Onom.:
Alaba filia Goto. (1222). Lac Irach 334.
(
gral. (S -lh-); Lcc, Mic 7r, SP, Urt I 33, Ht VocGr, Lar, VP 1v, Añ, Lecl, Arch VocGr , VocBN , Dv, H; -lh- Gèze, H (S))
Ref.:
VocPir 158; Bon-Ond 138; A; Lh; Lrq /alhába/; ContR 516 y 530; Iz Als (alabi), ArOñ (alabíen), R 401, 301 y 297, To, Ulz , UrrAnz (alabía); Etxba Eib (alabia); Holmer ApuntV ; EAEL 38 y 45; Elexp Berg .
Hija. "Hija, alabea" TAV 3.2.4 (voc. de Marineo Sículo, 1533), Lcc y Mic 7r. "Alaba quiere decir 'hija'" IC II 354. Adoptar, tomar a uno por hijo, semetzat edo alabatzat artu" Lar. "Alabá, la hija. Borz alába (R-uzt)" Iz R 297. "Alabána dun obé ézik sémiana (R-is)" Ib. 401. "Zorioneko ezkontzia eiñ ei detsu alabiak" Etxba Eib.
Tr. De uso gral. Los escritores suletinos (incluido Tartas) usan
alhaba. En autores clásicos como Materre (287), Haramburu o Sauguis (131) aparece escrito con
-ll- (v.
alabatto). En
DFRec hay 144 ejs.
Bidaletan deutsudaz [...] plater bi, jarra bat, kalderetatxu bat eta tazea konteakaz alaba orrendako.
fJZ 98.
Berzen emazte alabak ez desira gaixtoki.
E 49.
Eta senda zedin haren alabá orduandanik.
Lç Mt 15, 28 (en las demás vers. tbn. alaba (Ip -lh-)).
Ai hene alaba herraz galdua.
(AN, 1576).
ConTAV
5.2.4, 108.
[Seme] ari jakea egin orduko, / alabeorrek gonea.
Lazarraga A24, 1196r.
Zelangoa baista amea alangoa oi da alabea.
RS 35.
Erioak erezan Butroeko alabea Plenzian.
Ib. 167.
Egiten dio korte Lorrenako andre alhargun baten alabari.
CartEsp
461.
Erregen alaba albaleu edozeinek nai leukeala.
CartAzp
126.
Agur Maria, alaba <allaba> Saindua, alabetako abantaillatuena.
Harb 103s.
Barzelonako Kondearen alaba.
Ax 353 (V 234).
Hori erraiten zion puta alaba batek bere amari, ama berze emazte bateki aharratzean.
O Pr 484.
Fida zaite haren baitan, alaba batek bere aitari ekarzen dioen bezalako errespeturekin.
SP Phil 19.
Aita khexiak [dote] haur ükhatzen baderio bere alhabari.
Bp I 98.
Semea edo Alaba lejitimoa ez zalarikan ere.
OA 155.
Alaba batez erdi zirenak harat [Tenplurat] ethorriko zirela laurhogoi egunen buruan.
CatLav 374.
(V 181)
Aita eternoak eskojidu zinduzan alabatzat.
Urqz 38.
Onen semeak bere zakurtxoa bezala maiteegi du amak semea, aitak alaba.
Mb IArg I 232.
Zure alaba tristea ere orrela ezkontzea nai dezu?
Cb Eg III 361.
Yuramentu eginak ziren etzutela bere alabetarik batere ezkonduren benjamintarrekin.
Lg I 242.
O zeruetako erregearen alaba loriosa!
Mih 13.
Nahiago lükiala ilherrian, eziez tirano baten ohian ikhusi bere alhaba.
Egiat 255.
(s. XIX)
S. Katalina Birjina, S. Brijidaren alaba.
LE Ong 67r.
Daukadazan alabak dira bikotxak, edo batera jaijuak.
Mg PAb 95.
Nolako amorioarekin begiratzen dioben Zeruan Aita Eternoak [Mariari] bere Alaba guziz maitearei bezela.
Gco I 471.
Begira ezkontzeko itzak emanik edo ustean dagoan alaba orri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nai duan eran.
AA II 85.
Seme edo alaba batek artuten badau asmo Santuba Praile edo Monja izateko.
fB Ic III 329.
Ez eikezubez eratzo oe baten zeuben semiak alabakaz, txikijak eta gastiak izan arren.
Astar II 95.
Nik ere sorthü beitüt zunbait alhaba han.
Etch 568.
Zuri emanak baititu / Gorputza eta fedia, / Zureganikan yalgiak / Alaba eta semia.
Bordel 95.
Nahi du jakina izan dadin Amaren fedeak sendatu duela alaba.
Jaur 112.
Au nere alabatzat ezagutuko det onezkero.
Izt C 241.
Zu zara zeruko Errege andijaren alaba bat.
Ur MarIl 16.
Langosta amak behiñ zerron alabari: / Neska, zer dun planta hori?
Gy 270.
Emakume au etxe oneko alaba, eta guriro azia zan.
Lard 543.
Juan zitzaion amari etxera, / andretzat alaba eskatzera.
Bil 82.
Eta alabea zelan beti zan otzana, / Egiteko aita ta amaren esana.
AB AmaE 279.
Ara nola kantatzen zion Jaziñta, trabenariaren alabak.
Urruz Urz 22.
Zeren zurea balinbada, semea izan dadin edo izan dadin alaba, ez baitu aitaren egiterik.
Elzb PAd 26.
Zaren bezalako aitoren-semen alaba zarelarik.
Jnn SBi 173.
Salütatzen zütügü, Maria, Jinko Aitaren Alhaba, Jinko Semiaren Ama.
Ip Hil 25.
Ardiak ilten dira / asko ta geiago; / baina agaitik eztagoz / udan gitxiago: / batera ernarituten / direalako emea, / sortuten dan alaba / ta onen alabea.
Azc PB 69.
(s. XX)
Andiki etxetako alaba bateri baño geiagori itz egindakoa zan gure mutil zarra.
Ag Kr 119.
Aitak edan lehenik, gero semeek, adin arau, lerroan, gero alabek, azkenik amak.
JE Bur 77.
Seindunai igarkizuna esaten eutsen, semea ala alabea ete eben barruan.
Or Tormes 15.
Duela aspaldi aspaldi, Errege baten alaba arras eri zen.
Barb Leg 134.
Bereziko dira aita semearen aurka ta semea aitaren aurka; ama alabaren aurka ta alaba amaren aurka.
Ir YKBiz 285.
Neure alaba, ez negarrik / ondo saldu zaugu dirutan.
Laux AB 87.
Ara or, nola jaio zan biozmiña Josebe etxekoandrearen biozpean, anaiarengandik bere alabarekikoak jakin zituanean.
TAg Uzt 129.
Aitaren alboratu zaitezte alabok!
Zait Sof 137.
Norena ote da alaba ori? Ederki ziok: Ni soldaduzkatik igesi eta neoni kapitan baten xaxiko alaba jasotzen.
JAIraz Bizia 65.
Emazte batek ere ukan bide dezake dohaina, familiako zazpigarren alaba balin bada, artean anaiarik gabe.
Zerb Azk 91.
Batetik pasteleriko alaba, bestetik neska gaztearekin aurrez-aurre.
Anab Poli 126.
Alabea etxera zanean, laster arin oeratu zan ama.
Erkiag Arran 59.
On Balendiñek seme bi eta alaba bat euki ebazan.
Alzola Atalak 77.
Nere alaba Xerapiri.
NEtx LBB 160.
Joana de Aznarez, San Frantsesen amatxi, familia handiko alaba zen.
Ardoy SFran 57.
Istudioak bukatu nituenean, 36 urte nituen, eta alaba.
MIH 368.
(Tratamiento dirigido a mujeres).
Orduan Iesusek itzulirik eta [emazte] hura ikhusirik erran zezan, Aun bihotz on, alabá, eure fedeak salbatu au.
Lç Mt 9, 22 (TB, Ur, Echn, Hual, Ol, Or, IBe, IBk alaba, Ip alhaba, Samper alabara (det.), Ker alaba orrek; He, Dv, SalabBN, Leon haurra, Arriand alabatxu).
Orduan Boozek erran zion Rutheri: ene alaba, ez zohazela nihongo landetara.
Lg I 245.
Eutsi, ene alabia, ta gozatu zaite beragaz.
Ur MarIl 98.
Zaude ixillik, alaba, andreak eranzun zuen, iñork ikusi ezgaituta.
Arr May 136.
Alaba, biotz on izan.
Ir YKBiz 97.
Natural (de).
Cf. ALABAZ.
Ezaizela beldur Siongo alabá.
Lç Io 12, 15 (He, LE, Dv, Ol, Leon, Or, Ker, IBe, IBk Siongo alaba, TB Sionen alaba; v. tbn. EZ Eliç194, Hm 99, Gç 65, fB Olg 77, JJMg BasEsc 193, Lard 429, Ir YKBiz 374).
Ierusalemeko alabák, eztagizuela nigarrik ene gainean.
Lç Lc 23, 28 (tbn. Jerusalemeko / Jerusalengo alabak en TB, Oteiza, Dv, Brunet, Ol, Or e IBk; He Jerusalemeko neskatxak, Leon Jerusalemeko emaztekiak, IBe Jerusalengo emakumeok;
v. tbn. Ax 353 (V 234), Cb Bast 54, Lg II 277, Gco II 69, fB Ic II 298, Añ EL2 200, AA I 600, UskLiB 40, Lard 458, Ag Kr 41, ArgiDL 93, Enb 102, Ir YKBiz 498).
O Babilongo alaba / guztiz dohakabea.
EZ
Eliç
274.
Atz-herriko alabak israeltarrekin esposatzekotz.
SP Phil 20 (He 19 atzerritako neskatxa
).
Doña Catalina Iruñeko alaba, Nafarroako Erregina zenaz geroztikan, ezta dudarik hura ere Eskualduna zela.
ES 118.
Erri bereko alaba zan Maria Orazandi.
Izt C 508.
Gure Erraiña, Oñatiko alaba, aurdun gertatu zan.
Zab Gabon 39.
Klara zan Asisko alaba.
Bv AsL 89.
Hura beitzen Maria [...], Israeleko Alhaba ümila.
Ip Hil 70.
Mendian biziko da mendiko alabea.
Ag AL 112.
Nola Astigarran bertako alaba zan.
Iraola 36.
Lekaime zintzo, / Zeanuriko alaba.
Enb 150.
Crauko alaba ederra.
Or Mi 102.
Nere arima, gogo utzezko denez, Idealaren erriko alaba da.
Vill Jaink 150.
Galiziko alabak euskal-gizasemea etzeukan saltzeko.
NEtx LBB 43.
Irungo alaba euskaldun batekin ezkondu zan.
Alzola Atalak 142.
Aitaren aldetik, horgo [Azpilkuetako] alaba zen Maria.
Ardoy SFran 60.
Gipuzkoarra zuen emaztea ere, Gabiriako alaba.
Xa Odol 41.
Aurreko egunian juanda gure erriko alaba ori.
Gerrika 221.
Au ez det uste Segurako alaba zanik.
Insausti 70.
v. tbn. Lard 105. Xe 334. A Ardi 71. And AUzta 56.
(En la expr. Abrahamen alaba 'hija de Abraham, hebrea').
Abrahamen alaba haur, zein estekatu baitzuen Satanek.
Lç Lc 13, 16 (He, TB, Oteiza, Dv, Brunet, Ol, Leon, Or, Ker, IBe, IBk A.-en alaba).
Abrahamen alaba pare gabea, haren fedearen sigunta.
Mih 96 (se refiere a la Virgen María).
(En la expr. Ebaren alaba 'hija de Eva, mujer').
Hunela Adamen seme pobreak, hunela Ebaren alaba miserableak gezurrari garraizka.
Harb 229.
Eman zagun azkeneko golpia mazapanezko subia onekiñ. Bera Ebaren alaba da ta elduko diyo sagarrari.
Sor Gabon 55s.
Zenbat Ebaren alaba, gisa berberean bere erorikoen edo hutsen hastea aurkitu dutenak.
Lap 127 (V 59).
(Hablando de religiosas o miembros de asociaciones religiosas).
"Clarisas, monjas, Klarisak, Santa Klararen alabak
"
Lar.
Ama Birjiñaren deboziozko alaba maite Relijiosa batek.
Cb Eg III 352.
Teresak konbentu barri oneek guztiok Espainan ta Portugalen berak eginda, bialdu zituban bere semiak eta alabak Pranzijara.
fB Ic II 296.
Bakardade illun batian arkitzen zan Ama Birjiñari eskaiñitako San Benitoren alabak iduki zuten etxe santu utzitako bat.
Bv AsL 151.
Ospitalean Bixintxo Paulokoaren alaba saindu eta miresgarrieri [...] egina den gerla inpioaz.
Lap 258 (V 117).
Mariaren alabak: eztet nai jetxi leku santu onetatik, itz bi zueri esan gabe.
Ag Serm 133.
N. arreba Karmengo alabak.
Ib. 489.
Orretarakoxe batu ginduzan Jaunak emen --diñotse Teresak bere alabai--.
Onaind STeresa 77.
(No ref. a personas).
Arima batek [...] nahi badu haren alhaba, baita oraziona, den exauditu.
Tt Arima 20.
Izan balu Eskuarak ethorkirik bertze zenbait hitzkuntzetarik, dudarik gabe hitzkuntza haren umea eta alaba izanen zen.
ES 128.
Lotsa da amorio gihaunenaren dügün alhaba, erran nahi beita gure khorpitzaren zaitirande nahia, ta nekez azald' daitekiana.
Egiat 249.
Pazienzia edo onez igarotea, da humiltasunaren alaba len jaioa.
Añ
LoraS
167.
Bazakien segurantza dela / Mesfidantzaren alaba.
Gy 250.
[Aramaio] onek dirudi Euskerearen / Alaba berarizkua.
AB AmaE 423.
Zeintzuk on-oidade dira zuzentasunaren alabak?
Itz Azald 183.
Astiune luze batek erakutsi deust, amesak eta neure arrokeriaren alaba dongeak zirala.
Ag AL 111.
Egi ta On dira aizparik nagusienak. Eder, orien aizpa txikiena da, alaba ez ba da.
Or Y
1934, 86.
Rusia, de Gaullek gogorazi berria duenez, Europa da eta Amerika Europaren alaba.
MIH 339.
San Anbrosiok dino [...] adulterijuaren alabia dala, dantzan egiten dabena.
fB Olg 80.
Ama Santa Teresa [...] Eleisiaren Alaba pina.
fB Ic II 285.
Gabriela garai erromantiko bateko alaba zen, pozoin eta mazkaro eta ezkutunen garaikoa.
Mde Pr 183.
Azkenean be, Jauna, Elizaren alaba nozu.
Onaind STeresa 110.
ALABA BAKAR
(V-gip ap. Elexp Berg). Hija única. "Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten i die" Elexp Berg.
Ezkonduko dezue alaba bakar hori tratalari aberats batekin?
Lar Cor 152.
Dama bat bere erara, Jainkoaren bildur gabe azi, ta bizi zan, seguru ere alaba bakarra, ta ala gaizki oitua.
Cb Eg II 190.
Biderat lehenik athera zitzaion presuna, gerthatu zen haren alaba bakharra.
Lg I 220.
Zenbati, erreiñu, ta maiorazko andijak tokau arren, ta seme, edo alaba bakarrak izan arren, deitu deutsee Jangoikuak?
JJMg BasEsc 213.
Bazuen alaba bakhar bat.
TB Lc 8, 42 (Oteiza, Dv, Brunet, Ol, Leon, Ker, IBe, IBk alaba bak(h)ar; Lç alaba bakhoitz
).
Alaba bakarra ezkontzaka geldituta.
Lard 137.
Errege eta erreginaren alaba bakharra.
Elzb PAd 60.
Morroi sartu ziñan, semetzat azi zaituzte, ta etxeko alaba bakarrarekiñ ames egiten ausartu zera?
Ag G 142.
Eladi zan alaba bakarra, Josetxo baño urte bi gazteagoa.
Echta Jos 58.
Neskatxa egokia dirudi, argia, alaba bakarra, diruz...
Lab EEguna 68.
Amabi urte inguruko alaba bakar bat bazuela.
Ir YKBiz 95.
An joan zan Txantonen alaba bakarra etxerantz.
Erkiag Arran 27.
Rosa, alaba bakarra, orduantxe ari zan bere gaztetasunera zabaltzen.
NEtx LBB 42.
v. tbn. Arr GB 129. Enb 149. Ldi BB 74. Etxde JJ 94.
ALABA BAKOITZ.
Hija única.
Ezen alaba bakhoitz bat zuen hamabi urtheren ingurukoa.
Lç Lc 8, 42 (TB alaba bakhar).
Ene alhaba bakotxa, etxekan üsatü kondüta.
Etch 152.
ALABA BESOETAKO.
Ahijada. v. alababitxi.
Hasi zen tea edaten, gogoa urduri alaba besoetakoaren etorreraren begira.
Mde HaurB 25 (et passim.).
ALABA ESPIRITUAL.
Hija espiritual. v. ESPIRITUKO ALABA.
San Hieronimok zer eztio santa Paula bere alaba espiritual maiteaz?
SP Phil 529 (He 537 alaba ispiritual, Echve Dev 584 espirituko alaba).
Komulga zaite sarri Filotea, esaten dio San Franzisko Saleskok bere Alaba espiritual bati.
Mg CC 235.
ALABA GEHIEN.
Hija mayor.
[Maria] Jinko Aitaren alhaba gehiena eta maitena da.
Ip Hil 1.
Ez, iñork etzuan aspaldiz-kero topatu Ixteberen alaba geiena.
Lh Yol 39.
Zuen galdegin irri maltzur batekin Inxauspeko alaba gehienak.
Lf Murtuts 44.
ALABA NAGUSI.
Hija mayor. v. LEHENEN ALABA (s.v. lehen).
Autuko dot semeen artian lenen jaijua. Zubek buru dongakuak bazinee, autuko neuke alaba nagusija.
Mg PAb 108.
Alostorreko alaba nagusia.
Etxde AlosT 93.
ALABA PONTEKO (Lar).
Ahijada. "Ahijado, hijo de pila, seme pontekoa, alaba pontekoa" Lar. v. alababitxi.
ALABA-SEME
(Pl.). Hijos e hijas. v. SEME-ALABA.
Orain ditudan bizi-lagunekin bizi nadin zorioneko, gaiztogo ta gorroto-miñik ez dizkidaten alaba-semeakin batera.
Zait Sof 28.
ALABA TXIKI (ttiki L-côte-sar),
ALABA TTIPI (L-arcang).
Nieta.
ALABAZ
(V-ger ap. Garate Cont BAP 1962, 258; A Morf). "Preguntaba yo un día nongo alabea da ori y me corrigieron diciendo que es más genuina la pregunta, alabaz nongoa da?" A Morf 391.
ALABA ZAHARREN.
Hija mayor.
Ezkondu zuen bertze batekin Merob, bere alaba zaharrena.
Lg I 281.
Bere alaba zarrenak esaten dio gazteagoari.
AA III 382.
Alaba zarrena utzi, eta gazteenarekin ezkontzeari ondo etzeritzalako.
Lard 37.
Migel-Mariren alaba zarrena.
Moc Damu 16.
Sabasen alaba zarrenai erakusten eutsan maittetasuna.
Echta Jos 318.
Jabearen alaba zarrena zalako ta semerik ez izanagatik, ark etxean gelditu bear zuan.
Lh Yol 15.
Maria alaba zaharrena sartzen da sukaldean.
Barb Sup 43.
Frantzia baita Elizaren alaba zaharrena eta beraz laguntzaile hoberena.
Zerb IxtS 109.
Kosepantoniren alaba zaarrena.
Erkiag Arran 42.
Bizi alargun gelditua den emakume batek alaba zaharrenagan dauka uste osoa.
MEIG I 163.
v. tbn.
a. zarren: Iraola 70. Ag G 37. Anab Usauri 24. NEtx LBB 65. Uzt Sas 336.