Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

3460 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (331)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
azti.
sense-1
1. (G, AN, B, L-ain, BN, S; SP, Ht VocGr 349, Lar, (G), Arch VocGr , VocBN , Gèze, Dv, H (G, L, BN, S)), aztu (V; , H), asti, aztin (Lar, , Dv, H (AN)), aazti, aaztu (V-m; H (V)), aiztu (A), azto (). Ref.: A (aaztu , azti, aztu); A Apend (azti); EAEL 40.
Adivino. "Devin" SP, VocBN, Gèze, Dv. "Adivino" , "agorero", "présago", "pronosticador" Lar, Añ. v. azturu; sorgin, belagile.
tradizioa
Tr. Documentado, tanto al Norte como al Sur, desde el s. XVI. Azti es la forma gral. fuera de textos vizcaínos (aazti en EEs 1913, 179). La variante vizcaína aztu aparece ya en RS, y es la única empleada por los escritores de este dialecto hasta finales del s. XIX; más tarde encontramos tbn. aiztu (Azc PB 81), aaztu (EEs 1914, 172) y azti.

Domingo Aztia (1213). GLarr 148. Aztua eztan zarra aztidila. "El viejo que no es adivino que sea olvidado". RS 415. Anderia, azti zira nihaurk erran gaberik. E 173 (el editor cree ver un part., y propone la trad.: "lo habéis adivinado"). Azti balin baninz, ez ninteke <nen-> hil pobre ez kokin. Volt 151. Ametsetan, astietan, sorginetan [...] eta bertze deabruaren artetan sinheste eman dut. EZ Eliç 143. Idolak aldaretan / betan dire mututu: / aztiek arrozoina / miretsirik galdetu. EZ Noel 55. Sorginek eta aztiek bere botherea deabruari emaiten derauela egiten dute milla gaixtakeria suerte. Harb 375. Azti bi jin dira gure okolura, batak du izen zohegi, bertzeak aztura. "Deux devins sont arrivés aux avenues de nôtre maison, l'un a pour nom prudence, & l'autre experiance" O Pr 548. Majizien belhagile, enkantazale, azti, estekazale, eta hetara hersatzen direnak, dakielarik deebriareki pakto egiten diela. FPrS 25. Süperstizios eta aztiek nola edo zertan huts egiten die? Bp I 87. Elizatik berheziak, süperstiziosak, azti eta belhagiliak. Ib. 86. --Zer da Majia edo Aztitasuna? --Hura da deabrua deithurik edo harekin patu eginik Majizienek edo Aztiek haren ganik izaiten duten bothere eta indar estrainio bat. CatLav 200 (V 102). Emazteki azti hark, eta han ziren bi lagunek erakharri zuten Saul aphur bat yaterat. Lg I 295. Sorgin, azti edo asmatzailetan sinheste dutenek. Brtc 55.
( s. XIX.) Agueroak eta aztien gauza superstiziosoak. Gco II 114. Okosias Erregeari kosta jakola bizitzia bere gaiso denporan zuzendu zalako aztu edo igarla guzurtietara, itxirik Jangoikuaren Gizonai. CrIc 53. Alaere ibilli oi dira zenbait aztien edo sorgiñen otspena duen atso gezurtien billa. AA II 21. Guazan aztubagana, sorginagana edo familiarijak daukazanagana. Astar II 37. Bakizube zer dirian aztubak, eta igarzailletzat salzen dirian orreek? Gizon lapur, galdu eta asmularijak. Ib. 38. Aztu, besteen gauzeen igarlaria, ta bereetan itsua. Zav Fab RIEV 1907, 536. Betean emon izan badeutsezu siniste... sorginkeria gauzai, edo aztuen asmu, ipuin ta guzurrai. EL2 135. Azti baten pare arrantzez khoroatua da. Jaur 153. Aztiak esanda zeukaten. Lard 153. Erregeak debekatuta zeukala, sorgin eta aztiak Erreinuan egotea. Ib. 181. Aztiek maiz berri onak dituzte: zer irabaz lezakete zorigaitzak aginduz? Hb Egia 73. Ez alderatu sorgiñak gana, etzaiezute ere ezer galdetu aztiai, berak gatik loitu etzaitezten. Ur Lev 19, 31 (Dv aztiei; Ol asmalariei, Ker igarlariai). Aztiyak ere geienez zuk beziñ ondo igarriko ziyon nork lagundu dizun gaur. Moc Damu 35.

( s. XX.) Bekhatu da Azti, Sorgin edo bertze holako zonbaiti kontseilu galdatzea? CatJauf 77. Ikusi ditut, aldi bat baino gehiagotan, basa dentistak lothu hortzak irauten, aztiaren edari itxura gabekoek hilak pizten kasik. JE Bur 195. Baña, nor atrebitu galdetzen? Aztiyagana juateko gogoak ere bati eman zion, baña ez. Urruz Zer 43. Ezdela batre azti, sorgin edo debru behar izan, asko berrien jakiteko! Barb Sup 82. Oh! aphezak eta aztiak ez dire adixkide, aspaldion... Ib. 79. Bere itzuliaren ilundura ezin argitaratuz, xuxenki yakiteko zer erran nahi ote zuen, eta ardurenik azti batek bezala bere mamia atera beharrez. Zub 94. Mediku, azti eta sorgin, oro han zabiltzan errabiaturik. Barb Leg 136. Bañan lapurra arkitzeko aztia ekarriko zenduan ba? Lek EunD 42. Oraindik zenbait basati-arteko aztiak erabili oi dituzten mozorro jantzien antza dutela. JMB ELG 50. Azti zitala belea, / erio-ondakin zalea... Ldi UO 17. Begira aztien itzekin! / Joku-aurreko igertze orrek / ez dik gauz onik berekin. Or Eus 387. Irabazteko bakarrik ikusi ta bere antzean itsu dan azti amarruti ta itzontzi sabelpezuri au. Zait Sof 68. Ba! Sorgiñak eta aztiak, bebiltz beren bidetan. NEtx Antz 13. Badakit neska gazte eta zahar asko oraindik ere aztietara doazela Parise hontan. Mde Pr 310. Europar sinhesmenagatik bizia eman duten Euskaldun sorgin, azti eta belhagileen orhoitzapenetan. Mde Po 101. Ez baititeke ezer bixikorik auteman, ez idatzi, artatik aztiak ezer asmatzeko moduan. Or Aitork 163. Erode erregeren egunetan Yudaiko Betlemen Yesu yaio zanean, ara, azti batzu sortaldetik Yerusalemera etorri ziran. Ol Mt 2, 1 (Lç zuhurrak, TB, HeH, Ur magoak, Dv mago batzu, Ip majiak). Azti, irudizale ta gezurti guziek. Ol Apoc 21, 8 (Lç pozoazalei, Ur (G) puzoi emalleak, Echn hetxizeroei, Ker, IBk, IBe azti). Nor ezta orrelako eretietan olerkari izan? Etorri aundiko poeta edo azti bezela agertu? Erkiag Arran 101. Sokrate zuhurrari arteka gertatzen omen zitzaion debekuzko hitz batzuen aditzea, goiargi bati ohartzean zentzordurik egoitea, hazti sakratuen galdekatzea. Lf in Zait Plat XVIII. Iñungo aztiek eztute eskubiderik Watauinewaren kontra. Watauinewak nai ezpadu, aztiak ezin dezake gauzarik. Vill Jaink 18. Azti ta sorgiñ, or dauka Omerok Kalipso, eta Zirze Birjiliok. Berron Kijote 21. Aztia al augu? Zertara natorren esan baño len asmatu? Ataño TxanKan 49. Aztiek Faraoni erran zioten: "Jainkoaren erhia da!". Bibl Ex 8, 15. Lot gakizkion, bada, den hizkuntzari, izango dena aztiei eta sorginei utzirik. MIH 85.

v. tbn. Monho 98. Ox 32. Zerb IxtS 42. Ibiñ Virgil 61. Ker Lev 19, 31. Aztu: CatLlo 38. CatBus 23. Ur CatArrig 79. Itz Azald 83. Insausti 232. Aaztu: EEs 1914, 172.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Lasaiak izan oi dira atzenean, azti-zaña edo igerrimentuaren doaia duela uste duenak. AA II 211. Ez al dakizute ez dala nere antzekorik azti jakindurian? Ur Gen 44, 15. Aldapa gora zalu badabiltz azti-sorginen aztalak. Ox 30. Norengandik ikasia? zure azti-antze bidez ez, noski. Zait Sof 67. Iardunean ezagutu nindun azti-liburueri emana nintzala. Or Aitork 78. Orduko aizatuak nitun matematikuen azti-gezur eta amets gaizto. Ib. 161. Iardunean ezagutu nindun azti-liburueri emana nintzala. Ib. 78 (Ib. 357 azti-karta). Ortarako begi berriak --azti-begiak-- izan bear, nunbait, edo sen apartekoa, susmo berezia, intuizioa, edo musek igorritako doai sotil ori. Vill in Gand Elorri 12. Melanpa, azti-igarle sonatua zen or nunbait. Ibiñ Virgil 106 (v. tbn. 104 azti-igarle). Argi eta garbi da hemen yahvetiar kondatzailea, Josepen jukutria jakinki-eta, trufan ari dela Josepen delako azti-jakintzaz. Bibl Gen 44, 15n.
azpiadiera-1.1.1
(Con el sdo. de 'mágico').
Bere begien aurrean guzia lastertasun aundiz, laurkaen lillurak azti-krisalluan [= 'linterna mágica'] bezela, igarotzen da. Zink Crit 62. Oraindik zenbait leenantzeko erritan oitura dan bezela, 'eizeko aztigauzak' izan behar dute. JMB ELG 49. Azti-itzok igorri dizkigun Poib, berriz, gure yareigill eta izurrite onen aizatzalle izango al da! Zait Sof 61 (v. tbn. azti-itz JMB ELG 85). Amorde gaiztoren batek edaria pozoitzen baldin badu azti-belar eta sorgin-itzak naasirik. Ibiñ Virgil 85. Ekardazute uritik etxera, ene azti kantak, ekardazute Daphni. 'Carmina' . Ib. 57.
sense-2
2. (Adj.).Mágico, encantado.
Zerraldo orren altzuan esitu dagidan / maite nendubanaren maitasun aztija! "El amor embrujado" . Laux BBa 63. Donosti! / Gabaren altzoan azti! / Etxe-kaletan argi berriak / driz-driz begiari. NEtx LBB 228. Oña ttiki ibillera azti; / aren mintzoa, eresi. Ib. 341. I, i, i. / Matsaren zumu azti, / griña txarren illati, / osasunaren pipi. Ib. 365.
sense-3
3.
(Adj.).
"Se dice de niños que precozmente manifiestan una sensibilidad despierta. Auxe ume aztie (G-goi)" DRA.
azpisarrera-1
AZTI-AIERU. "Horoscope, azti-aiheru, izar-aiheru" T-L.
azpisarrera-2
AZTIARENA EGIN. Hacer los oficios de brujo.
Neskame bat atera zitzaigun bidera; aztia zen eta aztiarena eginez, diru asko eskuratzen zien bere nagusiei. IBk Act 16, 16 (Arriand azti-gogodun neskatilleak).
azpisarrera-3
AZTI EGON, AZTI IBILI. "Azti ibilli: andar alerta, con cuidado (G-goi)" DRA. "Azti ibiltzen da (G-goi)" Gte Erd 27 (junto a erne egoten da etc. de otras zonas). "Ago azti: erne. Azti egon: musean ari diralarik, 'estáte atento' esateko" (Comunicación personal).
azpisarrera-4
HIL-AZTI. Nigromante. "Ilazti, nigromante (neol.); litm. 'adivino (por medio) de muertos'" A DBols.
Il-aztiak edo esandako . nigromantes diralakoak. Anab Don 139. Emakume illazti bat billazute, arengana galdeka yoan nadin. Ol 1 Sam 28, 7 (Ker emakume il-azti bat; Dv pithona duen emazteki bat). Endor-en zagon hilazti baten gana badoa (Emazte sorgin horrek hilak mintzarazten zituen. ). Zelaiberri Herr 26-11-1959, 4. "Igarri egidazu etorkizuna illai dei egiñez [...]". "Badakizu Saulek egin dauana --erantzun eutsan emakumeak--: lurralde onetatik erbesteratu egin dauz il-azti eta igarlariak. Ker 1 Sam 28, 8s (BiblE hilaztiak). Hil-azti eta asmalarientzat ez itzul. "Non declinetis ad magos" . Bibl Lev 19, 31.
azpisarrerakoSense-4.1
(Como primer miembro de comp.).
Bilatu hilazti-ahalmena dukeen emakumeren bat. BiblE 1 Sam 28, 7.
azti
<< aztertu 0 / 0 añañ >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper