OEH - Bilaketa

3546 emaitza etxe bilaketarentzat

Sarrera buruan (346)


Sarrera osoan (499)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
badaezpada.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional.
sense-1
I. (Sust.).
azpiadiera-1.1
badezpada (Lar, Hb), bada-ezbada.
Duda, vacilación. (Usado generalmente en casos locales de declinación). "Ventura, contingencia, badezpada " Lar. "Ventura, contingencia [...], bada ezpada " .
Zegaitik eztogu, menturak ta bada ezpadak itxirik, seguruan jokatuko? GGero 61. Duda, bada ezpada asko, kezka ta eskrupulu andiak biztuten dira askoen arimetan. MisE 233. Ta au da seguruena, largarik aldebatera Eskolako disputak, bada ezpadak. Ib. 161. Badakizu Jaungoikuak itxaron gurako badeutsu? Eta badezpada onetan euki gurako dozu zeure arimako salbaziñoia? Ur MarIl 77. Santutasunean bizitea, egia orreen ganean ezdabaidarik ez eukiteko; bada bakarrik txarto bizi diranai etorten jakez badaezbadak orren ganean. Itz Azald 40. Eleizearen agindu oneek izan leitekez aldatuak edo barriztauak? --Bai, badaezbada baga. Ib. 113.
sense-2
II. (Adv.).
azpiadiera-2.1
1. (V, G; -esp- AN-larr), bada-ezbada (V-gip), baezpada (V-gip), baezpa. Ref.: A EY III 238; Asp Leiz; Etxba Eib; Elexp Berg (baezpada). Por si acaso. v. BADAEZPADAN, BADAEZPADA ERE. Tr. Documentado desde principios del s. XIX, su uso aumenta en el XX.
Orregaitik bada batiatu biar dira, bada ezpada, esanagaz ura botaten jakonian: Bizi bazara, nik batiatuten zaitut. JJMg BasEsc 21s. Ez dot sinisten urtenik dala izar goistarra, / Bada ezpada agaitik nator Urkiolara. AB AmaE 367. Au zala, bestea zala, badezpada, artu eben leorraldetik urrunduteko bidea. Echta Jos 146. Ain zuzen be, egun atan, badezpada ilgo balitz bere, otu jakan Josetxori, aittamari esatea, zelan [...]. Ib. 345. Bada-ez-bada badabiltz oiek / baztarrak toriatutzen. EusJok II 157. --Zertako ipintzen dezu ordea [erriaren izena] bi aldiz? --Bada-ezpada. EgutTo 8-8-1924 (ap. DRA ). Baña, txarrenera yo dezagun, bada-ezpada. Egin zagun eztala ezer irixten. Ldi IL 59. Ta ontan, bada-ezpada aitor dezadan, nere aoz, ez iñorenez, diardut. Ib. 78. Alaere, orratio, bada-ezpada, agopeko mintzo bigunean eta zear-begiratuz asi zitzaion Zito izketan. TAg Uzt 206. Diru-nekea ordaindu bezin laister, badaezpada espetxean zegona azke utzia izango da. "Prisión preventiva" . EAEg 6-11-1936, 229. Eskandinabiara, / Baltikora berdin, / ekin bear, ekin... / Baezpada on dezu / errezatzen jakin. SMitx Aranz 234. Bixentak baezpada, laixter garbitasunak egin zituan. JAIraz Bizia 108. Donostiarrak pe, bada ez-pada, ikasi deixezela bertso onek, iñoizko denporan defenditzerik nai izanezkero be. SM Zirik 95. Eta inguruko bidean, bada ezpada, zer gertauko, albomutil erazko ta aiutuak izatea, zuur jokatzea zan. Erkiag BatB 22. Eta, bada-ezbada, neurriak artzea, ez diagu kaltetarako izango. Berron Kijote 205. Telefonoz deitu eban badaezpada. Gerrika 241. Ala ere nik probatutzea / pentsatu nuan baezpa. Insausti 179 (ib. 311 baezpada). Izena osorik doa, laburdurarik gabe, bada ezpada. MEIG VI 123.
azpiadiera-2.2
2. bada-ezbada (V-gip). "Sí es, no es, apenas. Aspaldi onetan, bada ezbada dabill ostostan, toda esta temporada anda que apenas se sostiene" Etxba Eib.
azpisarrera-1
BADAEZPADA ERE. Por si acaso.
Nai dezun bezela, bañan baezpada ere ekatzu neri. Alz STFer 140. Aspaldian, egunaz, Ustaritstik ona eztira ikusi menditarrok. Goialdean izaten dira izatekoak. Baiña bada-ezpada bere... Ag AL 162. Etzuan nai mutillak bere tokia utzi, bada-ezpada ere. Ag G 155. Arriksuan zera ta baezbadare sendagillearen gana joan zaitez. EgutAr 25-2-1960 (ap. DRA ). Bada-ezpada ere, inguruak miatu itzak, iñor azalduko ba-litz ere, geron burua gordetzeko. NEtx Antz 16. Bada-ezpada ere, bidean lagun egingo dizut, Martin. Ib. 24. Bada-ezpada ere, ez ditzagun gure amesak aurreregi eraman. NEtx Nola 31. Bere itxaropen gozoak lausotu ta arretu zitzaizkion osoki, baiñan, ba-ezpada ere, bere aldetik ahal zuna egitea erabaki zun. Etxde JJ 222. Eta, bada-ezpada ere, Altzurainuntz biurtzera erabaki dugu. Txill Let 49. Egia esan, eta bada-ezpada ere, ez diot Mireni sekulan aipatu ere nere arerio onen izatea. Ib. 66. An arkitzen ziren zenbaitzuk estali zituzten beren aurpegiak bada-ezpada're, ezagutu etzezaten. Izeta DirG 76. Ikusitzu ia otako bat den, bada-ezpada're. Ib. 92. Polizikoak guziak baitu bait dizkik... bada ezpada ere! Lab SuEm 202. Bada-ezpada ere, jakiñaren gaiñean jartzen zaitut. NEtx LBB 101. Iri gertatzen zaikana, aspaldi ikusten nian etortzen eta bada-ezpada ere, erantzuna gertu neukakean. Ib. 126. Badaezpada ere ez niñun jaiki, urrikaldu ta atera ez nitzan. Ataño TxanKan 145. Gure aitak zun esne pixka bat / badaezpa're arturik. Zendoia 73 (ib. 72 badaezpada ere). Alabie bertan badaezpada be, ta beragaz etxera. Gerrika 242. Ez nekian etorriko zan edo ez jokatzera, badaezbada ere entrenatzen segitu nuan. Albeniz 158. Bada ez bada ere, besteri gerta ez dakion Altube jaunaren bizar kentzaile zezenzaleari gertatu zitzaiona, ohartxo bat. MEIG II 93. Baina ez diot, bada ezpada ere, inori agertu nahi gorderik dagoena. MEIG I 144.
azpisarrera-2
BADAEZPADAKO.
azpisarrerakoSense-2.1
A) (Adnom.)
azpiadiera-1.1
a) (V, G, R; Añ; badaezbadako V-gip; baezpadako V-gip; baazpako G-azp). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg (baezpadako). Dudoso, incierto, que no ofrece seguridad. "Incierto" Añ. "Inseguro, dudoso" A. "Dudoso, incierto, precario" Etxba Eib. "Mundu au da, bada-ezbadakua, ez dala ezer segururik euzkixan azpixan"Ib. "Gure autua baezpadako xamarra da" Elexp Berg. "Kontu horire nehiko baazpakua dala esango nuke. Ni, behintzat, enintzake fiyauko" ZestErret.
Orduban ezaututen dogu, munduko andiari, agindute, euki, ta olgantza, edo atsegintza guztiak bada ez badakuak diriala. fB Ic III 263. Esaten badogu egiya, ziurra dana ziurra legez, badaezbadakoa badaezbadakoa legez. Itz Azald 143. Gure iritzi batzuek bada-ezpadakoak dira. Oraingoz geren baiezkoa opa izan diegu, oien bidez azken-erabakiak iritxiko ditugun ustean. JMB ELG 10. Ea nagusia asaldaria dalako edo baezpadakoa dalako diruari eutsi izan ote zaion. EAEg 17-3-1937, 1298. Zertarako ta galdegitea? Naiago dut kutsu goxo ta bada-ezpadako au, egia latza baño. Txill Let 50. Aldakorra, oraingoa, balizkakoa ta badaezpadakoa, iakintzarekiko bide ta abagune daiteke bakarrik. Zait Plat 36. Baiña guzti ori, egia izanikan ere, ain da bada-ezpadako eta goi-usaiñekoa! Vill Jaink 86. Eta ori danori ain bada-ezpadako izaki, zer egin? Ib. 87. Eta alkar aitzeko aukera bat argi sortu nairik ebillen, bada-ezbadako itz barik. Etxba Ibilt 476. Oro egi, oro garbi, badaezpadako amets lilurarik gabe. Lasa 90. Numidiarrak, bada-ez-badakoak emandako itza betetze ortan. "Dudosos en sus pomesas" . Berron Kijote 199. Zenbat lantegi diran Bizkaian / lantoki askotakoak, / baña batzuek euren artean / diraz badezpadakoak. / Ezin jakiñik zer eingo daben / orain badiraz naikoak. FEtxeb 197.
azpiadiera-1.1.1
Mediocre, no demasiado bueno (usado tbn. eufemísticamente para 'malo'). " Gure fabrikan eztago jente txarra, baiña baezpadakua asko " Elexp Berg. " Orrek ez pentsau baezpadako gauzaik erosten dabenik " Ib.
Gazteak euren artean gertau eben bada ezpadako estropadatxoa. Ag Kr 54. Kristiñau otza nazala, gañera, ta bada ezpadako euskalduna! Ib. 122. Etzan bada-ezpadakoa baserrietara eraman zuten poza. Ag G 159. Dana dago latza, dana badaezpadakoa: janaria, gizonak eta lurra bera. Ib. 189. Baezpako igarilarientzat naikoa izango da esan deguna. Anab EEs 1920, 71. Bere aspaldi bateko joan-etorri bada-ezpadakoez zintzoro damuturik. Mok 6. Bada-ezpadako adizkidia lez agertuko nintzake zure aurrian, biar asko daukodala-ta zure agindduba ezin dodala bete esango baneutsu? Altuna 63. Eztabaidak bada-ezpadako gixonak bakarrik erabilten dabez. Ib. 81. Euren aurrian ez esan bein-be berba txarrik ez bada-ezpadako gauzarik. Kk Ab II 145. Bere erriko Bakanteak, bada-ezpadako andrak eurok, oldarrez atomau yakoezan. Otx 34. Gixagalduen eta bada-ezpadakuen aolkurik eztagikiala artu. Ib. 98. Euskal-idazlea Dunixi? Ta ez bada-ezpadakoa. Ldi IL 89. Gaizki egin badezu, bada-ezpadakoa zure irabazia. Munita 136. Egurmenditarrak, ez nere osaba, oietxek, oietxek, ordutik bada-ezpdakoak iruditu zitzaizkidan! Loidi 166s. Bada-ezpadako ardaua euan batian, sartu ziran iru bezero. SM Zirik 70. Bazan "tiobibo" deritzan tramankulu orietako bat, eskuz naiko izardia aterata erabiltzen zutena ta aren parean gora ta beera ibiltzeko beste baezpako bat. Anab Poli 81. Edozein baezpako errietan aritzeko txerpolariak ez ziran, edo ala iruditu nagusiari. Ib. 94. Bere edertasunak begixak itxutzen zetsazela aren ostiango izakera bada-ezbadakua ez ikusteko. Etxba Ibilt 475. Don Kijoteren oe gogor, estu, exkax ta badaezpadakoa zegon aurreneko, ukuillu izartsu artan. Berron Kijote 175. Lagun bada-ezpadakoak zelako kaltea ekarri daikeguen adierazoaz. Onaind STeresa 24. [Albiste] bat erdi badaezpadakua bazan, beste laurak geienetan onak be onak ekarten alegintzen giñan. Gerrika 99. Aldara ere ikusgarria du [...]. Kanpaiak ere ez dira badaezpadakoak. Insausti 39. Esan dezagun gizona, berehala hil beharrean, 30 urtean usteltzen edukitzea badaezpadako urrikia iruditzen zaigula. MIH 321. Badaezpadakoa izan zen bigarren liburuaren gaia, baina ederki jo du begiz oraingoan. MEIG II 55.
azpiadiera-1.2
b) Preventivo.
Aartxu baten itxuria euki arren oraindik, batiatu biar da, bada ezpadako kondizinoiagaz. JJMg BasEsc 21. Diru-nekeaz gañera badaezpadako espetxeratzeaz zamatuko da egillea. "Prisión preventiva" . EAEg 6-11-1936, 229. Aurreko atalei dagozkien badaezpadako neurriak eskatzera bearturik daude. "Medidas preventivas" . Ib. 6-11-1936, 231. Ez diot hau guztiau norberaren bada-ezpadako humiltasuna ager-nahian edo esan ohi dena esatearren. MIH 191.
azpiadiera-1.2.1
" Bada-ezpadako (V, G, R-uzt), eventual" A.
azpiadiera-1.3
c) Condicional.
Baiezko eta badaezpadako ba (bai, ba da / baldin bada) bitara idatzi behar ote genituzke, gaztelaniazko solo eta sólo-ren gisan? MIH 103.
azpiadiera-1.4
d) Indeterminado.
Gertakizuna baezpako errialde batean, gaur egunean. Lab SuEm 165.
azpiadiera-1.5
e) Supuesto.
Miaketan diardute ta Biedermannen baezpako gela atarian bizikleta zaar bi daudela oartzen dute. (Acot. escén.). Lab SuEm 182.
azpiadiera-1.6
f) Casual.
Arek argixak etziran badaezpadakuak, zerbaiten esan naia baeukain. (V-gip). Gand Eusk 1956, 217.
azpiadiera-1.7
g) " Baazpako etxia erosi, Kristoren etxea, etxe ezin hobea erosi" ZestErret .
azpisarrerakoSense-2.2
B) (Sust.) Duda.
Oraingoan, ordea, txantxetak eta baezpadakoak alderatuta, aldez alde zabaldu ziozkan ateak indarrari. TAg Uzt 233s.
azpisarrera-3
BADAEZPADAKOAN (badezpadakoan Hb ap. Lh). Por si acaso. "Dans le doute" Lh.
Gibel gaizto ta demontretakua zan, eta bada-ezpadakuan, aizto luze bat gerrikuan erabilten eban. Kk Ab I 31.
azpisarrera-4
BADAEZPADAKOTXO (Dim. de badaezpadako). Regular, mediocre, no demasiado bueno.
Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia bearrekoa dala. A BeinB 64.
azpisarrera-5
BADAEZPADAN.
azpisarrerakoSense-5.1
a) (V, G, AN, L, S ap. A).
Por si acaso. Tr. Empleado por autores vizcaínos.
--Eta zer egin biar da seiña yaioten bada il-etxuriagaz, edo ezeri eragiten ezteutsala? --Batiatu bada-ezpadan. CatLlo 59. Aserretzake illundu, trumoi gabe goibeldu, maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Ag G 143. Istarra ebagiteko astija gero be eukiko dogu-ta, bada-ezpadan lenengo ikusi biar da neuk aspaldijan daukodan uste bat. Kk Ab I 21. Bidaldu ebazan esanaz bijaramon goixian, bada-ezpadan, eldu eitezala, baldin txartuago baeguan, bakarrik eta gexorik bere buruba ikusi ezegijan. Ib. 44. Mutillak, orraiti, bada-ezpadan, luzarotxo erriratu barik egon ziran. Kk Ab II 41. Bada-ezpadan gorde apellidu ori ta bigarrena erabilli egik. Ib. 183. Neu be zure gela onetan sartzaittian bada-ezpadan atze-atzeka sartu ixan naz. Otx 61. Gela baten sartu eban emaztia ta bada-ezpadan giltza emon eutsan atiari. Ib. 150. Itaundu eiozue bada-ezpadan. Bilbao IpuiB 105. Bada-ezpadan ez daigun jaso / larregi geure burua. BEnb NereA 172. Ausiki eginen luken zalantzik gabe, hau egiztatzen, bada ezpadan, iñor ezpazan ausartu ere. Osk Kurl 139. Bada-ezpadan, udabarrian ez itxi txoriari berak gure dabelez ibiltzen. EgutAr 12-2-1962 (ap. DRA ). Nai baldin ba dozu, ta bada ezpadan, mutiko onek lagundu legizu. Erkiag BatB 74. Baietz uste dot. Bada ezpadan, gauzak euren zerean utzi nai ditut. Ib. 164.
azpisarrerakoSense-5.2
b) En duda, dudando.
(Cf. BADAEZPADAN EDUKI, BADAEZPADAN IPINI.) Sinistu bozu zerbait, Elexa Santeak egia sinisgarritzat daukenen kontra; edo egon bazara borondatez bada-ezpadan, alan danez. EL1 126s. Begira, egin badozu juramentu guzurrezkorik; edo bada ezpadan, ziur jakin baga alan zan ala ez. Ib. 128. Konzienzia dudazkoa, bada ezpadan edo balanzan legez geldituten dana. MisE 146. Umezurtz errukarria, astiro astiro, lerden lerden, oinkadea bada-ezpadan jaurtigiaz, ate aldamena eskuz idoroaz, Manuelen besotik aurkeztu da. Ag G 360.
azpiadiera-2.1
"(A la) ventura [...], bada [...] ezpadan" Añ. "Ez niz nolanahika ari (BN-arb), alitzi ean diot (G-azp), horrek ez ditu gauzak baezpadan esaten (G-azp)" Gte Erd 144.
Eta zelan erantzun zerbait bear eutsan, / Eskerrekoa, eutsan bada ezpadan esan. AB AmaE 306.
azpisarrerakoSense-5.3
c) " Baezpadan así así, no muy bien. Fabrika ori be baezpadan ei dabill ba " Elexp Berg. " Bakaziñotara joan da baezpadan ibiltzekotan obe juau etxian gelditzia " Ib.
azpisarrera-6
BADAEZPADAN EDUKI. Dudar de.
Juramentu egitera doian gauzea badaezbadan daukala. Itz Azald 87.
azpisarrera-7
BADAEZPADAN ERE. Por si acaso.
Baiña ezpaleukake bere, bada-ezpadan bere, eroan dau Pedro Marik beste eginkizun bat. Ag AL 16. Kotor txikiari agindu zion badezpdan ere kanturen bat ikasteko prosesiorako. Urruz Urz 66. Bada-ezpadan be, oba lenengo eztarria ondo-ondo gertu. Bilbao IpuiB 142. Bada-ezpadan be, jakin oba...! Ib. 166. Bada-ezpadan be, iak-eta erdi-illuntzia zan ezkero, batu nabazan pintatzeko tresnak, eta goitik berantza asi nintzan astiro astiro. Alzola Atalak 47.
azpisarrera-8
BADAEZPADAN IPINI. Poner en duda.
Zorakeria andia da seguru bear dogun gauzea menturazko bada ezpadan ifintea. GGero 93. Eleiza egiazkoak irakasten dituezan egien bat, ukatu edo badaezbadan iminten dituezanak. Itz Azald 206.
azpisarrera-9
BADAEZPADARA (Lar). "(A la) ventura" Lar.
badaezpada
<< bada 0 / 0 bahikunde >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper