi izan ziren [...] laborantzan ariz. Elsb Fram 118. Orori beti ongi egiten ariz [...] etsenplurik ederrena du eman hunek bere bizi guzian. HU Aurp 166. Hura lanean ariz senda zadien laster Karno gaizoa. JE Bur 63. Edazue kantuz ariz Arbasoen Arima. Iratz 112. Asarre gorritan, benetan, sartuko nintzake, bestelakoetan ariz ikusiko baziñut. Zait Sof 45. Beiñola, aldarrikatzen ariz, oartu zen pulpitotik andre xahar bat negar eta negar ari zela. Etxde JJ 22. Zer naska dudan ariz jakin-ara. Mde Po 74. Zer demonio irabazten / duzu gauza hortan ariz. Xa EzinB 95. Aise da haur baten izitzea. Eta gainera gezurraren gainean ariz. Etchebarne 55.
v. tbn. Bordel 34. Etcham 180. Larre ArtzainE 210. Hariz: Elzb PAd 16.
azpisarrerakoSense-8.1
Con la práctica, a fuerza de ocuparse.
Ariz ikhasi dute [emeki eta ederki mintzatzen], eta ikhasia badaukate. Prop 1885, 156.
azpisarrera-9
ARIZ-ARIZ ( (L, BN-baig, S ap. A)). A fuerza de estar haciendo algo, a base de ocuparse en algo; con la práctica. "Ariz-ariz (BN-baig), hariz-hariz (L, S), en haciendo" A. v. supra ARIAN-ARIAN.
Eta hariz-hariz hautsten du saretik / maill bat: eta laster bertze bat ondotik. Gy 246. Nahiz antzea ez den buru batetik bertzera iragaiten, makhila bat esku batetik bertzera bezala, halarik ere hariz-hariz ikhasten da; emeki emeki ohartzen da eta trebatzen gauza guzietan. Dv Lab 244.
azpisarrera-10
ARIZ GERO. Después de ocuparse en.
Bortz ezpa sei orenez esxetetan hariz gero, handik ilkirik unhatua da espiritua. SP Phil 367 (He 370 haritu ondoan).
ari
<< argiño 0 / 0 ariarazi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper